HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

Mostrando entradas con la etiqueta Errepresioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Errepresioa. Mostrar todas las entradas

20 may 2015

LABek gogorki salatu nahi ditu Igarki, Ibon eta Aialaren atxiloketa eta Ertzaintzak izandako jarrera bortitza

@pellozubiria@pellozubiria
LABek gogorki salatu nahi ditu gaur Gasteizko Andra Mari Zuriko Herri Harresian izandako gertaerak. Salatu nahi dugu Igarki Robles, Ibon esteban eta Alaia Zaldibarren atxiloketa, eta atxiloketa unean Ertzaintzak izandako jarrera bortitza, bai gazteen aurka, bai euren aldeko herri harresia osatu nahian jardun zuten herritarren kontra.


Euskal gaztedia independentista zigortzea da Espainiar Estatuak aro politiko berri honetarako duen eskaintza. Mugimendu bakar bat ere ez, atzera egiteko ez bada.
Eta EAJ ere norabide horretan lerrokaturik ikusi dugu. Erabaki zezakeen argazki horretan parte ez hartzea, baina herri honek injustizien aurrean plantoa egitea eskatzen duen bitartean, EAJk Espainiar in-justiziaren esanetara makurtuta jarraitzen du eta gazteak atxilotzen ditu. Euskal jendartearen eskubide zibil eta politikoak babestuko badira, errepresioaren bidearekin amaitu beharra dago, behar den guztietan, bide horri aurre eginez.

LAB sindikatuak, halaber, gogoan ditu gazte independentista hauen moduan auzi judizialetan prozesaturik dauden beste gazte eta euskal herritarrak. Kartzelak betetzeko baino kartzelak ustutzeko tenorea da, eta beraz, prozesu horien guztien etetea eskatzen dugu. Ez dugu kondena politikorik onartzen. Euskal gaztedia kalean behar du Euskal Herriak. Euskal gaztedia da gure oraina eta etorkizuna, eta bake eta konponbide aroaren eraikuntzan geure gazteen ekarpenak ezinbestekoak ditugu.

Herri harresia gero eta sendoagoa izan dadin lanean jarraitu behar dugu. Jarraitu behar dugu eskubide zibil eta politikoen defentsan, baita konponbidea eraikitzen ere. Mobilizatzen jarraitu behar dugu eta bide honetan LABek bere konpromisoa berresten du

26 mar 2015

LAB sindikatuak azken atxiloketak salatu eta deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du


b_550_0_16777215_0_materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalPresoak_15_03_26ManifestazioNazionala_elkartasunaAurrera.jpg




LABetik gogor salatu nahi dugu gaur goizean Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan lanean ari diren presoen senide, herritar eta elkarteen kontra Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Gaurko operazioa presoen kolektiboa babes gabe uzteko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat dela deritzogu.

Xake – Mate operazioen baitan gauzatuak izan diren aurreko sarekaden ildo beretik, oraingo honetan ere elkartasuna kriminalizatu nahi izan dute. Presoen eskubideen aldeko borrokarekin konprometitzea gogor zigortzen dute, eta helburu horrekin Euskal Herrian eta gure mugetatik harago presoen eta senideen egoera ezagutarazi eta  salatzeko lan publikoa egiten ari diren pertsonak eta senideak ere jo puntuan dituzte.

Euskal Preso Politikoak bakarrik, beraien etxetik urrun, isolaturik eta babesik gabe nahi dituzte. Ez dute lortzen, ez eta lortuko ere.

Ezaguna da Estatu espainiarraren mendeku gogoa Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra, eta hau adibide bat gehiago da. Guk oso argi dugu: Euskal Herriaren kontrako erasoa izan da. Normalkuntza politiko eskenatokia ekidin nahi du Estatuak kosta ahala kosta, badakielako Euskal Herriak bere bidea egingo duela egoera demokratiko batean gure etorkizunaz libre erabaki badezakegu.

Estatu espainolak Euskal Herriaren bake nahiak ito nahi ditu, gure Herriak konponbideruntz egin duen pauso oro blokeatuz eta errepresioaren bidez zapuztuz. Ez dute lortuko, sarekada berriari mobilizazio berriekin erantzungo diegu. Eraso antidemokratiko hauek euskal demokrazia eraikitzeko konpromiso eta ekimen politiko gehiago ekarri behar dituzte. Hori da gure nahia eta gure konpromisoa. Jaurlaritzak berriki Etxeratekin egindako batzarraren ondotik dispertsioarekin amaitzeko ordua dela zioen. Bide horretan aurrera egiteko hitzetatik konpromisoetara jauzia egiteko momentua bada.

Estatuaren izaera errepresibo eta antidemokratikoa agerikoa bada ere bistakogoa da Euskal Herriak bere bidea egiteko premia gure etorkizunak libre eta demokratikoki erabaki dezagun. Eta ezinbestekoa bide horretan eragile politiko, sozial eta sindikalon konpromisoa eta inplikazioa. Ez da posible izango ehunka preso politiko espetxeetan sakabanatuak ditugun bitartean.

