HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

Mostrando entradas con la etiqueta Iritzia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iritzia. Mostrar todas las entradas

12 jul 2021

[IRITZIA] Aldaketarako indarrak askatzeko unea

 

Garai berri batean sartzen ari gara. Osasun krisia gainditzen doan neurrian, krisi ekonomiko eta sozialari erantzun egoki bat emateko premia areagotzen ari da. Unea da patronala eta instituzioen aurrean indarrez agertzeko, mezu argi bat bidaltzeko eta neurri zehatzak eskatzeko.

Batzuk “normaltasunarekin” amets eginez oporrak antolatzeari ekin diote. Aurreko krisiaren aitzakian inposaturiko lan erreforma, pentsio erreforma, murrizketa zein zerbitzu publikoen merkantilizazio eta pribatizazio politiken eraginez, beste askorentzat, ordea, oporrak eta normaltasuna, biak, dira ameskeria, gutxieneko bizitza duin bat ezinezko zaien honetan.

Pandemiaren datuek horretarako tartea uzten dutenean, labana gurinetan bezala mezu baikorrak sartzen ari zaizkigu alde guztietatik. Okerrena pasa dela, ekonomiak hazkunde handia eta azkarra izango omen du, langabezia tasak murriztu, ostalaritzan eta merkataritzan dena lehengora itzuli. Logika kapitalistari erantzuten dion Barne Produktu Gordinari (BPG) begira jarri nahi gaituzte. Guri ez digu adierazle horrek balio: lan merkatu araututik kanpo geratzen diren zaintza lanak ez ditu kontuan hartzen, ez du sortzen den aberastasuna modu orekatuagoan banatzea bermatzen, ez du lan duina ziurtatzen, ez du zerbitzu publikoen kalitatea neurtzen eta ez du aberastasuna sortzeko aztarna ekologikoa zein den kontuan hartzen.

Aldaketak beharrezkoak dira, trantsizio ekosozialista eta feminista da gure bidea, bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko. Sektore publikoak izan behar du ekonomia jardueraren ardatza; lan guztiak aitortu eta banatu zein ondasuna banatzeko politikak bultzatu behar dira eta indarrean dagoen produkzio eta kontsumo eredua auzitan jarri behar da.

Ez da hau krisiari eman nahi zaion erantzuna. Merkatuaren logika gailendu da berriro. Enpresa transnazionalen mesedetan Europako Funtsek ezarri dute garai berrirako joko-zelaia. Diru publikoa erruz jarriko da esku pribatuetan, inolako baldintza sozialik eta konpromisorik eskatu gabe. Ekonomia ulertzeko ikuspegi androzentrikoa nagusitzen da. Pandemiak oso argi utzi du bizitza sostengatzeko ezinbesteko lanak zeintzuk diren, baina zaintzaren aferak irtenbide egokirik gabe jarraitzen du, oinarrizko lanetan ari diren sektore feminizatu eta prekarioek aitortza politiko, ekonomiko eta sozialik gabe. Enplegu duina bermatu edota zerbitzu publikoak hobetzea ere ez daude politika publikoen lehentasunen artean.

Funts horietatik dirua jaso nahi duten estatuek baldintza batzuk bete behar dituzte eta fin ari dira horretan Euskal Herriko langileon lan eta bizi baldintzen gaineko erabakiak inposatzen dizkiguten bi estatuak. Lan erreformak bertan behera utzi behar dira, kalitatezko enplegu publikoa sortzeko apustua egin eta enplegu hori egonkorra izan dadin bermatu. Madrilgo Gobernuak ez du horrelakorik egingo, neurri zuzentzaileren bat hartuko balu gaitz erdi, baina askoz gehiago behar da, negoziazio kolektiboaren zentralizazioari mugak jarri eta enplegu duina bermatzeko. Gauza bera pentsioekin, pentsio erreformek ezarritako murrizketak ez dira lehengoratzen eta kapituluka dator pentsio sistema publikoan murrizketa berriak ekarriko dituen erreforma. Parisen ere, bide beretsutik, langabezia prestazioak mugatuko dituen erreforma lantzen ari dira eta pentsioen erreforma berri baten aukera berriro zabaldu da. Langileei bizitza duina bermatzeko, lan harremanek eta pentsio eta babes sozial sistemek eraldaketa sakona eskatzen dute. Eta, zalantzarik gabe, Euskal Herriko Lan Kodea eta Gizarte Segurantzako lege propio baten aldeko olatua sortzeko garai ezin aproposagoa da hau. 

