HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

8 sept 2014

2014an Euskal Herrian 30. heriotza lan istripuan

lan_istripuak


LAB
Behargin bat hil da  Arangoitin (2014/09/01), lanean ari zela, “Dumper” baten azpian harrapatuta geratu ondoren. Langileak 49 urte zituen, eta RIBASA enpresako langilea zen. RIBASA enpresa EXABASA AMENABARren azpikontrata da.
LAB sindikatuak lehenik eta behin hildakoaren familia, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die.
Dagoeneko 2014an Euskal Herrian gutxienez 30 langile hil dituzte euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 3 Araban, 12 Bizkaian, 7 Gipuzkoan eta 8 Nafarroan.
Oraindik ez da ezagutzera eman ezbeharra nola gertatu den. Langilea “Dumper” bat gidatzen ari dela gertatu da istripu hilgarria. Etxebizitzak (salmenta librekoak, tasatuan eta babes ofizialekoak) eraikitzen ari diren obra batean izan da ezbeharra, Arangoitin.
Azken hiru astetan izan den bostgarren istripu hilgarria dela salatu behar dugu, horietatik hiru dira eraikuntzan jazotakoak.
Beti errepikatu izan dugu lan istripuak ez direla zoritxarraren edo ezbeharren ondorioa, baizik eta prekarietatea eta lan baldintza txarrak eragiten dituztela. Izan ere, esplotazioak, lan baldintza kaskarrek, lan erritmoak, formazio ezak eta prebentzio neurrien faltak hil egiten dute.
Langileon heriotza eta lan osasun galerak (lan istripu arinak, larriak eta gaiixotasun profesionalek) ardura patronalak dauzka. Baina ezin dugu ahaztu administrazio publikoen ardura. Askotan administrazio publikoek beste alde batera begiratuz egoera hauek gertatzea ahalbidetzen dute.
Izan ere, non dago lan ikuskaritza edo Osalan, eraikuntzan egiten zituzten kanpainak egiteko? Zergatik ez dute baloratu zer egin behar den, kanpainak zuzenean bertan behera utzi beharrean?
Gainera, kasu honetan ardura ez da soilik kontrolaren eremura mugatzen (behar beharrezkoa dena), etxebizitza horietan zenbait bloke babes ofizialekoak dira, eta beraz, Gasteizko Gobernuak bere “txiringitoekin” zozketak egingo ditu eta lau haizetara zabalduko du babes ofizialeko zenbat etxebizitza esleituko diren… Baina badu beste eginbehar bat, obra horren parte denez, bertan ari diren langileen bizitza eta osasuna zaintzeko neurriak hartzea alegia. Halaber, Urkulluren gobernuaren ardura morala ere argia da.
LAB sindikatutik bestelako eredu bat aldarrikatzen dugu, ez bakarrik gaurko istripuaren harira, ezta azken 20 egunetan ematen ari diren jazoera larriei begira soilik, orohar, horri guztiari erantzungo dion kalitatezko enplegu eta lan harreman eredu bat eraikitzeko beharra eraikiko dena hain zuzen ere.
Heriotz istripuekin amaitzeko administrazio publikoen inplikazio aktiboa behar dugu. Aski ezagunak dira San Mames berriaren obrei lotuta eginiko salaketa sindikalak (lanaldi amaigabeak, denboran eta lan erritmoetan ezarritako presioa, prebentzio neurririk eza, hitzarmen probintzialaren inkunplimendua, azpikontratazio katea etab. Laburbilduz, esklabu baldintzak), edota AHTaren lanetan hildako langileak, baita Supersurren eraikuntzan hildakoak ere, BECekoak nahiz Bilboko Udalaren anpliazioan gertatutakoak etab. Obra horietan guztietan bermatu beharko lituzke administrazio publikoak lan baldintza duinak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako arau foralaren bidea jarraitu eta sakondu behar dugu. Ipar Orratza markatuta, hots, langile klasearen bizitza eta osasuna ziurtatzeko, eta lan balditzen hobekuntza lortzeko.
ASKI DA! EREDU EKONOMIKOA ALDATZERA GOAZ!
LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! PREKARIETATEA HILTZAILEA.

—-

Abuztuan 1.250 behargin gehiago egon dira lanik gabe Hegoaldean

Guztira, 215.390 daude lanik gabe Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Behera egin du, ordea, Gizarte Segurantzan izena emanda daudenen kopuruak.
Apirilaz geroztik beheranzko joeran zegoen langabezia Hego Euskal Herrian, baina joera hori eten dute abuztuko datuek. Espainiako Enplegu Ministerioak jakinarazitako datuen arabera, uztail amaieran baino 1.250 behargin gehiago zeuden langabe abuztu amaieran.
Soilik Nafarroan egin du behera langabeziak, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta —545 langiletan jaitsi da langabezia—, igo egin baita Araban, Bizkaian nahiz Gipuzkoan. Hain zuzen, Gipuzkoan izan da langabe kopurua gehien hazi den herrialdea: 880 lagun.
Nafarroan, sektore guztietan egin du behera langabe kopuruak. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, berriz, joera berdina izan dute sektoreka: langabezia tasa jaitsi egin da nekazaritzan, eta igo industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan.
Langabezia datuak:
Araba: 27.752
Uztailarekiko: +464 (+%1,70). Iazko abuztuarekiko: -130 (-%0,47).

Bizkaia: 94.458
Uztailarekiko: +451 (+%0,48). Iazko abuztuarekiko: -2.691 (-%2,77).

Gipuzkoa: 46.978
Uztailarekiko: +880 (+%1,91). Iazko abuztuarekiko: -1.098 (-%2,28).

Nafarroa: 46.202 
Uztailarekiko: -545 (-%1,17). Iazko abuztuarekiko: -4.523 (-%8,92).

Hego Euskal Herria: 215.390
Uztailarekiko: +1.250. Iazko abuztuarekiko: -8.442.

Gizarte Segurantzan izena emandakoak, berriz, jaitsi egin dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Nafarroan uztail amaieran baino 196 langile gehiago zeuden izena emanda, baina Hegoalde osoan, 7.338 lagun gutxiago zeuden Gizarte Segurantzan abuztu amaieran.

