Euskal Herrian TTIPari EZ! kanpainak, Jyriki Katainen Troikaren kolaboratzailearen bisitaren aurrean kontzentrazioa deitu du datorren ostegunerako, hilak 26, Bilbon. “TROIKA KANPORA! ¡No al TTIP! ¡No al Plan Juncker! lelopean Euskalduna Jauregiaren burutuko da mobilizazioa goizeko 11:00etatik aurrera.
HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA
Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.
EUSKAL PRESOAK KALERA!
Euskal presoak lantokietara!.
PENTSIO PUBLIKO DUINAK
Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.
LAN DUINA BIZI DUINA
Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.
LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA
Herriak du hitza eta erabakia.
24 feb 2015
19 feb 2015
[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria
By LAB INDAR 21:34
Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" lelopean jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 5, 6 eta Apirilaren 25erako Donostian.
Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan antolatu dira jardunaldiak, hausnarketarako espazio bat sortzeko, hain zuzen ere. Horretarako Euskal Herritik zein kanpotik etorritako hizlari andana egongo da.
Informazio gehiago: birpentsatzen.eus
Izena eman eta parte hartu.
12 feb 2015
Protesta de Ernai y LAB por la situación de precariedad laboral juvenil
By LAB INDAR 10:05
Representantes de ambas organizaciones se han concentrado primero en
el Boulevard, frente al comercio Ale Hop, y después en el centro
comercial San Martín, ante la Fnac, para denunciar la política laboral
que, aseguran, aplican ambas empresas.
La representante de LAB Alaitz Jauregui ha señalado que estos dos
comercios son «representativos» por su dimensión, pero que como ellos
hay más y ha explicado que a partir de este momento celebrarán
concentraciones similares ante otros establecimientos en Bilbo, Gasteiz e
Iruñea.
El portavoz de Ernai, Mikel Button, por su parte, ha recordado que
esta organización y el sindicato LAB hicieron pública recientemente una guía sobre los derechos laborales de los jóvenes.
El objetivo de estas movilizaciones es tanto reivindicar mejoras
laborales como informar a los jóvenes de sus derechos y enfatizar en la
necesidad de «organizarse y luchar» contra un «sistema capitalista que
sólo busca mano de obra barata».
“Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” manifestazioak martxoaren 14ean Bilbo eta Iruñean
By LAB INDAR 10:00
Prentsaurrekoaren edukiak
«Hemen gaudenok, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariak, zuekin partekatu nahi ditugu egungo egoera sozioekonomikoaren inguruko iritzia eta berau gainditzeko proposatzen ditugun ekimenak.
Bere garaian pertsona ugari eta 100 erakundetik gora elkartu eta egoera sozial bidegabearen aurrean ekiteko izan genituen arrazoiek bere horretan jarraitzen dute. Gaur egun botere politiko eta ekonomikoek eskaintzen digutena ikusita oso argi dago egoera ez dela aldatu. Nahikoa da indarrean dauden botere politiko eta ekonomikoetatik eskaintzen digutena. Eskubide sozialak bertan behera, herritar gehienen pobretzea eta prekarizazioa, pribatizazio etengabeak, zerbitzu publiko eta ondasun komunen aurkako erasoak, gure bizitza eta ingurumenarekiko multinazionalen diru-gosea, desberdintasuna handitzen, demokrazian bizitzeko eta gehiengo sozialaren alde erabakitzeko burujabetza izateko aukerarik gabe. Bai, arrazoiek bere horretan jarraitzen dute eta, horregatik, elkarrekin erantzuteko beharra eta premia. Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera. Ez dago bestelako alternatibarik, guztiok duintasunez bizitzeko moduko Euskal Herria nahi badugu.
