HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

12 jun 2013

Greba ekainaren 21ean EAEko metalgintzan


Gaur LABeko Bizkaiko metaleko eskualdeko arduradunek, pasadan astean ekainaren 17, 19 eta 21erako Gipuzkoan deitutako greba egunei, Bizkaian eta Araban ekainaren 21ean izango diren lanuzteak gehitzen zaizkiela iragarri dute.





Prentsaurrean, bai lanuzteetan eta bai egunotan izango diren mobilizazioetan, CCOO eta UGT sindikatuen parte hartzea baieztatu dute. Era berean, beste sindikatuei, ekainaren 21a, metalaz harago, hitzarmenaren alde borrokan diren beste sektoreetan ere mobilizazio egun bateratua izateko proposamena luzatu zaiela jakinarazi dute.

Jon Iñaki Alkortak, Bizkaiko metaleko eskualdeko arduradunen bozeramaleak, Bizkaiko metaleko negoziazio mahaiaren blokeoaren aurrean eta Bizkaiko metaleko 60.000 langile hitzarmenik gabe geratu daitezkeen uztailaren 7a oso gertu denean, borroka bateraturako garaia dela esan du.

Bide horretan, CCOO eta UGTrekin batera grebara deitu ditu ekainaren 21erako bizkaiko metalgintzako langile eta enpresa guztiak.

Alkortak gaur goizean lau sindikatuen artean izandako bileraren berri eman du, non LABek ekainak 21erako gatazkan dauden sektiore guztien mobilizazio bateratu baterako proposamena luzatu duen. Beste sindikatuen erantzunaren zain daudela esan du.

Gipuzkoako metalgintzan LABek deitutako 3 greba egunak babestu dituzte hitzarmen propio edota enpresa paktuak dituzten enpresetako delegatuek


Hitzarmen propioak edota enpresa paktuak dituzten Gipuzkoako enpresa handietako LABeko delegatuek, bat egin dute LAB sindikatuak erreformei aurre egingo dion hitzarmen sektorial blindatu bat lortzeko, datorren ekainaren 17, 19 eta 21erako Gipuzkoako metalgintzan deitutako greba egunekin.



HITZARMEN PROPIOA DUTEN ENPRESEKO DELEGATUEN KOMUNIKATUA

Agerraldi honen helburua da adieraztea argi eta garbi LABeko delegatuek dugun determinazioa Gipuzkoako Metaleko hitzarmenaren aldeko borroka eraginkor honi eusteko. Bereziki datorren asteko 17, 19 eta 21eko greba egunetan, erreformei aurre egiten dion hitzarmen sektorial blindatu bat lortzeko.

Hemen gauden guztiok enpresa handietako LABeko delegatuak gara. Hemen gauden guztiok enpresa eremuan badaukagu paktu edo hitzarmen propioa, baina hemen gauden guztiok bat egiten dugu datorren asteko greba egunekin orain esango ditugun arrazoiengatik:

1.- Hitzarmen sektorial honek barnebiltzen dituen eskubide kolektiboak determinanteak dira metaleko langile guztiontzako. Determinanteak enpresa eremuan negoziaketa kolektiborako eskubidea ez duten enpresa ertain eta txikientzako, eta determinanteak paktua edo hitzarmen propioa dugun enpresetako langileentzako. Determinanteak dira oinarrizko abiapuntua izan delako beti.

Soldatan, lanaldian, aparteko orduetan, lizentzietan, edo bestelako balditzetan lortu izan ditugun hobekuntzak, sektore osorako baldintza minimoak ezartzen duen hitzarmen bat dagoelako, lortu izan ditugu. Eta ezinbestekoa den erreferentzia honen desagerpenak, gure enpresetan etorkizunean eman daitezken akordioetan, orain arteko baldintzak kolokan jar dezake. Nola lortuko dugu gure enpresetan baldintza hauek mantentzea gure inguruko tailerretan desagertzen ari diren bitartean? Agian, epe motz batean, eta herrialdeko hitzarmena indargabetzeko Adegik erakutsi duen asmoarekin bat eginez, handietan gauden bezala segitzea eskainiko digute, baina gero, epe ertainera, inguruko guztietan murrizketak ema direnean, gurera ere murrizketak etorriko dira.

2.- Maiatzaren 24an metalgintzako langileok sektorea gelditu genuen. Denok elkarrekin, beti bezala. Harro gaude metalgintzako langileok dugun borroka gaitasunaz, harro gaude borroka gaitasun horri esker parez pare irekita egotea erreformaren aplikazioa emango den ala ez Gipuzkoako metalgintzan.

Kohesioa eta elkartasuna erakutsi genuen maiatzaren 30ean, greba orokorrean, eta kohesioa eta borroka maiatzaren 24ean metalaren alde. Eta guzti honi esker argi esan dezakegu gure eskuetan dagoela erreformari ateak ixtea. Gipuzkoako metalgintzako langileen eskuetan dago erreformari aurre egitea, langileak babestea. Elkarrekin, Adegiren aurrean parez pare, borrokatzen. Gure borrokari esker Gipuzkoako metalgintzako langile guztiei eskaini nahi diegu Rajoyk lapurtu dien negoziazio kolektiborako eskubidea.

3.- Hitzarmen sektoriala nahi dugu, blindatuta, aberastasuna banatzen duena eta hori lortzeari begira Adegik dituen asmoei aurre egin behar diegu dugun indar guztiarekin. 24ean egin genuen eta datorren astean egingo dugu. Banaketak Adegi babesten du, banaketak langileak ahultzen ditu, baina denok elkarrekin erantzuten badugu, era masibo batean, gure helburuak lortuko ditugu. LABen argi dugu gure eskuetan dagoela.

