HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

31 oct 2017

Lanaren eta aberastasunaren banaketa, aztergai



Langile mugimenduaren sustraietatik egunotara iritsi den aldarrikapena dugu aztergai: lana eta aberastasunaren banaketa. Justizia sozialerako eta beste eredu sozioekonomiko baterako oinarrizko elementu dira biak ala biak, eta proposamen desberdinak mahaigaineratu dira berauek bideratzeko.
RBIsHorietako batzuk, ez nahi genituzkeen guztiak, ezagutu ahalko ditugu.Batzuek, mugimendu sindikalean babes zabala jaso dute aspalditik; beste batzuk, eztabaida bizien protagonista izan dira. Logika kapitalista eta heteropatriarkarrek ezkutatu dituzte besteak.
LAB-eko Batzorde Sozioekonomikoak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta formazio politiko eta sozialerako egiten dizugun eskaintza izan nahi du eta argitalpena, mintegi eta elkartrukerako espazio fisikoak tartekatuko ditugu oraingoan ere. Norabide horretan, bitarteko berri bat irekiko dugu ale honekin: Ikasgela Birtuala. LAB sindikatura afiliatutako edonork ikasgela.iparhegoa.eus webgunetik ikasgelara sartu eta hemendik aurrera Talaia bakoitzarekin zabalduko dugun ikastaroan dagokion gaiari buruzko material osagarria, hausnarketarako ariketak zein eztabaida-guneak izango ditugu eskuragarri.
Argitalpenari dagokionean, inprentatik jaso berri dugu ere Talaiaren 3. alea. Zuen gertueneko egoitzetan eskatu dezakezue paperezko aldizkaria, deskargahemen ere PDF formatuan deskargatzeko aukera dezue.
Amaia Pérez Orozcok irekiko du eztabaida. José Iglesiasek Berdinen Oinarrizko Errentaren proposamena azalduko digu, eta Baladre koordinadorako kide desberdinek betaurreko moreekin aztertuko dute ondoren.
Eduardo Garzónek Bermatutako Enpleguaren proposamenak zertan datzan azalduko digu. Txomin Lorcak lanaldiaren murrizketari helduko dio, eta hari horri tiraka, Marina Sagastizabal eta Matxalen Legarretak denboren banaketa eta erabilera ekarriko dituzte argitara. Azkenik, Edurne Larrañagak eztabaida bideratzeko zertzelada batzuk konpartituko ditu gurekin.

  

155. artikuluaren aurkako manifestazio batera deitu dugu hainbat eragileok





Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, LABek barne, agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon bertan izango den manifestazioaren berri emateko. Protesta 17:00etan abiatuko da La Casillatik, "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu izan da agerraldian, EH Bildu, ELA, ESK, STEILAS, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago eragileen ordezkariekin batera, besteak beste.
Hauxe da eragileok osatu dugun oharra:

Prentsaurreko hau ematen ari garen organizaziook arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Raxoik agindutakoa.

Gure ustez auziaren edozein konponbiderako oinarria da eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea.

Horrenbestez, datorren larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon manifestazioa egitera deitzen dugu, honako aldarriarekin: “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea”. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da La Casillan.

Animatu nahiko genituzke herritarrak, erakunde eta eragile sozialak, sindikatuak eta alderdiak datozen egunetan mobilizazio honekin bat egin dezaten. Datorren egunetan plazaratuko genuke borondate hori adierazi dutenen zerrenda.

Eztabaiden txanda iritsi da Ekimen Ibiltarira





Irunen izan da Ekimen Ibiltaria goizean, eta Hondarribiara iritsiko da arratsaldean. Hain zuzen ere, ekintza sindikaleko tailer bat egin dugu Palmera Monteron, eta, arratsaldean, Hondarribiako San Pedro kalean, eztabaidak egingo ditugu bertan muntatuko dugun Infogunean. Ostegunean berriro ekingo diogu “Lan duina, bizi duina” dinamikari: Oiartzungo Alcampotik abiatuta, auto karabana bat egingo dugu 10:00etatik 13:00etara; eta Pasai Antxon egokituko dugun Infogunean, beste hitzaldi bat egingo dugu arratsaldean, Zumardian.


Gipuzkoan sartu da gaur Ekimen Ibiltaria. Goizean goiz, delegatuekin ekintza sindikaleko tailerra egin dugu, eta 30 delegatu inguruk parte hartu dute. Kasu praktikoak landu ditugu.
Gero, Plastikos Alai enpresan lan osasunerako prebentzio neurriak eskatu ditugu eta Wocco enpresan Aldi Baterako Lanerako Enpresetako langileak lan taldean sartzea eskatu dugu. 




Gaur arratsaldeko jarduerei helduta, Hondarribian, 17:30ean, “Zaldunborda: Prekarietatea gune beltz berria?” eztabaida egingo dugu; eta, 18:30ean, “Etxebizitza, gazteok zer alternatiba ditugu?” mahai ingurua.

Pasai Antxon bihar egingo dugun hitzaldiari dagokionez, “Pasaiako badian duin bizitzeko, burujabetza eta aldaketa soziala” izenburua izango du. 18:00etan hasiko da, Zumardian jarriko dugun Infogunean, eta LABeko Ekintza Sozialeko kide Edurne Larrañagak, Portuko LABeko kide Jose Ramon Zapirainek eta Pasaiako alkate ohi Juankarlos Alduntzik hartuko dute hitza.

27 jul 2017

Garbiñe Aranburu: "Ezkerreko eragileen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua"



b_345_230_16777215_0___materiala_argazkiak_argitalpenak_iraultzen_17_06_23Garbine_Garbine1.png

9. Biltzar Nagusian LABen Idazkari Nagusi berria izateko aho batez hautatua izan da Garbiñe Aranburu. Etxeko lanak eginda iritsi da sindikatua Biltzar Nagusi honetara eta beste horrenbeste jarri dizkio bere buruari datozen urteei begira. Arlo politiko, sindikal eta sozialari begira lan egiteko borondatea du LABek eta guztiak izan ditu aipagai Garbiñe Aranburuk, "Iraultzen" aldizkariaren azken zenbakian egindako elkarrizketan.
LABeko idazkari nagusi berria zara, nola ikusten duzu zure burua?

Ardura eta erantzukizun handiarekin, baina era berean ilusioz betea. Hasteko, azpimarratu nahiko nuke sindikatua dagoen lekura iritsi dela aurretik beste batzuk lan asko egin dutelako. Konkretuki, pertsona batzuk aipatu nahiko nituzke, haiekin egin dudalako nire ibilbidea zuzendaritzan eta haiekin konpartitu ditudalako azken urteak eta militantzia. Lehenik, Rafa Diez aipatu nahiko nuke. LABeko Idazkari Nagusi zela sartu nintzen zuzendaritzan, 2004ean. Ez du Biltzar Nagusian parte hartzeko aukerarik izan berriro. Jabi Garnika eta Ainhoa Etxaidek egindako lana ere ez dut ahaztu nahi, Biltzar Nagusi honetan zuzendaritza ardurak utzi dituzte eta haiekin ibilbide luzea egitea tokatu zait. Aipatu ditudan lagun horiek eta beste batzuk egindako lanagatik ez balitz, sindikatua ez litzateke egongo gaur egun dagoen lekuan.

Eta sindikatua?