Horregatik, aliantza sozial eta sindikala saretzen hasi ginen bere egunean. Saretu, prozesu soziala jorratzeko, ahalik eta pertsona gehien elkartzeko amoz, eraso neoliberalari aurre egin eta alternatiba izateko ausardiaz. Hasiera baten, adostu genuen Euskal Herrian nahi dugun bermedun eskubide sozialen marko komuna. Aldaketa sakonak behar dituen markoa eta injustizia, zapaldutako eskubide sozial eta laboralak, diskriminazioak eta eguneroko zapalkuntzei erantzuteko benetako erabakitzeko-gaitasuna izan ahal duena. Hori guztia Madrildik, Bruselatik, eta orain TTIParekin, Wall Streetetik erabakitzeko eta alternatiba eraikitzeko aukera ukatzen digutenen aurka.
Errealitate berria eraikitzeko ezinbestekoa deritzogu partekatu eta zabaltzeari, Euskal Herriko herri eta auzoetan herriak ukatzen dituzten ordena neoliberalaren mehatxu eta erasoen aurka borrokatzen ari diren pertsona, sektore eta proiektu guztiek parte har dezaten. Mobilizazioa behar-beharrezkoa baita.
Horregatik dei egiten diogu herritar orori datorren martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean “Aldaketa soziala orain, tenemos alternativas” lelopean izango diren manifestazioetan parte har dezan. Mobilizazio honekin hasiera ematen diogu dinamika publikoari, iraunkorrari, Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazteko. Horretarako programa soziala aurkezten dizuegu.
Programa sozial hau Kartaren zoru sozial komunean oinarrituta dago eta politikaren lehentasunak aldatzeko bitartekoa da.
Esparru hauetan oinarritzen diren 16 aldarrikapen biltzen ditu:
▪ Aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketa.
▪ Eskubide sozialak guztiontzat.
▪ Zerbitzu publikoen unibertsaltasuna.
▪ Alor publikoaren lidergoa.
▪ Politika ekonomikoaren eraginkortasun sozial eta ingurumenaren aldetikoa.
▪ Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna.
▪ Bazterkeria guztien aurkako etengabeko borroka (jatorria, aukera sexuala, aniztasun funtzionala…)
Programa sozial honekin Hego Euskal Herriko instituzioak interpelatuko ditugu honetan oinarritutako konpromisoak har ditzaten.
Horregatik, deialdi berezia egiten dugu martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean borroka oro egon dadin, justizia handiagoaren aldeko gure auzo eta herrietako bihotz-taupadak erakusteko, patriarkatuari aurre egiten diogunoi, osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea negoziatzeari aurka egiten diogunoi, adineko eta pentsionista errebeldeei, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen dugunoi, esplotazioa eta prekarietatea jasaten diogunoi, giza-laguntza duinak etengabe erreklamatzen ditugunoi, kalitateko enpleguaren banaketa exijitzen dugunoi, etorkizuna lapurtu nahi diguten gazteoi, jatorriarekiko bazterketaren aurka ari garenoi, euskara hizkuntza bizia izan dadin nahi dugunoi…
Martxoaren 14an “Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” lemapean egingo diren manifestazioak 17:00etan hasiko dira, Bilbon, Jesusen Bihotzetik eta 17:30ean Iruñean, Antoniutti Parketik.
Martxoaren 14a izan dadila gure aldarrikapen, pankarta eta kartelen erakuslekua, mosaikoa. Erakus dezagun horien guztien alde elkarrekin lan egiteko ausardia.
Euskal Herrian bizi garenok egitasmo ekonomiko eta sozial berria eraiki nahi dugu, eredu zuzen eta solidarioa, inolako ezarpen eta interferentziarik gabe. Mobilizazio, eraikuntza, aldarrikapen eta alternatiben garaia da. Aldaketa soziala nahi dugu eta berau lortzeko botere burujabea.»
«Soldatak igotzeko momentua da, sortzen den aberastasuna egokiago banatuz»
By LAB INDAR 9:58
Gaur medioen aurrean izan dira
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Garbiñe Aranburu, Negoziazio
kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko Idazkaria soldaten kontrako azken
erasoaren aurrean LABek egiten den irakurketa plazaratu eta martxan
jarriko duen estrategiaren berri emateko.
