HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

Mostrando entradas con la etiqueta Maiatzaren lehena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Maiatzaren lehena. Mostrar todas las entradas

27 abr 2021

Maiatzaren Lehenean mobilizazioa indartzeko apustua berretsi egingo dugu, aldaketa helburu

 MAIATZAREN LEHENEKO INFORMAZIOA

Maiatzaren Lehenean eskualdeka mobilizatuko gara, “Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria!” leloarekin. Halaxe adierazi dugu Bilbon egindako aurkezpenean. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Komunikazio idazkari Maider Jauregik eman dituzte mobilizazioen berri, eta Maiatzaren Lehena, zabalik dauden borrokak aitortzeko ez ezik, etorriko diren mobilizazio eta greba berriei indarrez ekiteko ere baliatuko dugula jakinarazi dute.

“Egun bat dugu aldarrikapenerako eta klase harrotasuna erakusteko”, adierazi du Garbiñe Aranburuk, eta norabide aldaketa dugula jomuga berretsi du. Idazkari nagusiaren hitzetan, “sistema honi ezin zaio eutsi, ez sozialki, ez ekologikoki. Aldaketak saihestezinak dira; jokoan dagoena, eztabaidagai dagoena, aldaketa horiek zein norabidetan egin behar diren da, eta horretara bideratu behar dira politika publikoak. Kapitala edo bizitza aukeratu behar da”.

LABek norabide aldaketa defendatzen du, trantsizio ekosozialista eta feminista; garapen paradigma berri bat, demokratikoagoa. Aldaketa da aukera, Maiatzaren Leheneko aurtengo leloak dioen bezala. Egungo sistema kapitalista, heteropatriarkala eta ekozidarekin jarraitzea prekarizazioan sakontzen jarraitzea da, arrakala sozialak areagotuz eta sektore publikoa eta zerbitzu publikoak ahulduz. Zaintza-krisia eta klima-krisia konpontzen ez dituen sistema da.

Sindemia egoeran

Bigarren urtez jarraian, pandemia egoera batean etorriko da Maiatzaren Lehena, eta koronabirusaren ondorioak ez dira osasun-krisi batera mugatu, lan-baldintzak eta bizi-baldintzak ere zeharo okertu ditu. “Sindemia bihurtutako pandemian kapital handiaren eta elite ekonomiko baten interesak lehenetsi dira. Pandemiari aurre egiteko ez dago osasun publikoan inbertitzearen aldeko apusturik. Erantzukizun politikoak saihestu dira, eta zama guztia herritarren erantzukizunean jarri da, neurriak gogortu eta malgutzearen arteko oreka arriskutsuari eusten saiatuz, eta orain ikusten dugu dena fidatu nahi zaiola txertaketa-estrategiari”, azaldu du Garbiñe Aranburuk.

Nabarmendu du pandemiak agerian utzi dituela bizitzari eusteko funtsezko lanak zeintzuk diren, kasu gehienetan emakumeek egindako lanak izanik, modu prekarioan gauzatzen direnak. Enplegu hori duintzeko neurririk ez dela hartu salatu du. Lan-erreformen ondorioetako bat enplegua suntsitzea oso erraza dela azpimarratu du, eta, enpleguaren galera horren aurrean, erakundeek langileak bazterrean utzi dituztela gogor kritikatu du.

Pandemiaren efektuari aurre egiteko, Europak dagoeneko markatuta dauka jokalekua, berreskurapenerako Europako funtsekin. Filosofia horretan oinarrituta, Estatuko erakundeek, Gasteizko Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak krisiari eman nahi dioten erantzuna erakutsi digute: “2008ko krisiari emandako erantzunarekin, aldeak daude. Izan ere, kapital transnazionalen beharrak desberdinak dira. Aurreko krisian bankuak erreskatatu ziren eta austeritate politikak nagusitu ziren. Oraingoan, diru publikoa ekonomian sartzea erabaki dute, erreforma fiskalik gabe, eta murrizketa berriak etorriko dira. Diru publikoa esku pribatuetara bideratzera mugatuko dira, inolako baldintzarik gabe, trukean inolako konpromiso sozialik eskatu gabe. Diru publikoa multinazionalen beharretara bideratuz geroa, inbertsio publiko horretatik kanpo geratuko dira zerbitzu publikoak, zaintza-sistema publikoa eta lan eta bizi baldintza duinak”.

