HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

23 mar 2016

Mugi gaitezen, independentziaren bidean, mobiliza gaitezen Aberri Egunean

Aberri Eguna gertu dugu. Aurtengoan Independentista Sareak Iruñean egin du deialdia martxoaren 27an "Independentziari bai" lelopean. LABek bat eginez, antolatutako manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu euskal langile guztiei. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Golemen eta egunean zehar ekimen ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.

 LAB Sindikatua Aberri Egunaren aurrean

Independentziaren leihotik begiratzen diogu etorkizunari. Berriki Ipar Hegoa Fundazioak eta Parte Hartuz ikerketa taldeak Euskal Estatuaren aurreko iritziez eta jarrerez argitaratu duten lanaren baitan, herritarrei erabakitzeko eskubideaz galdetu zaienean, gehiengo zabal batek, zehazki %66,8ak baiezkoarekin erantzuten du eta inkestatuen %40,7 Euskal Estatuaren alde legoke. Eta ez hori bakarrik, inkestatu gehienek uste dute Euskal Estatu batean hobeto biziko liratekeela.

Independentzia da tresnarik eraginkorrena Kapitalismoaren parametroen aurkako sistema eraikitzeko. LABentzat independentziaren aldeko borroka, Euskal Herrian bizi garen pertsona guztien eskubideak bermatzeko borroka da. Beraz, independentzia zertarako? Bizimodu duin bat izateko, lanaren eta aberastasunaren banaketa orekatu bat bermatzeko, zerbitzu publikoen defentsa egokirako, pentsioak bermatzeko, emakumeon eskubideak gauzatzeko, gazteen etorkizuna ziurtatzeko. Independentzia, euskal langileon aldaketa beharrari erantzuteko. Independentzia, etorkizunera begira jarri ahal izateko.

Aberri Eguna iristear den honetan, arrazoi ugari ditugu Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. Independentzia ez da helburu bat bere horretan, tresna baizik. Bitartekorik egokiena da, euskal langileon ongizatea eta ahalduntzea bermatzeko.

Independentziak ez du berez aldaketa soziala ziurtatzen, baina independentziarik gabe ez dago aldaketarik. Eraldaketa sozialerako ezinbesteko tresna dugu langile eta herri sektoreen ongizatea eta ahalduntzea sustatzea, burujabetzaren bidetik, erabakitzeko eskubidea egikarituz, biharko Euskal Herria zer eta nola nahi dugun erabaki ahal izateko.

2016ko Aberri Egunaren atarian, LAB sindikatuak ere BAI esaten dio Independentziaren hautuari. Bai, erabakitzeko eskubidearen egikaritzatik abiatuta, Euskal Estatu independente, sozialista, euskalduna eta feminista eraikitzeari.
DIKTADURA EKONOMIKOAREN AURREAN, HERRIEN EUROPA SOZIALA
Gaur Europan Kapitalak agintzen du. Herrioi, herritarroi, hitza eta erabakia ebatsi egin dizkigute. Erabakiguneak geroz eta urrunago daude. Merkatuek eta espekulatzaileek erabakitzen dute, zirkulazio librea dute transnazionalek; herritarrok, murruetan, sare eta lohietan harrapaturik gaituzten bitartean.

Milaka pertsona behartuta daude euren herriak, bizilekuak, lanak eta familiak uztera, arrazoi ekonomiko edo gatazka belikoen ondorioz. Europar instituzioek gaur hartutako politika eta neurriek gurekin zerikusirik ez duten eta lotsarazten gaituzten interes ekonomiko, finantzario eta geopolitikoei erantzuten diete. Krisi humanitarioa deitzen diote, baina gizakiongan ondorio ezin larriagoak dituen krisi politikoa da.