Lehenik
eta behin, Patronalaren hitzak gezurtatuz, soldatak “jeitsi” egin
direla azpimarratu du Etxaidek, bai sektore publikoan eta baita sektore
pribatuan ere. Patronalak esku artean dituen tresna guztiak erabili ditu
soldaten kontra egiteko: kaleratzeak, soldatak izoztea, gaurkotu gabe
utzi dituzte hitzarmenak, denbora osoko kontratuak kontratu partzialekin
ordezkatzea, lanaldiak luzatzea… Guzti honen ondorioz gero eta diru
gutxiago dago herritarren esku.
Etxaideren hitzetan egoera honen atzean “erabaki politiko injustoak” daude. Are gehiago erabaki “txarra” dela deritzo, honela ez baitira ari ekonomiak behar dituen konponbideak eraikitzen. Alderantziz “soldatak igotzeko momentua da”, horregatik soldaten eta enpleguaren defentsa lehen mailako borroka izango dira LABentzat. Lantokietan borroka egongo du, baina bide judiziala ere jorratuko du, soldatak murrizteko oinarri judizialik ez dagoelako.
Etxaideren hitzetan egoera honen atzean “erabaki politiko injustoak” daude. Are gehiago erabaki “txarra” dela deritzo, honela ez baitira ari ekonomiak behar dituen konponbideak eraikitzen. Alderantziz “soldatak igotzeko momentua da”, horregatik soldaten eta enpleguaren defentsa lehen mailako borroka izango dira LABentzat. Lantokietan borroka egongo du, baina bide judiziala ere jorratuko du, soldatak murrizteko oinarri judizialik ez dagoelako.
20 ene 2015
UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA
By LAB INDAR 22:08
Utzi bakean Euskal Herria, euskal presoak etxera [PDF] [TESTUA]
Euskal langileok konponbidearen alde irten gara gaur kalera (15/01/16)
Operazioaren LABen balorazioa
El sábado todos y todas a Donostia en defensa de los derechos humanos, la paz y la resolución(15/01/14)
Giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alde larunbatean denok Donostiara (15/01/14)
Elkartasun mezu ugari etxean zein nazioartean Atxiloketen aurkako mobilizazioak, iruditan (15/01/13)
Milaka herritar irten ziren atzo kalera atxiloketak salatzera (15/01/13) Urtarrilak 13 asteartea mobilizazioak herrietan (15/01/13)
Ainhoa Etxaide Info7 Irratian (15/01/13) Ainhoa Etxaide: «Esta operación responde a la movilización del sábado» (15/01/12) Igor Arroyo, LABeko Nafarroako bozeramalearen irakurketa (15/01/12)
LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa (15/01/13)
Euskal langileok konponbidearen alde irten gara gaur kalera
By LAB INDAR 22:07
Asteleheneko operazio polizialaren aurrean ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuok deituta euskal langileok Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egin ditugu "Langilok konponbidearen alde" goiburupean.
Bilboko elkarretaratzean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak konponbide eta irtenbidearen aldeko mezua luzatu eta estatuak jartzen dituen oztopei aurre egiteko bihar Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du.
Mobilizazioak Donostiako Alderdi Ederren, Gasteizko Virgen Blanca Plazan, Iruñeako Udal plazan eta Bilboko Udaleko atarian izan dira.
Ipar Euskal Herria
Ordu berean LABek elgarretaratzea egin du BAIONAn Herriko Etxearen aurrean.
12 ene 2015
LAB piensa que la Guardia Civil busca el dinero de la movilización del sábado
By LAB INDAR 8:47
LAB piensa que la Guardia Civil busca el dinero de la movilización del sábado
La secretaria general de LAB, Ainhoa
Etxaide, ha afirmado que el registro que se está llevando a cabo en la
sede del sindicato se debe a que la Guardia Civil querría hacerse con el
dinero de la movilización que recorrió las calles de Bilbo por los
derechos de los presos políticos vascos.
