HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

Mostrando entradas con la etiqueta Alternatibaren Herria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Alternatibaren Herria. Mostrar todas las entradas

7 oct 2018

Alternatiba Tourrean izango gara

Ekainean abiatu zen Parisetik Alternatiba Tourra, planeta eta bizitzaren defentsan, klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko beste eredu baten alde. Bada, bizikleta martxa honek Baionan izango du helmuga asteburuan, larunbatean zein igandean, ia 6.000 kilometro egin ondoren. Egitarau zabala prestatu dute ekimen ibiltariari amaiera emateko, eta bertan izango da LAB. Hain zuzen ere, igandean, 11:45ean hasita, hitzaldi batean hartuko du parte sindikatuko Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak, Baionako fakultateko 127. aretoan. Politika publikoen paperaz ariko da, beste hizlari batzuekin batera.

25 may 2018

Ekainaren 2an Iruñera joateko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

dagokigu.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionalak agerraldi bat egingo du gaur Bilbon, Iruñean ekainaren 2an egingo den Alternatiben herriari bere babesa erakutsi eta herritarrei bertaratzeko deia egiteko. Iaz Bilbon egin zuten Alternatiben Herria, eta aurten Iruñeak hartu du lekukoa.

Bizitza burujabeak eskubide osoz eraikitzeko asmoa dugu, eta horretarako, nahitaezkoa da kapitalismo heteropatriarkaletik desentxufatzea.

Iruñeako deialdi hau ez da zerotik hasten, Baionakoa eta Bilbokoa izan ziren aurretik. Gaur egungo eredu sozial eta ekonomikoa gainditzeko proposamenak garatzea gure esku dagoela erakusteko antolatu dugu mobilizazio hau, aldaketarako indarra badugula eta posible egiteko burujabetza behar dugula ozen aldarrikatzeko. Proposamen asko ditugu eta beste asko jorratzen hastea dagokigu.

Gure asmoa, dagoeneko martxan dauden eta egingarriak direla erakutsi dugun proiektuak erakustea da. Gaur egungo eredu sozial eta ekonomikoa gainditzeko proposamenak garatzea gure esku dago. Proposamen asko ditugu eta beste asko jorratzen hastea dagokigu.

[Alternatiben Herria]
MANIFESTUA
[Crowdfunding]
LAGUNDU ALTERNATIBEN HERRIA FINANTZATZEN

[INFO]
Orain eta hemen, gure alternatibekin herri bizia osatzen dugu

Gure bizitza eta natura arriskuan daudela ohartarazi nahi dugu, desberdintasunak gero eta handiagoak dira, kapitalak aberastasuna bereganatzen du, aldaketa klimatikoa, eskubide sozialen galera, bazterkeria soziala gero eta larriagoa, baliabide naturalen xahutzea, pribatizazioak, patriarkatuaren indartzea, antolatzea eta erabakitzea eragoztea, produkzio eta kontsumo eredu jasanezinak…
N
eoliberalismoaren propagandak “errekuperazioa” du hizpide, herrien eta biosferaren egoera gero eta okerragoa denean, eta prekarietatea gero eta gehiago zabaltzen ari denean. Errefuxatuen aurkako Apartheidak argi erakusten du sistemaren perbertsioa: pertsonen eskubideak jaiotzen diren tokiaren araberakoak dira, edo dauzkaten ondasunen araberakoak. Europara beste kontinenteetako errekurtsoak ekartzen diren bitartean, pertsonei mugak ezartzen zaizkie. Aberastasun handienak gero eta handiagoak dira.  Desertifikazioa, aldaketa klimatikoa eta baliabideen agortzea gero eta larriagoak dira Kapitalismo bortitz honetan.

Hala eta guztiz ere, urte hauetan zehar alternatibak zabaldu eta sendotu dira. Hamaika kontsumo talde eta ekonomia aldatzeko proiektu daude martxan. Milaka pertsonek parte hartzen dute borroka sozialean, sindikalean, ekologistan, LGTBIQ+, denok izan dezagun bizitza duina.