Uztailaren 7a hor dago. Esprint honetako lehen lerroko protagonistak gu izango garela Adegiri ozenki esatera etorri gara. Ez gara ezkutatzen. Eta noski, gure eskuetan dago hitzarmena lortzea, eta greba hauekin kezkatuta dauden enpresariei argi esaten diegu badakitela zein den gatazka honen arduraduna. Blindajearekin ados badaude badakite non kokatu behar duten berain haserrea.Adegi da erantzule bakarra.



Delegados del Metal con convenios ya pactados llaman a las movilizaciones

Delegados de LAB del sector del Metal de Gipuzkoa con convenios propios o pactos de empresa ya firmados comparecieron ayer para mostrar su apoyo «con firmeza» a las movilizaciones y jornadas de huelga convocadas por este sindicato para la próxima semana.
 
p030_f01_666x666.jpg

Iñaki TELLERIA | DONOSTIA
 
Representantes del sindicato LAB en empresas grandes del Metal de Gipuzkoa comparecieron ayer para anunciar que se suman a la convocatoria de movilizaciones en este sector para la próxima semana, que consistirán en tres jornadas de huelga en Gipuzkoa -los días 17, 19 y 21-, dos en Bizkaia -17 y 21- y una conjunta de estos dos herrialdes y Araba, el viernes 21.
 
Participaron en la rueda de prensa delegados de Indar, Zardoya, GKN, Niessen, Biele, Rodisa, Echesa, Guerra Hermanos y la CAF. De esta última, sus delegados Adolfo Masip y Aitor Urkiola, ejercieron de portavoces de todos ellos e insistieron en que, aunque ellos han firmado acuerdos o pactos de empresa o están a punto de consensuarlos, apoyan las jornadas de huelga porque consideran fundamental «conseguir un convenio sectorial blindado que se oponga a la reforma laboral».
 
Reconocieron que la posible desaparición del convenio sectorial, si no es firmado antes del 7 de julio, afectará también a los que como ellos ya han pactado acuerdos, porque «provocará que en nuestras empresas, en el futuro, también se ponga en tela de juicio las condiciones pactadas hasta ahora. Entonces, llegarán también los recortes para nosotros».
 
Los movimientos de ELA
 
Los delegados de LAB de empresas con acuerdos -que a diferencia de las convocatorias de ELA en las que solo se llama a los trabajadores sin pactos firmados, están convocados a la huelga del sector- destacaron la importancia de mantener la unidad de los trabajadores en pos del objetivo del convenio sectorial e invitaron a ELA a que haga una reflexión para valorar lo que hace cada central para mantener la unidad de los empleados del Metal, después de que este sindicato, horas antes de la reunión que mantuvieron las centrales en Bilbo para unificar el tipo de respuesta, se adelantara ofreciendo una rueda de prensa en la que se reafirmaba en su convocatoria de una semana de huelga en la CAV.
 
Asimismo, tras anunciar a la patronal Adegi que ellos y sus protestas serán los protagonistas de «este sprint hasta el 7 de julio», indicaron a los empresarios «que se muestran temerosos» ante este contexto de huelgas que «ya saben quién es el responsable de esta situación de conflictividad». Añadieron que «si están de acuerdo con el blindaje, ya saben hacia dónde apuntar su enfado, porque Adegi es el único responsable».

7 jun 2013

LABek gainontzeko sindikatuei metalgintzako hitzarmenaren defentsan ekimen bateratuak egitea proposatu die


LABeko Metalgintzako arduradunak, Jonan Goñik, hiru herrialdetan metaleko negoziazioen blokeo egoeraren aurrean, sindikatuak gainontzeko sindikatuei sektoreko hitzarmenaren defentsan ekimen bateratuak proposatu dizkiela iragarri du. LABeko delegatuen babes osoa duen proposamenak Gipuzkoan 3 greba egun, Bizkaian 2 greba egun eta Araban greba egun bat aurreikusten ditu.



Jonan Goñi, responsable nacional del Metal de LAB

Gipuzkoan maiatzaren 24an izandako greba orokorrak langileek ekimen zabal eta bateratuak nahi dituztela argi eta garbi erakutsi zuela esan du gaur Igarako egoitzan izandako prentsaurrekoan. Metaleko hitzarmena sektoreko langile guztiena dela eta 30 urtetan lortutako eskubideak arrisku bizian daudela gogoratu ondoren,

Joan den maiatzaren 24an Gipuzkoako metalgintza erabat geratu zen. Sektoreko langileek argi eta garbi adierazi zuten metaleko sektore hitzarmena halabeharrez bete eta enpresa guztietan gutxieneko erreferentzia izan behar duela. Sektoreko langile guztiak babestuko dituen hitzarmena eta beren lan baldintzak erregulatuko dituena eta uztailaren 7tik aurrera eman daitezken ondorioak sahiestuko dituena.

Halaber, ekimen zabal eta bateratuak nahi dituztela argi eta garbi esan zuten. Metaleko hitzarmena ez da inongo sindikatuarena, sektoreko langile guztiena baizik. 30 urte baino gehiagotan langileek lortutako eskubideak arrisku bizian daude. Bere galerak, salbuespenik gabe, sektoreko enpresa guztietan ondorio latzak ekarriko ditu. Bere galerak, beste hainbat sektoretan ere, ondorio latzak ekarriko ditu.

Ez gara, sektore bakar bateko borrokaz ari, gizarte eta herri oso batek nahi duen lan-harreman erregulatu eta euren eskubideak babestuko dituen ereduaz baizik.