Egun ditugun eskuduntzekin gehiago egin daiteke. Kontzertu Ekonomikoak ematen dituen aukerak herritarren zerbitzura jartzeko eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Bada garaia zerbitzu publikoak indartzeko, zaintza sistema publiko komunitarioa bultzatzeko eta zerga erreforma sakona sustatzeko.

Langileok behar ditugun erantzunak ez dira elkarrizketa mahai baten bueltan adostuko, aldaketak borrokatu eta irabazita baizik, ezker subiranismoaren eta langileen lidergotik. Euskal Errepublika sozialista, feminista eta euskalduna ortzimugan, herri burujabetza prozesua bultzatuz egin behar dugun bidea da.

Euskal Herrian, borroka sindikal eta sozial ugari ditugu piztuta, lantokiak, auzoak eta herriak zipriztintzen ari diren borroka eredugarriak, Tubacexeko gatazkatik abiatuta Aiaraldean sortu den dinamika soziosindikala, kasu (kaleratzeak baliogabetzen dituen epaia irabazi berritan, langile borrokalari guztiei zorionak lerro hauetatik, borrokak merezi du!). Iazko urtarrilaren 30ean egin genuen azken Greba Orokorra. Ez zen erantzun greba bat izan, ofentsibara planteatu genuen greba izan zen eta pandemiak ez gaitu kaleetatik atera. Momentuak greba eta mobilizazio berriak deitzea eskatzen du. Zentzu berean hitz egin zuten pentsionistek maiatzaren 29ko manifestazioetan. Gisa honetako deialdi batek eskatzen dituen gehiengo eta adostasunak eraikitzeko saiakeran jarraituko dugu LABetik, borroken konfluentzia momentua bilatzeko prest gaude.

Garaia da, erreforma eta murrizketa berrien zain egon gabe, indarrean daudenak atzera bota eta bidean direnak baldintzatzeko. Garaia da eraldaketa sozial eta aldaketa politikoaren aldeko indarrak askatzeko.

27 jul 2017

Garbiñe Aranburu: "Ezkerreko eragileen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua"



b_345_230_16777215_0___materiala_argazkiak_argitalpenak_iraultzen_17_06_23Garbine_Garbine1.png

9. Biltzar Nagusian LABen Idazkari Nagusi berria izateko aho batez hautatua izan da Garbiñe Aranburu. Etxeko lanak eginda iritsi da sindikatua Biltzar Nagusi honetara eta beste horrenbeste jarri dizkio bere buruari datozen urteei begira. Arlo politiko, sindikal eta sozialari begira lan egiteko borondatea du LABek eta guztiak izan ditu aipagai Garbiñe Aranburuk, "Iraultzen" aldizkariaren azken zenbakian egindako elkarrizketan.
LABeko idazkari nagusi berria zara, nola ikusten duzu zure burua?

Ardura eta erantzukizun handiarekin, baina era berean ilusioz betea. Hasteko, azpimarratu nahiko nuke sindikatua dagoen lekura iritsi dela aurretik beste batzuk lan asko egin dutelako. Konkretuki, pertsona batzuk aipatu nahiko nituzke, haiekin egin dudalako nire ibilbidea zuzendaritzan eta haiekin konpartitu ditudalako azken urteak eta militantzia. Lehenik, Rafa Diez aipatu nahiko nuke. LABeko Idazkari Nagusi zela sartu nintzen zuzendaritzan, 2004ean. Ez du Biltzar Nagusian parte hartzeko aukerarik izan berriro. Jabi Garnika eta Ainhoa Etxaidek egindako lana ere ez dut ahaztu nahi, Biltzar Nagusi honetan zuzendaritza ardurak utzi dituzte eta haiekin ibilbide luzea egitea tokatu zait. Aipatu ditudan lagun horiek eta beste batzuk egindako lanagatik ez balitz, sindikatua ez litzateke egongo gaur egun dagoen lekuan.

Eta sindikatua?

