HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

Mostrando entradas con la etiqueta Formazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Formazioa. Mostrar todas las entradas

19 ene 2023

Talaia 14. Enegia, krisitik aukera berrien garaira

 

Talaiaren 14. zenbakia kaleratu dugu. LAB sindikatuko ekintza sozialak eta Ipar Hegoa fundazioak elkarlanean egindako aldizkaria berrikuntzekin dator gainera.

Berrikuntzak azalean, itxuraz pixka batmoldatu bait dugu aldizkaria, eta berrikuntzak mamian ere, atal monografikoaz gain ekintza sindikaleko komunitateari tarte bat egiten bait diogu aldizkari eraberrituan.

Alde batetik, eta orain arteko ereduarekin jarraituz, Dossierra deitu diogun atal monografikoa dugu, zenbaki honetan energiaren gaia landu asmo duena, langileen bizi baldintzetan izugarrizko eragina izaten ari den problematika, hain zuzen ere. Energia krisiak ardaztu ditu azken hilabeteak eta aurrera begira ere berdin izaten jarraituko du.

Beti bezala, gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi izan dugu, dituen dimentsioa ezberdinak jasotzeko asmoarekin. Hasteko, Juan Bordera elkarrizketatu dugu Ukrainako gerrak krisi energetikoan suposatu duen azelerazioaz hitz egiteko. Ondoren, Alicia Valero trantsizio energetikorako ezinbestekoak diren mineralen gabeziaz eta horien kudeaketarako proposamen zehatzez aritu zaigu. Isidro Esnaolak, aldiz, energia krisiak ekonomikoki dituen eraginez gogoetatu du. Jarraian, Juango Álvarezek lanaren eraldaketa ekosozialaren inguruko hausnarketa luzatu digu, Nissan Zona Francako kasua adibide hartuta. Eta, bukatzeko, Oihana Lopetegik LABek trantsizio energetikoari begira duen posizioa garatu du artikulu batean.


Ohiko atal monografiko horrez gain, beste zenbait gai ere landu nahi ditugu hemendik aurrera. Hasteko eta behin, momentuko egoera politiko-sindikalaren irakurketa egin eta ditugun erronkez hausnartzeko tartea hartu nahi dugu. Bestalde, LABen programa sozioekonomikoaren atal ezberdinetan sakontzeko asmoa ere badugu. Oraingo honetan trantsizio batzordeen proposamenarekin hasi gara. Eta, amaitzeko, gomendioen atal berri bat osatu dugu. Bertan, Jule Goikoetxea eta Albert Nogueraren Estallidos liburua erreseinatu dute Irati Sienra eta Ander Bilbaok.

2 ene 2022

Ikusmiran 08 langileriaren lan eta bizi baldintzak

 2021eko azaroan Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak biltzen dituen txostena eskuragarri duzue.

Ikusmiran08 www2

 

Aurkeztu berri dugun Ikusmiran, Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak azterlanean, ondorio nagusiena honakoa izan da: 2010 eta 2013an ezarritako erreformek indarrean jarraitzen dutela eta horrek lan eta bizi baldintzen prekarizazio orokor bat ekarri dutela, eta gainera, pandemiaren ondorioz sorturiko krisiari aurre egiteko hartu diren erabakiek ez dutela langileria jarri erdigunean, ehun produktiboa baizik. Ondorioz kolektibo zabalak geratu dira babesgabe.

 

 

Azken hamarkadako datuak ikusiz, lan erreformek hitzarmenen babesean zuzenean eragiten dutela ondorioztatu ahal izan dugu, 2013tik aurrera langileriak duen hitzarmenen babesa galtzen joan baita, 2017tik aurrera errekuperazio bat izanez, greba eta lan gatazken ugaritzearekin bat etorri dena. Edonola ere, errekuperazio hori desorekatua izan da langile kolektiboei dagokioenean. Izan ere, langile kolektibo kalteberenak izan dira euren enplegu baldintzak hobetzeko zailtasun handienak izan dituztenak. Ondorioz, soldata arrakala batzuk mantendu egin dira, generoaren araberakoa kasu, eta beste batzuk handitu egin dira: soldata baxu eta altuenen artekoa, adinaren araberakoa edota nazionalitatearen araberakoa. Horrekin lotuta, erosahalmena ere urtez urte galdu egin dugu batezbeste, azken urtean nolabaiteko errekuperazio bat eginez. Edonola ere, kasu honetan ere kolektibo zaurgarrienak izan dira erosahalmenaren kaltetze nabarmenena izan dutenak.

 

Enpleguaren prekarizazio orokorra bizitzaren prekarizazioarekin lotu beharra daukagu. Eta halaxe egiaztatu izan dugu, pobreziaren arrisku tasa izugarriak ditugula, eta ez goazela hobetze bidean. Kasu honetan ere emakumeak, gazteak eta migranteak dira tasa altuenetan daudenak. Aberastasunaren banaketa desorekatua, etxebizitza baterako sarbidea zaila izatea, edota etxeko eta zaintza lanei eskaintzen diegun denbora, desorekatua generoaren arabera, dira azternalean topatuko dituzuen bestelako gai eta ondorioak.

29 nov 2021

Ikusmiran 08 langileriaren lan eta bizi baldintzak

 2021eko azaroan Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak biltzen dituen txostena eskuragarri duzue.