Horrekin batera, austeritate politiken eragina eta ondorioak nozitzen ari gara, baita gurean ere. Merkatuen interesen gainetik eta gizateriaren kontrako basakeriaren aurrean pertsonak erdigunean kokatuko dituen Herrien Europa Soziala behar dugu, eta hor, Euskal Herriak, herri bezala, Estatu egitura propio batekin kokatu behar du. Herrien Europa Soziala da etorkizuneko giltza. Kapitalismoaren aurrean alternatibak eraiki behar ditugu. Gure alternatiba Euskal Estatu Sozialista da.
ESPAINIA ETA FRANTZIA, AUSTERITATEA ETA BIRZENTRALIZAZIOA 
Europako diktadura ekonomikoarekin lerratuta, frantziar zein espainiar Estatuak etengabe ari zaizkigu austeritate politikak ezartzen eta aukerarik txikienak ere baliatzen, birzentralizazio prozesuan sakontzeko. Frantziar Gobernuak kemena izan du Espainiakoaren traza bereko lan erreforma mahai gainean jartzeko, 35 orduko lanastea bera auzitan ipiniz.

Espainian, berriz, azken hauteskunde estatalen ondoren Madrilgo Gobernuan sortu den egoerak ere ez dirudi botere-harremanetan berrikuntza handiegirik ekarriko duenik. Edozer aldatu, ezer alda ez dadin. Horixe da mugimendu eta indar unionista ezberdinen aldetik dakusaguna.

Estatuekiko menpeko harremanak Euskal Herriaren ukazioa dakar. Murrizketa eta erreformak bata bestearen atzetik, lan eskubideen erasoa, negoziazio kolektiboaren suntsiketa, babes soziala hutsera ekarri izana, langabezia eta pobreziaren zabaltzea, diskriminazioen hauspotzea (izan generoarena, izan ideologikoa), genero indarkeria, kulturaren eta hizkuntzaren aurkako erasoak…
Espainiar eta frantziar Estatu egituren barruan ez dago inolako burujabetza aukerarik. Burujabetzaren bidean aurrera egingo badugu bada askatu beharreko korapilo bat: erabakiak nork, non eta nola hartzen dituen. Estatuarekiko desanexio prozesua diseinatu eta errealitatea aldatzeko aukerak emango dizkiguten instituzio propioak eratzeko beharra dugu. Geure etorkizunaz erabaki nahi dugu, geure geroa geuk marraztu, bizitzea merezi duen bizitza bat izan dezagun, lanaren eta aberastasunaren banaketatik abiatuz, babes sozial nahikoarekin. Eta horretarako baliabide ekonomiko eta politikoak berreskuratu behar ditugu.
INDEPENDENTZIA LORTZEKO BIDEAN ABIAN GARA
Kapitalismoaren krisi sistemikoak etengabe mehatxatzen gaitu sistemaren berregokitze are basatiago batekin, baina sortu izan diren arrakaletatik tiraka, aldaketarako aukerei tokia egiteko aukera ere hortxe dago.

Bazterketa sortzen duen egungo eredu bidegabearen aurrean aldaketa soziala aldarrikatzen dugu, bizitza erdigunean jarriko duen eredu sozial berri bat eraiki behar dugu, eta azken helburura iristeko aldaketa prozesu ezberdinak jarri behar ditugu martxan.

Frantses Estatuak martxan duen lurralde errefoma handiak erregioen fusioa eta departamentuen desagertzea ekarriko du berarekin. Estatutik datozen erasoen aurrean Ipar Euskal Herriak erabaki propioak hartzeko beharra aldarrikatzen du eta zentzu honetan bide luzea jorratu du. Hain zuzen ere, laster batean, entitate administratibo bilakatzea espero da. Honek lan munduari begira neurri propioak hartzeko bidea irekiko luke.

Nafarroan martxan den aldaketa prozesuak aurrerapauso batzuk ekarri ditu: apartheid sindikalari amaiera eman zaio instituzioetan, Opus Deiri hainbat pribilejio kendu zaizkio, herritarron eskariei erantzuteko prestutasun handiagoa somatzen dugu, baina oraindik ez zaio ekin eredu ekonomiko eta sozialaren oinarriak aldatzeari. Nafarroaren erabateko demokratizazioa behar dugu, administraziotik hasita lantokietaraino. Gehiago behar da, eta horregatik, Nafarroan, aldaketa soziala gauza dadin mobilizatzen jarraitu behar dugu, aldaketa aldarrikatzen lantokietan, aldaketa lan eta bizi baldintzetan.