LAB, egoera honen jakitun, hiru herrialdetan metaleko negoziazioen blokeo egoeraren aurrean, sektoreko hitzarmenaren defentsan ekimen bateratuak proposatu dizkie gainontzeko sindikatuei. Gure delegatuen babesa duen proposamena. Gipuzkoarako ekimena, 17tik 21erako astean 3 egunetako greba egitea da (17, 19 eta 21), baita EAEn greba egun bat hiru herrialdeetarako, eta bi greba egun Bizkaiko herrialderako ere. Adostasuna lortzeko erabat negoziatu daitekeen proposamen bat.

Gainontzeko sindikatuen aldetik mobilizazioetarako jarrera baikorra jaso dugu eta sindikatuen artean adostasuna lortzeko konfiantza dugu, sektoreko hitzarmenaren aldeko ekimen esanguratsu bat antolatzeko.

Halaber, gainontzeko sindikatuei proposatu zaie, metaleko sektore hitzarmenaren defentsan, greba egunetan manifestazio bateratuak egitea.

Langileek adierazitako desioak errealitate bihurtzea nahi genuke. Hortan lan egingo du LAB-ek.

Azkenik, baina ez garrantzia gutxiagoz, ADEGI, FVEM eta SEA enpresa erakundeei zuzendu nahi gatzaie, sektoreko langileen aldarria entzun dezaten. Halaber, entzun dezatela enpresari gehienen aldarria, adostasunetara iristeko beharraz jakitun baitira. Euren, lan erreformarekiko, jarrera inmobilista zein maximalista utz dezaten. Sektore langileei lan baldintzak kaskartzeko aitzakia bezela erabil ez dezaten. Aurrera pausu bat eman eta sektoreko hitzarmenen defentsan konprometitu daitezela.

Pasa den abenduan LABek negoziazio mahaietan egoera desblokeatzeko proposamen bat aurkeztu zuen. Proposamena egungo hitzarmenetik abiatzen den proposamen bat bere betetze eza mugatuko duena eta soldata igoera jasotze duena. Alderdien arteko akordioa, eta ez inposaketa, goraipatzen duen proposamen bat. Akordio justu eta zentzudun bat bilatzen duen proposamen bat. Sektoreak eskatzen duena jasotzen duen proposamena eta, egun, indarrean jarraitzen duena. Patronala izango da, beraz, sektoreari konfliktitatera eramatearen erantzule bakarra. Espero dezagun, oraingoan, akordioaren aldeko apostua egitea. 

 

3 jun 2013

LABek balorazio ezinhobea egiten du Gipuzkoako metalgintzan izandako greben inguruan



LAB sindikatuak prentsaurrekoa eman du gaur Gipuzkoako Metalgintzan izandako bi greba egunen balorazioa egiteko eta hemendik aurrera aurreikusten den egoeraren azterketa egiteko. Ekainaren 6an delegatuen batzarra burutuko dute datozen urratsak zehazteko.

Bi greba egunen inguruko balorazioa.
Balorazioa ezinhobea da. Gipuzkoako metalgintzak birritan gelditu du. Krisiaren 6. urte honetan, enpresen aldetik presio eta mehatxu ugari jaso ditugun arren, eta jakinda sindikatuok geure irakurketetan ez dugula bat egiten, Gipuzkoako metalgintzako sektore osoak bikain erantzun du, enpresa hitzarmenak izan ala ez.

LABek maiatzaren 24an arratsaldez deituriko mobilizazioak arrakastatsuak suertatu dira. Sektoreko hitzarmen baten aldeko mobilizazioak arratsaldez egiten direnek lehen aldia izanik, erantzuna ona izan zen, eta hori langileek hitzarmen honekiko duten atxikimenduaren adierazgarri da.

LABek argi du, atxikimendu honi esker gordetzen dituela metalgintzako hitzarmenak lan baldintza hauek. Atxikimendu honi esker sektorea, grebara deitzen zaion bakoitzean, erabat gelditzen da. Hitzarmen sektorial hau borroka oinarrituz egindako hitzarmena da. Hitzarmen hau ezinbesteko tresna da langileentzat, kohesioan eta belaunaldi ezberdinen esfortzu eskuzabalean oinarritutako tresna baita. Eta prest gaude altxor honen balioa mantentzearren borrokan jarraitzeko. Langileak hitzarmen honen protagonistak dira eta eurek egindako lanari esker dugu hitzarmen hau.

Adi entzun Adegi, aurrean dituzulako metalgintzako langileak. Ez gara ezkutatzen. Blokeoari aurre egiten diogu.

Hitzarmena nahi dugu, erreformari aurre egingo dizkion blindaje klausulekin eta borroka oinarri lortuko dugu. Gaur egun Euskal Herrian, oraindik orain eta hau bezalako borrokei esker jokoan dago lan erreforma ezberdinen erabilpena emango den ala ez. Bai enpresa eremuan eta baita sektore eremuan ere. Biak uztargarriak dira, beraz, biak blindatu behar ditugu. Bata bestearen oinarri izateko, baina bereziki Gipuzkoako metalgintzako langile guztiei baldintza duinak bermatzeko. enpresa handi zein txikietakoak, guztiak.

Egoeraren azterketa.
Bi greba egun hauen irakurketa argi bat eman digute. Mezu argia sindikatuei zein patronalari.

Sindikatuei: Desadostasun edo ezberdintasunen gainetik langileek bat egiten dute. Elkarrekin deitu dituzte asanbladetan, elkarrekin aurre egin diete enpresarien mehatxuei, enpresa hitzarmena eduki zein ez, elkarrekin. Metaleko hitzarmenaren aldeko defentsan elkarrekin.