Sindikatua osasuntsu ikusten dut. Ordezkaritza mailan eta ordezkaritzari dagokionez hazten joan da. Momentu honetan bigarren sindikatua gara EAEn, Nafarroan ere inoiz baino ordezkaritza altuagoa dugu %15eko langa gaindituta eta Ipar Euskal Herrian azken hauteskundeetan oso emaitza onak lortu ditugu. Niri egoera hau egonkortzea gustatuko litzaidake, atzera pausorik ez ematea. Bestalde, sindikatu kohesionatu bat ikusten dut. Eredu sindikala berritzeko eztabaida prozesu oso bat martxan jartzeko gai izan den sindikatua da gurea.

9. Biltzar Nagusi honetan erronka mardulak jarri dizkio LABek bere buruari. Prozesua bera ezberdina izan da parte hartzea bultzatzeari begira.

Biltzar honetan hainbat berritasun izan dira. Gure helburua ahalik eta prozesu partehartzaileena izatea zen. Ahalik eta jende gehienarengana iritsi nahi genuen. Eztabaida prozesua jarraitzeko bideak erraztu asmoz, bitarteko berriak eskaini dizkiegu militanteei. Aplikazio berezi bat martxan jarri dugu afiliazioari prozesuaren jarraipena errazteko asmoz eta Biltzar Nagusiaren inguruko informazio guztia eskura izan zezan. Horrez gain, solasaldi sorta bat ere egin dugu Biltzar Nagusiko eztabaidan landu izan ditugun gai nagusien inguruan gehiago sakontzeko. Aurtengoan zuzendaritza aukeratzeko modua ere berria izan da, hau da, azken bi Biltzar Nagusietan zerrenda itxien bidez aukeratu zen Nazio Komitea eta oraingo honetan hautagaitza alternatiboak aurkezteko aukera egon da. Uste dugu aldaketa hau modu positiboan baloratu dela.

b_345_308_16777215_0___materiala_argazkiak_argitalpenak_iraultzen_17_06_23Garbine_Garbine3.png

Ponentzietan hala jasotzen zen eta hala onartu da: feminismoruntz urrats berriak emango ditu sindikatuak. Zehaztuko al zenizkiguke?


Berritasun nagusia kapitalarekin dugun gatazka birdimentsionatzea izango da. Birdimentsionatze horrek eramango gaitu feminismoan sakondu eta urrats berriak ematera. Gure burua feministatzat aldarrikatzetik praktika feministaruntz urrats berriak emateko erabakia hartu dugu Biltzar Nagusi honetan. Urrats berri horiek emateko aipatutako kapital/bizitza gatazkari erantzungo dion estrategia sozio-sindikala garatuko dugu.

Bestalde, antolakuntza mailan ere erabaki berriak etorriko dira. Alde batetik, idazkaritza feminista indartuko dugu bitarteko gehiago jarriz, eta, bestalde, eskola feminista bat martxan jartzea erabaki dugu. Eskola hau formakuntzarako gune bat izango da, sindikatuko kideak lerro feminista horretan sakontzeko aukera emango diena.

Diozun bezala, Biltzar Nagusi honetako aldaketa handietariko bat kapital/lana gatazkatik kapital/bizitza gatazkara pasatzea izan da. Zer esan nahi du horrek?

Momentu honetan kapitalismoarekin dugun talka horri dimentsio berri bat eman nahi diogu. Kapitala eta lanaren arteko talka bere horretan mantendu baino, areagotu egin da azken urteetan. Horregatik iruditzen zaigu dimentsio berri bat eman behar diogula. Hain zuzen ere, garbi dago kapitalarentzat errentak eskuratzeko eremu nagusia lan harremanetan dagoela, lan harremanak prekarizatuz, soldaten eta lan baldintzen eraispenaren bidez. Lan harremanetan ematen ari den desarautze horren bitartez kapitala aberastasuna eta boterea pilatzen ari da.

Gure iritziz, egoera aztertzerako orduan bestelako faktoreak kontutan hartu behar dira. Hala nola, kontutan izan behar dugu lanak bere osotasunean aitortu gabe jarraitzen duela. Hau da, lan produktibo eta erreproduktiboaren arteko banaketak bere horretan jarraitzen du eta horrek emakumeenganako zapalkuntza bat suposatzen du. Gainera, lan mundura sartzen garenean bigarren mailako langile gisa kontsideratuak gara eta horrek dakar prekarietate maila altuagoa pairatzea eta soldata baxuagoak izatea.