Ikusmiran08 www2

 

Aurkeztu berri dugun Ikusmiran, Euskal Herriko langileriaren lan eta bizi baldintzak azterlanean, ondorio nagusiena honakoa izan da: 2010 eta 2013an ezarritako erreformek indarrean jarraitzen dutela eta horrek lan eta bizi baldintzen prekarizazio orokor bat ekarri dutela, eta gainera, pandemiaren ondorioz sorturiko krisiari aurre egiteko hartu diren erabakiek ez dutela langileria jarri erdigunean, ehun produktiboa baizik. Ondorioz kolektibo zabalak geratu dira babesgabe.

 

 

Azken hamarkadako datuak ikusiz, lan erreformek hitzarmenen babesean zuzenean eragiten dutela ondorioztatu ahal izan dugu, 2013tik aurrera langileriak duen hitzarmenen babesa galtzen joan baita, 2017tik aurrera errekuperazio bat izanez, greba eta lan gatazken ugaritzearekin bat etorri dena. Edonola ere, errekuperazio hori desorekatua izan da langile kolektiboei dagokioenean. Izan ere, langile kolektibo kalteberenak izan dira euren enplegu baldintzak hobetzeko zailtasun handienak izan dituztenak. Ondorioz, soldata arrakala batzuk mantendu egin dira, generoaren araberakoa kasu, eta beste batzuk handitu egin dira: soldata baxu eta altuenen artekoa, adinaren araberakoa edota nazionalitatearen araberakoa. Horrekin lotuta, erosahalmena ere urtez urte galdu egin dugu batezbeste, azken urtean nolabaiteko errekuperazio bat eginez. Edonola ere, kasu honetan ere kolektibo zaurgarrienak izan dira erosahalmenaren kaltetze nabarmenena izan dutenak.

 

Enpleguaren prekarizazio orokorra bizitzaren prekarizazioarekin lotu beharra daukagu. Eta halaxe egiaztatu izan dugu, pobreziaren arrisku tasa izugarriak ditugula, eta ez goazela hobetze bidean. Kasu honetan ere emakumeak, gazteak eta migranteak dira tasa altuenetan daudenak. Aberastasunaren banaketa desorekatua, etxebizitza baterako sarbidea zaila izatea, edota etxeko eta zaintza lanei eskaintzen diegun denbora, desorekatua generoaren arabera, dira azternalean topatuko dituzuen bestelako gai eta ondorioak.

6 mar 2019

HEMEN ERABAKI. Eredu ekonomiko, sozial eta politiko berri bat eraikitzea ezinezkoa da burujabetza prozesurik gabe

Lan harremanak eta babes soziala Euskal Herrian egituratzeko aukerak” leloarekin, otsailaren 19an, jardunaldia egin dugu Donostiako Kursaalen, Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldarrikapen historikoaren 25. urtemugaren harira.
Hemen Erabaki Kursaal


Aurrera begirako gogoeta egiteko asmoz bildu gara Kursaalen, nostalgiak bultzatuta baino, ikasitakoa baliagarria izateko helburuarekin, egungo eztabaidan laguntzeko bidean. Hala ere, atzera egiteko tartea egon da lehen hizlariarekin, duela 25 urte LABeko zuzendaritzako kide zen Txomin Lorcarekin. Berari egokitu zaio jardunaldien kokapena egitea: “Aldarrikapen eta mobilizazio bateratu eta historiko hori posible izan zen LAB eta ELA artean ekintza batasuna zegoelako. Baldintza objektiboak bazeuden horretarako. Hain zuzen ere, industria birmoldaketaren ondorioz, lanpostu ugari galdu ziren 80. hamarkadan. 170.000 langilek galdu zuten lana Hego Euskal Herrian. Honek agerian utzi zuen eredu estatutarioak ez zuela tresnarik industria birmoldaketari aurre egiteko, ezta gatazka politikoari klabe demokratikoetan erantzuteko ere”.
HE txomin lorca
Ondoren, Lorcak galdera bat bota du, iraganetik orainera jauzia egiteko: «Baldintzak antzekoak badira, posible egin zuten erakundeak gaur ere baldin badaude, sektore biek ekintza sindikal hori desiratzen badute, arlo politikoan eta instituzionalean horren beharra badago eta horren emaitza onak eman bazituen... zerk ekiditen du iraganean piztu genuen ekintza sindikala berriro ere aktibatzea?».
Erronka hori eta beste hainbat izan dituzte hizpide gainontzeko hizlariek. Guztien artean egungo argazkia irudikatu dute.

 


Ipar Euskal Herria: elkargoa ez da nahikoa

Lehen solasaldiaren bitartez, Ipar Euskal Herritik hasi dira egungo egoera irudikatzen, nondik gatoz eta nora goazen galdera oinarri hartuta, Eguzki Urteaga soziologoaren, EH Bai-ko kide Anita Lopeperen eta LABeko ordezkari Eñaut Aramendiren eskutik.
HE enaut aramendi
 Espainian gertatu bezala, Frantzian ere lan erreformak izan direla ekarri du gogoraEguzki Urteagak; 2016 eta 2017an, hain zuzen ere. Lege aldaketek hainbat erabaki murritzaile ekarri dituzte, langileen eskubideen kontra; enpresa akordioari lehentasuna, kaleratze ekonomikoei atea zabaldu, kaleratze bidegabeentzat maximoak ezarri, enpresa ertain eta txikietan sindikatuen beharrik gabe negoziatzeko aukera ahalbidetu...
Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkarteari buruz ere aritu da Eguzki Urteaga, eta, erakundearen eskumenak zerrendatu eta gero, arazoa finantzazioan egon daitekeela azaldu du: “Edo finantzazio propioa garatzen du edo proiektua bera ukituta gera daiteke”.