Sindikatua osasuntsu ikusten dut. Ordezkaritza mailan eta ordezkaritzari dagokionez hazten joan da. Momentu honetan bigarren sindikatua gara EAEn, Nafarroan ere inoiz baino ordezkaritza altuagoa dugu %15eko langa gaindituta eta Ipar Euskal Herrian azken hauteskundeetan oso emaitza onak lortu ditugu. Niri egoera hau egonkortzea gustatuko litzaidake, atzera pausorik ez ematea. Bestalde, sindikatu kohesionatu bat ikusten dut. Eredu sindikala berritzeko eztabaida prozesu oso bat martxan jartzeko gai izan den sindikatua da gurea.

9. Biltzar Nagusi honetan erronka mardulak jarri dizkio LABek bere buruari. Prozesua bera ezberdina izan da parte hartzea bultzatzeari begira.

Biltzar honetan hainbat berritasun izan dira. Gure helburua ahalik eta prozesu partehartzaileena izatea zen. Ahalik eta jende gehienarengana iritsi nahi genuen. Eztabaida prozesua jarraitzeko bideak erraztu asmoz, bitarteko berriak eskaini dizkiegu militanteei. Aplikazio berezi bat martxan jarri dugu afiliazioari prozesuaren jarraipena errazteko asmoz eta Biltzar Nagusiaren inguruko informazio guztia eskura izan zezan. Horrez gain, solasaldi sorta bat ere egin dugu Biltzar Nagusiko eztabaidan landu izan ditugun gai nagusien inguruan gehiago sakontzeko. Aurtengoan zuzendaritza aukeratzeko modua ere berria izan da, hau da, azken bi Biltzar Nagusietan zerrenda itxien bidez aukeratu zen Nazio Komitea eta oraingo honetan hautagaitza alternatiboak aurkezteko aukera egon da. Uste dugu aldaketa hau modu positiboan baloratu dela.

b_345_308_16777215_0___materiala_argazkiak_argitalpenak_iraultzen_17_06_23Garbine_Garbine3.png

Ponentzietan hala jasotzen zen eta hala onartu da: feminismoruntz urrats berriak emango ditu sindikatuak. Zehaztuko al zenizkiguke?


Berritasun nagusia kapitalarekin dugun gatazka birdimentsionatzea izango da. Birdimentsionatze horrek eramango gaitu feminismoan sakondu eta urrats berriak ematera. Gure burua feministatzat aldarrikatzetik praktika feministaruntz urrats berriak emateko erabakia hartu dugu Biltzar Nagusi honetan. Urrats berri horiek emateko aipatutako kapital/bizitza gatazkari erantzungo dion estrategia sozio-sindikala garatuko dugu.

Bestalde, antolakuntza mailan ere erabaki berriak etorriko dira. Alde batetik, idazkaritza feminista indartuko dugu bitarteko gehiago jarriz, eta, bestalde, eskola feminista bat martxan jartzea erabaki dugu. Eskola hau formakuntzarako gune bat izango da, sindikatuko kideak lerro feminista horretan sakontzeko aukera emango diena.

Diozun bezala, Biltzar Nagusi honetako aldaketa handietariko bat kapital/lana gatazkatik kapital/bizitza gatazkara pasatzea izan da. Zer esan nahi du horrek?

Momentu honetan kapitalismoarekin dugun talka horri dimentsio berri bat eman nahi diogu. Kapitala eta lanaren arteko talka bere horretan mantendu baino, areagotu egin da azken urteetan. Horregatik iruditzen zaigu dimentsio berri bat eman behar diogula. Hain zuzen ere, garbi dago kapitalarentzat errentak eskuratzeko eremu nagusia lan harremanetan dagoela, lan harremanak prekarizatuz, soldaten eta lan baldintzen eraispenaren bidez. Lan harremanetan ematen ari den desarautze horren bitartez kapitala aberastasuna eta boterea pilatzen ari da.

Gure iritziz, egoera aztertzerako orduan bestelako faktoreak kontutan hartu behar dira. Hala nola, kontutan izan behar dugu lanak bere osotasunean aitortu gabe jarraitzen duela. Hau da, lan produktibo eta erreproduktiboaren arteko banaketak bere horretan jarraitzen du eta horrek emakumeenganako zapalkuntza bat suposatzen du. Gainera, lan mundura sartzen garenean bigarren mailako langile gisa kontsideratuak gara eta horrek dakar prekarietate maila altuagoa pairatzea eta soldata baxuagoak izatea.

Kontuan izan behar dugu ere sektore publikoan ematen ari den pribatizazio eta merkantilizazioa, baita aplikatu diren murrizketak ere. Bestalde hainbat eskubide, etxebizitza eskubidea adibidez, garatzeko aukerarik ere ez da egon. Gainera ez dago babes sozial sistema egokirik eta inoiz behar beste garatua izan ez den ongizate estatu horretan azken urteetan murrizketak izan dira. Ikusi besterik ez dago zer gertatu den diru sarrerak bermatzeko errentarekinarekin. Honekin guztiarekin batera naturaren neurrigabeko ustiapen baten aurrean gaude.
Horrek guztiak eredu hau ez dela jasangarria, ez dela bizigarria, esatera garamatza, eta, horregatik, kapitaralarekin daukagun gatazka kapitala eta bizitzaren arteko gatazka gisa ezaugarritu behar dela diogu.

Ildo honetatik iritsi da ekintza soziala garatzeko beharra?

Bai. Bizitza duinerako eskubidea jarri behar dugu erdigunean eta horrek lan munduan ematen den prekarizazio prozesuari aurre egin behar izatea dakar. Horrekin batera, argi dugu ezin dugula mugatu soldatapeko langileen lan baldintzen hobekuntzara, langile kolektibo guztiei eskaini behar dizkiegu alternatibak. Eta LAB izan behar da erreferente bat langile kolektibo horientzat guztientzat. Alde batetik, gure praktika sindikalak eta antolatzeko moldeak egokituz, eta, bestetik, bizitzaren prekarizaziori aurre egingo dion eredu alternatibo baten, bestelako eredu sozio-ekonomiko baten eraikuntzan sakonduz. Horrek ekintza sozialeko egitura garatzeko beharra eskatzen du.




Horrek guztiak antolakuntzan eragina izango du. Zein izango dira aldaketa nagusiak?


Aldaketa nagusia egitura bera sortzea eta indartzea izango da, federazioen pare jartzea ekintza sozialeko egitura hori. Federazioen pare jartzeak esan nahi du zuzendaritzatik eskualdeetaraino izango duela garapena. Bertan Karta Soziala, ekosozialismoa, politika publikoak edo pentsiodunena bezalako gaiak landuko ditugu. Horrez gain, kolektibo ezberdinekin aliantzak eraikitzeko bidea izango da. Gai hauek orain arte landu badira ere, egitura honen sorrerarekin lanketa indartzea erabaki dugu.

Eskubide Sozialen Kartaren bidez zabaldutako bidea ere erabakigarria izango da egoera sozialari aurre egiteko orduan?

Guretzat, eta ponentzian hala jasotzen dugu, tresna estrategiko bat da. Burujabetza prozesuak eratzailea izan behar du, hau da, estatugintza prozesu bat. Eta, gure ustez eraldatzailea ere izan behar du, gaur egungo eredutik eredu berrira eramango gaituen prozesu bat izan behar du eta horretarako iruditzen zaigu karta soziala bitarteko ezinbestekoa dela. Hau diogu Eskubide Sozialen Kartan gehiengo sozial eta sindikal zabal bat elkartzen garelako eta gehiengo horrek eraldaketaren aldeko apustu argi bat egiten duelako. Gainera, Karta osatzen dugun eragileok eraldaketa horretarako burujabetza beharrezkoa dela defenditzen dugu. Iruditzen zaigu, burujabetza prozesua aldarrikatzen dugunean, kartak paper garrantzitsua duela. Beraz, gure apustua Eskubide Sozialen Karta indartzea izango da.