Ezkerretik, burujabetzan sakonduz

Norabide-aldaketa, trantsizioa, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzea, mundu mailako erronka bat da. Hala ere, argi izan behar dugu alternatiba hori herrialde bakoitzetik bultzatu behar dela. Garbiñe Aranbururen esanetan, “Euskal Herrian norabide aldaketa hori ezkerretik gidatu behar da, langileen parte-hartzearekin eta herri burujabetza prozesuan sakonduz. Horrela behar du izan, edo ez da norabide aldaketarik egongo”.

Ez dago gehiengo instituzionalik norabidea aldatzearen alde, trantsizio baten alde; erakundeetan alderdi sistemikoak dira nagusi. Baina, balio horiek partekatzen dituen gehiengo sozial bat badago, garapen-ereduaren paradigma-aldaketa horren alde dagoena: “Kalean gaude, zerbitzu publikoak eta zaintza-sistema publiko komunitario bat defendatzen. Langileek oso ondo ulertu dute mobilizazioaren garrantzia hezkuntzan, osasunean eta gizarte-zerbitzuetan. Langileen aldarrikapenak agendan kokatu dira, negoziazio-mahaietan sartu dira eta aldarrikapen horiek lortzeko indar-korrelazio sendoagoa sortzen ari gara. LABetik herri-harresi bat osatzen ari gara enplegua defendatzeko. Sindikatuen artean enplegua defendatzeko eta duintzeko estrategia komunik ez badago ere, enpresetan eta kalean erantzun irmoa ematen ari da enplegua defendatzeko”.

Langileek oso mezu argia bidali diote patronalari. Erraz kaleratzeko legezko tresnak dituzten arren, ez dugu onartuko: “Aernnova, PCB edo Tubacexen borrokak kontuan hartu behar dituzte patronalak eta Eusko Jaurlaritzak. Borroka ez da agortzen enplegu-erregulazioko espediente baten negoziazio-aldia amaitzen denean eta bide judiziala irekitzen denean; borrokak aurrera jarraitzen du”.

LABeko idazkari nagusiak ere nabarmendu du aitortza ekonomiko politiko eta sozial egokirik jasotzen ez duten langileen lan-baldintzak duintzeko borrokak ugaritu egiten direla, hala nola, elikagaigintza edo garbiketa sektoreetan. Borroka sindikal horiekin batera, mugimendu feministaren, pentsiodunen eta gazteen borrokaren balioa ere azpimarratu behar dela adierazi du.

Hala, Maiatzaren Lehena borroka horiek guztiak aitortzeko eta mobilizazioan sakontzeko eguna izango dela jakinarazi du , aldaketa helburu.

7 may 2018

"Lan munduan eta lan mundutik" eragin nahi du LAB sindikatuak

Maiatzaren Leheneko eskualdeko manifestazioa egin du, Tolosan, LAB sindikatuak; tarte berezia izan dute, martxan, Asuncioneko langileek.
Bi mugarriren inguruan gorpuztu dira, aurten, Maiatzaren 1eko aldarrikapenak, eta sindikatu nagusiek erreferentzia egin diete martxoaren 8ko mobilizazioei eta pentsiodunen aldarriei; haien olatua hartu nahi izan dute.
Eskualdean mobilizazio bakarra izan da, Tolosan, LAB sindikatuak deituta; Maiatzaren Lehena bailaraz bailara antolatu duen sindikatu bakarra izan da aurten. Horrela, beraz, 12:00etan manifestazioa irten da, Trianguloa plazatik, «aldaketa soziala» eskatuz. Eskualdeko ehunka pertsona batu dira deialdira, eta babestu egin duteLan, bizi, herri duina leloa.
Izan ere, LAB sindikatuak bi erronka nagusitara heltzeko gogoa azaldu du, aurtengo Langileen Nazioarteko Egunaren karietara: batetik, herritarrak mobilizatu nahi dituzte aldaketa soziala gauzatzeko eta, bestetik, burujabetza prozesuari lotu nahi diote eraldaketarako grina hori. Bide horretan, LABek «politikan eragiteko nahia eta zilegitasuna» azpimarratu ditu, gaur, manifestazioaren ondotik egindako irakurketan: «Guk politikan eragin nahi dugu. Sindikatu soziopolitikoa gara (...). Pentsiodunak, emakumeak, gazteak, langileak,... Hor daude gaurko borroken gakoak, eta garai berri bati aurre egiteko prest gara».
Ordea, LABek ohartarazi du aldaketa «ez dela bakarrik etorriko», eta «borroka dela bidea». Horren harira, irakurketan txalogarritzat jo dituzte Tolosako Asucion klinikan greban ari diren langileak, eta manifestazioan bertan ere tarte berezia izan dute; bost hilabete pasatxo daramatzate greba eta mobilizazioetan.