Elkargoaren gaiak ireki du hausnarketarako tarte handiena. Anita Lopepekadierazi du elkargoa ez dela abertzaleek amestutako erakundea, baina onartu du abiapuntu bat dela: “Ipar Euskal Herrian urrats txikien kultura dugu, eta urrats txiki bat bada. Eskumen asko jarri dira mahai gainean, adostutakoa anbizio handiarekin egin da, baina bere garapenean izango du arazoa”. Marko propiorik ez izateak dakarren mugari buruz aritu da orduan, eta helburua Lurralde Kolektibitate Berezia dela nabarmendu du, Korsikak duenaren antzekoa. Hortaz, demokrazian sakontzeko eta baldintzak sortzeko eremu bat izan daiteke elkargoa, baina ez da nahikoa, Anita Lopeperen hitzetan.

HE eguzki urteaga
 LABeko Ipar Euskal Herriko arduradun Eñaut Aramendik, berriz, langileentzat negoziazio eremu bat izatearen garrantzia azpimarratu du, eta horretarako borondate politikoa ezinbestekoa dela gaineratu du, funtzio publikoari dagokionez, behintzat. Elkargoari zuzendu zaio, hortaz. “Elkargo bat dugu, 300.000 biztanle kudeatzen ditu, eta gure arduradun politikoek urratsak egin beharko lituzkete funtzionarioak Ipar Euskal Herritik kudeatu ahal izateko; eskumen hori hartu. Borondate politikoa eskatzen dugu horretarako. Legez egin daiteke. Bakarrik borondate politikoa behar da. Noizbait apurtu behar dugu egungo ereduarekin”.


Nafarroa: aldaketa, burujabetza helburu

Ipar Euskal Herritik Nafarrora. Jardunaldien bigarren hitzaldian, Nafarroan emandako aldaketari buruz aritu dira LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera, EH Bilduko Iruñeko Udaleko zinegotzi Patri Perales eta Ernaiko kide Lur Albizu; aldaketak nahikoa aldaketa ekarri ote duen argitu nahian.

Horretarako, lehenik eta behin, aldaketaren apustua egiteko arrazoiak azaldu dituImanol Karrerak: “Egoera erabat antidemokratikoa zen. Aldaketak salbuespen politika horren amaiera ekarri zuen, 2015ean. Burujabetza prozesua burutzeko ez da nahikoa, baina beharrezko baldintza bat da bide horretan”.
Imanol Karrerak iritzi du aldaketak demokratizazio berria ekarri duela, baina demokratizazio hori erabatekoa ez dela zehaztu du: “Gobernuak jarraitu du patronalaren politika babesten. Patronalak jarraitzen du agintzen politika ekonomikoan”.

HE patri perales
Patri Peralesen arabera, “aldaketa zerbait dinamikoa da, bide bat da. Munstro bat deseraikitzen ari gara, eredu berri bat eraikitzen, lau talderen artean, oso anitzak, oso desberdinak direnak. Ikusten ari gara, eta erakusten ari gara, instituzioetan beste eredu bat gauzatu daitekeela”.
Argi du aldaketa herritarrek ekarri dutela, eta herritarrei esker mantendu dela: “Mandatu bat genuen lau taldeok, eta horri esker iritsi gara honeraino. Bide bat da, hainbat eskubide berreskuratu dira. Asko falta da, bai, baina lan hori instituzioen eta herritarren artean egin behar dugu”.

HE lur albizu
Hori bai, Imanol Karrerak eta Patri Peralesek ez ezik, Lur Albizuk ere uste du Geroa Bai gertutik zaindu beharra dagoela, “nork agintzen duen” erakutsi nahi izaten duelako: “Foruzainek erabilitako bortizkeria hor kokatuko nuke; Huerta de Peralta eta Maravillas gaztetxearen kasuak, adibide”.


Bide berrien beharra

Eguneko hirugarren hitzaldian, “25 urte: esparru propioaren eztabaida eta aukerak, egun” lelopean, bete betean heldu diote jardunaldiaren gai nagusiari LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, EH Bilduko parlamentari Larraitz Ugartek eta Mario Zubiaga irakasleak.

HE mario larraitz garbine
Garbiñe Aranbururen esanetan, gaurkotasun betea du lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioaren aldarrikapenak. Lehentasunezko borroka bat dela adierazi du, eta, orduan bezala, aldaketa soziala aldaketa politikoarekin guztiz lotuta dagoela nabarmendu du: “Eredu ekonomiko, sozial eta politiko berri bat eraikitzea ezinezkoa da burujabetza prozesurik gabe”.
Egoera honetan, eskaintza sozioekonomiko argia egiten asmatu behar dela esan du, jendeak aldarrikapena bere egiteko: “Erabakitzeko eskubidea edukiz jantzi behar da, jendea horretara atxikitu nahi baldin badugu”.