Azken hilabeteetan ELArekiko gerturatze bat egon da. Bide honetatik jarraitzea garrantzitsua da?

Egia da azken urteetan ELArekin desberdintasun handiak izan ditugula, estrategia ezberdinak eraman ditugula aurrera. Ponentzian azaltzen genuen bezala, kapital/bizitza gatazkaren aurrean beste eredu bat eraiki behar da, eta, horretarako, estatu propio bat behar dugu, euskal errepublika. Gure ustez, burujabetza prozesu oso bati esker iritsiko gara helmugara, eta erronka horretarako aliantzak behar ditugu.

Aliantzen atalean ELA da gure aliatu nagusia. Esparru politikoan zein esparru sozial eta sindikalean elkarlanean aritzeak aukera handiak emango lituzkeela uste dugu. Patronala eta kapitalaren aurrean konfrontazioa indartu behar dugu, baita instituzioen aurrean interpelazio gaitasuna handitu ere, bestelako politika publikoak egitera behartzeko. Horrez gain, sindikalgintza abertzaleak zer esan handia du herri honek behar duen burujabetza prozesua sustatu eta ardatz sozialaren gainean garatu dadin.

ETAren armagabetzea burutu ostean, zer nolako urratsak eman beharko lirateke, zuen ustez, euskal gatazkaren konponbidean.

Zentzu horretan, Biltzar Nagusian ebazpen bat onartu dugu. Ebazpen horretan elementu desberdinak jasotzen ditugu, baina, gure ustez, momentu honetan lehentasunezkoa da preso eta iheslarien aferari irtenbidea ematea, hau da, larriki gaixo dauden preso guztiak baldintza gabe askatzea eta euskal preso eta iheslari politiko guztiak askatzeko prozesua abiatzea. Beraz, datozen hilabeteetan gure indarrak horretan jarriko ditugu.

Zentzu honetan, zer lanketa aurreikusten da?

LABen datorren urteko plangintzan lerro nagusienetariko bat izango da honako hau, baina ikusi beharko da zer urrats emango ditugun. Gai honen inguruan, kurtso honetan hainbat ekimen burutu dira. Besteak beste Ireki ekimena aipatuko nuke. Datorren kurtsoari begira presoen aldeko lerroarekin lanean jarraitu behar dugula eta lantokietan presente egon behar duela argi dugu. Horrez gain, gure apustua izango da beste sindikatuak borroka honetara batzea.

b_345_277_16777215_0___materiala_argazkiak_argitalpenak_iraultzen_17_06_23Garbine_Garbine5.png

Burujabetza beharra azpimarratzen du maiz sindikatuak. Zer ekarriko dio euskal langileriari?

Gaur egun bizi dugun oldarraldi neoliberalari aurre egiteko ezinbestekoa da burujabetza prozesua martxan jartzea eta, burujabetza prozesu horren bidez, Estatu batera iristea. Egunero lantoki zein kalean ikusten dugun bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko eredu ekonomiko eta sozial berri bat beharrezkoa dela diogu, baina ezinezkoa ikusten dugu aldaketa sozial hori bere osotasunean gauzatzea aldaketa politikorik gabe. Estatu egiturak behar-beharrezko ditugu herri honek eskatzen duen aldaketa eraiki nahi badugu.

Bien bitartean, gaur egungo politika publikoek beste norabide bat hartu behar dutela diogu, eskuduntza mugatuak izan arren urratsak emateko aukera baitago borondatea izanez gero. Hala ere, benetako eta sakoneko aldaketa nekez lortuko dugu erabakitzeko ahalmenik gabe. Horregatik diogu langileek egunerokoan dituzten arazoei irtenbidea topatzeko modu bakarra burujabetza prozesu hori martxan jartzea dela.

Zein da LABek langileei egiten dien eskaintza datorren kurtsoari begira?

Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta bizitza duinaren aldeko borroka egiteko ekintza sindikal eta soziala indartu behar dugu. Soldatapeko langileen lan baldintzen defentsatik harago, LABek lanaren aitortza osoa egin eta langile kolektibo guztientzat izan behar du eskaintza sindikala. Datorren kurtsoari begira  LABentzat langile klasea berrosatzea lehentasunezko erronka izango da. Azken batean, kapitalismoak langilegoa zatitzea lortu du, klase gisa gure indarra ahulduz. Guk argi dugu gure indarra kolektiboan dagoela, eta, beraz, gure eskaintza langile klasea osatzen duten kolektibo ezberdin horiek LABen parte sentitu eta batzea da. Helburu honekin, kolektibo ezberdinak saretzeari begira, hain zuzen ere, antolakuntza mailan erabaki berriak hartu ditugu.

Ezinbestekoa da langileen mobilizazio eta aktibazioan urrats berriak ematea, kalean eta lantokietan. Langileon kontrabotere gaitasuna handitu behar dugu, patronalaren asmoei aurre egin eta instituzioak herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren erabaki politikoak hartzera derrigortzeko.

Ezkerreko eragile sindikal, sozial eta politikoen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua; ardatz soziala nagusi izango duen burujabetza prozesu bat martxan jarri behar dugu.

Aliantza berriak eraikitzeko urratsak ematen ari gara, bidea egiten ari gara eta LABentzat garrantzia berezia du ELArekin eta euskal gehiengo sindikalarekin egin beharreko aliantzak. Patronalarekin dugun borrokan indar harremana askoz hobean kokatzen garelako; herri honek behar duen burujabetza prozesuari eduki soziala emateko eta langileek burujabetza prozesu horrekin bat egin dezaten.

Hamar neurri proposatu ditugu benetako industria politika bat garatzeko



 













Azken asteetan hainbat enpresaren etorkizunaren inguruko albiste kezkagarriak jaso ditugu. Testuinguru honetan, industriak bizi duen egoeraren berri emateko agerraldi bat egin du gaur LABek, Bilbon, egoera larrian dauden enpresetako zenbait ordezkarirekin batera. Hain zuzen ere, sektorea suspertuko duen industria politika berriranzko pausoak emateko proposamen bat aurkeztu dugu, hamar neurrirekin.
Azken aste hauetan bizitzen ari garen industria sektoreko enpresen itxiera, deslokalizazio, salmenta edo kaleratze prozesuak ez dira soilik enpresarien edo merkatuaren gorabeheren ondorio soila.

Ehundaka langileren etorkizuna, ehundaka pertsonen geroa jokoan dagoen honetan, hori da LABentzat erabateko lehentasuna duena: horregatik, GRUPO CEL, CNA FAGOR, UNIPAPEL, INGEMAR, AERNNOVA, OFITA, GENERAL ELECTRIC, STS, BOSCH, PINE, VICRILA, ENERSYS, XEY eta beste hainbat enpresa txikitako langile guztiei animoak bidaltzen dizkiegu, eta euren eskubideak defendatzeko aukera bakarra instituzioek bakarrik utzi dituzten honetan antolakuntza eta borroka dela azpimarratu.

Hala ere, industriaren egoera larria ez da langile hauen eta euren senideen egoera soilik. 2017 urte hasieran, ofizialki “hazkundearen eta errekuperazio ekonomikoaren loraldia“ bizitzen ari ginenean, LABek industriaren egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu zuen publikoki, euskal industriaren egiturazko arazoak azpimarratuz, etorkizunaren inguruko kezka azalduz eta instituzioen ekimen eza salatuz. Salaketa hark ez zuen erantzunik izan instituzioen partetik.