Hitzak Gasteizi eta Madrili

Tolosako erdigunea zeharkatu du LAB sindikatuaren mobilizazioak eta, Trianguloa plazatik, Foruen etorbideraino igo zen martxa, Nafarroa etorbidetik Zumalakarregi zeharkatu eta, Korreo kalean behera, Plaza Berriraino heltzeko. Bertan, sindikatu abertzaleak testuinguru nazionaletik ekin dio Maiatzaren 1eko irakurketari, azalduz, «berezia» izan dela aurtengo Maiatzaren Lehena. ETAren desagertzeari erreferentzia egin diote, eta «une historikotzat» jo dute momentua: «Ez dago aitzakiarik konpromisoak geure gain hartzeko (...). Guztioi dagokigu gatazkaren ondorioak gainditzeko inplikatzea».
Horri lotuta, gogor kritikatu dute EAJ, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 4ko Kanboko ekitaldira ez bertaratzeko hartu duen erabakiagatik: «Gainera, Espainiako aurrekontua onartzea erabaki du. EAJ-PP binomia neoliberalismo hutsa da, eta bagenekien gertatuko zela. EAJk erabaki du murrizketak inposatzen dizkigutenekin lerrokatzea; bakeari oztopoak jartzen dizkion estatua babestea; erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzen dutenei eskua ematea. Oso larria da!».
Espainiako Gobernua aipatuta, 155. artikulua lan mundura ere iritsi dela nabarmendu dute LABeko kideek, lanbidearteko hitzarmena inpugnatu dutela gaitzetsiz: «Gure lan hitzarmenak zentralizatzen ari dira, eta euskal langileoi gero eta gehiago mugatu nahi digute erabakiak hartzeko ahalmena, hala dagokigun gaietan».
Horrenbestez, «enplegu, bizimodu eta pentsio duinak» izateko, zenbait helburu zehatz zerrendatu dituzte: 1.200 euroko gutxieneko soldata; 35 orduko lan astea; soldata arrakala desagerraraztea; pribatizazioari eta azpikontratazioari aurre egitea nahiz 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzea.
Azkenik, datorren maiatzaren 26rako eta 30erako antolaturiko mobilizazioak iragarri dituzte, "pentsio duinen alde eta estatalizazioaren aurka", hurrenez hurren.