Kontuan izan behar dugu ere sektore publikoan ematen ari den pribatizazio eta merkantilizazioa, baita aplikatu diren murrizketak ere. Bestalde hainbat eskubide, etxebizitza eskubidea adibidez, garatzeko aukerarik ere ez da egon. Gainera ez dago babes sozial sistema egokirik eta inoiz behar beste garatua izan ez den ongizate estatu horretan azken urteetan murrizketak izan dira. Ikusi besterik ez dago zer gertatu den diru sarrerak bermatzeko errentarekinarekin. Honekin guztiarekin batera naturaren neurrigabeko ustiapen baten aurrean gaude.
Horrek guztiak eredu hau ez dela jasangarria, ez dela bizigarria, esatera garamatza, eta, horregatik, kapitaralarekin daukagun gatazka kapitala eta bizitzaren arteko gatazka gisa ezaugarritu behar dela diogu.

Ildo honetatik iritsi da ekintza soziala garatzeko beharra?

Bai. Bizitza duinerako eskubidea jarri behar dugu erdigunean eta horrek lan munduan ematen den prekarizazio prozesuari aurre egin behar izatea dakar. Horrekin batera, argi dugu ezin dugula mugatu soldatapeko langileen lan baldintzen hobekuntzara, langile kolektibo guztiei eskaini behar dizkiegu alternatibak. Eta LAB izan behar da erreferente bat langile kolektibo horientzat guztientzat. Alde batetik, gure praktika sindikalak eta antolatzeko moldeak egokituz, eta, bestetik, bizitzaren prekarizaziori aurre egingo dion eredu alternatibo baten, bestelako eredu sozio-ekonomiko baten eraikuntzan sakonduz. Horrek ekintza sozialeko egitura garatzeko beharra eskatzen du.




Horrek guztiak antolakuntzan eragina izango du. Zein izango dira aldaketa nagusiak?


Aldaketa nagusia egitura bera sortzea eta indartzea izango da, federazioen pare jartzea ekintza sozialeko egitura hori. Federazioen pare jartzeak esan nahi du zuzendaritzatik eskualdeetaraino izango duela garapena. Bertan Karta Soziala, ekosozialismoa, politika publikoak edo pentsiodunena bezalako gaiak landuko ditugu. Horrez gain, kolektibo ezberdinekin aliantzak eraikitzeko bidea izango da. Gai hauek orain arte landu badira ere, egitura honen sorrerarekin lanketa indartzea erabaki dugu.

Eskubide Sozialen Kartaren bidez zabaldutako bidea ere erabakigarria izango da egoera sozialari aurre egiteko orduan?

Guretzat, eta ponentzian hala jasotzen dugu, tresna estrategiko bat da. Burujabetza prozesuak eratzailea izan behar du, hau da, estatugintza prozesu bat. Eta, gure ustez eraldatzailea ere izan behar du, gaur egungo eredutik eredu berrira eramango gaituen prozesu bat izan behar du eta horretarako iruditzen zaigu karta soziala bitarteko ezinbestekoa dela. Hau diogu Eskubide Sozialen Kartan gehiengo sozial eta sindikal zabal bat elkartzen garelako eta gehiengo horrek eraldaketaren aldeko apustu argi bat egiten duelako. Gainera, Karta osatzen dugun eragileok eraldaketa horretarako burujabetza beharrezkoa dela defenditzen dugu. Iruditzen zaigu, burujabetza prozesua aldarrikatzen dugunean, kartak paper garrantzitsua duela. Beraz, gure apustua Eskubide Sozialen Karta indartzea izango da.

Azken hilabeteetan ELArekiko gerturatze bat egon da. Bide honetatik jarraitzea garrantzitsua da?

Egia da azken urteetan ELArekin desberdintasun handiak izan ditugula, estrategia ezberdinak eraman ditugula aurrera. Ponentzian azaltzen genuen bezala, kapital/bizitza gatazkaren aurrean beste eredu bat eraiki behar da, eta, horretarako, estatu propio bat behar dugu, euskal errepublika. Gure ustez, burujabetza prozesu oso bati esker iritsiko gara helmugara, eta erronka horretarako aliantzak behar ditugu.

