HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

1 jul 2015

Prekarietatea oso gertutik bizi duten bi langileri utziko die LABek bere tokia Confebask-en bileran


b_345_488_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_07_01U3_uztailak3.png

Uztailaren 3a langabezia eta prekarietatea salatzeko eguna izango da. Argi utzi dugu eta argi ikusiko da : LAB sindikatuak bere lekua utziko die prekarietatea lehen pertsonan sufritzen duten bi langileri (emakume bat eta gazte bat). Beraiena izango da lekukotzarik onena. Inork baino hobeto, azalduko dute bilera honetan langileok bizi dugun egoera, aldarriakapenak eta proposamenak.

Confebaskek, Madrilgo akordioa hona ekartzeko asmoz, sindikatuok bilera batera deitu gaitu uztailaren 3rako. LABetik iragarri dugu guretzat mobilizazio eguna izango dela 3koa, langabezia eta prekarietatea salatzeko eguna.

Confebaskek ez du benetako borondate negoziatzailerik, mugimendu honen atzean ez dago borondaterik negoziazio kolektiboaren blokeoa gainditzeko. Madrilgo akordioa hona ekartzea ez da egoera desblokeatzeko modua, patronalak ongi daki akordio horrek hemen ez duela gehiengo sindikalaren, ez duela langileen gehiengoaren babesik.

Patronalari alfonbra gorria jartzea suposatzen du, lan erreforma sakondu eta prekarietatea hedatzeko akordioa da.
LAB sindikatuak, negoziazio kolektiboaren garrantzia azpimarratu eta desblokeorako borondate argia duela berretsi nahi du berriro ere. Lan erreformari aurre egin eta prekarizazio prozesuari mugak jarriko dizkioten hitzarmenak nahi ditu LABek eta baditu proposamenak horretarako.