“MAIATZA GORRIA EGITERA” DEITU LAB-EK ORDIZIAN, MAIATZAREN 1EKO MANIFESTAZIOAN

41108090214_2664d13600_b
Adarraren doinuarekin batera abiatu da Langileen Naziorarteko Eguneko, Maiatzaren Leheneko LABen eskualde mailako manifestazioa Ordiziako Plaza Nagusitik, sindikatuaren bandarek eta ikurrinek lagunduta. Ordiziako kaleak zeharkatu ondoren, txalapartaren doinuak lagunduta iritsi dira manifestariak Plaza Nagusira.
Eztizen Agirresarobe LABeko ordezkariak, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren adierazpena gogoratuz hasi du ekitaldia. Gasteizko eta Donibane Garaziko hilketak eta 2016ko San Ferminetan talde bortxaketaren epaia dela eta, “Langileen Nazioarteko Egunean argi adierazi nahi dugu euskal emakume langileok bizi dugun egiturazko indarkeria. Emakume izateagatik soilik gara erasotuak, kolpatuak, abusatuak eta erailak”. Honela, Maiatzaren 1a, “emakume langileok ere borroka eguna dugu! Kapitalismoaren eta patriarkatuaren erasoaldiaren aurrean, parez pare izango gaituzte”.
Pentsio duinak eskatu dituzte LABeko jubilatuek.
Pentsio duinak eskatu dituzte LABeko jubilatuek.
Ondoren berriz, Kanbora begira jarri dira. “Ziklo amaiera iragarri du erakundeak. Ekarpen baliotsua, zalantzarik gabe. Une historikoa bizi dugu”. Honela, “eragile guztioi dagokigu gatazkaren ondorioak gainditzeko inplikatzea”. Baina, LABen ustez, “EAJrentzat Kanbo baino gertuago dago Madril. Estatuko aurrekontuak onartzea erabaki du, PNV-PP binomioa, neoliberalismoaren esentzia bete-betean. Murrizketak eta erreformak bata bestearen atzetik inposatu dizkigutenekin lerrokatzea. Kataluniari eta Euskal Herriari gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzen dutenei eskua ematea”.
Bien bitartean, langileak “geldirik” nahi dituztela salatu dute: “Dena konpontzen ari dela. Krisi garaian itxi diren enpresak errekuperatzen denbora behar dela. Pazientzia, oraindik soldatarik igotzerik ez dagoelako. Berriz ere gezurretan. Sortzen den enplegua lan baldintza kaskarragoekin izango da. Behin-behinekotasunari aurreko egiteko lan baldintzetan malgutasun gehiago eskatzen dute”.
Aldaketa soziala, politikak aldatzetik
LABen esanetan, euskal langileen borrokarekin, eta sindikatua “soziopolitikoa” denez, “aldaketa soziala lortuko badugu, politikak aldatzea lortu behar dugu. Aldaketa ez da berez etorriko, ekarri egin behar dugu”. Ildo horretan, LABek “baditu proposamenak alternatibak eraikitzeko”; ekainaren 2an Iruñean plazaratuko dutela iragarri dute. “Badaude baldintzak alternatiba orokor bat gauzatzeko. Sindikalgintza abertzaleak zein du eztabaida horretatik kanpo geratu”. Horretarako, erabaki ahalmena eskatu du sindikatu abertzaleak: “Eraldaketa sozialerako grina eta burujabetza prozesua uztartzea, hori da gakoa, eta orain da momentua”. LABek “lan munduan eta lan mundutik eragin” nahi duela dio: “Baditugu proposamenak 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzeko; 35 orduko lan astearen alde, soldata arrakalarekin bukatzeko, pribatizazio eta azpikontratazioari aurre egiteko, lanetik bizirik bueltatzeko, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko…”.
Maiatza “gorria”
Era horretan, 68ko Maiatzetik 50 urte betetzen direnean, Euskal Herrian “maiatza gorria egiteko” deia egin du LABek, eta bi hitzordu nabarmendu ditu kalera ateratzeko: batetik, maiatzaren 26a, ‘Hemen kotizatu, hemen erabaki gure pentsioak’ lelopean; eta bestetik, maiatzaren 30ean, ‘Hemen lan egin, hemen erabaki’ lelopean, “estatalizazioaren kontra, lan harremanetarako marko propioaren alde mobilizazio eguna deitzen dugu”. Langileei kalera ateratzeko deia egin diete, eta bi orduko lanuzteak deituko dituztela iragarri dute. “Mobilizatu behar dugu. Ez bakarrik Madrildik datozen erasoen aurrean. Bizi dugun prekarizazioaren erantzuleak ez daude Madrilen bakarrik. Hemengo instituzioen ardura da lan eta bizi duina bermatzea eta herri duina erabakitzea. Hemen aipatu ditugun aldarrikapen horiek guztiak egingarriak dira”.
Ernai, gazte antolakundea
Bestalde, Ernai gazte antolakundearen izenean Libe Sukiak adierazi duenez, “krisitik irteten ari garela” esaten denean, “gazteok ez dugu hobekuntzarik nabari, guri ez zaigulako ezer hobetu. Hobekuntzak nabari dituztenak patronala, burgesia eta datu makroekonomikoak dira”. Ez dela “kasualitatea” nabarmendu du: “Krisia ezin hobeto etorri baizitzaien beraien onurarako ziren hobekuntzak egiteko. Finean, kapitala krisitik ateratzen ari da gure bizitzak etengabeko krisira kondenatuz, muturreko prekarizaziora”.
Ernairen esanetan, aldi baterako kontratuek gora egin dute, “eta hauetatik %20,5 baino ez dira urtebete baino gehiagoko iraupena dutenak”. Eta horrekin batera, “lan aldi partzialak ere gora egin du eta gazteon bataz besteko soldata, pobrezia erlatiboaren mugaren azpitik dago”. Egoera horren aurrean, “esparru ezberdinetan antolatzea” ezinbestekoa dela diote, “euskal langile klasearekin zein herri sektore prekarizatuen aliantzan: martxoaren 8an mobilizitatutako emakumeekin zein borrokan dabiltzan pentsionistekin”. Eta horrekin batera, “alternatibak eraikitzea ezinbestekoa” dela azpimarratu dute, “eta bide horretan Euskal Herrirako burujabetza osoa eskuratzea ezinbestekoa da”.