Ekainaren 2a aldarrikapen eta festa eguna izango da, proposamen ugariren erakuslea, handiak nahiz txikiak, egunerokoan betetzen gaituztenak. Ekimena bera bezain garrantzitsua da antolatzeko modua. Auzolanean egitea proposatzen dugu, parte hartu, eztabaidatu eta elkarrekin eragin nahi duten eragile eta pertsona guztien artean.
Alternatibak badaudela eta martxan daudela erakutsi nahi dugu, sistema dela aldatu beharrekoa. Horregatik beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu, erdian pertsonak jarriz. Ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko.

Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:

• Martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko
• Mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko
• Sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko
Iruñeako erdigunean, bost auzoko herria antolatu dugu, bertan, kale animazioa, baikortasuna, hausnarketaeta batez ere, etorkizunez beteriko herria izango da.

Hauek dira antolatu ditugun auzoak:

• Herriak eta lurra: Energia burujabetza, klima aldaketa, honakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa...
• auzoEKOnomia: finantzak, txanpona, ekonomia sozial eraldatzailea, aberastasunaren banaketa, enplegua...
• Burujabetza: Demokrazia eta parte hartzea: eredu ekonomiko, sozial kultural eta politikoa erabakitzeko eskubidea, parte hartze prozesua;herrien arteko elkartasuna...
• Bizi anitzak eta duinak: jatorria, identitatea, gorputzak, sexu- generoa, aniztasunaren kudeaketa...
• Arragoa: ondare komuna, hizkuntza, hezkuntza, kultura...
• Haurren errepublika: haur eta gazteek gune propioa izango dute beraien Alternatiben Herria irudikatzeko.
Programaziotik, honakoak azpimarratu nahiko genituzke:
- Goizean izango ditugun eztabaida mamitsuak: burujabetza pluralean, espetxea eta zigor eredua kapitalismoari alternatibak eraikitzea, eskoletako segregazioa, Nafarroako landa eremuko erronkak, trantsizio energetikoa, ekofeminismo eta ekosozialismoa, intersekzionalitatea eta aliantzak...
- EH Kantuzek, programazioan parte hartuko dute 1200 partaiderekin.
•Arratsaldeko 17.00etan Artxibotik abiatuko den kalejira feminista herrikoia
•Takonerako gune zentralean egingo dugun garagardo artisau azoka, bazkari herrikoia eta kontzertuak: Koban, The Sustraians eta Emma Maurice

Hau guztia burutzeko auzolana eta indar kolektiboa behar dugu, baita babes ekonomikoa ere. Crowfundinga ekainaren 2ra arte irekia dugu, Alternatiben Herria babestu azken txanpa honetan!

Ekainak 2an garai ilunenera itzuli nahi dutenen saiakeren aurrean, etorkizuna bermatuko digun orain koloretsua margotu nahi dugu