Gaurko agerraldian, egoeraren larritasunaren eta industria politikaren erantzule nagusi den Eusko Jaurlaritzaren ekimen ezaren aurrean, industriaren egoera larriaren aurrean hartu beharreko 10 neurri aurkeztuko ditugu.

Jakitun gara Euskal Herriak behar duen industria politika diseinatzeko beharrezkoa dela erabateko burujabetza lortzea, finantza, energia, lan araudi, lege konkurtsal, nazioarteko harremanak ez baitaude gure eskuetan. Eta gaurkoan ere Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu nahi dugu, eredu produktibo propioa eraikitzeko ezinbesteko bitartekoa delako.

Baina horretaz gain borondatea ere behar da eta burujabetza ezaren arazoa aitzakia bihurtzen da burujabetza hori eskuratzeko bidea egin nahi ez denean. Are okerrago, dituzun eskumenak Espainiako ereduaren translazio soila hutsa egiteko erabiltzen dituzunean, Eusko Jaurlaritzak eta EAJk egiten duten moduan. Azken adibidea, gastuaren muga adostu izana da PPrekin, baina industrian, iraunkorki gastu murrizketan, prekarietatean lehiatzeko estrategia bultzatzen ari dira.

Beste norabide bat hartzerik badago, horretarako borondate politikoa badago, eta horregatik, aplikagarriak diren 10 urjentziazko neurri planteatzen ditugu, euskal industriaren egoerari erantzungo lioketenak. Neurri hauetako askok borondatea soilik behar dute, baina, beharrezkoak ez diren azpiegituretan inbertitzeari utzi, iruzur fiskalaren jazarpena eta zerga sistema bidezkoagoa proposatzen ditugu sektore publikoaren finantziaketa gaitasuna areagotzeko.

Neurrien laburpena

1. Industria Plan bat osatzeko benetako eztabaida egitea euskal industriarentzat iparrorratza markatzeko: sektore estrategikoen definizioa, industriaren trantsiziorako plana egingo duena: berritu edo ordezkatu beharko diren jarduera produktiboen ordezkapen plan progresiboa aurreikusiko duena eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egingo duena, lanaren banaketarekin batera.

Etorkizuneko industria aurreratua bultzatuko duena teknologikoki, sozialki eta lan eskubideei dagokionean.


2. Euskal Industria ez dago salgai! Deslokalizazioen kontrako plana.

Edozein preziotan kanpoko kapitalaren etorrerari bultzada emateari utzi behar zaio. Kanpoko kapitalaren etorrerari instituzioen babesa emateko, enplegu, lan baldintza eta lurraldearekiko konpromisoak exijitu.

Salmenta prozesuetan lurraldearekiko konpromisoak eskaini ezean babes instituzionala kentzea eta oztopatzea.

3. Ikerkuntza eta Garapen gastua Europan helburu den %3ra parekatu.

Teknologia maila ertain-txikia du industriak nagusiki. Ikerkuntza eta Garapenean Europako bataz bestekotik behera gaude. Azken 3 urteetan Ikerkuntza eta Garapeneko gastua beherantz doa etengabe. Era progresiboan Barne Produktu Gordinaren %3ko kopurura iristea proposatzen dugu, enpresak aktiboki bultzatuz inbertitzera, bereziki atzean gelditzeko arriskua duten eta gehiengoa diren enpresa txiki eta ertainen kasuan.

4.Bultzada publikoa sektore estrategikoetan: merkatuari bere baitan funtzionatzen utzi beharrean, sektore publiko indartsua eraiki:

Enpresetan SPRIren bidez partaidetza zuzenak areagotuz. Partaidetza hori jarraipen, bultzada eta kontrolerako baliatu.

Kutxabanki banka publikoaren izaera eman, finantziaketarako tresna izan dadin, bereziki gehiengoa diren enpresa txiki eta ertainak finantziatzeko Alemania edo Suitzan egiten den moduan.

5. Enpresa itxieren kontrako babes neurriak.

Finantziazio publikoaz enpresen bideragarritasun plan alternatiboak finantzatu.

Lege konkurtsalean, instituzio publikoen parte-hartze aktiboa hartzekodunen moduan, etorkizuneko planak bultzatzeko eta likidazio planetan langileen enplegua babesteko, eta ez lehenetsi zorra kobratzeko besterik gabe.

Lan erreformari aurre egiteko kontrakotasun teknikorako baliabideak eskaintzea. Multinazionalen kasuan enpresen arteko eragiketen inspekzioa.

6. Belaunaldien arteko jakintza transmisiorako errelebu kontratuaren bultzada industriaren erronka nagusietako bat da. Horren aurrean, baliabide eraginkorrena den errelebu kontratuaren berreskurapena, lan erreformak ia desagertarazi duena. Finantziazio publikoz erreformaren eragina neutralizatu.

7. Enpresen demokratizazioa-Enpresa eredu berritzaileen bultzada: langileen parte hartzea bultzatuko dutenak, ez finantziatzeko helburu hutsarekin, eskubide batzuk bermatuz:
kanpo auditoritzak egiteko eskuduntza 100 langiletik gorako enpresetan edo frogagarriak diren arazo egoeran dauden enpresetan.

Jakintza, patente, produkzio deskapitalizazio saiakeretan erabaki eta kontrol neurriak.

8. Aberastasunaren banaketa eta gizarte ongizatea bultzatzeko negoziazio kolektiborako eskubidearen bermea, lan munduaren prekarizazioa eta kostuetan lehiatzea ekidinez. Balio erantsia, inbertsioa eta barne eskaera bultzatuz.

9. Hezkuntzan sortzen den ezagutza ez galtzeko neurriak: Gazteentzat lan merkaturatze duina bermatzeko plan baten bidez:

Kontratazio berrien diskriminazioari zigorrak.
Aldi baterakotasunaren mugapena edozein laguntzaren onuradun izateko. Honek lan istripuen beherakada ekarriko luke, kontuan izanda lan istripuen %30a laneko lehen urtean gelditzen direla.

Praktiketan ematen den iruzurraren aurrean ikuskariak ezartzea proposatzen dugu.

10. Industrian emakumeen ekarpena bermatzeko plana: diskriminazio positiboko politikak ezarri. Industriako langileen %19a da soilik emakumezkoa. Aukera berdintasuna eskubidea izateaz gain, ezagutzan lehiatu behako lukeen duen industriak beharrezkoa du emakumeen jakintza baliatzea.

39 hildako lan istripuetan Euskal Herrian 2017ean

Pasa den Uztailaren 13an lan istripu berri bat gertatu zen, 20 urte zituen Jenifer Ajilla Zari langileak Dantxarineara lan egitera zioala auto istripua izan zuen. Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten non astelehenean hil egin zen. Heriotz berri hauekin 39 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurtengo urtean, 10 Nafarroan.
Pasa den Uztailaren 13an lan istripu berri bat gertatu zen, 20 urte zituen Jenifer Ajilla Zari langileak, Dantxarineara lan egitera joaki zena, istripu bat izan zuen erdiko erreilatikan aurrerapen bat egiten zuen bitartean, lehentasuna zuela, bertze kotxe batekin talka egin zuenean, horren ondorioz Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten non astelehenean hil egin zen.