Hemen lan egiten dugu eta hemen erabaki nahi dugu. Baina guretzat oinarrizko ariketa den hau, ez dugu ikusten hala denik EAEn Urkulluren Gobernuarentzat. Jaurlaritzak elite ekonomikoen interesekin lerrokatzen jarraitzen du, lan harremanen demokratizazioan urratsak ematetik urrun, beraz. Sektore publikoan 35 orduko lanastea berreskuratzeko egindako keinu itxuraz elektoralistaren ondotik, Espainiako Gobernuaren injerentziaren aurrean Lehendakaria epel eta otzan agertu da. Azken urteetan alde bakarrez eta dekretutzarrak eskutan hartuta agerturiko determinazio hori bera ikusi nahiko genioke Lehendakariari Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren defentsan aritzeko, negoziazio kolektiboaren dimentsio politikoa aitortzeko, dagozkigun eskumen eta eskubide guztiak egikaritzeko eta gehiengo sindikalaren aldarriei erantzuteko. Kontrara, baina, azken egunotan sindikatuok errealitatetik kanpo gaudela esaten entzun diogu Urkullu jaunari; langileon errealitatea bai dagoela EAJren proiektu politikotik kanpo. Ez burujabetzaren bidean, ez marko laboral propioaren alde, ezin espero daiteke langileon behar eta interesen neurriko proposamen errealik, sindikatuok baztertu eta independentzia iraganeko kontua dela esaten duen Gobernu baten aldetik.

Jendartearen inplikazioa eta mobilizazioa ezinbestekoak izango dira aldaketa eragiteko. Borondate politikoak ez dauden tokian bilatu eta behartu egin beharko ditugu, gehiengo sozialak eratuz eta artikulatuz, ez soilik krisi ekonomiko eta sozialari dagokionean, baita gatazka politikoaren konponbidearen eremuan ere.

Normalizazio politikoan aurrera egin ahal izateko, fase bat itxi eta berri bat irekiko badugu, argitu beharreko afera ugari dugu oraindik, tartean, nagusiena, Euskal Preso Politikoen egoera. Ez dago Herri bat normalizatzerik ehunka preso espetxean eta dispertsioaren hatzaparretan mantentzen diren bitartean. Etxera ekarri behar ditugu, giza eskubideen ikuspegitik ez ezik, prozesu independentistak behar duen ekarpenari begira ere, preso politikoak subjetu aktibo izan daitezen.

Korapiloak askatuz aurrera begira jartzeko ordua dugu. Eta etorkizunari begira, Abian eztabaida prozesua martxan jarri dugu Ezker Abertzalean, prozesu independentista eraldatzaile baten bueltan, aspaldiko galderei eta berriagoei erantzun egokia eman nahirik, indarrak aktibatzeko aukerak eta baldintzak sortzeko.

Hain zuzen ere, krisi ekonomiko honetatik noiz eta nola atera eztabaida politikoa da. Inposatu nahi diguten etorkizun ilun hori alde batera utzi eta solik burujabetzaren bidetik eraikiko dugu benetako alternatiba. Euskal estatura eramango gaituen prozesu independentistak zabalduko digu gure eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak bermatuko dituen eredu bat izatera eramango gaituen bidea, demokratizazioan aurrera eginez, iruzurgileak instituzioetatik kanporatuz...

Independentziak ez die soilik gure behar identitarioei erantzuten. Nazio ikuspegitik, korapilo ekonomiko eta sozialak askatzeko tresna izan behar du, gure arazo sozioekonomikoei, eguneroko beharrei, gutako bakoitzari benetako alternatibak eskaintzeko bitartekoa izan behar du.