Patronalari: Bitxia da Adegik greba ez dela ulergarria esatea, bere enpresariek bai baitakite zergatik egin den greba. Grebara ez ateratzearren orain arte ematen ez zituzten eskaintza ekonomikoak eta blindaje eskaintzak heldu dira. Honek agerian uzten du Adegiren posizioa erabat politikoa dela, enpresek dituzten benetazko arazoak eta kezketatik aldenduta.

LABek egoera honetan ondorengo konpromisoak jasoko dituen proposamen mobilizatzailea eskeiniko du:

- Langile guztiek ozen esan diguten mezua jasoko duen planteamendu bat, hau da, denontzat izango den hitzarmena sektorial duin baten defentsan proposamen argi bat. Erreformari aurre egingo diona, enpresa hitzarmena eduki zein ez.

-Patronalaren bakardadea agerian utziko duen proposamen bat, herrialdeko enpresekin bere egitazko kohesio falta azalaraziko duena. Adegiren posizioa ahulduko duen proposamen bat eta negoziazio kolektiboan mantentzen duen bere posizio politikoa agerian utziko duena.

-Ekainaren 6an metaleko LABeko delegatuen asanblada egingo dugu, datozen urratsak zehazteko eta orduan jakinaraziko dizkizuegu.

24 may 2013

Jonan Goñi: "Gipuzkoako metalgintza itxi egin dugu"




Gaur, maiatzak 24, Gipuzkoako metalgintzan greba eguna burutu da. LAB sindikatuak egun guztiz arrakastatsutzat jo du hitzarmenaren aldeko mobilizazio eguna, non, enpresen %85ak baino gehiago itxi duen. Eguerdian manifestazioa egin da ADEGIren aurrean. Sindikatuak, metalgintzako langileek eskatzen dutena entzun eta errespetatzeko eskatu dio patronalari. LABek ADEGIk pauso berriak eman ezean, mobilizazio eta greba egun gehiago iragarriko dituela esan du.

23 may 2013

LAB: “Metalgintzako hitzarmenaren alde deitu dugun greba guztiz arrakastatsua izango da”


 

Gaur LAB sindikatua medioen aurrera irten da, oraindik lantokietan batzarrak egiten ari badira ere, jasotako datuen arabera hilaren 24rako metalgintzako hitzarmena babestearren deitu duen greba guztiz arrakastatsua izango dela esatera. Prentsaurrekoan belaunaldiz belaunaldi, azken 30 urtean Gipuzkoako metalgintzako Hitzarmenaren negoziazioan partaide izan diren edota hitzarmen horren alde lanean aritu diren LABeko hainbat militantek hartu dute parte.

PRENTSAURREKOAREN EDUKIAK«Hitzarmen kolektibo hau ez da egun bateko emaitza, metalurgialarien belaunaldi batzuen talde-borrokaren emaitza baizik. Hitzarmen kolektibo honek, 30 urte baino gehiagotan, sektoreko langileen eskubideak bermatzeko balio izan du, sektoreari nahiz Gipuzkoako lurraldeari egonkortasuna eta kohesioa eman izan die.

Hala eta guztiz ere, oraingoan, patronalaren jarrerak, ADEGIrenak alegia, mehatxu egiten dio hitzarmen kolektiboari, lan erreforma eta uztailaren 7ko epea beren onuran soilik erabili nahi duelako, nahiz eta aipatutako jarrerarekin arriskuan jartzen duen 30 urtean egin den guztia.

Oraindik lantokietan batzarrak egiten ari badira ere, eskuragarri ditugun datuen arabera, esan dezakegu hilaren 24rako metalgintzako hitzarmena babestearren deitu dugun greba guztiz arrakastatsua izango dela. Berriro ere agerian geratuko da langileek hitzarmena sostengatzen dutela eta baita patronalaren porrota ere.

Ondoren adierazten ditugu 24ko grebarekin bat egin duten enpresa batzuen izenak:
Lazpiur, Chinchurreta, Elkoro, Rodisa, GKN Zumaia, Zardoya Otis, Sapa Placencia, Polmetasa, Munsjko, Orbinox, Jaso, Guerra Hermanos, Indar, Hine, Gamesa, Talleres Bost, Corrugados Azpeitia, Corrugados Lasao, Biele, Juaristi, Indaux, Sete, Mendiola, Euskabea, Thyssenkrupp, TTT Ejes, Mecauto, Egile, Funcasa, Ariznabarreta, Talleres Kerejeta, Fudike, Elevadores Goian, Endaki, Stern Hidraulica, Ula, Ind. Jaguar, Arteka, Talleres Jaizkibel, T. Egaña, Baleike, Ind. Tuermeka, Ebaki Lan, Talleres Guibe eta abar luze bat.

24ko greba jasotzen ari den laguntza eta atxikipena ikusita, ADEGIri galdetu nahiko genioke ea sektoreko langileen hitza eta iritziaren aurrean entzungor jokatuko duten aurrerantzean ere. Ea baztertuko dituzten jarrera immobilistak eta akordio justua lortu nahian negoziatzeko prest dauden.
Gure ahotsa aditzen dutela ziurtatzeko, ekainaren 24ean ADEGIren egoitza aurrera joango gara ozen eta argi entzun dezaten. Ez bagaituzte behar bezala ikusten, ADEGIren egoitza aurrera joango gara, grebarekin bat egin duten langileen kopurua adierazten dutenean ez daitezen berriro nahasi.

Ekainaren 24an langile guztiak deituko ditugu zuzenean eraman diezaioten ADEGIri beren kexa.