HE garbine
Larraitz Ugarteren hitzetan, “zerbait berria asmatu behar da herri hau irabazteko.‘Prueba-error’ fasean gaude. Bide guztiak jorratu behar ditugu, estrategia konkretu bat jarraitu gabe. Herrietatik eta herritarretatik egingo diren aliantzak izango dira emankorrenak”.
EH Bilduko parlamentariaren arabera, “emozioak falta zaizkigu. Tripek eta emozioek ematen duten indarrean sinetsita nago. Emozio horiekin konektatuko duen zerbait berria sortzea falta zaigu burujabetzarako bidea egiteko”.

Mario Zubiagak, bere aldetik, adierazi du bide berriak asmatzeko koiuntura analisi egokia egin behar dela, eta jauzi bat ematea beharrezkoa dela: “Herrigintzan mobilizatzeko prest dagoen jende kopurua antzekoa da beti, izan Gure Esku Dago, izan Euskaraldia, izan Korrika. Kristalezko sabaia bat dago, eta hori nola gainditu pentsatu beharko dugu. Hamarkada askotarako ditugu ziurtatuta aldarrikapen hauek, belaunaldi berriek Estatu propioa eta abar aldarrikatzen jarraitzea, alegia, baina noizbait eman beharko dugu jauzia, ezta?”.


Boterea eraiki

Jardunaldiko azken solasaldiak herrigintza eta estatugintza izan ditu ardatz, Sortuko kide Pello Otxandiano, Bilgune Feministako ordezkari Amaia Zufia eta LABeko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyoren eskutik. Hemen ere bide eta eredu berriei buruz aritu dira gogoetan.
HE boterea
Pello Otxandianoren hitzetan, “herrigintza zikloaren sustapenean ezker abertzaleak zeresan handia du. Erregai ideologikoa izan da urtetan: gizarte antolaketatik oso proiektu potenteak eraiki egin dira. Praktika politiko eraldatzaile bati esker gauza asko eraiki egin dira, baina ziklo hori itxita dagoela dirudi. Berria irekitzeko aurrekoa itxi behar da, agortu egin delako. Beraz, zein testuinguruan gauden, eta nola iritsi garen honera, horretaz hausnartu behar dugu”.

Amaia Zufiak iritzi du herrigintza berpizten ari dela hainbat erpinetatik, eta guztioi dagokigula egungo jokaleku desengonkorrean jardutea: “Ez dago estrategia homogeneo eta heroikorik. Kultura politikoa berrasmatu behar dugu”. Era berean, boterearen inguruan hausnarketa interesgarria utzi du: “Boterea eraiki egin behar da, behetik gorako logikan; eskuratu, berreraikitzeko. Gero eta feminista gehiago gara, masa kritikoa asko handitu egin da, baina ez dugu nahikoa botererik gauzak aldatzeko. Boterea behar dugu, baina zer nolako boterea? Boterea kutsatuta baitago. Eraldatzeko botereaz ari gara mintzatzen, eta horretako egiturak demokratizatu egin behar ditugu”.

HE amaia zufia
Igor Arroyoren ustez, “agorpen kutsu bat dago naziogintza eta herrigintza eta sindikalismo klasikoari lotuta, baina fenomeno berri batzuen emergentzia ere badago. Zerbait gaizki doanaren kontzientzia dago, bilaketa bat dago, termino indibidualetan beharbada, baina egon badago. Falta zaiguna da proiektu horien inguruan aliantzak leuntzea”.
LABeko idazkari nagusi ondokoak sindikalgintzara ekarri du gogoeta:“Ezkerrak dituen kultura politikoaren ezaugarri batzuk iraunaldia dute, eta harro erakutsi behar ditugu: elkartasuna, babes sareak antolatzea, politizatzea... Hori esanda, kultura sindikala berritu behar da ere. Klase subjektua zein den berrasmatu behar dugu, berrosatu, sektore eta egoera guztiei sarbidea emateko. Konfrontazioaren parametroak ere harago joan behar dira: bizitza versus prekarietatea”.
Igor Arroyok nabarmendu bezala, kapitala eta herritarren artekoa da benetazko gatazka: “Benetazko antagonismoak zeintzuk diren berreskuratu behar dira. Kapitala eta langileen artean; emakumeak eta gizon hegemonikoaren artean. Antagonismo horretan antolatu behar dugu kontraboterea”.
HE igor

Aquí estamos


18 feb 2019

"Sindikalismo abertzalearen erronka marko propio baten aldeko borroka indartzea da"



Otsailaren 19an, 25 urte beteko dira LABek eta ELAk Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko adierazpen bateratu historikoa egin genuenetik. Hala, agerraldia bat egin dugu urtemuga horren harira dugun irakurketa eta ekimenen berri emateko. Hain zuzen ere, lan harremanak eta babes soziala Euskal Herrian egituratzeko aukerei buruz, egun osoko jardunaldi bat antolatuko dugu Ipar Hegoa Fundazioarekin batera, otsailaren 19an bertan, Donostiako Kursaalen.


LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, idazkari ondoko Igor Arroyok eta Prestakuntza idazkari Jagoba Zuluetak hartu dute hitza agerraldian.

Igor Arroyok adierazi du egun indarrean dauden hiru parametro zehaztu zirela duela 25 urte. Alde batetik, Euskal Herria hausnarketa, aldarrikapen eta borrokarako esparru autonomo moduan zehaztu zen: "Agenda propiodun euskal sindikalismoa, kontrabotere klabean; norabide propioa, sindikalismo espainola elkarrizketa sozialarekin desaktibatuta zegoen bitartean", azaldu du.