Baietz diogu. Bai independentziari, bai Euskal Estatuari. Bai demokratizazio prozesuari, babes sozialari, kalitateko zerbitzu publikoei, euskarari, bai, gure lan harremanak berton erabakitzeari, bai enplegu eta industria eredu propioak garatzeari, bai elikadura subirautzari, bai bizitza erdigunean jarriko duen bestelako eredu sozial bati, bai prestazio eta pentsio sistema duin bati, bai kalitateko enpleguari, bai etxebizitza eskubideari, bai herritik eta herrirako sortutako hezkuntza sistemari, bai adierazpen askatasunari, bai bizitzeko osasunez lan egiteari, bai aldaketari, ekonomiko zein sozialari. Bai langileon eskubide sozial eta laboralen aitortzari. Burujabetza nahi dugu langileontzat. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta gurea dekantazio independentista da. Bai, eskubide politiko eta sozial guztiak proiektu justu baten baitan bilduko dituen euskal estatuari.
MOBILIZAZIO SOZIALA, ALDAKETA POLITIKOA, INDEPENDENTZIA
Independentziaren bidea urratzen jarraitzeko mugimendu independentista zabala behar dugu. Helburu horri begira euskal sindikalismoak egiteko garrantzitsua duela irizten du LABek. Euskal Estatuaren sorrera ekarriko duen bidean eremu sozial eta sindikalak erreferente izan behar du. Langileria bide horretara erakartzea da sindikatuon erronka, independentzia, estatu propioaren eraikuntza, langileriaren interesak defendatzeko biderik egokiena dela argi izanda.

Euskal sindikagintzak bere ekarpena egin behar du, eta LABen iritziz, desberdintasunak desberdintasun, adostasun berriak eraikitzeko unea da, langileon egoerak eskatzen duelako, gure herriaren etorkizunak behar duelako. Eraiki daitezkeen adostasun horiek berak izan daitezke desberdintasunak gainditzeko abiapuntua.

Sindikatuon eskutik, eta mobilizazioaren bidez egin behar dugu aurrera. Mugi gaitezen, independentziaren bidean, mobiliza gaitezen, Aberri Egunean. LABetik, Independentistak sarearen deialdiarekin bat eginez, Iruñean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Bai esaten diogu independentziari, bai Euskal Estatuari, bai, geure erabaki eta eskubide guztien jabe, gure etorkizun sozial, ekonomiko eta politikoa eraikitzeari.
  
 LAB Sindikatua Aberri Egunaren aurrean
2016/03/23Independentziaren leihotik begiratzen diogu etorkizunari. Berriki Ipar Hegoa Fundazioak eta Parte Hartuz ikerketa taldeak Euskal Estatuaren aurreko iritziez eta jarrerez argitaratu duten lanaren baitan, herritarrei erabakitzeko eskubideaz galdetu zaienean, gehiengo zabal batek, zehazki %66,8ak baiezkoarekin erantzuten du eta inkestatuen %40,7 Euskal Estatuaren alde legoke. Eta ez hori bakarrik, inkestatu gehienek uste dute Euskal Estatu batean hobeto biziko liratekeela.

2016/03/23

21 mar 2016

Milaka langile ArcelorMittalen itxieraren kontra kalean

b_345_120_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_metala_16_03_21ArcelorMittalZumarraga_zumarraga.png

Larunbatean milaka langilek Zumarragako kaleak hartu zituzten jokoan diren 351 lanpostuen eta Zumarragako lantegiaren jarraipenaren defentsan. "Por una política industrial real, Arcelor ez itxi" lelopean, instituzioei industriaren etorkizuna bermatuko duten politikak martxan jartzeko exijitu zieten. Langileak, sindikatuen babesarekin, borrokan jarraitzeko erabaki irmoa erakutsi dute asanbladan, eta bide horretan datorren asteazkenean 24 orduko geldialdia egingo dute.