Maiatzak 1


Eskualdez eskualde mobilizatu gara gaur, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin. Euskal Herriko hainbat txokora eraman ditugu gure aldarrikapenak, “Lan, bizi eta herri duina. Burujabetza ezkerretik” leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du baldintzak daudela alternatiba orokor bat gauzatzeko.




Garbiñe Aranburu: “Sin capacidad de decidir no se puede hablar de cambio social”

Gasteiz
Aldaketarako grina bizi-bizirik dagoela erakutsi dugu Euskal Herri osoan zehar

Markina-Xemein

Maiatzak bat



Bilbo.Bilbo.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du baldintzak daudela alternatiba orokor bat gauzatzeko.
Eskualdez eskualde mobilizatu gara gaur, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin. Euskal Herriko hainbat txokora eraman ditugu gure aldarrikapenak, “Lan, bizi eta herri duina. Burujabetza ezkerretik” leloarekin.

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk Bilbon hartu du hitza, mobilizazioaren aurretik egindako ekitaldian. Hauxe da bere hitzartzea:

"Azken egun hauetan, epaitegietako erabakiek barrenak astindu dizkigute. Ustelak aske uzten dituen, Altsasuko edota Errenteriako gazteak terroristatzat jo nahi dituen eta sistema heteropatriarkal eta eredu matxistaren isla den justizia. Biktima berriro biktimizatzen duen justizia. Hau ez da gure justizia. Guk sinesten dizugu. 

Indarkeria matxistak ez du etenik, asteburuan jakin izan dugu Donibane Garazin emakume bat hil dutela. Erabat prekarioan eta babes gabe lan egin behar izaten duten etxeko langile batek Tolosan jasan duen eraso sexista baten berri ere izan dugu. Emakumeonganako indarkeriarekiko tolerantziarik ez, ez gaude geldirik eta ixilik egoteko. Bai Martxoaren 8an eta baita azken egun hauetan ere oso argi geratu da hori. ASKI DA!

Donostia.Donostia.

Aurtengo Maiatzaren Lehena berezia dator. Une historikoa bizi dugu, Kanbora begira gaude. Eragindako minaren inguruko aitortzarekin batera, ziklo amaiera iragarri du erakundeak. Ekarpen baliotsua, zalantzarik gabe. Orain eragile guztioi dagokigu gatazkaren ondorioak gainditzeko inplikatzea eta konpromiso berriak gureganatzea.

Este año el Primero de Mayo viene en un contexto histórico muy importante, viene marcado por el comunicado hecho público por parte de ETA reconociendo el daño causado y por el acto de Kanbo el próximo viernes.

En este país ha habido un conflicto político y armado que ha generado mucho sufrimiento. Nos corresponde a todos y todas actuar con responsabilidad, pero parece que algunos están mucho más cómodos, en un debate interminable, sobre la insuficiencia de los pasos dados por una de las partes y mientras siguen sin asumir sus propias responsabilidades. 

Menos hipocresia, ¡por favor! ¿Para cuándo el PP critícando el franquismo, o el PSOE haciendo una autocrítica por haber creado los GAL, o el PNV haciendo una autocrítica por ser corresponsable en la política de dispersion, o para cuándo todos ellos reconociendo la utilización sistemática de la tortura? La mejor aportación que podemos hacer a las víctimas y las y los presos, exiliados y exiliadas, es seguir dando pasos para afianzar un escenario de paz y normalización política.

Gatazkaren ondorioei aurre egin behar zaie urgentziaz, eskubide urraketa bat geratzen da oraindik, eta larria: preso eta iheslariak etxera! Gurekin nahi eta behar ditugulako, etxean eta bizirik nahi ditugulako, euskal presoak etxera, euskal presoak kalera! 

Iruñea.Iruñea.

Eta berriro ere bakoitzaren aliantzak non dauden argi geratu da. PNVrentzat Kanbo baino gertuago dago Madril. Estatuko aurrekontuei bide ematea erabaki du, aurrekontuak onartzen bukatzeko. Antzerki hutsa izan da guztia. Bertsotan bezala ari da EAJ, amaiera erabaki eta ondoren bertsoa osatu. 