Beste aldetik, sindikalismoa eragile soziopolitiko bezala definitu zen: klabe sozial eta nazionalean aktibatzen dena; egiturazko egoera irakurtzen dakiena; akordioetara heldu eta konpromisoak hartzeko prest dagoena.

Hirugarrenik, bizi eta lan duinerako dauden egiturazko oztopoak identifikatu ziren, gaur egungo parametroetan: patronalaren neurrira egindako eredu soziala; Euskal Herriaren menpekotasuna. "LABek trantsizioan salatua zuen hau, eta, 1994tik aurrera, baieztapen hauek gehiengo sindikal batek konpartituko ditu", erantsi du Arroyok.

"Egun ez dago demokraziarik"
Garbiñe Aranburuk, berriz, nabarmendu du azken urteotako bilakaera sozial, ekonomiko eta politikoak ondorio honetara eramaten gaituela: egun ez dago demokraziarik Euskal Herriko langileentzat.

LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, “elite ekonomikoen neurrirako indarrean dagoen eredu ekonomiko eta soziala ez da demokratikoa, erabateko boterea ematen dio patronalari, desberdintasun sozialak areagotzen ditu, bakartu eta zatitu egiten du langileria, eta prekarietatera kondenatu nahi gaitu”.

Garbiñe Aranburen arabera, “oso anitza da langile klasearen errealitatea, eta prekarizazio prozesu honek ez die guztiei berdin eragiten, baina errealitatea da ez dagoela langile kolektiborik bere bizi-baldintzen prekarizaziorik jasan ez duenik”.

Era berean, demokratikoa ez den estatu baten parte garela berretsi du, proiektu politiko guztiak ez direlako defendagarriak: “Garesti ateratzen da herrien autodeterminazio eskubidea defendatzea, eta kriminalizatu egiten da. Euskal Herrian lehen eskutik ezagutzen dugu zer diren epaiketa politikoak eta zer den errepresio poltikoa. Madrilen egiten ari diren epaiketa independentista guztion kontrako epaiketa da, baina edozein demokrataren kontrakoa ere bada. Zentzugabekeria juridikoa eta politikoa da herritarrei hitza emate hutsagatik ordezkari politikoak kartzeleratu eta epaitzea”.

Ultraeskuina indartzeak eskubiak mozorroa kentzeko balio izan duela azaldu du: “PP, Cs eta Vox-ek ordezkatzen duen hiru buruko neofaxismoa ari da bere burua erakusten, konplexurik gabe, eta inboluzio antidemokratikoa azeleratuz doa. Eta PSOEren Gobernuak ez du borondate politikorik, ezta aukerarik ere, azken urteotako erreforma eta murrizketa sozialak atzera botatzeko; hauetariko asko bere agintepean egindakoak. Are gutxiago du eskaintza demokratizatzaile bat Estatuaren lurralde krisia konpontzeko”.

Inboluzio soziala ere bada inboluzio antidemokratikoa, LABeko idazkari nagusiak esandakoaren arabera: “Bereiztu ezin diren bi gai dira, batarekin lotuta dago bestea. Indarrez Espainiaren batasunari eustea, 78ko erregimenari eustea, egungo sistema kapitalista eta heteropatriarkalari indarrean izateko bermea da”.

LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, “Euskal Herrian gehiengoa gara beste eredu ekonomiko eta sozial baten aldeko apustua egiten dugunak. Herri bizia da, mobilizazio sozial indartsua dago, prekarietatearen kontrako borroka indartzen ari gara lan-zentroetan. Herri honetan dagoen borrokarako gaitasun itzela kontutan hartu beharreko aktibo garrantzitsua da"

Esparru propioaren beharra
Testuinguru politiko eta sozial oso garrantzitsuan bizi garela azpimarratu du Garbiñe Aranburuk, eta sindikatuak ere interpelatzen gaituen testuingurua dela esan du: “Duela 25 urte sindikalismo abertzaleak inflexio puntu bat ezarri zuen Lan Harremanak eta Babes Sozialeko Euskal Esparruaren aldeko aldarrikapen eta mobilizazioarekin. Ilusioa ekarri zuen eta ilusioak jendea aktibatzen du. 2017an, prozesu soberanista baten aldeko adierazpenarekin, beste mugarri bat jartzekotan egon ginen. LABentzat hausnarketa hura indarrean dago. Aldaketa politikorako prozesu bat sustatu behar dugu, aldaketa soziala lortzeko”.

LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, “prekarietatearen aurka eta eraldaketa sozialaren aldeko borrokan aurrera egin eta olatu neoliberala gelditzeko, demokratizazioaren bidean urratsak egin behar dira; eskutik doaz demokrazia eta burujabetza”.

Garbiñe Aranbururen esanetan, "sindikalismo abertzalearen erronka marko propio baten aldeko borroka indartzea da, lan eta gizarte arloko erabateko eskuduntzekin, egun baino gehiagorekin. Marko juridiko berria aurrekoak zituen egiturazko gabeziarik gabe jaio behar da. Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan, Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua bermatu behar du".

