Gaur, 2013ko uztailaren 2an, herrialdeko metaleko mahaia bildu da. LAB
sindikatuak, CCOO eta UGTrekin batera, aurreko bileran egindako
proposamena berretsi du eta ADEGIri erantzunkizunez jokatzeko eskatu
dio. ADEGIk Madriletik oparitu dieten Lan Erreforma bere osotasunean
aplikatzeko asmoa adierazi du, “hitzarmena nahi baduzue, uko egin zuon
eskubideei eta onartu lan erreforma” esanaz.
LAB sindikatuak uko egiten dio inposaketan oinarrituriko negoziaketa eredu honi eta ADEGIri uztailaren 7a baino lehen bere jarrera alda dezala galdatzen dio. Herrialdeko hitzarmena ez dago hilda sektoreko langileok bere alde borrokatzeko prest gauden bitartean. LABek uztailaren 7a baino lehen, eta baita ondoren ere, herrialdeko hitzarmenaren aldeko apustua egiten du. Aurrerantzean egin beharreko urratsak zehaztu eta adosteko, LABeko delegatuen batzarra egingo da uztailaren 4an.