LAB sindikatua Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean mobilizatu da gaur, emakumeek lanean nahiz erretiroan pairatzen duten diskriminazioa salatzeko.
Idatzi iruzkin berri bat
Aukera berdintasunean diskurtsoetatik haratago joan behar gara
Emakumeontzat aukera berdintasuna
Prekarietatearen kontra, 35 ordu eta 1.200 euro
Emakume Langileen Nazioarteko Eguna den honetan, emakumeok lan munduan jasaten dugun prekarietateari aurre egiteko eta aukera berdintasunean pauso berriak emateko 35 ordutako lan-astea eta 1.200 eurotako soldata ezartzearen beharra aldarrikatu dugu. Bilbon DIA supermerkatuetan, beste hainbatetan ematen den bezala, emakumeok bizi dugun prekarietatea irudikatu dugu, Iruñean Nafar Gobernuaren aurrean elkarretaratu gara prekarietatea gehien pairatzen dugunak emakumeak garela salatuz eta Donostian emakumeok prekarietatetik ateratzeko borrokatzeak duen garrantzia aldarrikatu dugu erdiguneko komertzioetan propaganda banatuz.
MARTXOAK 8: #feministokPrest iraultzarako!
Bihar ere, Martxoak 8, LAB kalean izango da emakumeontzat aukera bedintasuna aldarrikatzen. Goizean "Emakumeontzat aukera berdintasuna. Prekarietatearen kontra, 35 ordu eta 1.200 euro” lemapean mobilizatuko gara eta arratsaldez, Euskal Herriko Koordinadora Feministaren deialdiekin bat eginez, Euskal Herriko hiriburuetako ekimenetan parte hartuko dugu.
MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra
Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu.
MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra [PDF]
8 de MARZO: Igualdad de oportunidades para las mujeres contra la precariedad [PDF]
8 de MARZO: Igualdad de oportunidades para las mujeres contra la precariedad [PDF]
Berdintasunaren bidean: 35 ordu eta 1.200 euro (IRITZIA.- Izaskun Garzia, LABeko kidea)
Emakumeok iraultzarako prest gaude (Euskal Herriko Koordinadora Feminista)
Emakumeok iraultzarako prest gaude (Euskal Herriko Koordinadora Feminista)
Emakumeok iraultzarako prest gaude
Euskal Herriko Koordinadora Feministak agerraldia eman du gaur Bilbon. Bertan salatu du urteak daramatzagula krisian, eta eskubideen galera eta ezberdintasunen areagotzea askoz ere makurragoak izaten direla emakumeon kasuan. Horregatik, beharrezkoa da logika kapitalista eraldatzea, pertsonak eta natura nola esportatu eta esplotatu pentsatzeari utzi eta bizitzaren iraunkortasuna nola bermatuko dugun pentsatzen hastea. Feministok horretarako prest gaude. gure bizitzen eta erabakien protagonista izaten jarraituko dugu. Gizartea eraldatzen segituko dugu.
Berdintasunaren bidean: 35 ordu eta 1.200 euro
Izaskun Garcia Bordagarai - LAB sindikatuko, zeharlerroko idazkaria
Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakalarekin amaitzea borondate politiko kontua da
Otsailak 22, Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko eguna
Gehienentzat ezaguna ez bada ere, otsailaren 22an emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da. Egun honen leloak aipatutako berdintasuna, oraindik ere, lortzetik oso urrun gabiltzala erakusten dute datuak tamalez.
Salaketa ekintza bat egiteagatik bi gazte feministen kontrako epaia gelditu behar dugu
Iazko abuztuaren 8an egindako salaketa ekintza batengatik otsailaren 4an bi gazte feministen kontrako epaiketa izango da. LABek auziperatuei elkartasuna adieraztearekin batera, prozedura judizialaren gelditzea exijitzen du, izan ere judizializazioak eta kriminalizazioak arazoaren muinari ihes egin eta ordezkatzen baitute.
Ez lanean, ez kalean. Eraso sexistarik ez!
Oreretako Galtzarabordako kiroldegiko emakumeen aldageletan kamera topatu izana salatzeko manifestazioa egin zen atzo "Nazkatuta gaude! Erasotzaileak eta babosoak kanpora!" lelopean. Eraso sexisten berri izateaz nazkatuta gaude. Pauso bat aurrera eman beharra dago sistema patriarkalaren aurpegi nazkagarriena bizitzako eremu guztietatik ateratzeko.
Elkarretaratzea egingo da Bilbon aktibista feminista kurdoen erailketa salatzeko
Pakize, Fatma eta Seve, aktibista feminista kurdoen erailketa salatu eta elkartasuna adierazteko Emakumeen Mundu Martxan elkarretaratzea egingo du datorren ostegunean, hilak 21 Turkiako Enbaxada aurrean (Gran Via 65). LABek mobilizazio honekin bat egiten du eta herritarrei bertaratzeko deia luzatzen die.