8 oct 2018

Formazioa


  • iparhegoa. bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Turismoan ere, urratsa
    Analisi kritiko batekin, praktika turistikoa birpentsatze beharra planteatzen digu Rodrigo Fernández Mirandak azken alean. Deskargatu PDFa

  • iparhegoa. bilaketarekin bat datozen irudiak

  • Urrats feminista
    3. urratsa webgunean dezue, Burujabetza Feministari buruzkoa. Deskargatu PDFa

19 jun 2018

200 urte geroago, Marxek balio du?

Finantzatsunami batek mundu osoko burtsetan lurrikara eragin zuela esan ziguten duela hamar urte jada. Lehman Brothers finantza erraldoia jauzi eta kapitalismoaren oinarrian dagoen merkatu librea agerian gelditu zen. Hamar urteko krisi luzeari hasiera eman zitzaion

Karl Marxek maisuki azaldu zuen, aspaldi, kapitalismoak ziklikoki krisiak eragiten zituela eta horiek ere sistemaren garapenaren parte zirela. Nola da posible krisiak iraunkorki sortzen dituen sistemari buruz funtzionatzen duen bakarra dela esatea? 

Ez dago erantzun bakarra, jakina, baina garrantzi erabakigarria du ekonomian ematen diren gertakariak naturaltzat jotzeak eta, ondorioz, ekidin edo molda ezinak izango balira bezala aritzea. Lehenago aipatutako metaforak horren adibide garbiak dira. Krisiaren harira,tsunamiazlurrikaraz edo finantza turbulentziez mintzatu zaizkigu aditu ekonomikoak, naturaren fenomeno fisikoak bailiran eta horien atzean ardura pertsonalik ez balego bezala. 

Sistema kapitalistan merkantziek bizitza propioa izango balute bezala proiektatzen zirela idatzi zuen Marxek Kapitala liburuan. Merkantziaren fetitxismoa deitu zion aipatu mekanismoari. Eta berrehun urte beranduago ere, ekonomiaren gertakariak fetitxizatuta azaltzen zaizkigu, fakultate, komunikabide edota eztabaida publiko gehienetan. Merkatuak bizitza propioa izango lukeen fenomeno edo gizaki gisa aurkezten da eta, ondorioz, nekez egin daiteke zerbait haren norabidea baldintzatzeko. 

Ez merkatuak eta ez sistemak ez dute funtzionatzen. Ez lehen, eta ez orain. Kapitalismoa, etengabe krisiak eragiten dituen sistema da. Hazkunde ekonomikoaren garaian, kapitalak langileon izerdiaren kontura eskuratzen ditu etekinak (plusbalioaren bitartez Marxen hitzetan) eta, ageri denez, krisi garaiko galerak ere guk ordaindu behar ditugu.

Bestelakoa da, ordea, sistemaren funtzionamenduaren inguruko azalpena. Honetaz ere mintzatu zen Marx Ideologia alemaniarra liburuanBertan, ideologiak betetzen duen funtzioa azaldu zuen eta haren ondorioz “gizakiak eta haien harremanak alderantzikaturik ageri” (Marx, 2004:184)zirela azpimarratu zuen. 

Egungo sistema ekonomikoak pobrezia, langabezia eta prekarietatea sortu, hedatu eta iraunkortzen ditu; emakumeak lan erreproduktibora eta sektore prekarizatuetara kondenatzen ditu, gizartearen arrakala soziala handiagotzen ari da, baliabide naturalak inolako kontrol eta bermerik gabe ustiatzen ditu eta iparraren garapena hegoaldearen miseriaren gainean eraikitzen da. Horrela izan da denbora luzez eta egoera hori areagotu egin da azken hamarkadetako neoliberalismoaren ondorioz. 

Eta hori guztia ez da naturala, ez da berezkoa. Horrela agertzen bada, besteak beste, ideologia neoliberalak izan duen hedapenaren ondorioa da, hots, Marxek aipatzen zuen errealitate alderantzikatua islatzen zuen ideologiaren ondorioz. Honetan ere, Marx zorrotz eta fin.

Gauza bera esan dezakegu Manifestu komunistan estatu-exekutiboak burgesia-klasearekiko erakusten duen menpekotasuna salatzen duen atalari dagokionez. Egun, demokrazia pribatizatu eta estatuak transnazionalen aginduak hertsiki betetzen ari diren honetan, estatu agintariak kapitalaren txotxongiloak dirudite.

Berrehun urte igaro dira Karl Marx jaio zenetik. Han eta hemen, omenaldi, ekitaldi eta kongresu anitz antolatzen ari da eta guk ere haren ibilbide eta ekarpenari gorazarre egitearekin batera, hausnarketa hau kaleratzea ebatzi dugu.

Marxek ekarpen ikaragarriak egin zituen.Klase gatazkak historiaren garapenean izan duen funtzioa eta aipatutako fetitxizazioa, plusbalioa, errealitate alderantzikatua edota estatu-buruen menpekotasuna esaten ari garenaren adibide gardenak dira.

Edonola, bada Marxen jarraitzaileen artean ematen den akats edo ulertezina den jarrera: mundua, gizartea eta ekonomia aldatu ez balira bezala aritzen dira haren testuak alperrik interpretatzen. Zoritxarrez, hau ere ez da gauza berria, izan ere, Marxek aipatu behar izan baitzuen bera ez zela marxista, batzuk haren obraz egiten ari ziren irakurketaz ohartu ostean. Alegia, atzo eta gaur, batzuk Marx baino marxistago.

