Maiatzak 21 asteartea, 19:30etan “Gazteria eta iraultza” (euskaraz)
Hizlaria: Urtzi Reguero, Euskal Herria Sozialistako kidea
Maiatzak 22 asteazkena, 19:30etan “Errebolta soziala Madrilen eskuinaren erasoen aurka” (gazteleraz)
Hizlaria: Victor Taibo, abokatu laboralista eta hezkuntza publikoaren aldeko Madrilgo Marea Berdeko kidea
“PPk
osasun publikoaren borroka galdu du iritzi publikoan. Madrildarren
gehiengoa osasun publikoaren aldeko borrokaren alde dago. Mobilizazio
honek babes handia izan du, ez bakarrik oinarrizko lorpen sozial bat
arriskuan dagoen pertzepzioagatik, baita sektoreko langileek lehen
unetik aurrera eramandako metodo eta erabakiengatik ere”(Victor Taibo).
Maiatzak 23 osteguna, 19:30etan “Zer da sozialismoa?” (euskaraz)
Hizlaria: Ibon Artola, Euskal Herria Sozialistako kidea
M30eko Greba Orokorretik denboran luzatuko den borroka egutegi eraginkorrera! |
|
|
|
Escrito por Euskal Herria Sozialista. Maiatzak 08. | |
miércoles, 08 de mayo de 2013 | |
Herritarren haserrea sozialismoaren aldeko borroka antolatuan bilakatu behar dugu!
Inoiz
baino argiago ikusten da kapitalismoak ezin digula etorkizun oparorik
eskaini. Europako krisiak gogor jarraitzen du: Grezia, Irlanda, Portugal
eta “banka espainiarraren” erreskateen ondoren Zipreren egoera larria
etorri da. Herrialde honek ekonomia europarrean duen eragina txikia izan
arren (BPGren %0,2), Europar Batasunean agertzen diren arazoak gero eta
handiagoak dira. Komunikabideek behin eta berriro esan zuten Zipreko
bankaren arazoa salbuespena zela, baina, zein izango da hurrengo
salbuespena? Irlanda? Portugal? Grezia? Euskal Herrian eragin zuzena
izango lukeen estatu espainiarra?
Krisi
finantzario europarraren zutabe nagusienetakoa da ekonomia espainiarra
eta, honekin batera, Hego Euskal Herrikoa. Bankari emandako dirutza
publikoaren ondorioz, zorraren eta defizitaren mailak historikoak dira,
eta honi ekonomiaren atzeraldi sakona gehitzen zaio. Estatu
espainiarreko aurrekontu orokorrek zorraren interesengatik ordaindu
beharreko dirua handiagoa da urtetik urtera. Aurten bakarrik 40.000
milioi eurotara iritsiko da kopuru hau, iaz baino %30 gehiago. Sareb
banku txarraren sorrera ikaragarrizko iruzurra izan da, eta ondorio oso
beltzak ekar ditzake ekonomiarentzat. Estatuak bankaren bono toxikoen
zati bat erosi du Europar Batasunetik etorritako erreskatearen
diruarekin, zor handia sortuz gainera. Sareb banku txarrak lurrak eta
etxebizitzak salduz Estatuarentzat irabaziak lortuko dituela esaten du
PPren gobernuak, baina hau erabateko gezurra da. Iruzur hau atzera
botatzea lortzen ez badugu, behar duten dirua gaur egungo eta
etorkizuneko murrizketa sozialetatik aterako da.
Gainera,
arazoetatik salbu omen dagoen bankaren egoera okerrera egiten ari da.
2012an bost banku nagusien (Caixa, Santander, BBVA, Banco Popular eta
Banco Sabadell) “higiezinen aktibo txarrak” 72.000tik 113.000 milioira
pasa ziren. Adreiluaren aktibo toxikoak %10etik %15era pasatu dira bost
banku handi hauetan. Estatu espainiarreko sistema finantzarioaren edo
zor publikoaren krisi berri batekin, Europar Batasunaren erreskate berri
baten ateak irekiko lirateke. Gaur egun, aukera hau oso posible da eta
zehaztea zaila den ondorioak izango lituzke.
Estatu espainiarraren kasuan, formalki behintzat, corralitorik
egon ez den arren, praktikan gertatu da. Hor dago preferenteen
iruzurra: asko jubilatuak diren aurrezleei bankuek dirutza ikaragarria
lapurtu diete. Eta honekin batera hor daude laguntza sozialen
murrizketak, soldata murrizketak, zergen igoera, etab. Zipreko krisiak
erakusten du Estatu espainiarreko krisi bankarioak askoz egoera
okerragoan amai dezakeela, 2001ean Argentinan izan zen corralitoaren bidea jarraituz.
Krisi
kapitalista, bere sistema finantzarioaren krisi larria gehituta,
iraultzaren mamua pizten ari da Europan. Hori ikusten ari gara dagoneko
Grezian, eta orain Portugal gehitu da. Gainera, ezin da baztertu Estatu
espainiarrean, PPren gobernuak dituen arazoekin egoera aurreiraultzailea
lehertzeko aukera, gobernuaren neurrien aurka Estatu osoan zabaldu
diren mobilizazioen, ustelkeria kasuen, etab. ondoren. Inoiz baino
gehiago, gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borrokaren beharra
oinarrizkoa da.