Imagen difundida en las redes sociales del registro en la sede
de LAB, donde al parecer requisan el dinero donado por los
manifestantes el sábado pasado.
LAB ha advertido que el registro que se está llevando a cabo en su
sede en el marco de las detenciones contra 12 abogados y otros cuatro
ciudadanos vascos se debe a que la Guardia Civil pretendería hacerse con
el dinero de la movilización del sábado donde se reclamaron los
derechos humanos de los presos políticos vascos.
La secretaria general del sindicato, Ainhoa Etxaide, ha recordado que
se trató de una movilización «totalmente legal», por lo que ha
considerado la redada como «un atropello a la libertad de organización».
Remarcando que desconocen lo que está sucediendo en el interior,
Etxaide se ha mostrado convencida de que esta es la motivación del
registro, debido a que aquí se guardaba el dinero hasta hoy por la
mañana, cuando abrían los bancos.
Etxaide ha recordado que el dinero fue dado voluntariamente por los
participantes «mostrando una forma de solidaridad económica totalmente
necesaria para poder hacer frente a los gastos de la dispersión». Por
ello, ha rechazado este intento de «criminalizar la solidaridad».
Finalmente ha subrayado que «es una forma de criminalizar organizaciones
que asumen compromisos».
Ainhoa Etxaide: «Esta operación responde a la movilización del sábado»
By LAB INDAR 8:44
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao, y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.
Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak Declaraciones de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao, y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.
Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.
11 dic 2014
7 dic 2014
Etxaide: «Beti izan gara eta izango gara sindikatu soziopolitikoak»
By LAB INDAR 13:09
LAB eta ELA Confebasken aurrean azaldu gara gaur gu ilegalizatzeko erakutsitako asmoak salatzera. Confebaskek ELA eta LAB jokoz kanpo nahi gaitu. Bilatzen duten pobrezia eta prekarietatearen garai berrian borrokarik ez egotea funtsezkoa da haientzat, baina ez dute lortuko, ez diegu utzuki. Zilegitasuna Euskal Herriko langileek ematen digute. Egiten dugun sindikalgintza ereduaren indarra eta babesa euskal langileek erabakitzen dute.
Gaur Confebask patronalaren aurrera atera gara LAB eta ELA legez kanpo uzteko erakutsitako asmoak salatzera. Confebask-ek Bilbon duen egoitzaren aurrean mobilizatu gara “Confebask nos quiere ilegalizar. Askatasun sindikalaren alde” lelopean. Elkarretaratzean Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz "Txiki"k hartu dute hitza.
AINHOA ETXAIDEren interbentzioaren audioa
Etxaidek bere interbentzioaren hasieran sindikatu izatearen harrotasuna azaltzearekin batera sindikatuon papera aldarrikatu du. “200.000 langabetutik gora daudenean (...), gazteak kanpora joatera behartuak daudenean (...) edota emakumeoi miseriazko soldaten truke lan egitera behartzen gaituztenean...” sindikatuon lana erabakiorra da Etxaideren hitzetan.
Sindikatu baten egitekoa langileak defendatzea eta langileei borrokatzeko tresnak ematea dela esan du eta Confebasken asmoen atzean hori deusestea badago eta bide horretan LAB eta ELA traba kontsideratzen baditu “pozten gera. Hori da gure asmoa” esan du.
Confebasken asmoen aurrean Jaurlaritzaren eta CCOO eta UGT sindikatuen jarraren salatu du Etxaidek, zeinak “Confebaskek ELA eta LAB jokoz" uzteko nahiaren aurrean babesa eman dioten gehiengo sindikala alde batera utziz mahaia osatu izanak argi uzten du hori.
“Bidea ankerra bada, okerragoa da helburua” Etxaiderentzat, egiten ari diren politika antisozialen aplikazioa erraztuz Europako gobernuek egin dutena babesten dute. Bide horretan kokatu du lehenengo Madrilen eta gero gure eremuan atzo eman zuten urratsa: “azken 6 urteetan egin dutena ontzat ematea eta hartutako bidea sendotzeko paktuak egiteari ekitea”.