LAB sindikatutik gure laguntza eta elkartasuna adierazi nahi diogu familiari, hurbileko jendeari eta langile klaseari orokorrean.

Heriotz berri hauekin 39 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurtengo urtean, 10 Nafarroan.

Istripu honen eta gainontzeko lan istripu guztien atzean langile klasearen lan eta bizi baldintzak kaskarrak daude.
Pasa den Uztailaren 13an lan istripu berri bat gertatu zen, 20 urte zituen Jenifer Ajilla Zari langileak Dantxarineara lan egitera zioala auto istripua izan zuen. Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten non astelehenean hil egin zen. Heriotz berri hauekin 39 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurtengo urtean, 10 Nafarroan.
Pasa den Uztailaren 13an lan istripu berri bat gertatu zen, 20 urte zituen Jenifer Ajilla Zari langileak, Dantxarineara lan egitera joaki zena, istripu bat izan zuen erdiko erreilatikan aurrerapen bat egiten zuen bitartean, lehentasuna zuela, bertze kotxe batekin talka egin zuenean, horren ondorioz Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten non astelehenean hil egin zen.

LAB sindikatutik gure laguntza eta elkartasuna adierazi nahi diogu familiari, hurbileko jendeari eta langile klaseari orokorrean.

Heriotz berri hauekin 39 langile dira Euskal Herrian hil direnak aurtengo urtean, 10 Nafarroan.

Istripu honen eta gainontzeko lan istripu guztien atzean langile klasearen lan eta bizi baldintzak kaskarrak daude.

Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, bere arrisku eta istripu kontzentrazio handiarengatik ezaguna dena. Errepide honek trafiko fluxu handia dauka, egunero 10.000 ibilgailu inguru, hoietako %20-30 kamioiak direlarik.

Garbi dagona, hau edo edozein lan istripu ez direla gertaera isolatuak, ekonomia osasuna eta langileon gainetikan dagoen heredu produktibo baten islada dire. Kasu aunitzetan lantegien kokapena ezinezkoa egiten du garraio publikoaren erabilera eta lanetikan joan eta etortzeko 1.200 km baino gehiago egin behar baldin badire hilautero, in itinereko istripu bat kontzeko arrizkua aunitz haunditzen da. Baino lantegietan, arriskua egonda ere, ez dire mugikortasunaren inguruko planerikan existitzen.

LAB sindikatutik garbi dugu mobilizazioa eta borroka direla gure esku ditugun tresna bakarrak lan istripuekin eta hauek sorrarazten dituzten faktoreekin bukatzeko. Heredu aldaketa bat beharrezkoa delako non langileriaren bizitza eta osasuna ardatza izanen den.


ASKI DA! EREDU EKONOMIKOA ALDATZERA GOAZ!
LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! PREKARIETATEA HILTZAILEA.


 Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, bere arrisku eta istripu kontzentrazio handiarengatik ezaguna dena. Errepide honek trafiko fluxu handia dauka, egunero 10.000 ibilgailu inguru, hoietako %20-30 kamioiak direlarik.

Garbi dagona, hau edo edozein lan istripu ez direla gertaera isolatuak, ekonomia osasuna eta langileon gainetikan dagoen heredu produktibo baten islada dire. Kasu aunitzetan lantegien kokapena ezinezkoa egiten du garraio publikoaren erabilera eta lanetikan joan eta etortzeko 1.200 km baino gehiago egin behar baldin badire hilautero, in itinereko istripu bat kontzeko arrizkua aunitz haunditzen da. Baino lantegietan, arriskua egonda ere, ez dire mugikortasunaren inguruko planerikan existitzen.

LAB sindikatutik garbi dugu mobilizazioa eta borroka direla gure esku ditugun tresna bakarrak lan istripuekin eta hauek sorrarazten dituzten faktoreekin bukatzeko. Heredu aldaketa bat beharrezkoa delako non langileriaren bizitza eta osasuna ardatza izanen den.


ASKI DA! EREDU EKONOMIKOA ALDATZERA GOAZ!
LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! PREKARIETATEA HILTZAILEA.

2 jun 2017

Garai berri bati begira jarri gara





BIltzar Nagusiak emandakoak ondoko bideoan. Une hunkigarri ugari bizi izan genituen, gogoratzea merezi du!

9.Biltzar Nagusia burututa, garai berri bati begira jarri gara LABeko kideok. Biltzarrarena prozesu oso bat izan da, azken hilabeteotan eztabaida eta dinamika bizi eta aberasgarria garatu dugu sindikatuko militanteon artean. Aurkezpenak, eztabaidak, gogoetak... ehunka kideren parte-hartzearekin. Zorionak eta eskerrak LABeko militantziari, eguneroko ekarpen eta borrokekin sindikatu bizia egiten jarraitzen dugulako.


Garai berrirako oinarriak finkatu ditugu eta orain elkarrekin bidea egiten jarraitzea dagokigu. Merezi duelako, merezi dugulako, ekar dezagun aldaketa langileontzat, aldaketa lantokietara, aldaketa Euskal Herrira.

Garbiñe Aranburu: "Orain da eztabaida politikoa baldintzatzeko garaia, langileok ezin dugu iruzur berririk onartu" #LABgureGaraia



Garbiñe Aranburuk Ainhoa Etxaideren lekukoa hartu du idazkari nagusi gisa. LABen 9. Biltzar Nagusiaren amaiera ekitaldian hartu du hitza, eta mobilizaziorako deia egin du idazkari nagusi gisa egindako lehen agerraldi publikoan. "Mobilizatu, benetako kontrabotere izateko. Instituzio eta patronalaren arteko sinbiosiarekin amaitzeko eta instituzioetatik herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren politikak egin daitezen. Benetako herri boterea izan gaitezen", nabarmendu du.

 
"Mobilizatu egin behar dugu, patronalaren boterea mugatu eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko. Sindikatuak langileen tresna izan behar du. Horretarako sindikatua berritzera goaz, Biltzar Nagusian hartutako erabakiekin langile subjektua berrosatu eta prekarietatearen kontrako borrokaren lehen lerroan kokatzera goaz". Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, LABeko idazkari nagusi gisa egindako bere lehen agerraldi publikoan esandakoak.

Hala, gogoan izn ditu, besteak beste, soldatapeko langile, lan munduan sartu atera dabilen gaztea, prekarietatea modu berezituan pairatzen duen emakumea, langabe, pentsionista, etxeko langile, autonomo faltsu, migrante, bekarioak eta enplegu zentro berezietan lan egiten dutenak. "Guztiek sentitu behar dute euren borrokak aurrera eramateko tresna dela LAB", adierazi du.

Mobilizazioa ezinbestekoa dela berretsi du, "gai ekonomiko eta sozialak erabakitzeko ahalmen osoa izan dezan Euskal Herriak. Estatu propio bat izan dezagun, estatura eramango gaituen burujabetza prozesuan aurrera egiteko eta Estatus Politikoaren eztabaidan iruzur berri bat ekiditeko".

Euskal Herrian posizioak argi daudela berretsi du: "EAJk Madrilgo Gobernuari aurre ez egitea ez da ausardia politiko falta, estatuarekiko menpekotasun harreman hori ontzat ematen dute, PPren eta patronalaren proiektu neoliberal bera partekatzen dutelako".

Euskal Herrian, sindikatuaren apustua ezkerrean, eragile sindikal, sozial eta politikoen artean aliantzak eraikitzea dela jakinrazi du, "ardatz soziala nagusi izango duen burujabetza prozesua martxan jarri behar delako, denborarik galdu gabe".