Aliantzen atalean ELA da gure aliatu nagusia. Esparru politikoan zein esparru sozial eta sindikalean elkarlanean aritzeak aukera handiak emango lituzkeela uste dugu. Patronala eta kapitalaren aurrean konfrontazioa indartu behar dugu, baita instituzioen aurrean interpelazio gaitasuna handitu ere, bestelako politika publikoak egitera behartzeko. Horrez gain, sindikalgintza abertzaleak zer esan handia du herri honek behar duen burujabetza prozesua sustatu eta ardatz sozialaren gainean garatu dadin.

ETAren armagabetzea burutu ostean, zer nolako urratsak eman beharko lirateke, zuen ustez, euskal gatazkaren konponbidean.

Zentzu horretan, Biltzar Nagusian ebazpen bat onartu dugu. Ebazpen horretan elementu desberdinak jasotzen ditugu, baina, gure ustez, momentu honetan lehentasunezkoa da preso eta iheslarien aferari irtenbidea ematea, hau da, larriki gaixo dauden preso guztiak baldintza gabe askatzea eta euskal preso eta iheslari politiko guztiak askatzeko prozesua abiatzea. Beraz, datozen hilabeteetan gure indarrak horretan jarriko ditugu.

Zentzu honetan, zer lanketa aurreikusten da?

LABen datorren urteko plangintzan lerro nagusienetariko bat izango da honako hau, baina ikusi beharko da zer urrats emango ditugun. Gai honen inguruan, kurtso honetan hainbat ekimen burutu dira. Besteak beste Ireki ekimena aipatuko nuke. Datorren kurtsoari begira presoen aldeko lerroarekin lanean jarraitu behar dugula eta lantokietan presente egon behar duela argi dugu. Horrez gain, gure apustua izango da beste sindikatuak borroka honetara batzea.

b_345_277_16777215_0___materiala_argazkiak_argitalpenak_iraultzen_17_06_23Garbine_Garbine5.png

Burujabetza beharra azpimarratzen du maiz sindikatuak. Zer ekarriko dio euskal langileriari?

Gaur egun bizi dugun oldarraldi neoliberalari aurre egiteko ezinbestekoa da burujabetza prozesua martxan jartzea eta, burujabetza prozesu horren bidez, Estatu batera iristea. Egunero lantoki zein kalean ikusten dugun bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko eredu ekonomiko eta sozial berri bat beharrezkoa dela diogu, baina ezinezkoa ikusten dugu aldaketa sozial hori bere osotasunean gauzatzea aldaketa politikorik gabe. Estatu egiturak behar-beharrezko ditugu herri honek eskatzen duen aldaketa eraiki nahi badugu.

Bien bitartean, gaur egungo politika publikoek beste norabide bat hartu behar dutela diogu, eskuduntza mugatuak izan arren urratsak emateko aukera baitago borondatea izanez gero. Hala ere, benetako eta sakoneko aldaketa nekez lortuko dugu erabakitzeko ahalmenik gabe. Horregatik diogu langileek egunerokoan dituzten arazoei irtenbidea topatzeko modu bakarra burujabetza prozesu hori martxan jartzea dela.

Zein da LABek langileei egiten dien eskaintza datorren kurtsoari begira?

Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta bizitza duinaren aldeko borroka egiteko ekintza sindikal eta soziala indartu behar dugu. Soldatapeko langileen lan baldintzen defentsatik harago, LABek lanaren aitortza osoa egin eta langile kolektibo guztientzat izan behar du eskaintza sindikala. Datorren kurtsoari begira  LABentzat langile klasea berrosatzea lehentasunezko erronka izango da. Azken batean, kapitalismoak langilegoa zatitzea lortu du, klase gisa gure indarra ahulduz. Guk argi dugu gure indarra kolektiboan dagoela, eta, beraz, gure eskaintza langile klasea osatzen duten kolektibo ezberdin horiek LABen parte sentitu eta batzea da. Helburu honekin, kolektibo ezberdinak saretzeari begira, hain zuzen ere, antolakuntza mailan erabaki berriak hartu ditugu.