Ezbairik gabe, Marxek funtsezko ekarpenak egin zituen ekonomiaren, soziologiaren eta filosofiaren alorrean. Horiek guztiak baliagarriak dira oso mundua ulertzeko eta eraldatzeko, baina ez dira bakarrak. Azken hamarkada luzeetan, adibidez, ekonomia feministatik zaintza lanen eta sektore erreproduktiboaren garrantzia azpimarratu da. Gizonaren* izerdiarekin plusbalioa sortzeko, oharkabean pasa ohi den emakumearen* izerdia ere behar dela frogatu da. Areago, produktibo eta erreproduktibo kontzeptuak ere auzitan jarri dira, ekonomiaren erdigunean produkzioa edo aberastasuna baino, bizitza eta elkarbizitza jartzeko. Betaurreko moreak planteatu dira, alegia, ekonomiari so egiteko.

Gauza bera gertatzen da betaurreko berdeak jantzi eta sistema kapitalistak baliabide naturaletan egiten ari den sarraskia era gardenean ikusteko aukera dugunean; edota, guztiona dena, komuna dena, transnazionalak ustiatzen ari direla frogatzen ari denean. Aitzitik, desagertzen ari den hori guztia ez da ageri ere inongo kontabilitatean, ez bederen ekonomialari ortodoxoen kalkuluetan.

Eta nola azaldu planteamendu dekolonialetatik eta beste teoria batzuetatik egiten ari den ekarpena estatuen eta haien burgesien arteko menpeko harremanak ulertzeko? Nola laburbildu herrien eta nazioen zapalkuntza ekonomiko, politiko eta kulturalak ulertzeko azken hamarkada luzeetan egin diren hausnarketak? Luze joko luke denak aipatzea, izan ere, oparoa baita sistema kapitalistaren oinarriak deseraikitzeko sektore anitzetatik egiten ari den lana.

Marxek ezinbestekoa ekarpena egin zuen sistema kapitalista interpretatu eta bestelako jendarte eredua eraiki nahi dugunontzat. Edonola eta zorionez, kolore anitzetakoak dira jada ezkerreko gizon eta emakumeak munduari so egiteko eta eraldatzeko ditugun betaurrekoak. 

Izan ere, mundua interpretatzea bezain garrantzitsua baita, haren barnean ematen diren zapalkuntzei aurre egitea, hots, praktikaren bitartez sistema kapitalista basatia, egunez egun, borrokatzea. Norberak bere herrian eta kontraesanak kontraesan, bestelako mundua eta jendarte eredua eguneroko praktikaren bitartez eraikitzea behar du izan gure xede nagusia. Hori da Marxi egin dakioken omenaldirik hoberena.

Joseba Permach Martin (Iratzar Fundazioko kidea)

25 may 2018

Kontsumoaren kultura berrirantz



urratsak 2

2. Urratsa

Kontsumoaren kultura berrirantz



Bizitza erdigunean jartzeko 2. proposamena eskuragarri dago.


   Deskargatu PDFa

31 oct 2017

Lanaren eta aberastasunaren banaketa, aztergai



Langile mugimenduaren sustraietatik egunotara iritsi den aldarrikapena dugu aztergai: lana eta aberastasunaren banaketa. Justizia sozialerako eta beste eredu sozioekonomiko baterako oinarrizko elementu dira biak ala biak, eta proposamen desberdinak mahaigaineratu dira berauek bideratzeko.
RBIsHorietako batzuk, ez nahi genituzkeen guztiak, ezagutu ahalko ditugu.Batzuek, mugimendu sindikalean babes zabala jaso dute aspalditik; beste batzuk, eztabaida bizien protagonista izan dira. Logika kapitalista eta heteropatriarkarrek ezkutatu dituzte besteak.
LAB-eko Batzorde Sozioekonomikoak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta formazio politiko eta sozialerako egiten dizugun eskaintza izan nahi du eta argitalpena, mintegi eta elkartrukerako espazio fisikoak tartekatuko ditugu oraingoan ere. Norabide horretan, bitarteko berri bat irekiko dugu ale honekin: Ikasgela Birtuala. LAB sindikatura afiliatutako edonork ikasgela.iparhegoa.eus webgunetik ikasgelara sartu eta hemendik aurrera Talaia bakoitzarekin zabalduko dugun ikastaroan dagokion gaiari buruzko material osagarria, hausnarketarako ariketak zein eztabaida-guneak izango ditugu eskuragarri.
Argitalpenari dagokionean, inprentatik jaso berri dugu ere Talaiaren 3. alea. Zuen gertueneko egoitzetan eskatu dezakezue paperezko aldizkaria, deskargahemen ere PDF formatuan deskargatzeko aukera dezue.
Amaia Pérez Orozcok irekiko du eztabaida. José Iglesiasek Berdinen Oinarrizko Errentaren proposamena azalduko digu, eta Baladre koordinadorako kide desberdinek betaurreko moreekin aztertuko dute ondoren.
Eduardo Garzónek Bermatutako Enpleguaren proposamenak zertan datzan azalduko digu. Txomin Lorcak lanaldiaren murrizketari helduko dio, eta hari horri tiraka, Marina Sagastizabal eta Matxalen Legarretak denboren banaketa eta erabilera ekarriko dituzte argitara. Azkenik, Edurne Larrañagak eztabaida bideratzeko zertzelada batzuk konpartituko ditu gurekin.