LAB aliantza berriak eraikitzeko urratsak ematen ari dela esan du: "Bidea egiten ari gara eta LABentzat garrantzia berezia du ELArekin eta euskal gehiengo sindikalarekin egin beharreko aliantzak, patronalarekin dugun borrokan indar korrelazio askoz hobean kokatzen garelako. Herri honek behar duen burujabetza prozesuari eduki soziala emateko. Langileek burujabetza prozesu horrekin bat egin dezaten, eragile aktibo izan behar dugulako".

Konpromiso berriak hartu behar direla nabarmendu du: "Orain da eztabaida politikoa baldintzatzeko garaia, langileok ezin dugu iruzur berririk onartu. Egoerak eta momentuak eskatzen duen erantzukizun eta ardurarekin erantzun behar dugu. LABek eta ELAk estrategia desberdinak ditugu eta hori guztiz da zilegi, bi proiektu sindikal gara, baina bakoitza, bere estrategian gotortu ordez, ausartak izateko momentua da, arriskatzeko momentua da, langileek behar dutelako, herriak behar duelako. Eta LABek bere indar guztia jarriko du horretan".

Agerraldian, Rafa Diez idazkari nagusi ohiarentzat eta euskal preso politikoentzat izan ditu hitzak: "Rafa gure artean izan beharko luke, eta, Rafa aipatuta, ezin utzi aipatu gabe preso eta iheslari politikoak. Hurrengo Biltzarrean presorik ez egotea da gure nahia. Estatuen betoak gainditzeko armagabetzearekin egin bezala, herriak inplikatu behar du. Horrela bada, lortuko dugu".
b_345_138_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_2017_05_26Biltzarra_lauak.png

Ainhoa Etxaide eta Jabi Garnikari ere zuzendu zaie, lekukoa pasatu berri duten idazkari nagusi eta idazkari nagusi ondoko ohiei: "Nire hurrengo hitzak Ainhoa eta Jabirentzat. 2008an zuzendaritza osoa goitik behera aldatu orduko, eta arnasa hartzeko ere astirik gabe, azken urteotan kapitalak gure herriaren aurka egin duen erasoaldirik basatienak gure lehentasunak, plangintzak eta agenda hankaz gora jarri zituen; eta hala, krisialdi betean sindikatuan lemazain izan zineten. Urte zailak izan dira langileontzat, urte zailak sindikatuarentzat ere, baina maisuki eman diozue segida aurretik Rafak eta bere taldeak eginiko lanari".

6 abr 2017

Armagabetzea garrantzitsua da fase berri bat irekitzeko urrats gisa


b_345_185_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_errepresioa_17_04_05agerraldia_17-04-05agerraldia.png

ETAren berehalako armagabetzeak irekiko duen egoera dela eta, gaur, hilak 5, komunikabideen aurrera agertu gara alderdi politiko eta sindikatuok iritzi publikoari geure analisia eta balorazioa jakinarazteko. Gure iritziz helburu hau betetzea oso lagungarri litzateke euskal gizarte eta politikan iraganarekin lotutako epealdi bat ixteko eta aukera emango luke, biktima guztiak gogoan izanik, orainaldi eta etorkizun fase berri batean aurrera egiteko, zeinak oinarritzat bizikidetza izango duen. 

Armagabetzea bakerako beharrezko urrats bat da; ezinbesteko urratsa, izan ere. Horregatik, gure organizazioek eta herritarrek aspaldidanik nahi genuen gertatzea. Armagabetze atzeraezina, erabatekoa, aldebakarrekoa eta baldintza politikorik gabea funtsezko mugarria da bortizkeriaren amaiera prozesu ordenatu eta behin betikoaren baitan. Beraz, albiste ona dugu hau, eta sinesgarritasuna eman nahi diogu, baldintza hauetan adierazita dagoen heinean; espero dugu arrakastaz betetzea. 

Horregatik, beste ezer baino lehenago aintzat hartu nahi dugu urrats hau posible izan zedin bertoko eta nazioarteko hainbat pertsona, organizazio eta erakundek egin duten lana. Hemendik aurrera, gure erantzukizuna da, organizazio politiko eta sindikalak garen aldetik, hainbeste hamarkadak utzitako ondorioak gainditzea. Besteak beste, geure organizazioentzako ere erronkak dira honakoak: hitza armagabetzea; zilegizko gure gorabeherak demokratikoki eta gizalegez bideratzea, eta tirabirak kudeatzeko elkarrizketa eta negoziazioari balioa ematea. Ziur gaude, lehenago esan dugun bezala, armagabetze prozesu hau arrakastaz amai dadin lagungarria izan daitekeela instituzio errepresentatiboak, egiaztatze erakundeak eta gizarte zibila ordezkatzen duten organizazioak behar bezala artikulatzea. Gure organizazioek bakearekiko duten konpromisoa berresten dugularik, honako gogoeta eta eskariak adierazi nahi ditugu: 

  • ETAri galdegiten diogu lehenbailehen egin dezala armagabetze ekitaldi bakarra, aldebakarrekoa, osoa, behin betikoa eta egiaztatua.
  • Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari eskatzen diogu helburu hau gauzatze aldera garatzen ari den lan onarekin jarrai dezala.
  • Ondo deritzogu helburu hau lortzeko gizarte zibileko pertsona eta erakundea inplikatzeari.
  • Gure Instituzioei dei egiten diegu jarrai dezaten gestioak egiten legezko eta segurtasun bermeak izango dituen azken armagabetze ekitaldia babesteko, eta honen jarraipena egin dezaten.
  • Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatzen diegu ETAren armagabetzea burutzen lagun dezatela.
Azkenik, jakinarazten dugu gure organizazioak ordezkatuta egon daitezkeela, erabakitzen duten eran, Baionan apirilaren 8an deituta dagoen ekitaldian, Frantziako eta Iparraldeko ordezkaritza politiko eta sindikal anitz eta zabal baten ondoan.

Sinatzaileak: PNV, EH Bildu, PSE, Podemos Euskadi, Ezker Anitza, Equo Euskadi, Geroa Bai, Podemos Nafarroa, Izquierda Ezkerra, ELA, LAB, CCOO, UGT,, STEE EILAS, ESK, Etxalde Mugimendua, HIRU.

"Prekarietateak industria hartu du"

b_345_259_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industria_17_04_05manifa_Donostia.png
Bilbon atzo egin bezala, LABek manifestaziora deitu du gaur industriaren defentsan, “Prekarietatearekin Industria 4.0rik ez dago. Aberastasuna banatu” leloarekin. Mobilizazioa Gipuzkoa plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Andia kalean duen egoitzaren aurrean amaitu da. Industriaren etorkizuna kolokan dagoela salatu dugu bertan, eta Confebask eta Eusko Jaurlaritzarentzat izan ditugu hitzak: “Inoiz baino aberastasun gehiago sortzen ari den honetan, lapurreta erraldoi bat egiten ari dira, egun argiz eta begibistan”.
Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean hartu dugu hitza, eta Confebask eta Jaurlaritzaren beraren apustuaren aurka aritu gara: “Industria 4.0 bultzatzen ari zaretela diozuen bitartean, Prekarietatea 4 Industria 0 eredua ari zaretete sustatzen”. Negoziazio kolektiborako eskubidearekin amaitu nahi dutela ohartarazi dugu: “Langileen artean lehia sustatu nahi duzue, ikusteko nor dagoen prest baldintza txarrenetan eta soldata eskasenaren alde lan egiteko”.