Dagoeneko argi mintzatu da sektorea. Hitzarmen duina nahi dugu denontzat. Lortu arte borrokatuko dugu.»

22 may 2013

Komunikatu eta irauli #m30greba


greba
Saretik

http://greba.hackinbadakigu.net Greba Orokorrari buruzko informazio gune alternatiboa da.
  •  Pikete informatibo bat da.
  • Greba Orokorra .info egin genuen aurreko urteetan, eta GO erreportariak kalera atera ginen, grebari buruz informatzera.
  • Telebista herritar bat muntatu genuen, hizkuntza ezberdinetan emititu zuena, Internetetik mundura.
  • Kalean argazkiak atera, bideoak grabatu, iritziak zabaldu genituen
  • Informazioa, salaketa, kontrainformazioa, pikete informatiboa…
Gune ireki bat da, eta zuk ere parte hartu dezakezu.

Nola parte hartu!

Formulario honen bitartez zure herri edo auzoetako ekimenez abisatu dezakezu, lau kategoria ireki ditugu. Zalantzak izatekotan jarraitu bideo hau:
  • Greba orokorreko bideoak: Kalean gertatzen dena bideoen bitartez komunikatzeko (erabili YOUTUBE) eta hemen estekatzeko.
  • Greba orokorreko argazkiak: Bi aukera dituzu, interneteko edozein txokotara igo eta gero zure berrian estekatu edo argazkia zure mugikorretik zuzenean hona igo.
  • Piketeen kontrako karga polizialak: Zerbait gertatu da eta komunikatu behar duzu? Indarkeria poliziala jasan duzue? Igo hona zure berri eta bideo edo argazkiak!
  • Egiaztatutako deialdiak: GO mahai informatibo bat egongo da, Euskal Herriko gune desberdinetako aktibistok osatuko duguna. Kategori honetan guk onartutako berriak joango dira.
  • Greba orokorreko deialdiak: Txoko honetan zure herri edo auzoko deialdiak publikatzeko aukera izango duzu.
  • Kalean nago!!! Kaletik zure smarthphonearekin. Android edo Iphone sistema eragilea duen terminal bat daukazu? Kaletik zuzenean erreportatu dezakezu, argazkiak edo bideoak bidaliz aplikazio hauek erabiliz: ANDROID | IPHONE
Cómo enviar un informe:
  tweet / hashtag/s:
#m30greba  #grebaorokorra

21 may 2013

[Libro] ¿Para que sirve El Capital?. Libro libre, escrito por Iñaki Gil de San Vicente

 
Texto escrito para el 2do Encuentro de Escuela de Cuadros que se llevará a cabo en la Fundación Centro de Estudios Latinoamericanos Rómulo Gallegos (CELARG), Caracas, del 30 de mayo al 1 de junio del 2013.
 
Estamos reunidos aquí para reflexionar sobre una interrogante ¿Para qué sirve El Capital? La respuesta es simple e inmediata: para avanzar al comunismo mediante la revolución socialista.

El Capital fue escrito para ser la obra cumbre de toda la impresionante praxis revolucionaria de Marx, pero también de Engels. Será esta respuesta inmediata la que oriente este texto.
Sin la perspectiva práctica revolucionaria, sin la perspectiva política en suma, nada del marxismo es comprensible, y por tanto El Capital es ininteligible. Ahora bien, como iremos viendo, la política marxista no se reduce a la politiquería parlamentarista por muy de izquierdas y de masas que diga ser, y menos todavía burguesa y reformista, sino que en sí misma, la política revolucionaria es la síntesis del resto de prácticas económicas, El Capital nos remite una y otra vez a las tres grandes contradicciones antagónicas que explican la pugna permanente entre el marxismo y la ideología burguesa, a saber: Una, la existencia o no existencia de la explotación asalariada, la corrección de la teoría de la plusvalía y del conjunto de la crítica marxista de la economía política.
 
Otra, la corrección de la teoría marxista del Estado, del poder, de la violencia, de la democracia y de la política como quinta esencia de la economía. Y, la valía de la dialéctica materialista como el mejor método de pensamiento crítico y creativo, como la vertebración interna de la ciencia-crítica.
EN ESTE ENLACE SE PUEDE DESCARGAR EL LIBRO
LEER TEXTO (138 páginas, pdf )

.James Petras: "Greba Orokorra kaleko legebiltzarra da"


 
Gaur Iruñean klase-borrokari eta zenbait gatazkari buruz egindako azterlanengatik ezaguna James Petras eta LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaidek prentsaurrekoa eman dutebatera. Petras Estatu Batuar pentsalariak greba orokorra kaleko legebiltzarra dela adierazi du eta datorren Maiatzaren 30eko Greba Orokorra "Bruselaseko politiken kudeatzaileekin ados ez dauden kolektibitate handiak daudenaren" adierazle dela esan du.

Maiatzak 24 Greba Gipuzkoako Metalgintzan


Metaleko hitzarmen kolektiboa arrisku bizian dago. Negoziazioak etenda daude pasa den apirilaren 9tik eta ez dago beste bilerarik egiteko datarik. Sindikatu guztiok oso gogor kritikatu dugu ADEGIren jarrera. Metaleko hitzarmenean lan erreforma azken muturreraino aurrera eramaten dabil patronala. Lan erreforma berak zehazten du, datorren uztailaren 7a baino lehen akordio bat erdietsi ezean, hitzarmena desagertuko da.