Egoera honekin amaitzeko ordua da, Euskal preso politikoak etxeratzeko ordua. Lantokietan borrokatu eta kaleak hartzeko ordua da. LABetik langileei dei egiten diegu operazio honen salaketa herri zein lantokietara eramatea, presoen eskubideen aldeko borroka eta presoak etxeratzeko aldarria lantokiz lantoki eta langilez langile bazter guztietara zabaltzera.


Euskal Herrian, 2015eko martxoaren 25ean

20 ene 2015

Euskal langileok konponbidearen alde irten gara gaur kalera

Asteleheneko operazio polizialaren aurrean ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuok deituta euskal langileok Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egin ditugu "Langilok konponbidearen alde" goiburupean.

b_345_457_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_errepresioa_15_01_16_langileokKonponbidea.png


Bilboko elkarretaratzean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak konponbide eta irtenbidearen aldeko mezua luzatu eta estatuak jartzen dituen oztopei aurre egiteko bihar Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du.

Mobilizazioak Donostiako Alderdi Ederren, Gasteizko Virgen Blanca Plazan, Iruñeako Udal plazan eta Bilboko Udaleko atarian izan dira.

Ipar Euskal Herria
Ordu berean LABek elgarretaratzea egin du BAIONAn Herriko Etxearen aurrean.

12 ene 2015

LAB piensa que la Guardia Civil busca el dinero de la movilización del sábado


LAB piensa que la Guardia Civil busca el dinero de la movilización del sábado
La secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide, ha afirmado que el registro que se está llevando a cabo en la sede del sindicato se debe a que la Guardia Civil querría hacerse con el dinero de la movilización que recorrió las calles de Bilbo por los derechos de los presos políticos vascos.
naiz|Bilbo|2015/01/12|Iruzkin 1
Lab
Imagen difundida en las redes sociales del registro en la sede de LAB, donde al parecer requisan el dinero donado por los manifestantes el sábado pasado. 
 
LAB ha advertido que el registro que se está llevando a cabo en su sede en el marco de las detenciones contra 12 abogados y otros cuatro ciudadanos vascos se debe a que la Guardia Civil pretendería hacerse con el dinero de la movilización del sábado donde se reclamaron los derechos humanos de los presos políticos vascos.

La secretaria general del sindicato, Ainhoa Etxaide, ha recordado que se trató de una movilización «totalmente legal», por lo que ha considerado la redada como «un atropello a la libertad de organización». Remarcando que desconocen lo que está sucediendo en el interior, Etxaide se ha mostrado convencida de que esta es la motivación del registro, debido a que aquí se guardaba el dinero hasta hoy por la mañana, cuando abrían los bancos.

Etxaide ha recordado que el dinero fue dado voluntariamente por los participantes «mostrando una forma de solidaridad económica totalmente necesaria para poder hacer frente a los gastos de la dispersión». Por ello, ha rechazado este intento de «criminalizar la solidaridad». Finalmente ha subrayado que «es una forma de criminalizar organizaciones que asumen compromisos».

Ainhoa Etxaide: «Esta operación responde a la movilización del sábado»

80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao,  y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.

Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.

 Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak  Declaraciones de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB
80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao,  y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.

Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.

1 oct 2013

HERRIRAren aurkako operazioa salatu eta dei egiten dio LABek euskal jendarteari inoiz baino indartsuago mobilizatzeko euskal presoen eskubideen defentsan

herrira atxiloketak detenciones EFELAB sindikatuak gogor salatu nahi du gaur goizean Eloy Velasco epailearen aginduz HERRIRA-ren aurka abiatutako polizia operazioa. Lehenik eta behin, gure besarkadarik beroena helarazi nahi diegu une honetan Guardia Zibilaren esku atxilo diren Jexux Mari Aldunberri, Jon Garai, Jose Antonio Fernandez, Nagore García, Sergio Labaien, Manu Ugartemendia, Eneko Villegas, Roberto Noval, Ibon Meñika, Oscar Sanchez, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Imanol Karrera, Fran Balda, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia eta Gorka Gonzalezi, baita beren senitarteko eta lagun guztiei ere. Atxilotu guztiak lehenbailehen libre uztea eskatzen du LAB sindikatuak.

Herrira-ren aurkako erasoa ez da gertaera isolatu bat. Euskal Herrian abian dugun aro berri honetan, euskal presoen kontrako mendeku politiken iraupena PPren Gobernuaren itxikeriaren isla argia izan da oraino. Gaur, eskubideen urraketan eta herri honen aurkako jazarpenean beste urrats bat eman du espainiar Gobernuak, presoen eskubideen defentsara zuzendutako mugimendu eta ekimen oro kriminalizatu, isilararazi eta oztopatzeko asmoz.
Euskal Herriak ozen aldarrikatu du euskal preso politikoen kontrako politika errepresiboarekin amaitu beharra dagoela, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketarekin amaitu beharra dagoela. Eta presoen oinarrizko eskubideen defentsa horretan oinarritu eta garatu du Herrira-k sortu zenetik gaur arteko bere jarduna. Herrira-k, bere aldarrikapenek eta lanak, euskal herritarren gehiengo zabal baten babesa eta atxikimendua dute. Irekia den bake eskenatoki berri honetan, euskal jendartean agendan euskal preso politikoen aferak lehentasunezko tokia du.