Gezurrak gezur, Arcelor Mittal Sestao eta Zumarraga bideragarriak dira
Zergatik diogu hau?
- Arcelor Mittalek lantoki hauetara lan-zama ekarriko duela esanez agindu eta lotu duen guztia ez du bete.Gogora dezagun, duela urte eta erdi, Zumarragako Arcelor Mittal berak, malgutasun osoaren ordainez, agindu zuela lan-zama gehiago ekarriko zuela, baita lan-txanda gehiago zabalduko zituela ere. Ez du ezertxo ere bete. Langileek bakarrik bete dute hitza. Orduan gezurretan ari ziren, eta gaur egun, gezurretan ari dira. Horrexegatik ez zuen sinatu LABek inposaketa hura orduan.

- Ez dute ia inolako inbertsiorik egin lantoki hauetan. Horrek tupust egiten du aurten bertan Asturiasen dituen lantokietan aurreikusi dituzten 275 milioi eurotako inbertsioekin. Beraz, argi dago zein den euren apustu estrategikoa, Asturiaseko lantokiak indartzea alegia. Eta honen aurrean, gure galdera da: lantegi horiei ez die Txinako altzairuak eragiten ala? Merkatuaren ondorioa da edota multinazionalaren erabakia?

- Taldearekiko duten menpekotasuna erabatekoa da. Opakotasuna erabatekoa da. Lehengaia nahiz txatarra Arcelor Mittal taldeari erosi ohi diote, hark ezartzen duen prezioan. Ekoizpena, zuzenean eta osoki, saltzen diote taldeari; hortaz, taldeak ezarri ohi du erosteko prezioa, zeinak erabakitzen duen prezioan saltzen baituen berriro. Horrela, nahiz eta ACBri eta Zumarragari galerak egotzi, Taldeak dirua irabaz dezake. Hortaz, haren kontuen eta emaitzen opakotasuna erabatekoa da.

- Enplegua suntsitu eta lan-baldintzak okertu ditu.Langileen lan baldintzak okertu ditu; zuzeneko enplegua suntsitu du, eta azpikontratazio handiago batez ordezkatu du. Hots, haren langileei “dumpinga” ezarri die.

- Beste lantokietara lan-zama igorri dute. Aurten ACBk duen lan-zama Asturiasen eta Frantzian dauzkan lantegietara igorri du; dirudienez, hauei ere eragiten die Txinako altzairu merkea sartu izanak.

Bide batez, esan, Txinan altzairu merkea ekoizten duela eta mundu mailan dagoen altzairu ekoizle handiena dela.
Beraz, gauza hauek guztiek ez dute zerikusirik, ez altzairu txinatar merkearekin ezta argindarraren prezio garestiarekin ere.

Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak...
•2011. urtean, multinazionalari saldu zizkion bere esku zeuden akzioak (%10), krisialdiaren gordinean, baita BBK-k zeuzkan beste %10a ere. Langileak bazter utzi ditu.

•Ez dugu, multinazionalari eskaera argi eta garbia egin diola aditu, Sestaoko ekoizpenari berriro ekitearen harira. Ezta Zumarragakoaren kasuan ere.

•Multinazionalak zabaldu duen tesia bere egin du, altzairutegia itxi izanaren erantzule Txinako altzairua eta energiaren kostu handia eginez. Hortaz, multinazionalak ez du inolako ardurarik honetan. Are gehiago, haren eginkizuna Bruselan txosten bat aurkeztera mugatu da, non besteak beste, multinazional honen eskakizunak biltzen diren. Hartan ez da inolako konpromisorik eskatzen bere altzairutegientzat. Hortaz, errealitatean, bien itxiera justifikatzen ari da.

•Behin, Zumarragako itxieraren berri eman ondoren, agerian geratu da haren gaitasunik eza, nahiz multinazional handiekiko mendetasuna. Agerian utzi du ere, ez duela gure herriarentzako benetako industria politikarik.