“Iruzurra”. Honela kalifikatu du LABeko idazkari nagusiak Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT sindikatuen arteko bilera, “gezurra da bertan erabakirik hartuko denik. Ezer berririk ez behintzat politika instituzionaletatik kanpo”.
“Kutxanbaken pribatizazioak bezalaxe, honetan ere gidoi bat idatzi dute eta txintxo ari da bakoitza bere papera betetzen” LABeko idazkariaren esanetan, “orain krisiari amaiera eman behar zaiola erabaki dute eta azken atala antzeztea erabaki dute”.
Omen fase berria irekitzen dela diote, ontzat ematen da egin diren erreformak eta murrizketak (hori da CCOO eta UGTk atzo madrilen eta hemen egindakoa) eta garai berria gatazkarik gabekoa nahi dute eta logika horretan kokatu du Etxaidek Confebasken eskakizuna.
Krisiaren kudeaketan “ez dugula parte hartu” adierazi du eta “sekula ez dugula krisi honetan gertatutakoa ontzat emango” ere, “bere ondorien gainean itunak eraikiz”. “Eskubideen basamortu bat utzi du krisiak” eta sindikatuon erronka eskubide berreskuratzean eta bizi baldintzak duinak ziurtatzea ekarriko duen prozesu sozialaren suspertzean kokatu ditu LABeko idazkari nagusiak.
Etxaiderentzat LAB eta ELA sindikatuei zilegitasuna eta egiten duten sindikalgintza ereduari indarra eta babesa Euskal Herriko langileek ematen diote. Eta bide horri jarraituz aldarrikapen batekin amaitu du bere interbentzioa: “Beti izan gara eta izango gara sindikatu soziopolitikoak. Helburu oso argia dugu: politika eta ekonomia herritarron zerbitzura jartzea”.
3 dic 2014
HAUTESKUNDE SINDIKALAK
By LAB INDAR 0:13
TEKNIKOAK BOZKAK DELEGATUAK
LAB 66 4
ELA 65 3
NULOAK 10
TXURIAK 12
ESPEZIALISTAK BOZKAK DELEGATUAK
LAB 133 4
ELA 154 5
CCOO 28 1
NULOAK 6
TXURIAK 9
Jarraitu dezagun lanean eta eskerrikasko bozketetan parte hartu duzuen guztioi!!
19 nov 2014
Pobreziari muga jarriz, eraldaketa soziala gauzatu!
By LAB INDAR 1:55
Miloika pertsona gara munduan, prekarietate, pobrezia eta miseria egoeretan bizi
garenak. Elite ekonomiko eta politikoek herritar sektore zabalen aurkako
menderatze eta esplotazioaren ondorioz, munduan zein euskal herrian ere,
pobrezia eta prekarietatea areagotuz doaz langile klasearen eta herritar
sektoreen artean. Datuak eskandalugarriak dira, 4 estatu batuarrek elkarrekin,
600.000 miloi biztanletik gora dituzten 42 estaturen BPGa baino ondasun
haundiagoa dute. 1960an munduan, pertsona aberats 1 zegoen beste 30 pobre ziren
bitartean; egun, portzentai hori, 1-80koa
Herrialde txiroen kopurua
haunditu egin dela diote gizateriaren garapenaren inguruko azterketek. Beraien
kokapena eta bestelako desabantailez gain, duten egitura ekonomiko, politiko eta
sozialek, FMIak, Banku mundialak edota Europear banku zentralak diseinatutako
garapenerako erronkak gainditzerik ez dute izan. Egoera hau ez da soilik
garatu gabeko herrialdeetara mugatzen..., Europar Batasunean, langileak pobre
potentzialtzat gaituzte, honela ulertzen delarik 80 miloi pertsona baino gehiago
pobrezia mugaren azpitik bizitzea, eta euskal herrian 900.000 pertsona baino
gehiago muga horren azpitik egotea, hau da 3tik
1!