Hazkunde ekonomikoaren garaian, patronalak eta agintariek aberastasuna banatzeko inongo asmorik ez dutela nabarmendu dugu, eta langileen lan baldintzek okerrera egin dutela ohartarazi: “Lan baldintza okerragoak ezartzen dituzue kontratazio berrietan, eta emakumeek pairatzen duten diskriminazioa betikotu duzue. Pobreziak eta berdintasunik ezak gora egin du. Lana ez da jada pobrezia saihesteko berme bat. Prekarietateak industria hartu du”.

Hala, industriaren defentsan borrokatzen jarraituko dugula berretsi dugu.
 

23 feb 2017

Sorturentzat sindikatuek Confebaskekin lortutako akordioa lorpen bat da


ELA, LAB, CCOO eta UGTk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako itunei lehentasuna emango dien akordioa egin dute Confebaskekin.
  • Sorturen aburuz, lorpen bat da bere horretan eta positiboki baloratzen dugu, aurrerantzean Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hitzarmenak Estatukoen aurrean lehenetsiak izango direlako.
  • Lan erreformekin negoziazio kolektiboa guztiz erasotua iza da eta erabateko zentralizazioa eman da. Horren aurrean Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko defentsa egiten dugu. Negoziazio kolektiborako euskal esparrua aldarrikatzen dugu. Gure hitzarmenak, gure negoziazio eremuak... hemen izan eta mantentzea ezinbestekoa dugu euskal langileok.
  • Akordio Interprofesionala euskal hitzarmenentzat aterki bat da. Baina AI-ak ez du euskal hitzarmenek bizi duten egoera konpontzen. Negoziazio kolektiboaren blokeoa hor dago eta hor segiko du, patronalak desblokeorako konpromisorik ez baitu sartu nahi izanakordioan.
  • Negoziazio kolektiboaren blokeoak milaka euskal langile kaltetzen ditu. Arazoa politikoa da (erreformak, zentralizazioa, patronalari emaniko erabateko boterea...) eta hortaz, konponbide politikoak eskatzen ditu.
Bizi eta lan baldintzen prekarizazioa sakona ematen ari da. Lan baldintza prekarioak, etxe kaleratzeak, gazteen exilio ekonomikoa, pobrezia energetikoa, zaintza lanen prekarizazioa, eta bestelako egoerak ezagutu ditugu azken urteetan. Hori dela eta burujabetza behar dugu lehenik eta behin hain zuzen herritar guztiei oinarrizko behar materialak eta bizi eta lan baldintza duinak bermatu ahal izateko. Ezin dugu inor bide bazterrean utzi eta horretarako herri honek burujabetza behar du, eskumen guztiak behar ditu erabaki guztiak hemen hartu ahal ditzagun.

Jasoko langileek 50 egun bete dituzte greban



b_345_99_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_metala_17_02_21Jaso_Jaso.png

Asteazkenero bezala, Ordiziako azoka dela eta, manifestazioa egingo dute bihar. Hamargarrenez hartuko dituzte Ordiziako kaleak, hitzarmen duin baten alde. Gaur, berriz, Itsasondoko lantegiaren kanpoaldean egin dute protesta. 2015 amaieratik hitzarmenik gabe daude, eta 16 hilabete eman dituzte jada negoziatzen.
Hauxe da Jaso Itsasondoko enpresa batzordeak gaur argitaratutako oharra:

Greba abenduaren 1ean hasi genuen batzarraren %70aren babesarekin. Gaur 50. greba eguna dugu eta bihar, 10. manifestaldia egingo dugu Ordiziako azokan. Aipatu behar dugu, 2015 amaieratik hitzarmenik gabe gaudela eta 16 hilabete daramatzagula negoziatzen. Martxoan aste beteko greba ere egin genuen, egoera desblokeatzeko helburuarekin.

Igoera ekonomikoen gainetik, eskubide sozialak lortu nahi ditugu eta enpresan dagoen diskriminazioarekin amaitu. Tailerreko langileen nominaren homogeneizazioan eta gaixotasun bajetan dago negoziaketa blokeatua. Helburua, presarik gabe baina pixkanaka tailerreko langileen egoera bulegoetakoarekin berdintzen joatea da. Ulertzen dugu ardura gehien duten langileek diru gehiago irabazi behar dutela, baina eskubide sozialek ere denentzako berdinak izan behar dute.

Greban sartu aurretik eta greban gaudela ere, langileak behin eta berriz hitzarmenaren gatazkari irtenbide bat eman nahian gabiltza eta enpresa berriz, ez da batere mugitzen.

Langileok mugimendu garrantzitsuak egin ditugu egoera desblokeatzeko, hoien artean:

- Lorturiko soldata igoera jaistea proposatu diogu zuzendaritzari homogeneizazioak duen kostu guztia konpentsatzeko.

- Gaixotasun bajei jarraipena egin eta absentismoak nabarmen gora egingo balu, hurrengo hitzarmenean baldintza okerragoak sinatzeko gure konpromezua hartu genuen.

- Ikusirik enpresan akordio batera iristea ezinezkoa zaigula ikusita, PRECOraen mediazioa deitu genuen eta erakunde neutral honek esandakoa onartzeko konpromisoa hartu genuen. Dakizuen bezala enpresa etzen agertu.

- Tartean mugimendu gehiago ere egin ditugu

Zuzendaritzak egindako mugimenduei dagokienez, ez dute mugimendurik egin eta horrelaxe aitortzen dute, ez direla beraien posiziotik mugitu.

Otsailaren hasierako batzarra

Bi hilabete greban egon ondoren, komenigarria ikusten genuen beste batzar bat egitea. Esan behar dugu, oso ondo joan zela, langileak oso indartsu gaudela eta denok argi dugula ez garela lanera sartuko zuzendaritzak punturen batean jarrera aldatu gabe. Helburua ez da garaipen batekin ateratzea, baizik eta bi aldeak akordioarekin pozik irtetea eta pixkanaka, eskubide sozialak lortzen joatea. Batzar hau, komitearentzat eta langileentzat oso garrantzitsua izan zen, batzarrak, indar handia duela erakutsi zuelako bi hilabete ondoren.

Gizarte geroz eta indibidualista eta egoistagoa dugun honetan, JASO Itsasondoko batzarra, elkartasun eta duintasunez betea dago. Greba babesten ez duten langileon inguruan, esan, JASOn gertatzen dena lotsagarria dela. Ez dago eskubiderik langile batzuen borroka eta sufrimenduaz lortzen diren hobekuntzak aprobetxatzea, beste batzuek ezertxo ere egin gabe. Badakigu, langile batzuk presio handia duzuela grebara irteteko, baina urrats hori eman behar duzue, zuen laguntzaz eta denok bateginik langileon eskubideak defendatzeko bidea askoz errazagoa izango baita. Presiorik ez eta greba babesten ez dezuten langileon jarrera ulergaitza eta onartezina egiten zaigu.

Oso kezkatuak gaude bai hitzarmen honekin eta batez ere gure etorkizunarekin. Zuzendaritzak jarrera aldatu behar du, langileak entzun egin behar ditu, horrela ezinezkoa da harreman normal bat eramatea enpresa baten barruan. Langileak eta zuzendaritza bat eginda ez bagaude, Plan Industrialik onenak ere ez du balioko gure enpresa aurrera ateratzeko. Langileok prest gaude elkarlan hori berreskuratzeko eta gure indar guztiak JASO indartsuago bat izaten laguntzeko baina horretarako, beharrezkoa da harremanetan eta eskubideetan enpresa justu eta demokratigoagoa izatea. Badakigu egun batetik bestera ez dela egiten baina hori izan behar da bidea.