Greba orokorrak eta sozialismoaren aldeko borroka
Burgesiak
gogor kritikatu arren, eta langile mugimenduaren izenean hitz egiten
duten erreformistek, askotan, borroka modu bezala zalantzan jarri arren,
greba orokorrak oinarrizkoak dira jasaten ari garen erasoaldiari aurre
egiteko. Historiak erakusten du borroka modu hau dela langile klaseak
bere interesak defendatzeko duen tresna garrantzitsuenetakoa, eta krisia
hasi zenetik antolatutako guztiek erakutsi dute langile klasea prest
dagoela deialdi hauek jarraitzeko.
Egoera
larria da. PPren pentsio erreformak PSOEk 2011an egindakoa okertzen du.
Bankariak, berriz, gustura daude, pentsio publikoen murrizketagatik
pentsio plan pribatuen negozioa puztu nahiko baitute. Kapitalistek,
“zahartze aktiboaren” aitzakiarekin langileek ia hil arte lan egitea
bilatuko dute, gazteriaren %50a langabezian dagoen bitartean.
PPren
eraso gogorrei EAJren gobernuarenak gehitzen zaizkie, noski. Urkulluren
gobernuak ez du arazorik izan historiako aurrekontu gogorrenak
aurkezteko. Euskal kapitalisten ordezkaria den EAJk langabezia, pobrezia
eta desberdintasun sozialak areagotuko dituen politika gogor
defendatuko du. Honen ondorio zuzena da aurrekontuetarako aurkeztutako
ia 1.200 milioi euroko murrizketa, PSEk aurreko legealdi guztian
egindako murrizketen bikoitza.
Patronalak
ere bere erasoaldiarekin jarraitzen du. Hitzarmenak “goitik behera
aldatu” behar direla defendatzen ari dira etengabe, langileak baldintza
okerragoetara bultzatzeko helburuarekin beren poltsikoak are gehiago
puzteko. Adegi patronalak Gipuzkoako Diputazioaren zaharren egoitzen
hitzarmenari buruz egindako kritikak garbi erakusten du hauen
harrokeria, Diputazioa “batzuen alde” posizionatu dela salatu baitzuten.
Noski, hauek askoz nahiago dute instituzioak beren alde posizionatzea.
Orduan ez dute kexarik izaten. Eta hau gutxi balitz, Urkulluk
aurkeztutako aurrekontu atzerakoiei buruz, Confebask patronalak esan
zuen gehiegizko gastu soziala zutela. Harrokeria soberan eta lotsarik
batere ez hauek.
Kapitalisten
eta hauen alderdi eskuindarren (EAJ, UPN eta PP) aurkako borrokak
aurrera jarraitu behar du. Lehen esan bezala, orain arteko greba
orokorrak arrakastatsuak izan dira; horregatik gorrotatzen ditu
horrenbeste burgesiak deialdi hauek. Une hauetan, arduradun sindikalen
papera oinarrizkoa da, eta beharrezkoa da langile klasearen borroka
maila gorago igotzea. Posible da borroka irabaztea, baldintza onak daude
horretarako. Baldintza garrantzitsuena den langileen eta gazteen
borroka borondatea behin eta berriro ari gara ikusten.
Arduradun
sindikalek garaipena lortu arte bukaeraraino heltzeko borondatea
erakutsi behar dute. Horregatik, greba orokorrak jarraipena izango duten
borroka egutegi eraginkorrei hasiera emateko erabili behar dira.
Beharrezkoa da ikasgaiak ateratzea orain arteko greba orokorretatik.
Askotan Euskal Herria Sozialistatik esan izan dugun modura,
oinarrizkoak dira sindikatuen ekintza batasuna eta borrokaren jarraipena
antolatzea. Sindikatuen ekintza batasunari dagokionez oso positiboa
izan zen, gehiengo sindikalaren partetik, UGT eta CCOOri maiatzaren
30eko greban parte hartzeko deia egitea. Eta noski, greba honi babesa
eman ez dioten ezkerreko alderdiek, sindikatuek eta eragile sozialek
akats handia egin dutela uste dugu.
Bankariek
eta enpresari handiek badakite langileen borrokak gorantz egiteak
arazoak sortuko dizkietela. Badakite ahulak direla honi aurre egiteko,
baina badakite mugimenduaren zuzendaritzaren jarrera izango dela gakoa.
Beren esperantza agintari sindikalak mobilizazioak ez antolatzeko
konbentzitzea da, eta hauek negoziazioaren sarean harrapatzea.
Langileriak
eta gazteriak ikusi dute praktikan posible dela borroka egitea eta
badutela irabazteko indarra. Lehenago edo beranduago, langile eta gazte
asko ondorio iraultzaileak ateratzen joango dira eta politika
iraultzailearen beharra ikusiko dute. Kapitalismoak miseria, zapalkuntza
eta gerrak bakarrik eskaintzen ditu. Beharrezkoa da, beraz, sistema
ustel honi amaiera emateko eginkizunei ekitea.
Datozen
urteetan ondorio politiko ikaragarriak izango lituzketen leherketa
sozialak gertatzeko baldintza guztiak daude. Horregatik, oinarrizko lana
langile klasearen eta gazteriaren haserrea gizartearen eraldaketa
sozialista lortzeko borroka antolatuan bilakatzea da.
|