Ezinbestekoa da langileen mobilizazio eta aktibazioan urrats berriak ematea, kalean eta lantokietan. Langileon kontrabotere gaitasuna handitu behar dugu, patronalaren asmoei aurre egin eta instituzioak herritarren gehiengoaren mesedetan izango diren erabaki politikoak hartzera derrigortzeko.

Ezkerreko eragile sindikal, sozial eta politikoen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua; ardatz soziala nagusi izango duen burujabetza prozesu bat martxan jarri behar dugu.

Aliantza berriak eraikitzeko urratsak ematen ari gara, bidea egiten ari gara eta LABentzat garrantzia berezia du ELArekin eta euskal gehiengo sindikalarekin egin beharreko aliantzak. Patronalarekin dugun borrokan indar harremana askoz hobean kokatzen garelako; herri honek behar duen burujabetza prozesuari eduki soziala emateko eta langileek burujabetza prozesu horrekin bat egin dezaten.

14 dic 2016

AINHOA ETXAIDE "BERANDU BAINO LEHEN" SAIOAN (Azpitituluekin)

AINHOA ETXAIDE "BERANDU BAINO LEHEN" SAIOAN (Azpitituluekin)

13 nov 2012

Euskal langileriak bere bidea

Sonia González, Komunikazio idazkaria, Garbiñe Aranburu, Ekintza Sindikaleko idazkaria eta Igor Urrutikoetxea, Nazioarteko idazkaria
 
Azken bost urteotan, 2008tik hona, kapitalaren erasoak ez du etenik izan. Euskal Herria eraso horiei erantzuten ari da lantokietan nahiz kalean, eta sindikalgintza borrokalariak ere horretan dihardu, Europako herri ezberdinetan. Jasaten ari garen erasoak kapital finantziero trasnazionalak, Europako kontseilua, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentralaren eta enparauen eskutik zuzenduak dira. Horren aurrean, desiragarria litzateke Europa mailako erantzun bat, Europako herrien borrokaren norabidean eta berau indartzera bideratua. Izaera horretako deialdi batetik kanpo ez litzateke LAB geratuko. Ez da halakorik eman, ordea, zenbaitek aldez edo moldez hala mozorrotu nahi izan duten arren.
 
Argumentu hori bera behin eta berriro errepikatzeak ez du errealitatea aldatu: ez Txiprek ez Belgikak, ez Maltak ez Italiak, ez dute greba orokorra deitu azaroaren 14an. Greba orokorrerako deialdia iberiar penintsulara mugatu da.
 
Une honetan Toxo jauna lehendakari duen Europako Sindikatuen Konfederazioak egin duen deialdia ez da Europa mailako erantzun estrategia bat eratzeko urratsa, indarra eta mobilizazio gaitasuna galtzen ari diren sindikatu bik Estatuan eginiko greba deialdiari zilegitasuna eta sostengua emateko ahalegina baizik. Esan dezagun, bestalde, CCOO eta UGTri babesa eman dien sindikatu konfederazio hori ezinbestekoa izan dela ere Europar Batasunaren egungo eredua finkatzeko, guztiz erregresiboak diren zuzentarauak babestuz, behin baino gehiagotan. LABek, beste hainbat sindikaturen moduan, ez du konfederazio horretan parte hartzen.
 
Erabakiguneak gero eta urrunago daude eta ondorioz, hartzen diren erabakiak ere langileen interesatik aldenduago daude. Horretaz jakitun gara eremu sozial ezkertiarra osatzen dugun guztiak, eta beraz, erabakiguneak eta parte hartzeko gaitasuna herrira gerturatzeko beharra aldarrikatzerakoan ere bat etorri beharko ginateke guztiok. Ulertezina da euskal langileok bide horri uko egitera behartu nahi izatea, eta are ulertezinagoa, interes nazionalak eta klase interesak artifizialki elkarren aurka jarri nahi izatea, ez bada, langile klasearen batasunaren ustezko defentsa horren atzean Espainiaren batasunaren defentsa gordetzen dela.
 
