Gaur medioen aurrean izan dira
Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Garbiñe Aranburu, Negoziazio
kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko Idazkaria soldaten kontrako azken
erasoaren aurrean LABek egiten den irakurketa plazaratu eta martxan
jarriko duen estrategiaren berri emateko.
Lehenik
eta behin, Patronalaren hitzak gezurtatuz, soldatak “jeitsi” egin
direla azpimarratu du Etxaidek, bai sektore publikoan eta baita sektore
pribatuan ere. Patronalak esku artean dituen tresna guztiak erabili ditu
soldaten kontra egiteko: kaleratzeak, soldatak izoztea, gaurkotu gabe
utzi dituzte hitzarmenak, denbora osoko kontratuak kontratu partzialekin
ordezkatzea, lanaldiak luzatzea… Guzti honen ondorioz gero eta diru
gutxiago dago herritarren esku.
Etxaideren hitzetan egoera honen atzean “erabaki politiko injustoak” daude. Are gehiago erabaki “txarra” dela deritzo, honela ez baitira ari ekonomiak behar dituen konponbideak eraikitzen. Alderantziz “soldatak igotzeko momentua da”, horregatik soldaten eta enpleguaren defentsa lehen mailako borroka izango dira LABentzat. Lantokietan borroka egongo du, baina bide judiziala ere jorratuko du, soldatak murrizteko oinarri judizialik ez dagoelako.