Explotados y, además, pobres

Jotabepress
A estas alturas ya no nos la dan. De esas soflamas de que ha pasado la crisis, nada. Admito que ha pasado para quienes durante la crisis no perdieron nunca y ganaron un poco menos, pero ahora empiezan a recuperar lo que dejaron de ganar en estos siete años. La mayoría de la población sigue sufriendo la crisis: el paro es elevado, las prestaciones sociales se recortan y se ponen dificultades para acceder a ese derecho, y los trabajadores pierden poder adquisitivo a pasos agigantados. La pobreza no frena, pese a estar entre las economías desarrolladas. Esta dura realidad para la mayoría ha generado que haya TRABAJADORES POBRES y, por supuesto, EXPLOTADOS. En esto también tenemos que decir que la pérdida salarial que se ha producido ha bajado la barrera de la pobreza y, por tanto, se ha reducido el umbral de la pobreza. Por ejemplo, hace unos años el umbral de la pobreza de Euskal Herria se situó en torno a los 1.034 euros, mientras que en la actualidad cae cien euros, es decir poco más de 900 euros.
Ángela Merkel y Mariano Rajoy quieren hacernos creer que vamos bien gracias a los recortes y a la austeridad que han impuesto en la Unión Europea. Y, por tanto, nos amenazan con aplicar más recortes y más reformas. El objetivo es claro: empobrecer a los trabajadores y a la mayoría de la población y, por el contrario, beneficiar a unos pocos: la elite económica a la que los líderes de la derecha europea rinden pleitesía y me atrevería a decir que, también, los socialdemócratas que se pasean entre Berlín, Bruselas, París y Madrid, por poner algún ejemplo.
La realidad es que un 12,2% de la población ocupada esta atrapada en la pobreza aunque trabaje. Son, según los últimos datos de Eurostat y de la Red Europea de lucha contra la Pobreza (EAPN), 853.600 trabajadoras pobres (10,8%) y 1.273.820 trabajadores pobres (13,5%). Los datos para Hego Euskal Herria son parecidos.
En el Estado español hay un 39,17% más de trabajadores pobres que en la media de la Unión Europea de los 28 y ese porcentaje entre las mujeres trabajadoras es del 27,05% más que la media europea.

No tenemos nada que festejar, lo diga Merkel, Rajoy, Hollande o cualquier dirigente europeo. Lo que tenemos que hacer los trabajadores es luchar para reconquistar todos los derechos laborales, salariales y sociales que nos han robado.

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzaren diru-partida zabaltzea eskatzen dio LABek Jaurlaritzari

[url=https://www.flickr.com/photos/ryyta/]Stella Maris (Flickr)[/url]Stella Maris (Flickr)
Jaurlaritzak lana eta familia bateragarri egiteko laguntza agortu direla onartu berri du. LABek laguntza hauen desagerpena Eusko Jaurlaritzak langileon bizi kalitateari egiten dion erasoa dela deritzo eta berehala langile guztion eskubidea bermatzeko diru-partida zabaltzea exijitzen dio.


Eusko Jaurlaritzak onartu egin du lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak agortu egin direla, noiz eta oraindik lau hilabete falta direnean urtea amaitzeko. Hortaz, langileak diru-laguntzarik gabe geratuko dira seme-alabak, mendeko pertsonak edo osasun egoera larrian daudenak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu behar dutenean.

Hau da Eusko Jaurlaritzaren politika sozialaren beste ondorio kaltegarri bat. Beste behin ere noiznahi erabiltzen duten “konpromezua pertsonekin” delako leloa propagandarako amarru hutsa bihurtzen da, langileon bizi kalitatearen eguneroko okertzea estali ahal izateko. Adibideak begi bistan daude: azken lau urteotan lana eta familia bateragarri egiteko aurrekontua 35-etik 17 miloi eurora murriztu egin da, pertsonek 6 hilabete baino gehiago jasan behar izan dute diru-laguntzak jaso aurretik, diru-laguntzen izoztea azken urteotan, zaintza behar dutenen pertsonen arreta bermatu beharko luketen errekurtso sozialen garapen eza,...

Neurri guzti hauek larritu eta zaildu baino ez dituzte egiten langileen aukerak bizitza pertsonala, lana eta familia batera eramateko orduan. Eta horri gehitu behar diogu lan munduan nagusi diren prekarietatea, ordutegien malgutasunaren inposizioa, soldaten apaltzea, .... Ondorioak nabariak dira: estresa, sufrimendua eta gainkarga ekonomikoa langileentzako. Laneko prekarietatea eta murrizketa sozialak, patronala eta Eusko Jaurlaritza, biek eskutik pertsonen ongizatearen aurka.

Beraz, LAB sindikatuak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari berehala zabaltzea diru-partida hau lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntza hauek eskatzen dituzten langile guztien eskubidea bermatzeko. Eta horrekin batera, LABek azaldu nahi du badela garaia politika sozial berri bat martxan jartzeko kontziliazioari begira bestelako oinarrien gainean: diru-laguntzen unibertsaltasuna, pertsonen eskubideen zerbitzuan fiskalitate berri bat, egungo lan baimenak eta programen berrikusi irizpide berdinzaleen arabera, zaintza lanen balorazio soziala eta kontziliazioarako zerbitzu sozial publiko baten garapena.

4 jul 2014

Patronalak negoziazio kolektiboan ezarritako blokeoa salatu du LABek

albistea
garbine.jpg
LAB sindikatua Bilbo, Donostia eta Gasteizen manifestatu da negoziazio kolektiboaren erantzule den CONFEBASKen jarrera salatu eta Jaurlaritzari langilegoaren eskubideen eta enpleguaren alde erabakiak har ditzala eskatzeko. Sindikatuak negoziazio kolektiboaren eta enpleguaren defentsan mobilizatzen jarraituko duela iragarri du. Gaur arratsalderako Gipuzkoako eskualde ezberdinetan ADEGIren posizioa salatzeko mobilizazioak daude deituta.


Donostiako mobilizazioaren hasieran, LABeko ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko idazkari den Garbiñe Aranburuk, sindikatua gaurkoan mobilizatzera eraman duen arrazoia azaldu du medioen aurrean. Aranbururen hitzetan patronalak hartutako blokeorako jarrera legeen aldetik duten babesak, neurtu ez den eta negoziazio mahaietan gehiengoa ematen dion ordezkaritzak eta Jaurlaritzatik jasotzen duen babes politikoak egiten dute posible.

Hau horrela izanik, LABek interpelazio zuzena egin nahi izan dio gaur Jaurlaritzari eta PNVri bereziki. Sindikatuak instituzioari eskatu dio CONFEBASKi ematen dion babes politikoa kentzeko eta era berean Jaurlaritza bera mugi dadila blokeo egoera gaindutua izan dadin euskal herritarron eta langileon eskubideen mesedetan.