  

8 feb 2017

Desherria: hausturak eta etenak Euskal Herrian

Gure herriaren banaketa administratibo eta politikoak sortzen dituen egoera sozio-ekonomiko ezberdinak ikustarazten dira DesHerria azteketan.

DesHerria iburuaEuskal Herriaren garapena ezin izan dugu euskal herritarrok erabaki. Kanpo interes eta interes partikularrek gure lurraldearen lehentasunak markatu dituzte. Honek, herri izatetik ez izatera eraman gaitu, herri gisa pentsatu eta jokatzera galarazi digularik.
Bi estatuen artean banatuta, eta sistema administratibo ezberdinetan zatituta, egoerak aldatu egiten dira gure herriaren eskualdeen arabera.
Bizi garen Des-herri hau gure etorkizunari aurre egiteko zein egoeratan dagoen bildu nahi izan dugu Ipar Hegoa Fundazioaren eskariz Gaindegiak osatu duen azterketa berezi honetan. Pobrezia, pentsioak, garapen soziala edota enplegu aukerak aztertzen dira besteen artean. Prekarizioak lan mundutik bizitzara salto egin eta geroz eta transbertsalagoa den honetan, Euskal Herriko eremu jakinen artean zein ezberdintasun sortzen dituen azaltzen digu lanak. Aurrera egin nahi badugu, gure lurraldeak eta bertan bizi garenok dugun errealitatea kontutan hartu beharko dugu, ezinbestean.
DesHerria Aldizkaria
Azterketa aurkezteko solasaldia antolatu dugu. Imanol Esnaola Gaindegiako kidea izango dugu aurkezpenean, eta Garbiñe Aranburuk egoera honen aurrean gure herriaren garapen sozio-ekonomikoa bermatu ahal izateko LAB sindikatuak hartu beharreko konpromiso eta erabakiak azalduko dizkigu.

Eguna: Otsailak 16
Ordua: 10:00-13:00
Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea (Andoain)
Joatekoa bazara, fundazioa@iparhegoa.eus helbidean konfirmatzea eskertuko genizuke

10 ene 2017

Erronka ekosozialisten aurrean alternatibak

Irailaren amaieran Bilbon III. Nazioarteko Topaketa Ekosozialistak burutu ziren. Topaketa hauen antolakuntzan egon da LAB, beste hainbat eragile sindikal, politiko eta sozialekin batera. Talaia honetan, Topaketa horietan izan diren gogoetetako batzuk hurbildu nahi dizkizugu, interesgarriak eta baliagarriak direlakoan. Esan gabe doa, ezin izan ditugula hemen nahiko genituzkeen guztiak jaso eta zabaldu.


orokorra


Talaiaren 2. ale honetan Yayo Herreroren gogoeta jaso dugu (papereko bertsiorako laburpen moduko bat egin dugu, baina bere interbentzio osoa irakurtzeko aukera duzu hemen webgunean). Bizitzaren jasangarritasuna ardatz duen gogoeta proposatu digu Herrerok, bereziki trantsizio energetikoa aztertuz, baina Kapital – bizitza gatazkaren ikuspegi osoa kontuan hartuz.
Eric Toussaintek Bilbon egindako hitzaldia ere jaso dugu. Bizi dugun egoera politikoari begiratu dio, Grezian eman diren gertakarien haritik, ateratzen dituen ondorio eta ikasgaiak ekarri dizkigularik.
Hirugarrenik, Juan Hernandezek munduaren antolaketa neoliberalaren arkitektura azaldu digu eta Mario Zubiagak Euskal Herrian kokatu du eraldaketarako aukera posibleen argazkia, erabakitzeko eskubide eta ariketaren baitan.
Talaia borobiltzeko, Bea Martxueta LAB sindikatuko Politika Sozialetako idazkariarekin izan dugun solasaldia jaso dugu, sindikatuak Topaketa hauen edukiaren testuinguruan egiten duen gogoeta biltzen dugularik.

Gogoetarako talaia

talaia logoa

LABeko Batzorde Sozioekonomikoak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta prestakuntzarako Talaia berezi bat aurkeztu nahi dizuegu.
Bestelako Euskal Herria nahi dugunontzat, edozein delarik gure lan edo borroka esparrua, lagungarria izan nahi duen talaia. Baina, jakina, bereziki ekintza eta borroka sindikal eta soziopolitikoan engaiaturik diren emakume eta gizonei zuzentzen gatzaizkio.
Talaia, bizitza bestelako koordenada batzuen arabera ulertzeko apustua, lanabesa da. Begirada kritikoz gure inguruan dagoenari erreparatzeko eta gure praktikak eraldatzen laguntzeko lanabesa hain zuzen ere. Hau da, langile mugimendua eta sindikalismoa ikuspegi berrituz garatzen laguntzeko trena formatiboa izan nahi du talaia honek.
Gai sozial eta gai ekonomikoetan sakontzeko euskarri ezberdinak baliatuko ditugu. Argitalpen monografikoak, ikastaroak eta mintegiak, hitzaldiak, artikuloak, elkarrizketak... Begirada jaso, eta aurrera eta luze begiratzeko talaia izan dadila hau.