Jendartearen dualizazioa izugarria da . Beren
burua egoera honetan ikusten ez zuten pertsonek, karitate eta ongintza
zerbitzuetara jo behar izan dute. Instituzioak elite ekonomikoen aldeko lanetan
lanpetuta bait daude. Kapitalismoak eragiten ari den pobretze prozesuaren
ondorioz, gero eta gehiago gara ezegonkortasuna, behin -behinekotasuna eta
inolako babesik gabe aurkitzen garen sektore sozialak. Ematen ari diren
etengabeko eskubide sozial eta laboralen murrizketen ondorioz, krisialdi egoera
gaindituta ere, prekarizazio prozesuak eta esplotazioak, bere horretan
jarraituko du. Ofentsiba beldurgarri hau lege kolpez eta era koordinatuan Euskal
herriko elite politiko eta ekonomikoak zuzendua izan da .
Gobernuko eskuin alderdiak (PNV,UPN,UMP) PSOE, IU, PSN eta PSFren laguntzari
esker: Lurzoruaren legea, etxebizitza planak, PFEZaren erreformak, sozietateen
gaineko zergaren jaitsierak, bazterketa sozialen aurkako balizko legedia, lan
erreforma jarraituak, eskandalugarriak diren pribatizazioak, jendartearentzako
estrategikoak eta berebiziko garrantzia duten osasuna, hezkuntza edota
beharrizan bereziak dituzten pertsonei dagozkienak alegia, zenbait alkatek
egindako adierazpen eta jarrera arrazistak… Guzti hauek, errenten kontzentrazioa
ahalbideratzen ari diren neurriak dira, herritar sektoreen bizi prekarizaioa
eraginez.
Egunez egun Euskal Herrian biderkatzen ari diren pobrezia eta prekarietate
egoerak ekiditu nahi baditugu, gure eskubideak progresiboki urratu eta murrizten
dituen sistema sozialarekin bukatu beharra dugu. Esplotazio harremanak
gaindituko dituen sistema politiko eta sozial berri baten aldeko pausuak emanez.
Bide honetan, kapitalaren ofentsibaren aurrean Euskal herriak bere biziraupena
eta etorkizuna zihurtatu ditzan, gure ustetan nahita-nahiezkoak diren 4 ideia
garatu eta sakondu beharko liratezke; Ordu gutxiago lan egitea guztiok lana
eduki dezagun honela arlo pribatuan ere lana banatuz; pertsonen eta herrien gain
eragiten dugun esplotaziarekin bukatzea naturarekiko oreka bilatuz; eragile
sozial eta sindikalek duten pisua haunditzea, arlo pribatuaren aurrean komuna
denaren pisua haunditzearekin batera; eta premiazkoa da langile
klasearen zerbitzura egongo den eredu ekonomiko bat eraikitze bidean pausuak
ematea.
Esplotatutako herriak eta zapaldutako nazioak gero eta estutuagoak gaude
estatu, europa zein mundu mailako kapitalismoaren mesedetan, eta Euskal herria,
honen adibide dugu (kupoak, hitzarmenak, sindikatuen lanaren aurkako erasoak,
eskubide sozialen murrizketak, negozio pribatuak loditzeko ondasun publikoen
lapurretak, ,AHT, superportuak, errauskailuak, mespretxuak herritar
borondateari, atxiloketak, presentzia poliziala, debekuak,...) Kapitalaren
ofentsiba izugarria da , baina inolaz ere geldiezina. Gure lan eta gizarte
eskubideen aldeko borrokan nahita nahiezkoa da langile
klasearen antolakuntza. Momentu hauetan militantzia sozialak berebiziko
garrantzia hartzen du. Herritar antolakundeek zein eragile sozialek, argi dugu
borrokak merezi duela; esplotatuak eta irainduak garen milaka langilek,
migrantek, gaztek, emakumek, zein pentsionistek, kontzienteki borrokan jarraituz
pairatzen ari garen basakeriaren aurrean.