Desagertuko balitz, 30 urte baino gehiagoko borrokan irabazitako eskubide guztiak galduko genituzke. Estatuko Metalgintza Hitzarmena ezar liezagukete, eta estatu mailakorik ezean, Langileen Estatutua. Honekin batera ezarriko liguketen urteko soldata 8.979 €takoa izango litzateke 1. mailako ofizial batentzat, 1826 ordutako lanaldia eta hitzarmenak ematen dizkigun eskubide gehienak galduko genituzke (baimenak, batzarrak, Geroa...).

Bere desagertzeak sektoreko enpresa guztietako langile guztiengan ondorio latzak ekarriko lituzke. Bere desagertzeak ez dio mesederik egiten inori.

LABek, egoera honen jakitun, datorren maiatzaren 24rako metalgintzako sektorean greba egitea erabaki du. Patronalak greba honi entzungor egingo balio, beste batzuk burutuko dira datozen asteetan.

Herrialdeko hitzarmenak, gaur egun, sektoreko langileen eskubideak bermatzeko ezinbesteko tresna dira. Sektoreak hitzarmen bat behar du alde batetik lan harremanak arautuko dituena eta bestetik erreformaren aurrean langileak babestuko dituena.

Ez dugu legearen kontra doan ezer eskatzen ezta beste sektoreetan, Gipuzkoako paperean edota Bizkaiko Gasolindegietan esate baterako, jada sinaturik ez dagoena ere.

24an sektoreko langile guzti-guztiok ADEGiri mezu argia eta ozena bidali behar diogu. Sindikatu guztiak esaten dioguna entzun egin behar du. Lan erreformaren inguruan duen jarrera itxia alde batera utzi behar du.

Datorren hilaren 30an ere greba orokorra dago eta beste arrazoi guztien artean, guretzat ere, zalantzarik gabe negoziazio kolektiboaren defentsarako eguna izango da eta gure kasuan metaleko hitzarmenarena ere bai.

Hitzarmenaren defentsan denok mobilizatzen bagara, hau geldiezina da eta ADEGIk badaki.

Beraz 24an eta 30an Gipuzkoako metaleko langile guztiak kalera! Gure hitzarmenarekin, gure eskubideekin konpromezu bat daukagu. Duintasunarekin hitzordua daukagu.

Herrialdeko hitzarmena defenda dezagun!
Geurea ! Guztiona !

8 may 2013

Ordizian antolatutako hilabete internazionalistaren kronika

Ordiziako gaztetxean hilabete internazionalista ospatu zen joan den astean. Intereseko hainbat gai lantzeko parada izaten ari dira, lehenengo bi asteetan Bolivia eta Venezuelako brigadetan parte hartu zuten kideen esperientzia eta bizitakoa entzun zituzten bertaratutakoek.
 
Bi herrialde hauek aurrera daramaten aldaketa prozesuaren inguruko solasaldia, Euskal Herrira bertaratu ditzazkegun irakaspenekin nahastu zaigu elkarketa hauetan, baita kontraesanen inguruko hausnarketa ere.

Pasa den larunbatean Luismi Huarte soziologoaren ahotsean Hego Ameriketako XX eta XXI.mendeetako Historiaren berri izan genuen. Biziki interesagarria izan zen, hainbat arrazoirengatik:

Euskaldunontzat eta hego ameriketarrentzat badago geure oroimen historikoan beti presente dagoen data bat, duela 500 urtekoa. Arrazoia: Espainiar kolonizazioa. Hizkuntzen kontrako borroka, okupazio militarra, bertako instituzioen suntsiketa eta kulturaren deuseztea bi herrialdeetan eman ziren gertaerak dira. Uste baino gehiago dugu amankomunean.

1959.urtean argi gorri bat pizten da hego ameriketan, ondorengo urteetan iraultzaren ispilua izango dena, Cubako iraultza zehazki. Sozialismoa posible dela eta burgesia kanporatu deitekeela irakasten digu, nazionalizazioa eman daitekeela.

Hurrengo urteen ere experientzia interesgarriak emango dira, Chile eta Salvador Allende, Nikaraguako Sandinistak, Mexikoko Zapatistak... nekazal erreformak, herri antolakuntza eta esperientzia kooperatibisten bitartez nahi den gizarte eredua lortzeko bidean pausu eraginkorrak ematea posible dela erakusten diguten esperientziak.

Orain Venezuela eta Bolivia ditugu argi gorriak, baina hego amerikan arrox koloreko eta gris koloreko estatuak ere badaude, denek elkarren artean historia amankomun bat sortzen dutelarik. Estatu batuen azpijokoak, multinazionalen botereak, Europaren esku-hartzeak eta zehazki eredu kapitalistak jatorrizko herrialdeetako pertsona hauen oraina zein etorkizuna zapaldu nahi izan ditu, baina orain iritsi da garaia esnatu eta antolatzeko, mundu gorri bat sortzeko.

Maiatzaren 18an plazara irtetera deitu dute alderdiek ere

Euskal presoen aurkako "salbuespen neurriak" bertan behera uzteko eskatu dute Sortuk, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Ezker Batua-Berdeek, Alternatibak, Gorripideak, Eusko Ekintzak eta Euskal Herriko Komunistek. 

Gizarteak euskal presoen eskubideak errespetatzeko nahia adierazi duen arren, Espainiako eta Frantziako Gobernuak "atzerantz" egiten ari direla salatu dute zortzi alderditako ordezkariek. Ainhoa Beolak adierazi du egoera horren aurrean herritarrek hartu behar dutela protagonismoa: "Jendartea osatzen dugun pertsona, sektore, eragile, alderdi, sindikatu, talde eta erakundeek badugu zer esan eta zer egin". Donostiako agerraldian izan diren ordezkarien arabera, hori izango da bidea gatazkak eragindako "ondorio guztiak" konpontzeko.