Aranburuk udaletxetan mozio bitartez instituzioei interpelazioa egiteko martxan jarritako dinamikaren berri eman du, eta astelehen honetan bertan Tolosan eztabaidatu den lehen mozioak PNVren jarrera zein den argi utzi duela adierazi du. EHBildu eta PSEk mozioa onartu dute eta PNVk patronala eta sindikatuak parez pare jartzen dituen kontramozio bat aurkeztu du. LABentzat hon

Jarrera honen aurrean Aranburuk LAB sindikatua mobilizatzen eta salatzen jarraituko duela adierazi du.

2 pertsona identifikatu dituzte Donostiako mobilizazioan
Manifestazioaren amaieran 2 pertsona identifikatu ditu poliziak Jaurlaritzaren Delegaritzan ADEGIren jarrera salatzen zuten pegatinak jartzeagatik.
 
Albiste gehiago

1 jul 2014

CONFEBASKen jarrera salatuko du LABek bihar Donostia, Bilbo eta Gasteizen

b_180_248_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_NegoziazioKolektiboa_14_07_01uztailak2_uztailak2.png

LAB sindikatua kalean izango da bihar negoziazio kolektiboan bizitzen ari garen blokeo egoeraren erantzule den CONFEBASK patronalaren jarrera salatzeko, erantzuleak seinalatzeko eta instituzioei, bereziki Jaurlaritzari, egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzeko. «Patronala lapurrak! Enpleguaren defentsan, hitzarmenak orain!» lelopean hiru manifestazio burutuko dira goizean Bilbo, Gasteiz eta Donostian.

Bide beretik, eta kasu honetan bereziki ADEGIren jarrera salatzeko, arratsaldean Gipuzkoako eskualde guztietan mobilizazio ezberdinak egingo dira, (Donostia, Ordizia, Orereta, Azkoitia, Eskoriatza...).

Mozioak udaletxe ezberdinetan
Bide beretik eta Instituzioei interpelatzeko asmoz, udaletxe ezberdinetan mozioak aurkezteko dinamika bati eman dio hasiera LABek, udazkenean segina izango duena.

Patronala lapurrak! Uztailaren 2an KALERA! Enpleguaren defentsan hitzarmenak orain!

Mobilizazioaren helburua
- Mobilizazioaren helburua da, negoziazio kolektiboan bizitzen ari garen blokeoa salatzea, erantzuleak seinalatzea eta instituzioei bereziki Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzea.

- Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzen du CONFEBASKek. Lan erreforman sakontzeko ez bada, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartuz, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko ez bada, akordioei atea ixten diete. Salbuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak.

Nola da posible hainbeste denboran blokeoa mantentzea? Hiru arrazoi nagusi daude:
- Enpresariek legeetatik jaso dituzten onurak, lan erreforma negoziazio kolektiborako eskubidea ezerezean uzteko helburuz egin da.

- Inoiz neurtua izan ez den ordezkaritza: honek, negoziazio mahai gehienetan gehiengoa ematen die CONFEBASKen barnebiltzen diren enpresa elkarteei, ADEGI/CEBEK/SEA. Gehiengo hau erabiltzen ari dira erabaki politiko baten arabera negoziaizo mahaiak blokeatzeko eta akordiorako aukera guztiak zapuzteko.

- Jaurlaritzaren babesa: patronalaren jarrera hau ez litzateke posible izango Jaurlaritza – PNVk eskaintzen dien babes politiko eta sozialik gabe. Jaurlaritzak ezin du ustez ekidistantzia jarrera mantendu patronal eta sindikatuen artean baina gero egun bat bai eta hurrengoan ere bai CONFEBASK babesten jarraitu bai egiten dituzten adierazpenetan, bai burutzen dituzten politika publikoetan. 

CONFEBASKek gero eta zilegitasun gutxiago dauka jarrera honekin jarraitzeko
- LABek, denbora darama CONFEBASKek elite txiki baten interesak baino ez dituela defendatzen esanez, enpresarien gehiengoa ez duela ordezkatzen edota euskal ekonomiaren beharrei bizkar eman diela salatuz. Azken hilabete hauetan geroz eta argiago ikusten ari garen errealitatea da honakoa.

- Uztailaren 7ak sortu zuen egoera berriaren aurrean, ikasturte honetan, negoziazio kolektiboaren defentsa enpresatara eramatea erabaki genuen, beti ere sektoreko hitzarmenak defendatzen jarraituz. 

- Honela, enpresatan, hainbat enpresarirekin egotea egokitu zaigu. CONFEBASKek egun jokatzen duen paperarekiko zalantzak edota desadostasunak geroz eta gehiago ari dira nabarmentzen. Desadostasunak nabariak da, asko eta asko dira Adegi, Cebek edota Seak daramaten negoziazio kolektiborako lerroarekin bat egiten ez dutenak. Egia bada ere, hortik haratago beste urratsik ematea kosta egiten dela eta desadostasun hori ez da publiko egiten.

- Enpresari ertain eta txikiak, autonomoak….. ezinegona areagotzen ari da, enpresen arteko sinergiak bilatu ordez, euren arteko lehia nagusituko delako lan harreman erabat desaratu batean, konpetentzia desleala. Baita, lan kostuen etengabeko merkatzean lehiatzeak kontsumoa eta enplegua kaltetzen dituelako ere.

Desblokeoarako estrategia behar da:
- LABetik Borrokatzen jarraitu: lantokietan eta kalean, jarraituko dugu instituzioak interpelatzen. Jarraituko dugu proposamen berriak egiten, jarraituko dugu mobilizatzen. Beti iparorratz argi batekin eta estrategia koherente batekin. Euskal herriko langile guztien negoziazio kolektiborako eskubidea defendatzea.

- Negoziaizo eremu guztiak defendatuko ditugu. Eta ez hori bakarrik, hitzarmen horiek sektorean edo enpresan, gutxieneko eduki batzuk bermatu behar dituzte (atzerapausorik ez, KPIaren erreferentzia kontuan izango duten soldata igoerak, lan erreforma mugatzeko klausulak)

- Eta hau da defendatuko duguna patronal guztien aurrean, eremu guztiak gutxieneko edukiekin, eta hau edozein patronalen aurrean defendatuko dugu, CONFEBASKen barruan egon edo ez. Guretzat erabakigarria hitzarmenaren edukia da, hau da eragindako eremu horretako langileen interesak defendatzea.