Iraultza sozialak, ez dituzte norbanakoek egiten; nahiz eta hauek ospetsuak,
disdira haundikoak zein heroikoak izan. Iraultza sozialak masa herritarrek
egiten dituzte. Egungo komunaren gaineko espoliazioaren aurrean, publikoaren
pribatizazioaren aurrean, gure bizitzako arlo guztien merkantilizazioaren
aurrean, saldu nahi diguten baina herritarron gehiengoaren aurkako gerra ezkutua
baino ez dan bake sozialaren aurrean, beldurra eta babesik ezaren aurrean,
kapitalaren biolentziaren aurrean, aurre egin behar diegu; elkartasun sareak
indartu behar ditugu. Indarra dugulako eta baita alternatibak ere. Arrazoi
honengaitik, urriaren 17ak ez du etsipenerako eguna izan behar. Inflekzio puntu
bat baizik, indar metaketarako abiapuntua, bizi dugun egoeraren kontzientzia
hartzeko mobilizazio eguna alegia. Eraldaketa sozialerako abiapuntua!
ESKUBIDE SOZIALEN ALDE BORROKATU!
PREKARIETATERI AURRE EGIN!
JENDARTEA ERALDATU!
PREKARIETATERI AURRE EGIN!
JENDARTEA ERALDATU!
Latxe Uranga eta Regina Maiztegi Elkartzenen izenean
Euskal Herrian 2014ko urriaren 15ean
Euskal Herrian 2014ko urriaren 15ean
Hacia la transformacion social, pongamos límite a la pobreza!
Somos millones las personas que subsistimos en nuestro planeta en condiciones de
precariedad, de pobreza y de miseria. La explotación y dominación a la que nos
someten las élites políticas y económicas a amplios sectores de la población
provocan que tanto en el mundo como en Euskal Herria la pobreza y la precariedad
avancen como consecuencia del sometimiento y la explotación que se ejerce contra
las clases trabajadoras y los sectores populares. Los datos son escandalosos y
obscenos, cuatro estadounidenses poseen juntos una fortuna superior a la del PIB
de 42 estados con más de 600 millones de habitantes. En 1960 había en el mundo
una persona rica por cada 30 pobres; hoy la proporción es de 1 a 80,
aproximadamente 1.200 millones de personas al año sufren desnutrición y más de
2.200 millones sufren algún grado de pobreza.
Según los informes sobre
desarrollo humano la lista de “países pobres” ha aumentado en los últimos años,
principalmente porque su ubicación, su estructura económica, política, social y
otras “desventajas” les impidieron superar los “retos de desarrollo” diseñados
por el Fondo Monetario Internacional (FMI), el Banco Mundial (BM) o el Banco
Central Europeo (BEC). Esta realidad no es exclusiva de países “no
desarrollados”…, en la Unión Europea ya se considera a las personas trabajadoras
como potencialmente pobres, así se entiende que más de 80 millones de personas
estemos por debajo del Umbral de Pobreza, y en Euskal Herria seamos más de
900.000 personas las que no alcanzamos dicho Umbral, es
decir ¡una de cada tres!
Nos encontramos ante a una gran dualización social, hasta el punto que,
debido a que las instituciones parecen estar más ocupadas en agradar y
beneficiar a las élites económicas que en responder a las necesidades de la
población, personas que creían que no se encontraban en esta situación, han
tenido que recurrir a la beneficencia o a la caridad. El capitalismo está
produciendo un proceso de empobrecimiento en el que cada vez somos más los
sectores sociales que nos encontramos en una situación de eventualidad,
inestabilidad y desamparo, no ya sólo en época de crisis, que también, sino que
debido al continuo recorte de derechos sociales y laborales, aun superada la
crisis, el proceso de precarización y explotación persistirá. Esta ofensiva
brutal, coordinada y llevada a cabo a golpe de Ley, ha sido dirigida por las
élites económicas y políticas de Euskal Herria. La derecha en el gobierno (PNV,
UPN, UMP) con la ayuda de PSOE, IU, PSN, PSF… están llevando a cabo este proceso
en las diferentes instituciones de Euskal Herria: Leyes de Suelo, Planes de
vivienda, reformas en el IRPF, bajadas del Impuesto de Sociedades, supuestas
Leyes contra la exclusión, reformas y más reformas del mercado laboral,
privatizaciones escandalosas y contra sectores estratégicos y de vital
importancia para la población como son la sanidad, la educación, la atención a
personas mayores o necesitadas, actitudes y declaraciones racistas por parte de
diferentes alcaldes son toda una batería de medidas que están favoreciendo la
concentración de rentas y la consecuente precarización de las condiciones
vitales de amplios sectores de la población.
