HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

24 may 2016

LANGILEOK BIDEAK BATUZ!!


Bideak batuz, Bilbora goaz maiatzaren 28an

Prekarietatearen milaka aurpegia agerian jarriz, aldaketarako alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera. Sektore feminizatuetako langileak, enpresa handi eta txikietakoak, azpikontratetan ari direnak eta sektore publikokoak, langabetuak, etxeko langileak, gazteak, emakumeak, migranteak... guztiok bat eginda. Zutabe bakoitzak aldarrikapen nagusi bat izango du, eta guztiak bilduko dituen goiburu nagusiak lanaren eta aberastasunaren banaketa eskatuko du, 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduak oinarri hartuta. 

Mobilizazio anitza izango da eta dinamikoa. Ez geratu isilik. Ekarri zure aldarrikapena. Lau abiapuntu izango ditugu, herrialde bakoitzeko bat. Autobusek zuzenean dagokigun abiapuntura eramango gaituzte. Zubiarteko zutabea eta Udaletxeakoa izango dira ateratzen lehenak. Abandon eta Sagrado Corazonen zain izango dituzte beste biak. Guztiak plaza eliptikoan bat egin eta Euskadi plazara joko dute. Bertan izango da amaiera ekitaldia.

b_420_128_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_06_m28BideakBatuz.png

Jakin beharrekoak, motzean:-Autobusez joango gara Bilbora. Eman izena zure eskualdean.
-17.30etarako bakoitza bere abiapuntuan izango da
-Herrialde bakoitzak zutabe bat izango du. 
-Zutabe bakoitzeko kamiseta kolore bat dagokigu. Adi beraz!
-Langile bakoitzeko aldarrikapen bat. Ekarri zurea

 
















IBILBIDEA
b_300_358_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_11_planoaDeialdiarekin1200px.png


 
ZUTABEAK

b_150_212_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_16_zutabeBerdea.png
b_150_212_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_16_zutabeGorria.png
b_150_212_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_16_zutabeUrdina.png
b_150_212_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_16_zutabeBerdea.png

#bideakBatuz

BIDEOAK






 
DENOK AUTOBUSEAN
Erosoagoa eta jasangarriagoa

Autobusez joango gara Bilbora. Eman izena zure eskualdean.
LABeko egoitzak

 
b_560_305_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_M28_16_05_16_autobusa.png

5 may 2016

1.080 eurotako gutxienezko pentsio duinak bermatzeko aukera galdu da Gasteizko Parlamentuan

Gaur, Gasteizko Parlamentuak, EAJ, PP eta UPyDren ezezko botoekin eta PSEren abstentzioarekin, ezetz esan dio 1.080 eurotako gutxieneko pentsio duina jaso ahal izateko osagarri proposamenari. Pentsionista ugarik euren bizi baldintzak hobetzeko osagarriaren proposamenari ezezkoa ematea akatsa dela uste dugu. Desberdintasun sozialak areagotzen dituen erabaki politikoa da.
Gure ustez, gure herriak aurrean duen erronketako bat arrakala soziala murriztea izan beharko litzateke, gero eta handiagoa dena, aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoaren ondorioz. Hori izan beharko litzateke politika eta instituzioek hartutako neurrien helburua eta ez kontrakoa, egiten ari direna hain zuzen. Politika hauen ondorio kaltegarriek bizitza baldintza duinetan garatzea zailtzen dute.

Ikusten dugun moduan, hau ez da erronka eta helburua EAJ, PP eta UPyDrentzat. EH Bilduk Gasteizko Parlamentuan egin duen proposamena baztertu dute. Eta honekin, berriz ere ezetz esaten diete Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformei. Hauek duela hilabete batzuk Herri Ekimen Legegile bat aurkeztu zuten eta hauxe zen bertan jasotzen zen aldarrikapenetako bat.

Kontuan izan behar dugu pentsionistak direla Hego Euskal Herriko lau biztanletatik bat, eta portzentaia hau gorantz joango da biztanleria zahartuz doan heinean. EAEko pentsionisten %50ak baino gehiagok 1.080 euroen azpitik dauden pentsioak dituzte. Onartezina da soldata publiko altuak jasotzen dituzten eta etorkizunean pentsio itzelak izango dituzten horiek (lehendakariaren bizitza osorako pentsioa barne) 230.000 pertsonaren pentsioak hobetzeari ezetz esatea, horixe gertatuko bailitzateke proposamenak aurrera egin izan balu.

Pentsionistei bizi-baldintza duinak eskaintzeari ezezkoa ematen dioten bitartean, uko egiten diote enpresa eta aberastasun handien iruzur fiskalaren, paradisu fiskalen kontra egiteari eta egun ez dagoen ekitate fiskala lortzeari. Desberdintasun sozial honi egin behar zaio aurre. Aberastasunaren banaketa bidegabe eta insolidario honek oso pertsona gutxiri egiten dio mesede, eta baldintza oso prekarioetan lan egitera kondenatzen du gehiengoa.

Ez dago aitzakiarik. Beste behin, EAJ, PP eta UPyDren politika zaharkitua, baliabide ekonomiko beharrezko eta nahikoak izatea eskatzen duten milaka pentsiodunen eskubidearen kontra jartzen da. Horregatik, LABetik ezezko hau salatzen dugu, eta ezartzen diren politikak orain artekoen kontrako norabidean joatea eskatzen dugu, hau da, guztion artean sortzen dugun aberastasuna modu bidezkoan banatzea eta pertsona guztien bizitza baldintza duinetan garatu ahal dadin bermatuko duen norabidean.

Amaitzeko, LABetik dei egiten dugu Babes eta Segurantza Sozialeko Sistema Propioaren alde, Pentsionisten Plataformak egiten ari diren eskariak sinatzen jarraitzeko eta 1.080 eurotako Gutxieneko Pentsio Duinaren exijentzia babesteko, politikoek ezetz esan narren. Erakutsiko diegu asko garela bidezko aldarrikapen hauek babesten ditugun eta gaur Gasteizko Parlamentuan ikusi ditugun jarrera negargarriak salatzen ditugun milaka herritarrak.

  

MAIATZAREN LEHENA

MAIATZAREN LEHENALangileok martxan eskubideak aktibatuz!

 
EUSKAL HERRIKO 
18 MOBILIZAZIOAK


 SESTAO

GASTEIZ


DONIBANE LOHITZUNE
AINHOA ETXAIDE
Donostia


DONOSTIA


ZUMARRAGA


AINHOA ETXAIDE
Donostia

 
SAKANA

 
APIRILAK 28Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna

ACCIÓN EN LA SEDE DE LA CEN