- Insituzioak interpelatzen jarraitu: geroz eta dimentsio politiko handiagoa hartzen ari den arazo politiko baten aurrean gaude. Arazoa CONFEBASK da, blokeoaren erantzulea CONFEBASK da. Eta desblokeoan erabakigarria izango da instituzioek hartzen duten jarrera, erabakigarria izango da herri honen gehiengoaren eta herri honetako ekonomiaren mesedetan hartuko dituzten erabakiak edota elite ekonomiko txiki bati men egiten jarraituko duten.

• Jaurlaritzari dei zuzena egiten diogu: CONFEBASKeri duen blokeo jarrera apurtzea eska diezaiola, ematen dion babes politiko eta soziala kendu deizaiola. 
Uztailaren 5ean proposamen bat jarri zuten mahai gainean, CONFEBASK izan zen akordiorako aukera zapuztu zuena. Hori izan da azken urte luze hauetan daramenten jarreraren adierazlerik nagusiena. Ondorioz, Jaurlaritza eta CONFEBASKen artean, inoiz izan den tarterik handiena sortu zen. Aurteko ikasturtean harremanak bideratu dituzten eta urak etorri dira bere onera. Bitartean ondorioak begi bistakoak dira: negoziazioak blokeatuak, soldatak behera edota langabezia gora.

• GFA hartu ditu langileen eskubideak defendatzeko erabakiak, Arau Forala edota erresidentzien gatazkan izaniko jarrera esate baterako. Adegiren haserrea eragin dute, epaitegietaraino iritsi delarik. Oso ondo erakusten du honek ze nolako prepotentziarekin jokatzen duten

- CONFEBASKekiko dugun jarrera:babes politiko eta soziala kendu behar zaio, derrigortu egin behar dugu erreformaren bidea alboratu dezan eta negoziazio kolektiboan duen bloeko jarrera apurtu dezan.

- Horretarako, CONFEBASken monopolioa hautsi nahi dugu patronalari bere ordezkaritza akreditatu behar duela eskatu eta horretarako bideak topatu behar dira, hor da Eusko Jaurlaritzari eskatu dioguna. Patronal berriei negoziazio mahaietan sarbidea ematearekin eta hori bultzatuko dugu. Baina LABentzat bidea ez da negoziazio mahai berriak irekitzea (Bizkaidendak) eta jada ikutua dagoen negoziazio kolektibo sektorialari oztopo gehiago jartzea.

- Negoziazio kolektiboaren defentsan, hitzarmenen defentsan, borroka egin nahi duen orori, gure eskua luzatzen diogu CONFEBASKeri elkarrekin aurre egiteko.


MOBILIZAZIOAK

 Goizeko Mobilizazioak
- Eguerdian LABeko delegatuen manifestazioa ARABA, BIZKAIA eta GIPUZKOAN
(Donostia 11:00 Artzai Ona, Bilbo 11:00 Arriaga, Gasteiz 11:30 Ahate Iturria)

Arratsaldeko mobilizazioak Gipuzkoan

Donostia:
Konzentrazio-Parodia.
Patronala eta langileen arteko sokatira bat irudikatuko da, 19:00etan Bulebarrean.

Goierri: Ordiziko plazan 19:00etan konzentrazioa eta informazio banaketa.

Oarso:
Prentsaurrekoa eta ondoren manifestazioa 19:30etan Oreretan Herriko Plazatik.

Kosta:
Azkoitin konzentrazioa udaletxe aurrean 18:30etan.

Debaldea:
Eskoriatzatik eta Itziartik bi kotxe karabana irtengo dira eta Bergaran batu. Konzentrazioa 19:00etan Bergarako udaletxeko plazan.

29 jun 2014

"Manolo, no te preocupes por eso"




26 jun 2014

Sozialismoaren aldeko borroka estrategia

EH Sozialista



Krisi kapitalistaren urte hauetan protagonista izaten ari diren elementu guztien artean nabarmenena klase arteko borrokaren gorakada izan da. Mobilizazio sozialak tamaina ikaragarria hartu du, eta aurrekari gertukoena 70eko hamarkadako frankismoaren aurkako borrokak dira. Kapital handiaren eta bere gobernuen erasoek oposizio zabala eduki dute aurrean, kaleetan.

Urte hauetan, langile mugimendua eta gazteria, murrizketek eta kontraerreformek kolpatu dituzten hainbat sektore, langabezia eta kaleratze masiboak jasan dituztenak, gai izan dira mobilizazio eta adierazpen bideak aurkitzeko. Eta hau guztia, hainbat agintari sindikalek borroka ezberdinei eta greba orokorrei jarraipena ez ematen temati segitzen duten arren eta itun soziala eta negoziazioa defendatzen dituzten arren.
Agintari sindikal hauek, gobernuak eta patronala "zentzudunak" bihurtu eta aurrera eramaten ari diren ofentsiba "hauen borondate aldaketarekin" geratu daitekeela planteatzen dute.

Azken urteetako greba orokor arrakastatsuek, LOMCEaren aurkako eta hezkuntza publikoa defendatzeko egindako ikasle greba bikainek, PAHren bitartez aurrera eramandako etxe kaleratzeen aurkako borrokak, lan gatazketan langileen greba mugagabeak eta borrokak... Mobilizazio eredugarri guzti hauek, batzuk aipatzearren, borrokatzea posible dela eta irabaz daitekeela erakutsi dute. Langile klasea bere tradizio onenak berreskuratzen ari da: asanblada demokratikoak, erresistentzia kutxak, elkartasuna lortzeko mobilizazioak zabaltzea, greba mugagabeak... Garaitu daiteke eskuina, bai noski, baina tinko borrokatzen bada, mobilizazioak elkartzen badira, greba orokorrei jarraipena ematen bazaie eta egoerak eskatzen duen mailan dagoen programa bat defendatzen bada.

Langile klasea da eraldaketa sozialaren motorra

PPren, EAJren eta UPNren gobernuak etengabe saiatu dira protesta soziala kriminalizatzen komunikabideen eta errepresio polizialaren bitartez edota askatasun eta eskubide demokratikoak erasotzen dituzten legeekin. Hala ere, errepresioak ezin du borroka geratu. Aitzitik, borroken erradikalizazioak eta geroz eta gehiago diren greba mugagabeek argi uzten dute, alde batetik, langileen hainbat sektorek beren eskubideak defendatzeko amaierara arte iristeko duten determinazioa eta, bestetik, patronalaren erasokortasunaren aurrean moketazko sindikalismoaren porrota. Zeinen ikasgai izugarria beren akademietako atril erosoetatik eta egunkarietako zutabeetatik langile klasea ez zela existitzen eta, noski, ez zela subjektu iraultzailea zioten horientzat!