PNVk erabaki du murrizketak eta erreformak bata bestearen atzetik inposatu dizkigutenekin lerrokatzea, erabaki du erabat ustel eta antidemokratikoa den alderdi bat babestea, bakeari oztopoak jartzen dizkion eta tortura modu sistematikoan erabili duen estatuari babesa ematea. Erabaki du Kataluniari eta Euskal Herriari gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzen dutenei eskua ematea. 

En este contexto, una vez más ya se ha visto dónde está la política de alianzas. Al PNV le queda muy lejos Kanbo, está fuera de “Euskadi”, sin embargo le quedan muy cerca Madrid y el PP. El binomio PP–PNV es la esencia del neoliberalismo, comparten el mismo proyecto económico y social, el mismo proyecto de clase a favor del capital. ¿Os ha sorprendido que el PNV haya posibilitado iniciar la tramitación de los Presupuestos Generales del Estado? ¿Os sorprenderá el día que aprueben los presupuestos? Posiblemente no, porque todo está siendo parte de una escenificación. 

El acuerdo alcanzado para subir las pensiones no es suficiente para recuperar el poder adquisitivo perdido durante los últimos años. A partir del año 2019 no está nada claro que la referencia de la subida vaya a ser el IPC, no se garantizá una pensión mínima, no se resuelve el problema de las pensiones de viudedad etc. Mucho ruido y pocas nueces, mucho oportunismo y pocas soluciones.

Aurrekontuetarako, egin duten akordioak, badu protesta sozialei galga jartzeko helburua ere. Geldirik nahi gaituzte. Itxaroteko diote. Dena konpontzen ari dela. Eta niri Joxan Artze, aurten zendu denaren poema bat datorkit gogora. Aspaldikoa den poema, baina gaurkotasun handia duena. “Lana, lana, lana” berak idatziriko poesia horietako bat, kapitalismo industrialak eskaintzen zituen garapen eta ongizate promesen atzean, langileok jasaten dugun zapalkuntzaz gogoeta egitera eramaten nau. 

Gasteiz.Gasteiz.

Esku lan merkea nahi du kapitalak. Izan Bangladeshen edo hemen. Bost urte bete dira han Rana Plazako tragedia gertatu zela. Lantegi azpian harrapatuta 1.000 lagunetik gora hil ziren, emakumeak gehienak. Hileko 40 euroren truke ari ziren lanean, multinazional ezberdinentzat. Multinazional horiek berdinak diren Bangladeshen edo hemen, Euskal Herrian. 
Eta aurrean gaituzte. Orain gutxi borrokari esker multinazional horietako batean, H&Mn, irabazi dugu eta beste hainbat lekutan ere emakumeak borrokan ari dira, emakumeon lana bigarren mailako egiten duena, emakumeak bortxatzen, gutxiesten eta hiltzen gaituen sistema nazkagarri honekin bukatzeko!

Lan mundura ere iritsi da 155a, Hemengo hitzarmenak babesteko sortu zen Akordio Interprofesionala inpugnazioarekin. Lehen borroka irabazi dugu, baina estatalizazioaren izurriteak aurrera jarraitzen du. Gure lan hitzarmenak zentralizatzen ari dira eta euskal langileok dagozkigun gaietan eragiteko erabaki ahalmena mugatu egiten digute, gero eta gehiago. Estatalizazioak esan nahi du gero eta prekarietate handiagoa langileontzat. 

El proceso de precarización no tiene fin, se está extendiendo como una mancha de aceite. Este proceso de precarización tiene un doble objetivo que es explotar a la clase trabajadora sacándole plusvalía, pero además supone una forma de dominación hacia la clase trabajadora. 

Además, para la clase trabajadora el ir a trabajar se ha convertido en una forma de poner en riesgo nuestras vidas. O morimos o enfermamos en el trabajo. Las enfermedades profesionales son invisibilizdas sistematicámente. Según la Agencia Europea de Salud Laboral, por cada muerte en accidente de trabajo fallecen 18 personas por enfermedad profesional. Esto supone que en el año 2017 en Euskal Herria, perdieron la vida a consecuencia del trabajo casi 1.000 personas. Esto es un escándalo, esto es violencia patronal.

Al mismo tiempo nos bombardean con mensajes tranquilizantes, la ecocomía va bien. El capital cuenta con la inestimable ayuda de las instituciones y de los medios de comunicación para ello. Es mentira, la recuperación es para los de siempre.

