Finantza sistema publiko baten alde
eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua sinatzen duten
Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek Sabin Etxearen aurrean
hasi, eta Gran Vian, Kutxabankek aurrean amaituko den giza-katea burutu
dute gaur. Bide batez, datorren ekainaren 21ean Kutxabanken
pribatizazioaren aurka Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
Finantza sistema publiko baten alde eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua sinatzen duten erakundeen irakurketa
Gaur gaurkoz BBK eta Vitaleko batzarrak ez daude oraindik deituak, baina ditugun informazio kontrastatuen arabera, esan dezakegu Kutxak Fundazio Bankario bilakatzeko hartu nahi den erabakia Kutxabankek etorkizuna argitu gabe hartu nahi dela. Gure iritziz hori oso larria da, finantza erakundearen pribatizazioarekin amaitzen den nobelaren kapitulu berri bat osatzea baitakar.
EAJk borondatea azaldu digu gutxienez BBK hilabete honetan, ekainean, Fundazio Bankario bihur dadin. Eta onartu zaigu ere, ez dagoela inolako legezko obligaziorik hilabete honetan egin behar izateko, beraz, horrekin ondorioztatu dezakegu “egintza burutu” politikan aurrera egin nahi dela.
Sortutako eztabaida soziala galarazi nahi duen erabakia da eta pribatizazioaren aurkako mobilizazioak geldiaraztea ere badu helburu.
Finantza sistema publiko baten alde eta Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestua sinatzen dugun erakundeek dei egiten dugu ekainaren 11n goizeko 10.30etan Bilboko Albia lorategietan, Sabin Etxearen aurrean hasi, eta Gran Vian, Kutxabankek aurrean amaituko den giza-katean parte hartzera.
Amaitzeko, datorren ekainaren 21ean, Bilboko kaleetan egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeak duen garrantzia gogoratu nahi dugu. Ziur gaude borroka hau irabazi daitekeela eta guztion babesarekin lortuko dugula.