Gorantz doan dinamika baten aurrean gaude, bere nahitaezko gorakada eta beherakadekin, baina garatzen jarraituko duena. Hori eragingo dute PPk, EAJk eta UPNk zerrendan dauzkaten murrizketa berriek, eta baita garaipenetatik nahiz porrotetatik ateratzen diren ikasgaiek ere.


Korronte orokorra aukera iraultzaile eta sozialista bat eskala handian garatzearen aldekoa da. Honen helburua eskuineko gobernuekin amaitzea baino askoz haratago doa. Ez da nahikoa bozkatzea eta eskuina gobernuetatik kentzea, hau beharrezkoa bada ere. Beharrezkoa da instituzioetan, baina batez ere kalean, modu tinko eta kontsekuente batez langileen interesak eta kapitalismoak zapaldurik daukan gehiengo sozialarenak defendatuko dituen proiektu politikoa defendatzea.


Agerian dago langile mugimenduan eta bere erakundeetan posizio politikoen espektro zabala dagoela. Posizio erreformistenetatik eta sozialdemokraziatik gertuen daudenetatik borrokarekin eta eraldaketa sozialarekin kontsekuenteenak diren sektoreetara arte. Gure ustez, beharrezkoa da sozialismo iraultzailearen ideiak defendatzea langile mugimenduan eta honekin batera beharrezkoa da langileen erakundeek sozialismoaren aldeko borroka antolatu eta kontzientea bultzatzea.


Helburu honetan, beharrezkoa da programa sozialistaren defentsan eta langile klasearen indarrean, borroka gaitasunean eta sormenean oinarrituko den estrategia. Funtsezkoa da sindikatuek eta ezkerreko alderdiek sitema kapitalista honen logika ez onartzea; sektore finantzariaren eta monopolio handien (banku, elektrizitate, garraio, telekomunikazio...) langileen kontrol demokratikopeko nazionalizazioa defendatzea; etxe kaleratze guztien aurka eta banka handiaren jabetza diren etxebizitza multzoaren desjabetzearen alde borrokatzea, horiek alokairu sozialean ezartzeko; hezkuntzaren kontraerreforma frankistaren (LOMCE) aurkako eta osasungintzaren pribatizazioaren aurkako mobilizazioaren buruan jartzea; greba orokorrei jarraipena ematea kaleratze masiboei aurre egiteko; 35 orduko lan astea defendatzea...


Beste mota bateko gizarte bat eraiki dezakegula seinalatu behar dugu, monopolio handi batzuen, milioidun eta bankarien gutxiengoaren diktaduratik askaturik egongo dena. Gizarte sozialista honen aldeko borroka ez da asmo oneko utopia bat, gizateriaren konkistak mantentzeko presazko behar bat baizik. Hori da langileek eta gazteek Euskal Herri aske eta sozialista bat lortzeko nahi dugun eta behar dugun bidea.


Arkaitz Aparicio, Euskal Herria Sozialista-ren izenean

LABek delegatuen batzarra egin du Hauteskunde Sindikalen kanpainari hasiera emateko


Hauteskunde Sindikalen prozesuari anbizioz ekiteko delegatuen batzarra burutu du gaur LAB sindikatuak. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da eta LABeko 600 kide batu dira bertan. 


Ekitaldian bi interbentzia izan dira. LABetik Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak hartu du hitza eta Sorturen izenean Rufi Etxeberriak.

Hauteskunde sindikalen prozesua (epealdi trinkoa) abiatzear den honetan, ezinbestean, bizi dugun testuinguruari arreta ipini dio Etxaidek; egoera sozioekonomikoa, lan harremanak, eta Euskal Herrian irekia den estatusaren inguruko eztabaida izan ditu hizpide, besteak beste.

b_346_252_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_14_06_26batzarra_ainhoaHHSS.png

AINHOA ETXAIDEren interbentzioa
HAUTESKUNDE PROZESUAREN GARRANTZIA ETA BALIOA LABentzat

«Datorren ikasturtean buru belarri sartuko gara hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan. Ez dute hauteskunde politikoen oihartzuna izango. Baina ez izan zalantzarik, hauteskunde hauetan gertatzen denari begira izango ditugu bai patronalean, baita gobernuetan ere. Ez dira bigarren mailako hauteskundeak.

Apustu sindikal batzuk indartuko dira, beste batzuk ahultzen diren bitartean. Aukera bat dira eztabaida sindikala suspertzeko lantokietan eta sindikalgintzaren inguruko eztabaida indartzeko kalean. Lehia nagusitu da eta batzuek kaltegarria dela esango dute. Ez gaude ados. Langile klaseak inoiz baino premiazkoagoa du egoera iraultzeko bokazioa duten proiektu eta sindikatu ereduen alde egitea, gobernuen eskutik ibili direnei bizkarra emanez.

Gure asmoa, lehenik eta behin, hauteskunde sindikalak Euskal Herriko agenda politiko eta sozialean kokatzea da. Ez delako berdina Herri eta klase bezala aurrez aurre ditugun erronkei mapa sindikal batekin edo bestearekin aurre egitea.
Nor indartu behar den guri galdetuz gero, erantzuna bistakoa da: izan landunak edo langabeak, lan produktiboan edo erreproduktiboan jardun, gure ustez LAB indartzea da euskal herriaren eta euskal langileriaren hauturik hoberena.

Zenbat eta ordezkari gehiago lortu LABek orduan eta aukera gehiago langileen eskubideak borrokatzeko. Zenbat eta LABeko militante gehiago lan munduan orduan eta aukera gehiago patronalaren gehiegikeriei aurre egiteko eta instituzioak beste politika publiko batzuk egin ditzaten borrokatzeko. Eta zalantzarik ez eduki, zenbat eta LAB gehiago, aldaketa politikoaren aldeko borroka gehiago euskal herriko sindikalgintzan.

Gure istoria laburrean hauteskundeak izan duten garrantzia ezaguna da. Langileak izan dira LABen proiektua enpresetan aurrera eraman dutenak eta Euskal Herriko mapa sindikalaren erdian jarri gaituztenak.

Hauetan ez dugu joera mantentzera mugatu nahi: sindikatuaren ibilbidean fase berria ireki nahi dugu. Euskal sindikalgintza eraberritu behar dela pentsatzen dugulako, eta horretarako LAB sendo bat behar dugu. Eredu eta estrategia sindikalaren inguruko gogoeta sakona egin behar dugu; langile bezala, herri bezala, eta sindikatu abertzale eta borrokalari bezala. Beharrezkoa dugu egoera berriei aurre egiteko eta gure borroka egoera berrietan egiteko. Sakoneko ariketa politikoa da eta hauteskunde hauetatik aterako den mapa erabakigarria izango da urrats hori behingoz emateko.