14 mar 2018

Alternatiben Herria 2017 IRUÑEA

Alternatiben  Herria

El Pueblo de las Alternativas
Bizitza burujabea eskubide osoz ¡Desconectémonos del Capitalismo!
2013. urtean Parisko COP21 klimaren inguruko goi-bileraren harira 10, 100 edo 1.000 Alternatiben Herri eraikitzeko deialdia luzatu zen. Baionakoa izan zen horietako bat, eta Bilbokoak txanda hartu zion bi urte beranduago, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik. Egun batez erakusketek, hitzaldiek, tailerrek, eta batzarrek Kapitalismoari eredu alternatiboa eraikitzea posiblea eta desiragarria dela erakutsi zuten, martxan dauden hainbat eta hainbat proiektu eta borroka ezagutuz.
Gure bizitza eta natura arriskuan daudela ohartarazi genuen: desberdintasunak gero eta handiagoak dira, kapitalak aberastasuna bereganatzen du, aldaketa klimatikoa, eskubide sozialen galera, bazterkeria soziala gero eta larriagoa, baliabide naturalen xahutzea, pribatizazioak, patriarkatuaren indartzea, antolatzea eta erabakitzea eragoztea, produkzio eta kontsumo eredu jasanezinak…
Urte batzuk pasa dira, eta Neoliberalismoaren propagandak “errekuperazioa” du hizpide, herrien eta biosferaren egoera gero eta okerragoa denean, eta prekarietatea gero eta gehiago zabaltzen ari denean. Errefuxatuen aurkako Apartheidak argi erakusten du sistemaren perbertsioa: pertsonen eskubideak jaiotzen diren tokiaren araberakoak dira, edo dauzkaten ondasunen araberakoak. Europara beste kontinenteetako errekurtsoak ekartzen diren bitartean, pertsonei mugak ezartzen zaizkie. Aberastasun handienak gero eta handiagoak dira. Desertifikazioa, aldaketa klimatikoa eta baliabideen agortzea gero eta larriagoak dira Kapitalismo bortitz honetan.
Hala eta guztiz ere, urte hauetan zehar alternatibak zabaldu eta sendotu dira. Hamaika kontsumo talde eta ekonomia aldatzeko proiektu daude martxan. Milaka pertsonek parte hartzen dute borroka sozialean, sindikalean, ekologistan, LGTBIQ+, denok izan dezagun bizitza duina.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiaren harira, manifestu honen sinatzaileok eragile eta pertsona guztiak deitzen ditugu Iruñeko Alternatiben Herrian parte hartzea. 2018ko ekainaren 2an izango da. Aldarrikapen eta festa eguna izango da, proposamen ugariren erakuslea, handiak nahiz txikiak, egunerokoan betetzen gaituztenak. Ekimena bera bezain garrantzitsua da antolatzeko modua. Auzolanean egitea proposatzen dugu, parte hartu, eztabaidatu eta elkarrekin eragin nahi duten eragile eta pertsona guztien artean.
Alternatibak badaudela eta martxan daudela erakutsi nahi dugu, sistema dela aldatu beharrekoa. Horregatik beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu, erdian pertsonak jarriz. Ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko.
Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:
  • Martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko
  • Mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko
  • Sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko

Arragoa

Hizkuntz, hezkuntza eta kultur ondarea
Kultura, hizkuntza, hezkuntza eta herri izaeran egingo dute indarra. Euskararen ofizialtasun eskubidearen alde eginez eta kultur ondarea plazaratuz. Diskurtso eraikitzailearen erabilera egingo da eta alternatiba, alternatiba sozialaren bidetik jorratuko da. Honetarako jendearen parte hartze aktiboa plazaratuko da proiektu ezberdinak erakutsiz: euskara sustatzen ari diren enpresen esperientziak, ikasle euskaldun aniztunak, eskola jantoki autogestionatuak, euskara ikastaroa, euskara planak, Iruñeako dendari euskaldunak, Iruñeako artista euskaldunak, alternatiba euskaraz bizi, ipuin kontalariak…

AuzoEKOnomia

Pertsonak ardatz eta helburu dituzten alternatiba ekonomikoak bultzatuko ditu. Bertan parte hartzen duten eragile desberdinek, eskubide sozialak bermatuko duen eredu baten alde lan egingo dute. Premia handiz, praktika demokratikoak ekonomia alorrera eraman behar direlako.
Ekonomia ikuspuntu ezberdinetatik landuko da. Ekonomia feminista, jasangarritasunaren eta burujabetzaren ekonomia, gazteak, jubilatuak eta giza talde desberdinen ekonomia ereduak… ahalik eta ikuspuntu zabalena izateko. Zentzu berean, ekonomia sektore ezberdinak landuko dira, elikadura, eraikuntza, industria, zerbitzuak etab. Eta beti, hornidura laburreko ekoizpen kateak bultzatuko dira.

Bizi anitza eta duinak

Bizi esperientzia guztiak erakusteko beharrak eta margenetan bizi diren bizitzak barneratu eta zaintzeko beharrak bultzatuko dugu. Aniztasunak bizi ematen digula eta biziak anitzak behar ditugula ulertuta, denak disidente eta anitzak garela onartuta, gorroto eta diskriminazioarik gabeko bizikidetzak bilatuko ditugu. Merkatuen kontra lan egin behar da, eskubide sozialak defendatuz.
Horretarako askotariko zapalkuntza eta biolentzien elkar-eraginak ulertu nahi ditugu ikuspegi intersekzional batetik: arrazismoa, matxismoa, kapitalismoa, helduen boterea, lodifobia, LGTBfobia, aniztasun funtzionalaren aurkako diskriminazioa… Honen aurrean alternativa indibidual zein kolektiboak eraikitzen ari diren identitate, gorputz eta proiektuak ezagutu nahi ditugu eta hauen arteko zubiak eraiki.