Euskal Herrian bakea prozesuari eta gatazkaren konponbide demokratikoari galga jarriz, errezeta zaharrekin erantzuten du espainiar Gobernuak, blokeo egoeran sakontzeko dituen bitartekoak aplikatuz. Herri honetan, urte luzez, lan politikoa egiten duenari kondenak ezarri zaizkio. Euskal gazteria espetxeratzen jarraitzen da, makroepaiketak eta euroaginduak indarrean dira, bizi osorako kondenekin eta ad hoc asmatutako dotrinekin preso politikoen kontrako mendeku politikak bere horretan dirau... Oraindik orain, herri oso bat salbuespen egoeran egotera bultzatzen dute.

Euskal jendarteak ez du ulertzen, gutxiago babesten, Estatuen aldetik dagoen erasorako jarrera zentzugabea. Estrategia erasokor horrekin jarraitzea euskal jendartearen aldarrikapenei bizkar ematea da, eta larriagoa dena, herri honen eskubideen ukazio sistematiko batean sakontzea.

Bizi dugun aro berriaren aurrean espainar Gobernuak zein frantziarrak, Nafarroako Gobernuak eta Gasteizko exekutiboak buru-belarri aritu beharko lukete garaiak eskatzen dituen erantzunak jorratzen. Ordea, oso bestelakoa da gaurko egunak utzi digun argazkia.

Gatazkaren konponbidea burura eramateko denon inplikazioa beharrezkoa da. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko tenorea da. Euskal eragile politiko, sindikal eta sozialek, gizartearen eskakizunei erantzunez, Euskal Herrian demokrazioaren aldeko agenda propio bat lantzen hasi behar dugu, guztion lana eta ekarpena beharrezkoa izango baita oinarrizko eskubide zibil eta politikoen urraketari behin betiko amaiera eman eta gatazkaren konponbidea erdiesteko.

Herriaren aurkako jazarpenari herri gisa erantzun behar diogu. Dei egiten diogu euskal jendarte osoari, gatazkari konponbide demokratiko bat emateko adierazitako determinazio berarekin, azken eraso larri honen aurrean, euskal presoen eskubideen aldeko defentsan inoiz baino indartsuago eta ozenago gehiengo zabal baten aldarrikapenak diren horiek kalera ateratzeko. Gaur arratsaldean eta datozen egunetan deituak diren mobilizazioekin bat egiten du LABek, eta horietan parte hartzera deitzen dugu.

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 30ean

4 mar 2013

Martxoak 3: Gaurko borroka, biharko enplegua

Pasadan urteko Martxoak 3an 1976ko gertakariak salatu eta 5 langileak omentzeko egindako manifestazioa.Pasadan urteko Martxoak 3an 1976ko gertakariak salatu eta 5 langileak omentzeko egindako manifestazioa.

Duela 37 urte, 1976ko martxoaren 3an, langileriak Euskal Herrian inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langileak eliza batean bildurik zirenean, espainiar polizia armatuak jendea irtenarazteko asmoz erakina gaseztatu eta irteten hasi zirenean tiroka hasi eta bost langile erahil eta ehundik gora zauritu zituzten. Egun latz hori gogora ekarri eta hildako 5 langileen omentzeko datorren Martxoaren 3an, ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta sindikatuek deituta, ekitaldia egingo da Gasteizko Martxoak 3 Plazan (Zaramaga), goizeko 12:00etan.

19 sept 2011

SENTENCIA POR EL "CASO BATERAGUNE"

Rafa Díez, antes de ser enviado a prisión: "Voy a seguir luchando por mi país, por la paz y por las soluciones democráticas"
La Audiencia Nacional ha estimado la petición de la Fiscalía y ha ordenado el ingreso en prisión de Rafa Díez, a pesar de que éste ha asegurado que no tiene intención de fugarse. El ex secretario general de LAB se ha dirigido al tribunal para decirle que "aquí o donde me toque ir, esta persona va a seguir luchando por su país, por la paz y por las soluciones democráticas". .... irakurri


18 sept 2011

LAB sindikatuaren irakurketa, Bateragune auziko epaiaren aurrean

Bateragune auziko epaiaren aurrean, lehenik eta behin LABetik geure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu sindikatu honetako idazkari nagusi ohi Rafa Diezi eta zigortuak izan diren auzipetu guztiei. Bistakoa eta ezaguna izanik lagun hauek Euskal Herrian bizi dugun momentu honen alde egindako apustua eta lana, ezarritako zigorra ezin larriagotzat jotzen dugu LABetik.  .... irakurri