Elecnorrek emakume langileak baztertzen ditu
Elecnor Infraestructuras enpresaren zuzendaritzak Gasteizko lantegiko sindikatuetako ordezkaritzari jakinarazi dio bost emakume-langile lekualdatu egin dituela Getafeko lantegira (Madril), antolaketari loturiko arrazoiak argudiatuta. Gasteizeko lantokian egiten duten lan bera egiteko bost langileak beste lantoki batera bidaltzeko aginduaren zergatia ez datza haren baliabideak egokiro birbanatzean, begi-bistakoa baita honen bidez talde hau bota nahi dituela, kostuak merkatzeko eta bulego lana Madrilen egin dadin, bertako langileekin.
LABek bat egiten du Durangoko mugimendu feministaren deialdiarekin
LAB sindikatuak Durangoko mugimendu feministak abenduaren 18an, 9:15etan, Durangoko epaitegi aurrean egingo duen mobilizazioa babestu eta bertan parte hartzeko deia egiten du langile mugimenduak ezin baitu inolako eraso matxistarik onartu; ezta erasotzaileak bere burua biktima bihartu nahi izatea ere.
Prekarietatetik irtetea gure eskubidea da eta hortara goaz
Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, gaur, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu gara. Bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera salatuz.
AZAROAK 25. PREKARIETATEA INDARKERIA DA!!
Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.
Ainhoa Etxaide: “Indarkeriaren alternatiba bestelako jendarte bat eraikitzea da”
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako eguna dela eta, LAB sindikatuak harreman erronda bat burutuko du Hego Euskal Herriko mugimendu feministako eragile ezberdinekin. Harreman horien baitan, gaur, azaroak 23, Donostiako Emakumearen Etxean LABeko ordezkariak Bilgune Feminista eta Malenetxea Emakume Migranteen Elkarteko kideekin batu dira.
AZAROAK 25
Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea(Izaskun Garcia Bordagarai)
MOBILIZAZIOAKLAB Gasteizen mobilizatuko da goizean.Donostia: 19:00etan Bulebarrean
Gasteiz: 19:30etan Andra Mari ZuriaIruña: 20:00etan Gaztelu PlazanBilbo: 19:30etan Arriagan
Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea(Izaskun Garcia Bordagarai)
MOBILIZAZIOAKLAB Gasteizen mobilizatuko da goizean.Donostia: 19:00etan Bulebarrean
Gasteiz: 19:30etan Andra Mari ZuriaIruña: 20:00etan Gaztelu PlazanBilbo: 19:30etan Arriagan
Emakume Mundu Martxaren karabana aurrera doa Euskal Herrian zehar
Martxoaren 6an Kurdistanen hasi eta urriaren 17an Lisboan amaituko den Emakume Mundu Martxaren ekimena ( IV. Nazioarteko Ekintza) Euskal Herria gurutzatzen ari da egunotan. Irailaren 28an Tafallara iritsi zen karabana eta urriaren 4a bitarte herri ezberdinak zeharkatuko ditu Bilbon izango den azken ekimen nazionalean amaitzeko. Atzo Baiona, Hondarribia eta Donostia igaro ondoren, gaur Orereta, Hernani, Tolosa eta Zumaia herriak astinduko ditu berdintasun haizeekin.
Emakume Mundu Martxaren IV. Nazioarteko Ekintza Euskal Herrian
Mutualiari eta Hezkuntza Sailari ezarri zigor-epaiak LABek salatu zuena baieztatzen du: haurdun dauden emakumeak baztertzen dituzte
Epai batek frogatutzat ematen da Mutualiak eta Hezkuntza Sailak pertsona horiek behartzen dituztela sistema publikora jotzera medikuaren baja hartzeko eta prestazioa jaso ahal izateko. Gure aburuz, gizarte segurantzari egiten zaion iruzur ekonomiko batez ari gara. Izatez, azken horri dirua itzultzera zigortu baitute.
Ehundaka pertsona atera ziren kalera ostiralean indarkeria sexistari aurre egiteko eskatzeko
Emakumeen Mundu Martxaren deialdiari jarraituz, ehundaka izan ziren ostiralean biolentzia sexistaren kontra kalera atera zirenak. Hegoaldeko lau hiruburuetan egin ziren mobilizazioak, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean.
Emakumeen Mundu Martxaren irakurketaren arabera “lau dira jada Euskal Herrian indarkeria matxistak erahildako emakumeak, eta ikusi ahal izan dugun bezala, eraso sexistak eta indarkeria matxistagatik atzemandako gizonen kopurua izugarria izaten ari da uda honetan”.