•Honengatik guztiarengatik, Industria Sailburua den Arantza Tapia anderearen dimisioa eskatzen dugu. Zu ezgaitua zaude Arcelor Mittali ardurak eskatu ahal izateko. Zu haien itxura txukuntzen jardun zaren bitartean, langileei, etengabe, arduratsu jokatzeko eta sakrifizioak egiteko eskatzen zenien. Oso gogoan dauzkagu, duela urtebete, multinazionalak Zumarragako lantokia ixteko mehatxu egin zuenean, egin zenituen adierazpenak.

LABek exijitzen du...
Tamalez, halako bakardadean utzi gaituzte ACB zein Zumarragako langileak. Dena dela, LAB borrokatuko da biak berriro zabal daitezen, bideragarriak direlako eta etorkizuna dutelako. Baina hori jazo dadin, neurriak bideratu eta sustatu behar dira. Multinazionalari zein erakundeei eskatzen diegu:

1.Jendartean ACB eta Zumarragaren aldeko konpromiso argi eta garbia har dezaten. ACBko lantegia berehala zabal dadila eskatzen dugu eta Zumarraga ixteko mehatxua bertan behera uztea.

2.Arcelor Mittali eskatzen diogu bi lantokiei jarraitutasuna emango dien Industria Plana egin dezan.

3.Hainbat neurri hartu behar dira, adibidez, enpresek eta partikularrok ordaintzen ohi dugun elektrizitatearen prezioa merkatzea. Altzairutegi hauen aldeko borroka, energia demokratizatzearen aldeko borroka da. Finantza botere espekulatibo handien tiraniarekin amaitu behar da, egiazko ekonomiaren eta klase herritarren etsaiak direlako.

4.Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren (I+D+I) hautua errealitate bihurtuko duen konpromisoa. Sektoreak bultzada publikoa behar du produktuen dibertsifikazioa eta kalitatea hobetzeko, teknologia eta informatika programak edota ekoizpenari loturiko softwareak hobetzeko. BPGren pontzentaiaren arabera, ikerketa, garapena eta ikerkuntzan (I+D+I) egiten den inbertsioa gurearen antzeko errenta per kapita duten beste herrialdeek xedatzen duten ia-ia erdia da.

5.Bestelako neurriak bideratzea.

Azkenik, euskal jendarte osoari dei egiten diogu antolatuko diren mobilizazio guztietan parte har dezan

9 mar 2016

Emakumeak Martxoak 8

Martxoak 8: 35 orduko lan astea, 1200 euroko gutxieneko soldata eta aukera berdintasuna
E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
LAB sindikatua Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean mobilizatu da gaur, emakumeek lanean nahiz erretiroan pairatzen duten diskriminazioa salatzeko.

Aukera berdintasunean diskurtsoetatik haratago joan behar gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Emakumeontzat aukera berdintasuna
Prekarietatearen kontra, 35 ordu eta 1.200 euro

Gehiago irakurri...
Emakume Langileen Nazioarteko Eguna den honetan, emakumeok lan munduan jasaten dugun prekarietateari aurre egiteko eta aukera berdintasunean pauso berriak emateko 35 ordutako lan-astea eta 1.200 eurotako soldata ezartzearen beharra aldarrikatu dugu. Bilbon DIA supermerkatuetan, beste hainbatetan ematen den bezala, emakumeok bizi dugun prekarietatea irudikatu dugu, Iruñean Nafar Gobernuaren aurrean elkarretaratu gara prekarietatea gehien pairatzen dugunak emakumeak garela salatuz eta Donostian emakumeok prekarietatetik ateratzeko borrokatzeak duen garrantzia aldarrikatu dugu erdiguneko komertzioetan propaganda banatuz.

MARTXOAK 8
ARRATSALDEKO MOBILIAZIOAK

IRUÑEA: 20:00etan Gaztelu Plazan
DONOSTIA: 19:00etan Bulebarretik
GASTEIZ: 20:00etan San Anton Plazatik
BAIONA: 18:15etan Apezpiku etxearen aurrean
BILBO: 19:30etan Arriagatik

MARTXOAK 8: #feministokPrest iraultzarako!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Bihar ere, Martxoak 8, LAB kalean izango da emakumeontzat aukera bedintasuna aldarrikatzen. Goizean "Emakumeontzat aukera berdintasuna. Prekarietatearen kontra, 35 ordu eta 1.200 euro” lemapean mobilizatuko gara eta arratsaldez, Euskal Herriko Koordinadora Feministaren deialdiekin bat eginez, Euskal Herriko hiriburuetako ekimenetan parte hartuko dugu. 

MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu.

 Berdintasunaren bidean: 35 ordu eta 1.200 euro (IRITZIA.- Izaskun Garzia, LABeko kidea)
 Emakumeok iraultzarako prest gaude (Euskal Herriko Koordinadora Feminista)

Emakumeok iraultzarako prest gaude

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Euskal Herriko Koordinadora Feministak agerraldia eman du gaur Bilbon. Bertan salatu du urteak daramatzagula krisian, eta eskubideen galera eta ezberdintasunen areagotzea askoz ere makurragoak izaten direla emakumeon kasuan. Horregatik, beharrezkoa da logika kapitalista eraldatzea, pertsonak eta natura nola esportatu eta esplotatu pentsatzeari utzi eta bizitzaren iraunkortasuna nola bermatuko dugun pentsatzen hastea. Feministok horretarako prest gaude. gure bizitzen eta erabakien protagonista izaten jarraituko dugu. Gizartea eraldatzen segituko dugu.

Berdintasunaren bidean: 35 ordu eta 1.200 euro

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
 Izaskun Garcia Bordagarai - LAB sindikatuko, zeharlerroko idazkaria

Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakalarekin amaitzea borondate politiko kontua da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Otsailak 22, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko eguna
Gehienentzat ezaguna ez bada ere, otsailaren 22an emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da. Egun honen leloak aipatutako berdintasuna, oraindik ere, lortzetik oso urrun gabiltzala erakusten dute datuak tamalez.

Salaketa ekintza bat egiteagatik bi gazte feministen kontrako epaia gelditu behar dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Iazko abuztuaren 8an egindako salaketa ekintza batengatik otsailaren 4an bi gazte feministen kontrako epaiketa izango da. LABek auziperatuei elkartasuna adieraztearekin batera, prozedura judizialaren gelditzea exijitzen du, izan ere judizializazioak eta kriminalizazioak arazoaren muinari ihes egin eta ordezkatzen baitute.

Ez lanean, ez kalean. Eraso sexistarik ez!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Oreretako Galtzarabordako kiroldegiko emakumeen aldageletan kamera topatu izana salatzeko manifestazioa egin zen atzo "Nazkatuta gaude! Erasotzaileak eta babosoak kanpora!" lelopean. Eraso sexisten berri izateaz nazkatuta gaude. Pauso bat aurrera eman beharra dago sistema patriarkalaren aurpegi nazkagarriena bizitzako eremu guztietatik ateratzeko.

Elkarretaratzea egingo da Bilbon aktibista feminista kurdoen erailketa salatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Pakize, Fatma eta Seve, aktibista feminista kurdoen erailketa salatu eta elkartasuna adierazteko Emakumeen Mundu Martxan elkarretaratzea egingo du datorren ostegunean, hilak 21 Turkiako Enbaxada aurrean (Gran Via 65). LABek mobilizazio honekin bat egiten du eta herritarrei bertaratzeko deia luzatzen die.

Elecnorrek emakume langileak baztertzen ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Elecnor Infraestructuras enpresaren zuzendaritzak Gasteizko lantegiko sindikatuetako ordezkaritzari jakinarazi dio bost emakume-langile lekualdatu egin dituela Getafeko lantegira (Madril), antolaketari loturiko arrazoiak argudiatuta. Gasteizeko lantokian egiten duten lan bera egiteko bost langileak beste lantoki batera bidaltzeko aginduaren zergatia ez datza haren baliabideak egokiro birbanatzean, begi-bistakoa baita honen bidez talde hau bota nahi dituela, kostuak merkatzeko eta bulego lana Madrilen egin dadin, bertako langileekin.