Gogoratuko duzuenez, 1995eko hauteskundeetan %15a lortu genuen, “sindicato mas representativo” izatea lortu genuen eta horrek mapa sindikala aldatu zuen. Sindikalgintza hiruren arteko kontua izatetik laukoa izatera pasa zen. Gaur arteko bidearekin gure posizioa eta papera indartu dugu, pisua eta erreferentzialtasuna lortu dugu. Eta bada garaia mapa berriro astintzeko.

Momentua da bi bloke eta lau sindikatuetako mapatik gehiengo sindikalaren mapara jauzia egiteko. Sindikalgintza abertzalea hegemonikoa egiteko garaiak dira eta hori da bultzatu nahi duguna: gehiengo sindikal zabal eta sendo bat. Eta LAB sendo, gehiengo horren parte izateko eta, zergatik ez, erabakigarriak izateko gehiengo horren osaketan eta bilakaeran.

Lo que está en juego es el mapa sindical con el que abordaremos los grandes retos que tenemos como Pueblo y como Clase. Y tenemos un gran reto tambien como movimiento sindical. El sindicalismo vasco se tiene que renovar, hay que abordar el debate de modelo sindical si queremos ser capaces de enfrentarnos a los nuevos retos que ya estamos viendo; y si queremos seguir luchando por nuestras reivindicaciones en condiciones nuevas, mucho mas adversas y complicadas para la clase trabajadora.

Mayoría sindical vasca si o no; con qué fuerza; con qué estrategia. Construimos una gran alianza sindical, social y política entre los sindicatos vascos o seguimos a lo que estamos cada uno. Son incognitas que están por resolver y se deben resolver los próximos años. Las elecciones serán determinantes en estos debates, sabemos que es así y así las queremos abordar.

El Primero de Mayo fijamos posición: hay que dar un nuevo impulso al camino emprendido en el 2008. Para eso necesitamos acuerdos sociales amplios y alianzas sindicales solidas. La posicion de LAB es clara y es sincera. El llamamiento a los y las trabajadores es tambien muy claro: ¡la garantía para avanzar en esa direccion es LAB!

Sobra decir que vivimos en época de grandes cambios. En un cambio de epoca podemos decir ya. La estamos abordando desde una posición básica: disputar el poder. Nuestro futuro se está determando ahora y la clave es quién decide. Quién decide, cómo lo hace y dónde lo hace. Esa es la principal batalla y el mapa sindical determina. No es lo mismo un mapa que otro para enfrentarse a lo que pasa.

Vosotros y vosotras lo sabéis mejor que nadie, en las empresas es la clave. Hay más lucha, hay más defensa del empleo donde mayor es la presencia de LAB. Somos el sindicato que más se moviliza. Y los que más movilizamos.

Esto es algo que no solemos reivindicar; y sinceramente, creo que hacemos bien porque no es nuestro estilo decir que somos los mejores. Eso no es una oferta. No sé si lo somos, pero sé que no aspiramos a ello. Aspiramos a cambiar Euskal Herria, luchamos para transformar la situacion de la clase trabajadora en Euskal Herria y para ayudar a cambiarla tambien en el resto de Pueblos. Y eso no se se hace desde la prepotencia. Eso se hace con mucha militancia y mucha acción sindical. ¡Eso sí es una oferta sindical! Esa es nuestra oferta.

No es casualidad que sea LAB el que más crece desde la imposición de la reforma laboral. Hace un año estábamos negociando un acuerdo interprofesional para dar cobertura a los convenios y proteger nuestro derecho a la negociación colectiva. Un acuerdo que no le daba la vuelta a la reforma pero limitaba sus efectos y era un buen punto de partida para construir una alternativa real. El acuerdo no se firmó porque Confebask le dijo que no al Lehendakari; pero nosotros y nosotras no tenemos ninguna duda: ha sido la vez que más cerca hemos estado de una acuerdo que condicionaba y ponía trabas reales a las pretensiones patronales.

Deslegitimamos la posición de la patronal y metimos la negociacion colectiva en la agenda política e institucional. Llevamos la confrontacion hasta el ámbito institucional, movimos posiciones, sumamos fuerzas en nuestra propuesta, elevamos la presión y forzamos una negociacion. Eso es LAB. Esa es nuestra mejor campaña. Lo hicimos para un acuerdo interprofesional, lo hacemos para defender convenios tanto de empresa como de sector.

Un sindicato con propuesta. Así queremos abordar estas elecciones porque es nuestra mejor carta de presentación. Una carta que se corresponde con nuestra práctica sindical diaria, una carta avalada por todo un recorrido. Ninguna protesta sin propuesta. Rafa no se cansaba de repetirnos este lema y lo haría hoy si estuviera donde tenía que estar, aquí entre nosotros y nosotras.

LABen ESKAINTZAIkusten duzue, hauteskundeetan gure lerro eta jarrera sindikalak berrestuz aurkezten gara. Hobetzeko konpromisoarekin, gure estrategia sindikalean sakontzeko asmoarekin; baina ikuspegian asmatzen dugula pentsatuz. Gure ustez egoerak eskatzen du gertatzen ari dena gogor salatzea. Zorrotzak izan behar gara langileen egoera eta atzean dauden arrazoiak aztertzen ditugunean.

Guztiz kritikoak izan behar gara eta indarrak bildu behar ditugu jarrera kritikoan. Jendea atera behar dugu botere ekonomikoaren logikatik, geroz eta jende gehiago izan behar gara arazoa ez dela ekonomikoa pentsatzen dugunak, arazoa guztiz politikoa dela ulertzen dugunak eta beraz konponbidea daukala aldarrikatzen dugunak.

Kritikatu, salatu eta alternatiba dagoela aldarrikatu. Lantokietan eta lantokietatik kanpo. Herrian, eragile sozialekin, eta langileengana zuzenean joz. Eskuz esku.
Indarrak bildu behar ditugu gure irakurketaren inguruan, eta INDAR HORIEK ALTERNATIBAREN ERAIKUNTZARA BIDERATU BEHAR DITUGU.

Eta alternatiba badago, gure ustez, bat eta bakarra da: EUSKAL HERRIA ERAIKITZEA, LIBRE ETA DEMOKRATIKOKI, HERRIA OSATZEN DUGUN LANGILEEN INTERESEN GAINEAN. Eta gehiago, badago ere alternatiba hori eraikitzera eramago gaituen prozesua martxan. Hori ere aldarrikatu nahi dugu LABetik.