Si queremos atajar las situaciones de pobreza y precariedad que se
multiplican en Euskal Herria es necesario acabar con el sistema social que de
manera progresiva vulnera y merma nuestros derechos y dar pasos hacia un nuevo
sistema social y político que supere las relaciones de explotación en las que se
basa el actual. En este sentido, ante esta ofensiva del capital, para que Euskal
Herria pueda sobrevivir como pueblo, para asegurar su pervivencia y su futuro
vemos imprescindible desarrollar y profundizar cuatro ideas, que a nuestro
entender son fundamentales. Trabajar menos horas para que todas las personas
podamos trabajar y repartir así el trabajo en el ámbito reproductivo. Tender a
la eliminación de la explotación que realizamos sobre las personas y los pueblos
favoreciendo el equilibrio con la naturaleza. Aumentar el peso de las
organizaciones sociales y sindicales, así como aumentar el peso de lo común
frente a lo privado. La imperiosa necesidad de avanzar en la construcción de un
modelo económico al servicio de la clase trabajadora y de la comunidad.
Los pueblos explotados y las naciones oprimidas estamos siendo exprimidos
cada vez más en beneficio del capitalismo estatal, europeo y mundial y Euskal
herria es prueba de ello (cupos, convenios, ataques al trabajo sindical, recorte
de derechos sociales, robo de las arcas públicas para engordar negocios
privados, TAV, Superpuestos, Incineradoras; desprecio a la voluntad popular,
detenciones, presencia policial, prohibiciones,…) La ofensiva del capital es
brutal, pero no imparable. Para luchar por nuestros derechos sociales y
laborales, se impone la organización de la clase trabajadora. Es en estos
momentos cuando mayor valor toma la militancia social. Las diferentes
organizaciones populares y sociales somos consientes de que la lucha vale la
pena; como lo sabemos miles de personas trabajadoras, migrantes, jóvenes,
mujeres, pensionistas, vilipendiadas y explotadas todas nosotras, que actuamos
conscientes, ante la barbarie que estamos padeciendo,
Las revoluciones sociales no las hacen los individuos, las personalidades,
por muy brillantes o heroicas que ellas sean. Las revoluciones sociales las
hacen las masas populares. Ante el expolio masivo de lo común y de lo público
para privatizarlo, ante la mercantilización de todos los aspectos de nuestra
vida, ante la paz social que pretenden volver a vendernos en estos momentos y
que no es más que una guerra soterrada contra la inmensa mayoría de la
población, ante el miedo y el desamparo, ante la violencia del capital tenemos
que plantarle cara, tenemos que reforzar las redes de solidaridad. Porque
tenemos fuerza y tenemos alternativas. Por esta razón consideramos que el 17 de
octubre no ha de ser un día de resignación, ha de ser un punto de inflexión, un
punto de partida en la acumulación de fuerzas, un día de movilización en la toma
de conciencia de nuestra situación, un punto de partida en la transformación
social.
¡LUCHA POR TUS DERECHOS SOCIALES!
¡HAZ FRENTE A LA PRECARIEDAD!
¡TRANSFORMA LA SOCIEDAD!
¡HAZ FRENTE A LA PRECARIEDAD!
¡TRANSFORMA LA SOCIEDAD!
Latxe Uranga y Regina Maiztegi en nombre de Elkartzen