Con este tipo de mensajes nos quieren anestesiar, pretenden evitar la explosión social, pero en Euskal Herria hay una mayoría social muy amplia que apuesta por el cambio social y que está saliendo a la calle. Hay que luchar, sin luchar no se puede ganar. Son cientos los y las trabajadores los que están luchando, en Vicinay, oficinas y despachos de Bizkaia, Productos Tubulares, Alfa, Dia, Tubacex, hoteles de Gipuzkoa, enseñanza. Gora langileon borroka!

Baiona.Baiona.

Lan, bizi, herri duina dio gure aurtengo leloak. Ez dago aitzakiarik. Baditugu proposamenak alternatibak eraikitzeko, LABek lan munduan eta lan mundutik eragin nahi du. Baditugu proposamenak: 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzeko, 35 orduko lanastearen alde, soldata arrakalarekin bukatzeko, pribatizazio eta azpikontratazioari aurre egiteko, lanetik bizirik bueltatzeko, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko... 
Eta alternatibak plazaratuko ditugu baita ere ekainaren 2an Iruñan. Aurretik Baionan eta Bilbon egin moduan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik.

Mobilizazio soziala bizi bizirik dago eta baldintzak ematen ari dira alternatiba orokor baten aldeko borroka indartzeko. Sindikalgintza abertzaleak ezin du eztabaida horretatik kanpo geratu. Ez dago eraldaketa sozialik, mobilizazio sozialean sakondu gabe eta erabaki ahalmenik gabe. Eraldaketa sozialerako grina eta burujabetza prozesua uztartzea, hor dago gakoa, eta momentua da! LABek bere aletxoa jarriko du.

En Euskal Herria la movilización social está más viva que nunca, los y las pensionistas siguen en la calle por unas pensiones dignas, las masivas movilizaciones de ayer demuestran que hacen nuestra misma lectura del acuerdo preupuestario PP–PNV, las mujeres salimos a la calle el 8 de marzo y otra vez de manera masiva para reclamar terminar con este sistema heteropatriarcal, las y los trabajadores están luchando en contra del proceso precarización y a favor de unas pensiones dignas.

El reto que tiene el sindicalismo abertzale en estos momentos es el de avanzar en la movilización social y dar una respuesta contundente desde el mundo laboral en clave de huelga, y ligar esa movilización con el proceso soberanista. Porque no hay cambio social sin soberanía. 

Este año se cumplen 50 años de aquel mayo del 68. Nosotros y nosotras tenemos nuestro mayo rojo. LAB asume el reto que tiene el sindicalismo en estos momentos y por eso llamamos a un día de movilización, con dos horas de paros, para el próximo día 30 de mayo. En contra de la estalización y precarización que estamos viviendo y a favor del marco propio de relaciones laborales.

Maule.Maule.

Adi beraz! Maiatzak 26, pentsio duinen aldeko manifestazioak, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak deituta. Maiatzak 30, mobilizazio eguna, 2 orduko lanuzteekin. 
Gorri gorri dator maiatza. Hartu indarrak eta kalera! Gora Euskal Herria gorria. Gora langile borroka, gora LAB!"


Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko errealitateak, hizpide
Aldaketa soziala eta burujabetza ere izan dituzte hizpide Nafarroan, bertako errealitatea ere aipatuta. LABeko idazkari nagusiaren ondoko Igor Arroyok hitz egin du Iruñean, eta aldaketa soziala burujabetzaren bidetik etorri behar duela nabarmendu du.

Ipar Euskal Herrian, Baionan eta Maulen mobilizatu gara. Bertan erabakitzeko aldarria zabaldu dugu, borrokarako deia luzatu ere, prekarietatearen aurka, zerbitzu publikoen defentsan eta lan, bizi, herri duin baten alde. “Euskal Herria Macron legetik kanpo atxiki nahi dugu”, azpimarratu dugu.

5 may 2016

MAIATZAREN LEHENA

MAIATZAREN LEHENALangileok martxan eskubideak aktibatuz!

 
EUSKAL HERRIKO 
18 MOBILIZAZIOAK


 SESTAO

GASTEIZ


DONIBANE LOHITZUNE
AINHOA ETXAIDE
Donostia


DONOSTIA


ZUMARRAGA


AINHOA ETXAIDE
Donostia

 
SAKANA

 
APIRILAK 28Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna

ACCIÓN EN LA SEDE DE LA CEN