Bide horretan, espetxe politika aldatzeko eskatu diete Frantziari eta Espainiari. "Garaia da pertsona guztien oinarrizko giza eskubideak errespetatzeko", esan du Beolak. "Konponbide jokaleku" baterako urrats gisa, "premiazkotzat" jo dute gaitz larriak dituzten hamabost presoak aske uztea, sakabanaketa amaitzea eta 197/2006 doktrina bertan behera uztea. Hain zuzen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere doktrina hori indargabetzeko agindu zion, iazko uztailean, Espainiari.

Herriz herri, plazak betetzeko deia

Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira. Lelo horrekin bete nahi ditu Herrira mugimenduak Euskal Herri osoko plazak. Dagoeneko, 200 herritan baino gehiagotan antolatu dituzte ekitaldiak egun horretarako, eta hainbat eragileren babesa jaso dute.

Maiatzaren 30ean denok greba orokorrera!

Aste iraultzailea Engels Ateneoan (Errementari kalea,alde zaharra, Tolosa)

Maiatzak 21 asteartea, 19:30etan “Gazteria eta iraultza” (euskaraz)
Hizlaria: Urtzi Reguero, Euskal Herria Sozialistako kidea

Maiatzak 22 asteazkena, 19:30etan “Errebolta soziala Madrilen eskuinaren erasoen aurka” (gazteleraz)
Hizlaria: Victor Taibo, abokatu laboralista eta hezkuntza publikoaren aldeko Madrilgo Marea Berdeko kidea
PPk osasun publikoaren borroka galdu du iritzi publikoan. Madrildarren gehiengoa osasun publikoaren aldeko borrokaren alde dago. Mobilizazio honek babes handia izan du, ez bakarrik oinarrizko lorpen sozial bat arriskuan dagoen pertzepzioagatik, baita sektoreko langileek lehen unetik aurrera eramandako metodo eta erabakiengatik ere”(Victor Taibo).

Maiatzak 23 osteguna, 19:30etan “Zer da sozialismoa?” (euskaraz)
Hizlaria: Ibon Artola, Euskal Herria Sozialistako kidea
M30eko Greba Orokorretik denboran luzatuko den borroka egutegi eraginkorrera! PDF Imprimir E-Mail
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 08.   
miércoles, 08 de mayo de 2013
Herritarren haserrea sozialismoaren aldeko borroka antolatuan bilakatu behar dugu!

Inoiz baino argiago ikusten da kapitalismoak ezin digula etorkizun oparorik eskaini. Europako krisiak gogor jarraitzen du: Grezia, Irlanda, Portugal eta “banka espainiarraren” erreskateen ondoren Zipreren egoera larria etorri da. Herrialde honek ekonomia europarrean duen eragina txikia izan arren (BPGren %0,2), Europar Batasunean agertzen diren arazoak gero eta handiagoak dira. Komunikabideek behin eta berriro esan zuten Zipreko bankaren arazoa salbuespena zela, baina, zein izango da hurrengo salbuespena? Irlanda? Portugal? Grezia? Euskal Herrian eragin zuzena izango lukeen estatu espainiarra?


Krisi finantzario europarraren zutabe nagusienetakoa da ekonomia espainiarra eta, honekin batera, Hego Euskal Herrikoa. Bankari emandako dirutza publikoaren ondorioz, zorraren eta defizitaren mailak historikoak dira, eta honi ekonomiaren atzeraldi sakona gehitzen zaio. Estatu espainiarreko aurrekontu orokorrek zorraren interesengatik ordaindu beharreko dirua handiagoa da urtetik urtera. Aurten bakarrik 40.000 milioi eurotara iritsiko da kopuru hau, iaz baino %30 gehiago. Sareb banku txarraren sorrera ikaragarrizko iruzurra izan da, eta ondorio oso beltzak ekar ditzake ekonomiarentzat. Estatuak bankaren bono toxikoen zati bat erosi du Europar Batasunetik etorritako erreskatearen diruarekin, zor handia sortuz gainera. Sareb banku txarrak lurrak eta etxebizitzak salduz Estatuarentzat irabaziak lortuko dituela esaten du PPren gobernuak, baina hau erabateko gezurra da. Iruzur hau atzera botatzea lortzen ez badugu, behar duten dirua gaur egungo eta etorkizuneko murrizketa sozialetatik aterako da. 

Gainera, arazoetatik salbu omen dagoen bankaren egoera okerrera egiten ari da. 2012an bost banku nagusien (Caixa, Santander, BBVA, Banco Popular eta Banco Sabadell) “higiezinen aktibo txarrak” 72.000tik 113.000 milioira pasa ziren. Adreiluaren aktibo toxikoak %10etik %15era pasatu dira bost banku handi hauetan. Estatu espainiarreko sistema finantzarioaren edo zor publikoaren krisi berri batekin, Europar Batasunaren erreskate berri baten ateak irekiko lirateke. Gaur egun, aukera hau oso posible da eta zehaztea zaila den ondorioak izango lituzke.

Estatu espainiarraren kasuan, formalki behintzat, corralitorik egon ez den arren, praktikan gertatu da. Hor dago preferenteen iruzurra: asko jubilatuak diren aurrezleei bankuek dirutza ikaragarria lapurtu diete. Eta honekin batera hor daude laguntza sozialen murrizketak, soldata murrizketak, zergen igoera, etab. Zipreko krisiak erakusten du Estatu espainiarreko krisi bankarioak askoz egoera okerragoan amai dezakeela, 2001ean Argentinan izan zen corralitoaren bidea jarraituz.

