18 jul 2013

LABeko delegatuek hitzarmenen alde borrokan dihardutela jakinarazi diote patronalari


 

Metalgintzako delegatuek hitzarmenaren defentsan aste honetarako deitutako mobilizazioei ADEGIren aurrean egindako manifestazioarekin eman diote amaiera. Goizean izandako batzarraren ostean, sektore guztietako Gipuzkoako Delegatuak patronalaren aurrean azaldu dira sektore eta enpresetako hitzarmenen defentsan borrokan jarraitzen dutela esatera.


ADEGIren egoitzaren sarreran hasi eta bukatu den manifestazioan, Negoziazio Kolektiboan bizi dugun egoeraren erantzule patronala dela salatu dute LABeko delegatuek. Mobilizazioarekin sektore eta enpresetako hitzarmenak bizirik jarrai dezaten borrokan jarraituko dutela helarazi nahi izan diote patronalari; ez diela azken hamarkadetako borrokarengatik lortutako eskubideei uko egingo.