Erreakzio ugari
Atzo arratsaldeko lan ezbeharrak erreakzio ugari eragin ditu erakunde eta alderdi politikoen partetik. Beasaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin dute deialdiarekin, eta beraien samina adierazi diete hildakoaren senideei eta gainontzeko langileei. Foru Aldundiak, gainera, dei berezia egin die enpresei, “lan segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz” bete dezaten.
PSE-EEko udal zinegotziek ere, Alfonso Segadek sinatutako agiriaren
bidez, doluminak bidali dizkikie hildakoaren senide eta lankideei.
Beasaingo Sortuk eta EH Bildu koalizioak, “prekarietateak hil” egiten
duela salatu dute, eta egoerari aurre egiteko “lan baldintza duinak”
aldarrikatu dituzte.
Sindikatuei dagokionean, ELAk jakinarazi duenez, Estanda lantegian
hil den aurreneko langilea izan da ordiziarra. Hildakoak matxeria
atalean egiten zuen lan, eta “makinaren atal bat burura erori eta hark
eragindako kolpeak” eragin dio heriotza. CCOO sindikatuarentzat
“onartezina” da oraindik ere atzokoa bezalako lan istripiak ez
gertarzeko “bitartekorik ez jartzea”, eta Estandan gertatutakoa
ikertzeko eskatu dute.