Ordiziako gaztetxean hilabete internazionalista ospatu zen joan den
astean. Intereseko hainbat gai lantzeko parada izaten ari dira,
lehenengo bi asteetan Bolivia eta Venezuelako brigadetan parte hartu
zuten kideen esperientzia eta bizitakoa entzun zituzten bertaratutakoek.
Bi herrialde hauek aurrera daramaten aldaketa prozesuaren inguruko
solasaldia, Euskal Herrira bertaratu ditzazkegun irakaspenekin nahastu
zaigu elkarketa hauetan, baita kontraesanen inguruko hausnarketa ere.
Pasa den larunbatean Luismi Huarte soziologoaren ahotsean Hego Ameriketako XX eta XXI.mendeetako Historiaren berri izan genuen. Biziki interesagarria izan zen, hainbat arrazoirengatik:
Euskaldunontzat eta hego ameriketarrentzat badago geure oroimen
historikoan beti presente dagoen data bat, duela 500 urtekoa. Arrazoia:
Espainiar kolonizazioa. Hizkuntzen kontrako borroka, okupazio militarra,
bertako instituzioen suntsiketa eta kulturaren deuseztea bi
herrialdeetan eman ziren gertaerak dira. Uste baino gehiago dugu
amankomunean.
1959.urtean argi gorri bat pizten da hego ameriketan, ondorengo urteetan iraultzaren ispilua izango dena, Cubako iraultza zehazki. Sozialismoa posible dela eta burgesia kanporatu deitekeela irakasten digu, nazionalizazioa eman daitekeela.
Hurrengo
urteen ere experientzia interesgarriak emango dira, Chile eta Salvador
Allende, Nikaraguako Sandinistak, Mexikoko Zapatistak... nekazal
erreformak, herri antolakuntza eta esperientzia kooperatibisten bitartez
nahi den gizarte eredua lortzeko bidean pausu eraginkorrak ematea
posible dela erakusten diguten esperientziak.
Orain Venezuela eta Bolivia ditugu argi gorriak, baina hego amerikan
arrox koloreko eta gris koloreko estatuak ere badaude, denek elkarren
artean historia amankomun bat sortzen dutelarik. Estatu batuen
azpijokoak, multinazionalen botereak, Europaren esku-hartzeak eta
zehazki eredu kapitalistak jatorrizko herrialdeetako pertsona hauen
oraina zein etorkizuna zapaldu nahi izan ditu, baina orain iritsi da
garaia esnatu eta antolatzeko, mundu gorri bat sortzeko.