Kutxa pribatizatzeko egitasmoaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak haren kontrol publiko eta sozialari eusteko proposamena aurkeztu du. Proposamenak berme juridiko osoa du, eta erabat legezkoa eta egingarria da. Txosten juridiko batek bermatzen du haren legezkotasuna.
Dokumentu deskarga
Funtsean, Kutxak Kutxabanken dituen akzioak udalen eta Foru Aldundiaren esku uztea da proposamena, doako esku-aldatze baten bidez. Kutxak ere akzio kopuru jakin bat izango du eta Gizarte Ekintza kudeatzeaz arduratuko da fundazio arrunt gisa eta banku fundazio bihurtu beharrik gabe. Era horretan, Kutxa gipuzkoarrek aukeratutako instituzioen esku geratuko da eta ez interes pribatuen mende.
Proposamen honek berdin-berdin balio du Kutxabank osoarentzat.
Foru Aldundiak uste du funtsezkoa dela Gipuzkoako erakundeek, alderdi politikoak eta eragile sozialek proposamen hau ezagutzea, eta prest dago hari buruz hitz egiteko. Izan ere, gipuzkoar guztion ondare bat dago jokoan.