Krisi kapitalista, bere sistema finantzarioaren krisi larria gehituta, iraultzaren mamua pizten ari da Europan. Hori ikusten ari gara dagoneko Grezian, eta orain Portugal gehitu da. Gainera, ezin da baztertu Estatu espainiarrean, PPren gobernuak dituen arazoekin egoera aurreiraultzailea lehertzeko aukera, gobernuaren neurrien aurka Estatu osoan zabaldu diren mobilizazioen, ustelkeria kasuen, etab. ondoren. Inoiz baino gehiago, gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borrokaren beharra oinarrizkoa da.

Greba orokorrak eta sozialismoaren aldeko borroka

Burgesiak gogor kritikatu arren, eta langile mugimenduaren izenean hitz egiten duten erreformistek, askotan, borroka modu bezala zalantzan jarri arren, greba orokorrak oinarrizkoak dira jasaten ari garen erasoaldiari aurre egiteko. Historiak erakusten du borroka modu hau dela langile klaseak bere interesak defendatzeko duen tresna garrantzitsuenetakoa, eta krisia hasi zenetik antolatutako guztiek erakutsi dute langile klasea prest dagoela deialdi hauek jarraitzeko.

Egoera larria da. PPren pentsio erreformak PSOEk 2011an egindakoa okertzen du. Bankariak, berriz, gustura daude, pentsio publikoen murrizketagatik pentsio plan pribatuen negozioa puztu nahiko baitute. Kapitalistek, “zahartze aktiboaren” aitzakiarekin langileek ia hil arte lan egitea bilatuko dute, gazteriaren %50a langabezian dagoen bitartean.

PPren eraso gogorrei EAJren gobernuarenak gehitzen zaizkie, noski. Urkulluren gobernuak ez du arazorik izan historiako aurrekontu gogorrenak aurkezteko. Euskal kapitalisten ordezkaria den EAJk langabezia, pobrezia eta desberdintasun sozialak areagotuko dituen politika gogor defendatuko du. Honen ondorio zuzena da aurrekontuetarako aurkeztutako ia 1.200 milioi euroko murrizketa, PSEk aurreko legealdi guztian egindako murrizketen bikoitza.

Patronalak ere bere erasoaldiarekin jarraitzen du. Hitzarmenak “goitik behera aldatu” behar direla defendatzen ari dira etengabe, langileak baldintza okerragoetara bultzatzeko helburuarekin beren poltsikoak are gehiago puzteko. Adegi patronalak Gipuzkoako Diputazioaren zaharren egoitzen hitzarmenari buruz egindako kritikak garbi erakusten du hauen harrokeria, Diputazioa “batzuen alde” posizionatu dela salatu baitzuten. Noski, hauek askoz nahiago dute instituzioak beren alde posizionatzea. Orduan ez dute kexarik izaten. Eta hau gutxi balitz, Urkulluk aurkeztutako aurrekontu atzerakoiei buruz, Confebask patronalak esan zuen gehiegizko gastu soziala zutela. Harrokeria soberan eta lotsarik batere ez hauek.

Kapitalisten eta hauen alderdi eskuindarren (EAJ, UPN eta PP) aurkako borrokak aurrera jarraitu behar du. Lehen esan bezala, orain arteko greba orokorrak arrakastatsuak izan dira; horregatik gorrotatzen ditu horrenbeste burgesiak deialdi hauek. Une hauetan, arduradun sindikalen papera oinarrizkoa da, eta beharrezkoa da langile klasearen borroka maila gorago igotzea. Posible da borroka irabaztea, baldintza onak daude horretarako. Baldintza garrantzitsuena den langileen eta gazteen borroka borondatea behin eta berriro ari gara ikusten. 

Arduradun sindikalek garaipena lortu arte bukaeraraino heltzeko borondatea erakutsi behar dute. Horregatik, greba orokorrak jarraipena izango duten borroka egutegi eraginkorrei hasiera emateko erabili behar dira. Beharrezkoa da ikasgaiak ateratzea orain arteko greba orokorretatik. Askotan Euskal Herria Sozialistatik esan izan dugun modura, oinarrizkoak dira sindikatuen ekintza batasuna eta borrokaren jarraipena antolatzea. Sindikatuen ekintza batasunari dagokionez oso positiboa izan zen, gehiengo sindikalaren partetik, UGT eta CCOOri maiatzaren 30eko greban parte hartzeko deia egitea. Eta noski, greba honi babesa eman ez dioten ezkerreko alderdiek, sindikatuek eta eragile sozialek akats handia egin dutela uste dugu.

Bankariek eta enpresari handiek badakite langileen borrokak gorantz egiteak arazoak sortuko dizkietela. Badakite ahulak direla honi aurre egiteko, baina badakite mugimenduaren zuzendaritzaren jarrera izango dela gakoa. Beren esperantza agintari sindikalak mobilizazioak ez antolatzeko konbentzitzea da, eta hauek negoziazioaren sarean harrapatzea. 

Langileriak eta gazteriak ikusi dute praktikan posible dela borroka egitea eta badutela irabazteko indarra. Lehenago edo beranduago, langile eta gazte asko ondorio iraultzaileak ateratzen joango dira eta politika iraultzailearen beharra ikusiko dute. Kapitalismoak miseria, zapalkuntza eta gerrak bakarrik eskaintzen ditu. Beharrezkoa da, beraz, sistema ustel honi amaiera emateko eginkizunei ekitea. 

Datozen urteetan ondorio politiko ikaragarriak izango lituzketen leherketa sozialak gertatzeko baldintza guztiak daude. Horregatik, oinarrizko lana langile klasearen eta gazteriaren haserrea gizartearen eraldaketa sozialista lortzeko borroka antolatuan bilakatzea da.