Interes nazionalak eta klase interesak ez daude kontrajarriak, txanponaren bi aldeak dira. Krisiaren kudeaketaren ondorioz gero eta pertsona gehiago ari da ulertzen banatu ezin diren bi bide direla, alegia, herri baten erabakitzeko eskubidea eta bertako langile klaseak erabakietan parte hartzeko eskubidea, bata zein bestea ezinbestekoak direla erabakiak demokratikoki hartuko badira. Egungo defizit demokratiko honek ahalbidetzen du erabakiak kapital finatziero handien esku uztea, herri borondatearen gainetik.
 
CCOO eta UGTren segizio-sindikalgintza ez da aldatu, ezta neurrigabeko eraso urte latz hauetan ere. Bere horretan jarraitzen dute Baskongadetan, non gutxiengoan elkarrizketa sozialerako mahai batean eseri diren, Patxi Lopezen murrizketei babesa ematea beste helbururik gabe. Eta berdin jarraitzen dute Nafarroan: martxoan LAB eta ELArekin indarrak batzeaz hitz egiten zuten, eta hiru hilabete geroago akordioa sinatzen ari ziren erreforma finkatzeko. Moderna planarekiko eta azken 20 urteetan antolatzen diren txiringitoekiko ere, lehengo lepotik burua.
 
Euskal Herria ez dugu 2008ko egoerara itzuli nahi. Gure bidea ez da batzuetan erreformen aurka mobilizatu eta besteetan kapitalaren helburuetan laguntzea, hori beste batzuren hautua da. Gogoratu behar dugu 2011ko urtarrilean pentsioen erreformarekin gertatutakoa: CCOO eta UGTk Madrilen erreforma sinatzen zuten bitartean, urtarrilaren 27an, euskal langileria kalera atera zen.
 
Deigarria da, irailaren 26ko greba deialdia bertan behera uzteko deia egin zigutenek, bi hilabete geroago, greba ez deitzeagatik kritikatzen gaituzte. Deialdi bati zilegitasuna arrazoiak azalduz ematen zaio, eta ez, kasu honetaz bezala, bat egiten ez dutenekiko deskalifikazioetan oinarrituz.
 
Guztiz ulergarria da zenbait langileren aldetik batasun sindikala nahi izatea. Batuta indartsuagoak gara, noski. Baina hori bezain argi izan behar dugu zertarako batu indarrak, zein den helburua. LABek argi du indarrak batzea dela bidea, eta bistakoa denez apustu hori ari da emaitzak ematen, gero eta sektore gehiago ari zaizkigu batzen 2009an abiatu genuen bidera. Euskal Herrian martxan da prozesu sozial bat, bestelako eredu bat eraikitzeko borrokan. Helburu horretan jarri du LABek bere indarra.
 
Ez gaude murrizketa jakin batzuen aurrean, eredu ekonomiko eta sozialaren erabateko eraldaketa bat da ezarri nahi zaigu, baliabide publikoak eta langileon eskubide laboral eta sozialak egunetik egunera bortitzagoa den kapitalari saldu nahi zaizkio azkar eta merke. Horri aurre eginez Euskal Herria bidea egiten ari da, herri bezala, benetako alternatiba baten alde. Euskal Herriak badu baliabide nahikoa, baita antolakuntza eta mobilizazio gaitasuna ere aurrera egiteko, zentzu guztietan espainiar Estatuak dakarren lastrerik gabe.
 
Madrilera begira egoteari uzteko ordua da. Inoren zain egon gabe, guk geuk 2009an hasitako ibilbideaz jakitun izan eta baloratu egin behar dugu. Orain aurrera egiteko unea da, eremu sozial, sindikal eta politikoan akordio estrategikoak bultzatuz, Euskal Herrian eta Euskal Herrirako, bertako langileen zerbitzura egongo den eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki nahi dugunon artean.

12 nov 2012

YO NO SOY VIOLENTO.

x Jose Luis Insausti
http://joseluisinsausti.blogspot.com

 
 
Yo no soy violento nunca lo he sido y no creo que con la edad que tengo la violencia anime en mi interior. Al contrario cada dia que pasa procuro ser mas pacifico, buscar la paz en cualquier instante en cualquier esquina a cualquier hora. Yo no soy violento pero que nadie pretenda que sea sumiso el resto de mi vida.
 