Amaitzeko, gaur Goierri eta Tolosaldeako enpresa ezberdinetako delegatu sindikal ugari Itsasondon izan dira gure borrokari babesa eman eta elkartasuna adieratziz. Mila esker JASO Itsasondoko batzarraren partetik, gu ere zuekin izango gara behar duzuenean.

8 feb 2017

Desherria: hausturak eta etenak Euskal Herrian

Gure herriaren banaketa administratibo eta politikoak sortzen dituen egoera sozio-ekonomiko ezberdinak ikustarazten dira DesHerria azteketan.

DesHerria iburuaEuskal Herriaren garapena ezin izan dugu euskal herritarrok erabaki. Kanpo interes eta interes partikularrek gure lurraldearen lehentasunak markatu dituzte. Honek, herri izatetik ez izatera eraman gaitu, herri gisa pentsatu eta jokatzera galarazi digularik.
Bi estatuen artean banatuta, eta sistema administratibo ezberdinetan zatituta, egoerak aldatu egiten dira gure herriaren eskualdeen arabera.
Bizi garen Des-herri hau gure etorkizunari aurre egiteko zein egoeratan dagoen bildu nahi izan dugu Ipar Hegoa Fundazioaren eskariz Gaindegiak osatu duen azterketa berezi honetan. Pobrezia, pentsioak, garapen soziala edota enplegu aukerak aztertzen dira besteen artean. Prekarizioak lan mundutik bizitzara salto egin eta geroz eta transbertsalagoa den honetan, Euskal Herriko eremu jakinen artean zein ezberdintasun sortzen dituen azaltzen digu lanak. Aurrera egin nahi badugu, gure lurraldeak eta bertan bizi garenok dugun errealitatea kontutan hartu beharko dugu, ezinbestean.
DesHerria Aldizkaria
Azterketa aurkezteko solasaldia antolatu dugu. Imanol Esnaola Gaindegiako kidea izango dugu aurkezpenean, eta Garbiñe Aranburuk egoera honen aurrean gure herriaren garapen sozio-ekonomikoa bermatu ahal izateko LAB sindikatuak hartu beharreko konpromiso eta erabakiak azalduko dizkigu.

Eguna: Otsailak 16
Ordua: 10:00-13:00
Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea (Andoain)
Joatekoa bazara, fundazioa@iparhegoa.eus helbidean konfirmatzea eskertuko genizuke

Ainhoa Etxaide: "Pertsonak jarri behar dira politikaren erdian, ez merkatua"

b_345_145_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_EskubideSozialenKarta_17_02_03Gizakatea_Manifestazioa1.png


Sindikatu eta eragile sozialetako hainbat ordezkarik giza-kate bat egin dute gaur Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Hain zuzen ere, Lanbidek Bilbon duen egoitzatik Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzarainoko bidea egin dute, EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernuak gizarte politika alda dezala eskatzeko. Murrizketak salatu eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) Gutxieneko Soldata (SMI) bezain beste igotzea aldarrikatu dute. "RGIa, Euskal Herrian egindako bokorrokarekin lortu dugun eskubidea, errespetatzea eta hobetzea eskatzen dugu", adierazi du LABeko idazkari nagusiak.
LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du: "Hauteskunde kanpaina amaitzen denean, diskurtsoak alde batera uzten direnean, politikak egin behar direnean, gobernu batek nor babestu eta nor zainduko duen erakusten du lehenik. Eta Eusko Jaurlaritzak, EAJk eta PSE-EEk, berriro erakutsi dute merkatua izango dela babestuko duten bakarra, pertsonak beharrean". Ildo honetan, LABen aldarria zein den berretsi du: "Pertsonak jarri behar dira politikaren erdian, ez merkatua".

Prekarietatea ez dela lan baldintza kaskarretara bakarrik mugatzen ohartarazi du. "Langileak biluzik uzten dituen sistema bat da prekarietatea, eskubiderik gabe, prestaziorik gabe, merkatuaren eta enpresarien esku. Horrek pobrezia, prekarietatea eta desberdintasun sozialak sortzen ditu", azaldu du Etxaidek.

30 ene 2017

BILTZAR NAGUSIA

2017/01/30 :: 18:44
Azken Eguneraketa:2017/01/30 :: 9:54
HIZKUNTZA
HEMEN ZAUDE:

9. Biltzar Nagusia
LAB 4.0 Gure garaia


 
2017/01/19
b_321_216_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_17_01_19Ponentziak_Biltzar1.png
LABeko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilbon, maiatzean egingo dugun 9. Biltzar Nagusiaren harira. Hain zuzen ere, eztabaida prozesuaren inguruko xehetasunak eman ditugu, eta Ponentzia-taldeen koordinatzaileek zuzendaritzak proposatutako ponentzia politiko sindikala eta antolakuntza ponentzia aurkeztu dituzte.



 APLIKAZIO TELEMATIKOA
9. BILTZAR NAGUSIAREN PROZESUAN LABeko
AFILIATU GUZTIEK PARTE HARTZEKO TRESNA
2016/11/16
b_321_459_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_16_11_15AgerraldiaAurkezpena_biltzarNagusia.png
"LAB 4.0 Gure Garaia". Hauxe da sindikatuak aukeratutako goiburua, 2017ko maiatzaren 25 eta 26an Gasteizen egingo duen 9. Biltzar Nagusiari begira. Hitzordu garrantzitsu hori astelehenean aurkeztu genuen Bilbon, leloa eta irudiarekin batera. Hain zuzen ere, goiburuarekin LABen 40 urteko ibilbidea gogora ekarri nahi izan dugu. Lau hamarkada izan dira, lau fase: sorrera, kontsolidazioa, belaunaldi aldaketa eta, laugarren honetan, eredu sindikalaren berritzea. 
 
b_170_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_16_11_21_gureGaraia.png


b_160_100_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_17_01_19Ponentziak_parteHartu.png
 APLIKAZIO TELEMATIKOA
9. BILTZAR NAGUSIAREN PROZESUAN LABeko AFILIATU GUZTIEK PARTE HARTZEKO TRESNA

AINHOA ETXAIDE
 INFO7ko Kale Gorrian (2016/11/18)
 BERRIAn (2016/11/20)
 EITBko Egun On Euskadin (2016/11/21)
 EUSKADI IRRATIko Mezularian (2016/11/15)
 
GARA (2016/11/26) DEIA (2016/11/28)

b_185_98_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_biltzarNagusia2017_16_11_15AgerraldiaAurkezpena_exekutiba.png
“LABen lerro sindikala berritu dugu krisiaren eta erreformen kontra borrokatzeko, gure egiteko moduak eta langileekin lan egiteko erak egokitu ditugu, gure aldarrikapenak berritu ditugu lan eta gizarte egoera guztiz aldatu delako... LAB berritu batekin iritsiko gara biltzarrera, etxeko lanak eginda”.

LAB sindikatua 9. Biltzar Nagusiaren prestaketa lanetan bete-betean sartu da. 2017ko maiatzaren 25 eta 26an izango da Kongresua, Gasteizen. Hitzordu garrantzitsu honen berri emateko agerraldia egingo dugu datorren asteartean, azaroak 15, Bilboko egoitzan. Osasun betean eta indartsu iristen da sindikatua hitzordu garrantzitsu honetara. Besteak beste, azken urteotan sindikatuak bere idazkaritza nagusian izandako gure bi lemazain bikain hauei esker.