HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

29 jun 2015

"Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea" jardunaldia uztailaren 2an

b_345_467_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hitzaldiak_15_06_29Jardunaldia_jardunaldia.png

Uztailaren 2an Antxon Lafont, Adrian Zelaia eta Ainhoa Etxaidek lan harremanen egoera, garapen ereduarekin duen lotura eta alternatibak aztertuko dituzte LABek "Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea" lelopean antolaturiko jardunaldian. Donostiako Kursaalean izango da goizeko 10:00etatik 13:00etara. 


Datorren ostegunean LAB sindikatuak antolatuta Gipuzkoako garapen eredua eta lan harremanak aztertzeko jardunaldia burutuko da Donostiako Kursaalen. Jardunaldian Adrian Zelaia (EkaiCenter), Antxon Lafont (Baionako Merkataritza Ganberako presidente ohia, CESeko lehendakari ohia eta enpresaria) eta Ainhoa Etxaidek (LABeko Idazkari Nagusia) parte hartuko dute. Zelaiak lan harremanak eta garapen ekonomikoa izango du aztergai, Lafontek lan harremanak eguneratzeko aukerak eta Etxaidek "denontzako" garapenaren mesedetan lan harremanak duten garrantzia azalduko du. "Gipuzkoarako garapen ereduan lan harremanen eguneratzea" jardunaldiari goizeko 10:00etan emango zaio hasiera.

EHGAMek LAB sindikatua Urrezko Hirukiarekin saritu du


b_345_195_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_desberdintasunenbehatokia_aniztasunSexuala_15_06_29EHGAM_ehgam.png


Atzo izan zen Sexu askapenaren egunaren harira Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak urteroko Urrezko hirukia sariak eta Trapuzko espartina zigor edo salaketa izendapenak banatu zituen. Urrezko Hirukia LAB eta STEILAS sindikatuok jaso genuen, STEILASek "Genero eta aniztasun sexualerako Gida" argitaratzeagatik eta LABek Lantokietako bazterkeria eta jazarpen homofobikoaren aurkako protokoloagatik.
 

19 jun 2015

Ekainaren 21ean #BaietzBostakBete

b_345_194_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_herriakDuHitzaEtaErabakia_15_06_16GureEskuDago_erabakia.png
Datorren ekainaren 21ean hitzordu garrantzitsua dugu. LABetik gure militantziari eta euskal langile guztiei dei egin nahi dizuegu Gure Esku Dagoren deiari erantzunez aktiboki parte har dezazuen Euskal Herriko hiriburuetan deituak dauden ekimenetan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean aurrera egitea gure esku dago. Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da. Hiru printzipio horien bueltan bagoaz urratsez urrats bidea egiten. Bi urte dira Gure Esku Dagoabian jarri zela eta iazko ekaineko giza-katea egin zenean garbi erakutsi zuen Gure Esku Dagok posible dela ekimen anitz eta guztiz parte hartzailearen bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko motorrak aktibatzea euskal jendartean.

Orain pauso berri bat emateko ordua dugu. Jarrai dezagun aurrera bidean, ehuntze fasea borobilduz, adoste fasea eraikiz eta erabakitze fasea egikarituz.


b_325_128_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_herriakDuHitzaEtaErabakia_15_05_12GureEskuDago_erabakitzekoEskubidea.png
 
 

Urriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA Bilbon

b_350_204_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_EskubideSozialenKarta_15_06_12AlternatibenHerriaBilbo_alternatibenHerria.png
Urriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA Bilbon


Iazko udazkenean, aurrera begirako erronkak zehaztu zituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Batetik mobilizazioa eta bestetik, alternatiba, eredu berria lantzea. Lan hauetarako, bi ekimen zehaztu zituen, martxoaren 14ko manifestazio nazionala eta urriaren 24ko Alternatiben herria. Atzo, azkena aurkeztu genuen Bilbon, aldarrikapen eta ospakizun eguna izango den Alternatiben herria. Kartaren ardatz nagusiak jarraituz bizia ematen diguten hamaika proposamenen erakuslehio izatea bilatuko da urriaren 24an, “Bizitza burujabea eskubide osoz” jarduteko aldarrikapenarekin.