Hau da eta izan behar du LABen ikurri hauteskunde sindikaletan, langileak gure sindikatura batu nahi ditugu. Indarrak LABen bildu nahi ditugu. Baina LAB tresna dela pentsatuz beti eta indar horiek alternatibaren mesedetan kokatzeko asmoarekin. Batzen ditugun indarrak alternatibaren zerbitzura jartzea da gure konpromisoa. LABen indarrak bildu bai, LABentzat? Ez, EUSKAL HERRIAK BEHAR DITUEN ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALAK EKARRIKO DITUEN PROZESUARENTZAT NAHI DITUGU GUK INDAR HORIEK.

LAB BOZKATU ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALAREN PROZESUA INDARTZEKO
Hauteskundeetan buru belarri gaudela sartuko gara kurtso berrian, baina begietako bat egoera politikoan dugula egingo dugu sarrera. Egoera oso mugitua dagoela bukatzen dugu kurtsoa eta hitzordu garrantzitsuekin hasiko dugu: estatus politiko berriaren eztabaida EAEn, ziklo politikoa berri bat irekitzeko atarian Nafarroan, instituzionalizazioaren eztabaida pil-pilean Ipar Euskal Herrian. Galdeketa Catalunyan, erreferenduma Eskozian.

Aldaketaren eztabaida mahai gainean dago. Aldaketa emango da. Eta posizio guztiak mugitzen ari dira. Espainiarrek erregea aldatu dute, zertarako? Iraultza demokratiko bat burutzeko ez behintzat. Euskal Herrian edo Catalunyan burutzen ari garen prozesuak geldiarazteko, bai, ez gara oso urrun ibiliko horrela pentsatuz gero.

Iraultza demokratikoa hemen egin behar dugu, gure kabuz, gure bidea hartuz. Giltza: gure erabakiak hartzeko eskubidea, hitza herriari ematea. Hitza hartzea eta gu izatea.

Eta baldintzak inoiz ez bezalakoak dira: gehiengo zabala EAEko Parlamentuan, aldaketak eskatzen dituen gehiengo mobilizatu bat Nafarroan, gehiengo politiko eta sozial bat instituzio propioa eta ahalmen politikoak exigitzen dituenak Ipar Euskal Herrian, sindikalgintza abertzalearen nagusitasuna lan munduan eta akordio sozial zabala eragileekin....

Mobilizazio soziala behar beharrezkoa da, noski baietz. Baina ez ditzagun gure erantzukizunak mobilizazio sozialean hurtu. Baldintza hauekin erabakitzeko eskubidearen borroka irabaztea euskal eragile politiko eta sindikalen eskutan dago. Mobilizazio soziala bai, noski. Eragileon konpromiso politikoak ere bai!

Erronka handiak ditugu esku artean. Anbizioz heldu behar diogu hauteskunde sindikalen prozesuari. Proposamenak ditugu, iniziatibak ez zaizkigu falta. Badugu programa oso bat, lantokiz lantoki ezagutarazi eta konpartitu beharrekoa. Eta sindikatu batentzat garrantzitsuena dena ere badugu: gure militantzia. Jarrai dezagun lanean, gora LAB!! » 



 


b_180_117_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_14_06_26batzarra_rufiHHSS.png

b_180_86_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_14_06_26batzarra_delegatuakHHSS.png

 
 


16 jun 2014

Marx ha vuelto






El pasado 1 de mayo tuvo lugar el lanzamiento de “Marx ha vuelto”, una miniserie de ficción en cuatro capítulos, basada en el Manifiesto Comunista.

Entre el amplio grupo de trabajo implicado en esta realización, elegimos el día emblemático de la lucha de los trabajadores a nivel mundial para el lanzamiento, una gran fecha para hablar de Karl Marx. Tras la publicación online, el video saltó a distintos sitios de la izquierda, blogs político-culturales y especialmente miles de usuarios de Facebook (que crecen hora a hora) y comparten el video. El primer capítulo suma miles de seguidores por las redes sociales. Con subtítulos en inglés y francés (y próximamente en otros idiomas), los comentarios y felicitaciones llegan desde distintos lugares del mundo. Aunque sea una historia con “mucho de Argentina”, Marx la hace automáticamente internacional, no podía ser de otra manera.

Kutxabanken pribatizazioaren aurkako giza-katea egin dute eragile sozial eta sindikalek Bilbon

kutxabank.jpg Finantza sistema publiko baten alde eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua sinatzen duten Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek Sabin Etxearen aurrean hasi, eta Gran Vian, Kutxabankek aurrean amaituko den giza-katea burutu dute gaur. Bide batez, datorren ekainaren 21ean Kutxabanken pribatizazioaren aurka Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.

Finantza sistema publiko baten alde eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua sinatzen duten erakundeen irakurketa
Gaur gaurkoz BBK eta Vitaleko batzarrak ez daude oraindik deituak, baina ditugun informazio kontrastatuen arabera, esan dezakegu Kutxak Fundazio Bankario bilakatzeko hartu nahi den erabakia Kutxabankek etorkizuna argitu gabe hartu nahi dela. Gure iritziz hori oso larria da, finantza erakundearen pribatizazioarekin amaitzen den nobelaren kapitulu berri bat osatzea baitakar.

EAJk borondatea azaldu digu gutxienez BBK hilabete honetan, ekainean, Fundazio Bankario bihur dadin. Eta onartu zaigu ere, ez dagoela inolako legezko obligaziorik hilabete honetan egin behar izateko, beraz, horrekin ondorioztatu dezakegu “egintza burutu” politikan aurrera egin nahi dela.

Sortutako eztabaida soziala galarazi nahi duen erabakia da eta pribatizazioaren aurkako mobilizazioak geldiaraztea ere badu helburu.

Finantza sistema publiko baten alde eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua sinatzen dugun erakundeek dei egiten dugu ekainaren 11n goizeko 10.30etan Bilboko Albia lorategietan, Sabin Etxearen aurrean hasi, eta Gran Vian, Kutxabankek aurrean amaituko den giza-katean parte hartzera.

Amaitzeko, datorren ekainaren 21ean, Bilboko kaleetan egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeak duen garrantzia gogoratu nahi dugu. Ziur gaude borroka hau irabazi daitekeela eta guztion babesarekin lortuko dugula.
 