LABek bat egiten du Durangoko mugimendu feministaren deialdiarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
LAB sindikatuak Durangoko mugimendu feministak abenduaren 18an, 9:15etan, Durangoko epaitegi aurrean egingo duen mobilizazioa babestu eta bertan parte hartzeko deia egiten du langile mugimenduak ezin baitu inolako eraso matxistarik onartu; ezta erasotzaileak bere burua biktima bihartu nahi izatea ere.

Prekarietatetik irtetea gure eskubidea da eta hortara goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, gaur, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu gara. Bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera salatuz.

AZAROAK 25. PREKARIETATEA INDARKERIA DA!!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.

Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...

IRITZIA.- Izaskun Garcia Bordagarai, LABeko Zeharlerroetako idazkaria

Ainhoa Etxaide: “Indarkeriaren alternatiba bestelako jendarte bat eraikitzea da”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako eguna dela eta, LAB sindikatuak harreman erronda bat burutuko du Hego Euskal Herriko mugimendu feministako eragile ezberdinekin. Harreman horien baitan, gaur, azaroak 23, Donostiako Emakumearen Etxean LABeko ordezkariak Bilgune Feminista eta Malenetxea Emakume Migranteen Elkarteko kideekin batu dira.

AZAROAK 25
 Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea(Izaskun Garcia Bordagarai)

MOBILIZAZIOAK
LAB Gasteizen mobilizatuko da goizean.Donostia: 19:00etan Bulebarrean
Gasteiz: 19:30etan Andra Mari ZuriaIruña: 20:00etan Gaztelu PlazanBilbo: 19:30etan Arriagan

Emakume Mundu Martxaren karabana aurrera doa Euskal Herrian zehar

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Martxoaren 6an Kurdistanen hasi eta urriaren 17an Lisboan amaituko den Emakume Mundu Martxaren ekimena ( IV. Nazioarteko Ekintza) Euskal Herria gurutzatzen ari da egunotan. Irailaren 28an Tafallara iritsi zen karabana eta urriaren 4a bitarte herri ezberdinak zeharkatuko ditu Bilbon izango den azken ekimen nazionalean amaitzeko. Atzo Baiona, Hondarribia eta Donostia igaro ondoren, gaur Orereta, Hernani, Tolosa eta Zumaia herriak astinduko ditu berdintasun haizeekin.

Emakume Mundu Martxaren IV. Nazioarteko Ekintza Euskal Herrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri... Hemen da Emakume Mundu Martxak bost urtetik behin Nazioarteko Ekintza bat burutzen du. Aurtengoan IV.na egingo da eta irailaren 28tik urriaren 4ra Euskal Herrian izango da. Martxoaren 6an Kurdistanen hasi zen ekimena eta urriaren 17an emango zaio amaiera Lisboan.

Mutualiari eta Hezkuntza Sailari ezarri zigor-epaiak LABek salatu zuena baieztatzen du: haurdun dauden emakumeak baztertzen dituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Epai batek frogatutzat ematen da Mutualiak eta Hezkuntza Sailak pertsona horiek behartzen dituztela sistema publikora jotzera medikuaren baja hartzeko eta prestazioa jaso ahal izateko. Gure aburuz, gizarte segurantzari egiten zaion iruzur ekonomiko batez ari gara. Izatez, azken horri dirua itzultzera zigortu baitute.

Ehundaka pertsona atera ziren kalera ostiralean indarkeria sexistari aurre egiteko eskatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiago irakurri...
Emakumeen Mundu Martxaren deialdiari jarraituz, ehundaka izan ziren ostiralean biolentzia sexistaren kontra kalera atera zirenak. Hegoaldeko lau hiruburuetan egin ziren mobilizazioak, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.

Emakumeen Mundu Martxaren irakurketaren arabera “lau dira jada Euskal Herrian indarkeria matxistak erahildako emakumeak, eta ikusi ahal izan dugun bezala, eraso sexistak eta indarkeria matxistagatik atzemandako gizonen kopurua izugarria izaten ari da uda honetan”.