Violento es nacer sin que te deseen a la fuerza o por imperativo legal.
 
Violento es morir de hambre porque no te llega nada al estomago cuando diariamente se pudren millones de alimentos en cualquier almacen en cualquier contenedor.
 
Violento es trabajar todo un dia por un misero euro, sin ningun derecho sin ninguna otra posibilidad. Violento es querer trabajar y no encontrar donde.
 
Violento es llegar a viejo y enfermo y tener que sobrevivir con una pension de menos de quinientos euros.
 
Violento es tener que irte de tu hipotecada casa y ver como el mismo banquero que te ofrecio el universo entero te arranca de cuajo la cerradura para siempre dejandole a deber para colmo el resto de tu vida cientos de esos malditos euros.
 
Violento es ver como unos policias mandados por alguien desde algun despacho revienta la cabeza a un padre y a su hijo en la calle porque el pobre iluso quiere mas calidad en la enseñanza.
 
Violento es señalar con el dedo y con la ley todo aquello que al pueblo se le prohibe y en los grandes salones del reino a escondidas y a oscuras hacer despues todo lo contrario.

 Violento es dar cobijo a imputados y convictos a corruptos y conversos en el propio estado.
 
SIN DUDA, NO. Yo no soy violento pero que nadie pretenda que sea sumiso el resto de mi vida.
 
Violento es ver como te ofrecen la luna a tan solo unos pasos de tus sueños, puede que incluso sea violento decir las verdades a quemarropa desordenadas con palabras pobres y mal sonantes en voz alta y con gritos desmesurados, pero mas violento es ver como mienten desde el poder sin pestañear un instante.
 
Violento es quitarle la vida a alguien por su lucha obrera, social, su lucha por su vivienda.
 
Violento es sacarles la sangre y la vida al pueblo y despues arrojarles al oscuro desierto de la vida.
 
SIN DUDA, NO. Yo no soy violento, pero que nadie pretenda que sea sumiso el resto de mi vida.

16 abr 2011

El Obrero

 
  x Jose Luis Insausti Urigoitia  
Prejubilatua eta LABeko afiliatua

20 feb 2011

La productividad: el nuevo fetiche

La propuesta de la canciller de Alemania Angela Merkel de unir productividad y salarios parece haber cogido desprevenidos a empresarios, sindicatos y gobiernos; pero las aguas están volviendo a su cauce y dejan al descubierto las intenciones reales de la propuesta Merkel. Y toca recolocarse para salir en la foto. ... irakurri

1 feb 2011

"CCOO eta UGTk PSOEk krisiaren aurrean hartutako bidea berritsi dute"

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia izan da bertan eta besteak beste, euskal langileriak pasaden ostegunean inposatu nahi diguten pentsio erreformari ezezkoa argi eta garbi eman ziola adierazi du. ... irakurri

9 nov 2010

CONVENIO DEL METAL DE GIPUZKOA

  x Jose Luis Insausti Urigoiti
Prejubilatua eta LABeko afiliatua

La lucha obrera sigue firme y hay que potenciarla mucho más. El acuerdo alcanzado por ELA y LAB se basa en respetar integro los contenidos actuales y garantiza una subida salarial. La actitud de esquirolaje activo que han mantenido CCOO y UGT, aprovechándose de la lucha de miles de trabajadores del metal que han sacrificado parte de su salario en defensa del convenio del metal de Gipuzkoa, se puede calificar de indigna e impropia de un Sindicato que dice ser honrado.   ...+   

10 oct 2010

Langileen esparruan galdutako duintasunak

x Jose Luis Insausti Urigoitia
Prejubilatua eta LABeko afiliatua
Gaur egungo ziurgabetasunen aurrean erabakia hartu behar dela kontuan izanik gogoeta egin beharko lukete sindikatuek, langileek eta gizarteak oro har.
Gizarte ekoizleko langileok hainbat eta hainbat urtetan egindako borrokaren emaitza izan behar genukeen lagungarri. Horri dagokionez, ez dugu ahaztu behar aspaldidanik egindako aldarrikapen sindikala, lorpenak, sakrifizioak, kalean egindako borroka, baita galdu ditugun askatasunak ere. Zenbaitek bizitza ere galdu du borroka horretan…  ...+