"Guk LABekin bat" egitea euskal langileok behar dugun alternatibaren eraikuntzan aurrera urratsa ematea da

LABekinBat.jpg LAB hauteskunde sindikalen prozesuari anbizioz ekiteko prest da. Prozesuaren atarian gaudenean kanpainaren aurkezpen publikoa egin du gaur Bilbon sindikatuak. Ordezkaritza sindikalaren egungo argazkitik abiatuta, LABen erronkak, kanpainaren nondik norakoak eta prozesuaren beraren garrantzia izan dute hizpide LABeko kideek. Ekainaren 19an delegatuekin ekitaldia burutuko da Euskaldunan.

AInhoa Etxaide idazkari nagusiak, Sonia Gonzalez komunikazio idazkarak eta Gorka Berasategi hausteskunde sindikaletako arduradunak LABek atarian diren hauteskunde sindikaletan lehiatzeko sindikatuak prestatutako kanpaina aurkeztu dute gaur medioen aurrean.
"Guk LABekin bat" lelopean sindikatua enplegua eta gazlite guztion eskubideak defendatzeko, pobrezia eta langabeziaren aurka egiteko eta Euskal Herrira aldaketa politiko eta soziala ekartzeko alternatiba bezala aurkeztu da.

Kanpainari hasiera emateko eta hauteskunde sindikaletarako motorrak berotzeko, datorren ekainaren 19an LABeko delegatuak Euskaldunan izango den ekitaldi batera daude deituak.


HAUTESKUNDE SINDIKALEN GARRANTZIA
Ainhoa Etxaidek hauteskundeen epealdi trinkora LAB indartsu iristen dela adierazi du, eta momentu honetan eztabaida sindikala markatzen duena LAB dela gaineratu du. Eman diren aldaketa kuantitatiboen aurrean agenda propioa eta konfrontazioan oinarritutako eredu sindikala indartzen ari dela esan du Etxaidek, eta egun lehian diren bi estrategia sindikalak ELA eta LABen artekoa direla gehitu du.

LABek helburu bezala hauteskunde hauetan bigarren indarra izatera pasatzea bilatzen du, modu honetan ELA eta LABen arteko aliantzaren bidez Euskal Herria haintzat hartzen duen eta eredu berri bat eraikitzeko bide propioa egin nahi duen sindikalgintzari hegemonia emanez.

Lan honetan LAB eredu sozial berria eraikitzeko prozesu soberanista bultzatuko den sindikatu independentista bezala aurkezten da. Alternatiben inguruan akordio sozial eta politikoak eraikitzeko prest dagoena eta eskaintzak egiteko gaitasuna eta akordioetara iristeko prestutasuna duena. Modu berean, Etxaidek LAB, gaurdaino bezala, patronalaren asmoei aurre egiteko eta politikak aldatzera behartzeko borrokan izango dela esan du.

LABen lehentasuna langileon egoera hobetzea izango dela adierazi dute LABeko kideek eta helburutzat Euskal Herria eta euskal langileok behar dugun alternatibaren eraikuntzan aurrera urratsa ematea. Gatazka konpontzea, ukazioa eta zatiketa gainditzea, eta alternatiba eraikitzeko eskubidea eskutan langileon Euskal Herria eraikitzea.

Langileei hauteskunde hauei begira proposamen bat luzatu die LABek: borroka honetan inplikatzea eta konpromisoak hartzea LABen alde eginez eta LABen antolatuta borrokatzeko urratsa ematen dutenei babesa ematea.

Negoziazio kolektiboaren defentsan ADEGIren egoitza okupatu du LABek

Gaur goizean, LABeko 30 kide inguru ADEGI patronalaren Donostiako egoitzan sartu dira negoziazio kolektiboa bloketu eta bahitzeko duten erabakia salatzera. LABek ekimen honekin sektoreko hitzarmenak negoziatu bitartean borrokan jarraituko duela eta bere posiziotik ez dela mugituko adierazi nahi izan du. ADEGIren deiari jarraituz Ertzantza bertan zeudenak desalojatzera hurbildu da, banan banan atera dituztelarik bertatik.



LABen irakurketa
Gaur goizean LABeko kide batzuk Adegiren egoitzara sartu dira eta protesta egin dute bertan, ondorengo mezu hau helarazteko:

LAB Adegira joan da beste behin ere negoziazio kolektiboa blokeatu eta bahitzeko duten erabakia salatzera. Atzo Gipuzkoako metalgintzako mahaian izan zuen jarrera, mahai guztietan errepikatzen ari dena, onartezina da. Langileek negoziazio kolektiborako duten eskubidea ez da eztabaida juridikoa, borondate politiko kontua da eta atzo berriro ere os argi erakutsi zuten ez dutela negoziatzeko inolako borondate eta asmorik.

Gaurkoan Adegiren egoitza barrura sartu gara, irudikatzeko borrokan jarraituko dugula sektoreko hitzarmenak negoziatu bitartean.

Adegik berriro ere elkarrizketa eta akordioaren bideari uko egin eta Ertzantza deitu du eta barruan zeuden LABeko kideak Ertzantzak atera ditu banan banan. Beste behin ere ez dute inolako asmorik erakutsi egoerari irtenbide bat bilatzeko.

CONFEBASKek ordezkatzen duen patronalak, eta konkretuki Adegik, gero eta zilegitasun sozial gutxiago dute. Ez dute enpresarien gehiengoa ordezkatzen, ez dituzte enpresa txiki eta ertainez osatua dagoen ekonomia errealaren interesak babesten. Eta inoiz neurtua izan ez den baina negoziazio mahaietan gehiengoa ematen dien ordezkaritzaz baliatzen dira hitzarmenak blokeatzeko.

Enpresaz enpresa patronalaren estrategia pitzatzen ari gara LABetik. Enpresako akordioak lortzen ari gara eta hori positiboki baloratzen badugu ere, LAB moduan oso argi dugu bertako langile guztiek negoziazio kolektiborako eskubidea bermatua izan dezaten, sektoreko hitzarmenen alde borrokatzen jarraitu behar dugula enpresatan eta kalean.

Negoziazio kolektiboaren blokeoa ez da arazo laboral soila, arazo politikoa da eta horregatik eskatu dugu Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa guzti honetan. CONFEBASK–ADEGIren blokeo jarrera ez litzateke posible izango, hauengandik babes politikoa jasoko ez balute.

Bada garaia behingoz, Jaurlaritzak hitzarmenak desblokeoatzeko iniziatiba politikoa har dezan, arazoari behingoz aurre egin diezaion eta mantentzen duen ekidistantzia hori apurtu dezan, erantzunkizunak dauden lekuan kokatuz, CONFEBASKen alegia.