Burujabetza

Parte hartzea, demokrazia, burujabetza
Estatu bat pertsonek sortzen duten heinean eta justizia eta errespetua, askatasunaren oinarri diren heinean, pertsonak erdigunean jartzen dituen gizarte justuago baten aldeko gizartearen eraldaketa proposatzen dugu. Sistema honek dakarren pertsonen, kolektiboen eta herrien boteregabetzearen aurrean, autu burujabeen bidez bizitza sortzea eta birsortzea bultzatu nahi da. Eskubide demokratikoak eta sozialak lortzeko bideak ireki eta ondoren eraldaketa bideratzeko prozesuak landu eta eztabaidak plazaratu nahi dira.

Herriak eta lurra

Lurraren sostengarritasuna eta herrien bizirautea bultzatzen duten talde anitzek osatzen dute. Alternatiba zaharrak orainera ekarri, berriak sortu eta guztiak erakusgarri egingo dituzte Alternatiben Herrian. Elikadura burujabetza eta elikadura eredu sustengarriagoak bultzatzea proposatuko da. Eredu energetiko bideragarri eta burujabeak landuko dira. Makroproiektuen aurrean alternatiba txikiagoak eta errentagarriagoak eztabaidatuko dira. Beste gaiak ere jorratuko dira: mugikortasuna, gizartearen hondakinen kudeaketa, kontsumoa eta aldaketa klimatikoaren afera besteak beste.

23 oct 2015

ALTERNATIBEN HERRIA

Motorrak martxan larunbaterako

Eskualdeak martxan dira, Durangaldea kasu.Eskualdeak martxan dira, Durangaldea kasu.

Alternatiben Herria posible egitetik gero eta gertuago gaude. Bi egun besterik ez zaizkigu falta, hilabete hauetan guztietan bildutako indarrak eta egindako lanak kalera, plazara ateratzeko. 

Urriaren 24an Bilboko kaleak Alternatiben Herriaren eskaparate bihurtuko ditugu. Euskal Herriko 150 eragiletik gora batu gara ekimen honen bueltan, Euskal Herrian inoiz antolatu den ekimenik anitz eta parte hartzaileenaren aurrean gaude. Sekulako lana egin da hilabeteetan eta emaitza ikusteko unea iritsi da.

Guztion gozamenerako, egitarau konpletoa dugu larunbaterako. Aldarrikapen, gogoeta eta ospakizun eguna izango da. Egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleiho bihurtuko zaigu Bilbo; elkarren arteko topagunea.

“Bizitza burujabea eskubide osoz” aldarrikatuko dugu. Euskal Herriko eremu sozial, ekonomiko eta kulturalean badira hamaika pertsona eta eragile egunez egun alternatibak eraikitzeko lanetan. Eragileok elkartu, alternatibak batu eta plazara aterako ditugu egitasmo honi esker.

Sona handiko gonbidatuak izango ditugu gurekin: nazioartetik, Cat Boyd, David Fernandez, Frederick Viale edo Florent Marcellesiren pareko izen handiak. Eta horiekin batera bertoko erreferentzia esanguratsuak, esaterako, Mario Zubiaga, Txutxi Ariznabarreta, Iratxe Ibarra, Oihane Enbeita, Gotzon Barandiaran, Paul Bilbao, Txiki Muñoz, Saioa Iraola, Yolanda Jubeto, Ana Perez, eta LABeko Ainhoa Etxaide, Bea Martxueta eta Garbiñe Aranburu, beste askoren artean.

Auzolanean aterako dugu aurrera egitasmoa, ehunka lagunen atxikimendua eta ekarpena jaso du dagoeneko Alternatiben Herriak. Baina gehiago behar da, ekimena diruz eta lanez laguntzen jarraitzeko aukera dugu oraindik. Azken txanpan gaude, egin dezagun azken ahalegina. Oraindik ekarpen ekonomikorik egin ez duenak, zabalik du “crowdfundinga”. Eman diezaiogun azken bultzada, bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan, ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira!

Larunbatean milaka lagun espero ditugu, eta ehunka bolondres arituko gara lanean. Animatu nahi izanez gero, oraindik badago aukera eta beharra. Eman izena. Baditugu Alternatibak, goazen Bilbora!