HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

28 may 2015

EMAN BOSTEKOA! GURE BOST ZUTABEAK PREKARIETATEAREN AURKA


b_550_830_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_emanBostekoa.png
Kalitateko enplegua
  • Derrigorrezko kaleratzerik ez
  • 35 orduko lanaldia
  • Lanaldi partzial inposaturik ez
  • Malgutasun neurriei ez
  • Lan baldintza duina azpikontratetan
  • Aparteko ordurik ez

Lan Osasuna
Lan munduan lan osasun eskubidea bermatu behar da. Bizitzeko lan egiten dugu, ez lanean osasuna galtzeko. Lan osasunerako eskubidea bermatuko duen eredu publikoaren alde gaude. Mutualitateen erreformari aurre egiteko ekimenak sustatzera goaz.

Aukera berdintasuna
Sexuen araberako lan banaketaren ondorioak gainditu behar ditugu. Eta gehiago, diskriminazio guztien aurka egin behar dugu, hautu sexualarengatik eta jatorriagatik ematen direnen kontra ere bai.

Euskara
Langileok hizkuntz eskubi deak ditugu. Jabetu gaitezen. Euskara zure eskubidea da. Lan mundua euskalduntzeko bidean aurrera egiteko ezinbestekoa dugu gure eskubideak praktikan jartzea, lan gileon protagonismotik.

Ekintza sindikala indartzeko dinamika martxan da

b_550_340_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_15_05_27Aurkezpena_zureEskubideak.png

Lantokietako ekintza sindikala berritu eta indartzera goaz LABetik. Egoera aldatu egin da, langileontzat okerrera aldatu ere, eta horren aurrean, ekintza sindikala urrats berriak eman behar ditugu. Nola? Gure eskaintza eta praktika sindikala berrituz. Sindikatuon erronka ez da dagoenaren gainean langile batzuren egoera hobetzea, egoera bere osotasunean aldatzea baizik, langile guztien egoera hobetu ahal izateko. Horretara goaz.



Patronalaren ahalmena eta pribilegioak ziurtatzen dituzten arauak gailendu dira. Lehen akordioa behar zen lan baldintzak aldatzeko, orain enpresariek beren kasa aldatu ditzakete, ez dute akordiorik behar euren asmoak aurrera ateratzeko.

Langileoi negoziazio kolektiborako eskubidea lapurtu digute. Lehenagotik zetorren desarauketari, orain, enpresarien aldebakartasuna gehitzen zaio. Negoziazio kolektiboa ezinbestekoa da, bai, eta negoziazio kolektiboan eta hitzarmenak defendatzen jarraituko dugu aurrerantzean ere, baina ezin dugu gaurko joko arauetara mugatu.

Langileok bizi dugun prekarizazio prozesuaren aurrean erabaki berriak hartu behar ditugu. Inor ez dago salbu. Langile guztiok gaude modu batean edo bestean prekarietatearen jopuntuan. Gauzak aldatzeko giltza non dago? Ekintza sindikala, lantokietako borroka indartzea, helburu berriak jarriz eta bide berriak irekiz.

Egoera berriak erantzun berriak eskatzen ditu, eta LABen erabaki dugu momentua dela sindikalgintzaren inguruko gogoeta sakon bat egiteko. Gure sindikatua etorkizunean nolakoa izango den erabakitzeko eztabaida ireki dugu. Eta bien bitartean, iparrorratz berarekin, luzera begirako gogoetak motzera begirako erabakiekin elkarlotu ditugu: prekarietatearen kontra borrokatzeko gaitasunak markatuko du sindikalgintzaren oraina eta etorkizuna.

Lantokietan abiatzera goazen dinamika iraunkor honekin prekarietatearen kontrako borrokari zentralitate osoa emango diogu. Langile kolektibo guztion erreferentzia bihurtu behar dugu, eta gure eguneroko arazoei erantzunak eta alternatibak eskaini.

LABen eskaintza sindikala lantoki guztietara eramango dugu, gure delegatuen eskutik. Bost zutabe nagusi ditugu: kalitateko enplegua, soldatak, lan osasuna, aukera berdintasuna eta euskara. Eremu horietan benetako neurriak hartuz errealitatea aldatu daiteke. Hor dugu erronka. Enpresaz enpresa, eremuz eremu, beharren araberako ekimen desberdinekin osatzen joango gara bidea.

 b_180_100_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_logoa.png
b_180_75_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_leloa.png

b_180_194_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_zureEskubideak_saraMikelAurkezpena.png
 

20 may 2015

LABek gogorki salatu nahi ditu Igarki, Ibon eta Aialaren atxiloketa eta Ertzaintzak izandako jarrera bortitza

@pellozubiria@pellozubiria
LABek gogorki salatu nahi ditu gaur Gasteizko Andra Mari Zuriko Herri Harresian izandako gertaerak. Salatu nahi dugu Igarki Robles, Ibon esteban eta Alaia Zaldibarren atxiloketa, eta atxiloketa unean Ertzaintzak izandako jarrera bortitza, bai gazteen aurka, bai euren aldeko herri harresia osatu nahian jardun zuten herritarren kontra.


Euskal gaztedia independentista zigortzea da Espainiar Estatuak aro politiko berri honetarako duen eskaintza. Mugimendu bakar bat ere ez, atzera egiteko ez bada.
Eta EAJ ere norabide horretan lerrokaturik ikusi dugu. Erabaki zezakeen argazki horretan parte ez hartzea, baina herri honek injustizien aurrean plantoa egitea eskatzen duen bitartean, EAJk Espainiar in-justiziaren esanetara makurtuta jarraitzen du eta gazteak atxilotzen ditu. Euskal jendartearen eskubide zibil eta politikoak babestuko badira, errepresioaren bidearekin amaitu beharra dago, behar den guztietan, bide horri aurre eginez.

LAB sindikatuak, halaber, gogoan ditu gazte independentista hauen moduan auzi judizialetan prozesaturik dauden beste gazte eta euskal herritarrak. Kartzelak betetzeko baino kartzelak ustutzeko tenorea da, eta beraz, prozesu horien guztien etetea eskatzen dugu. Ez dugu kondena politikorik onartzen. Euskal gaztedia kalean behar du Euskal Herriak. Euskal gaztedia da gure oraina eta etorkizuna, eta bake eta konponbide aroaren eraikuntzan geure gazteen ekarpenak ezinbestekoak ditugu.

Herri harresia gero eta sendoagoa izan dadin lanean jarraitu behar dugu. Jarraitu behar dugu eskubide zibil eta politikoen defentsan, baita konponbidea eraikitzen ere. Mobilizatzen jarraitu behar dugu eta bide honetan LABek bere konpromisoa berresten du