HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

16 mar 2015

Edurne Larrañaga eta Mikel Novalen azken interbentzioak Bilboko manifestazioaren amaieran

20150314 Edurne + Mikel
Argazkia: Goierriko Gutun Soziala

Edurne Larrañaga eta Mikel Noval Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartaren koordinazio nazionaleko kide dira. Jarraian dituzue biek Bilboko manifestazioaren amaieran botatako hitzak.
 
Edurne Larrañaga
Emergentzia sozialeko egoera bizi dugu. Kapitalak, krisialdiaren aitzakiapean, neoliberalismoan sakontzea erabaki du. Aberatsak gero eta aberatsago izan daitezen, gehiengo sozialaren/herritarren kontrako lege, dekretu,  murrizketa edota neurriak hartzen ari dira.
Neoliberalismoaren epizentroa prekarietatea da, inposatzen diguten eredu injustu honek prekarietatea behar du bizirauteko, gure bizitzaren eremu guztietara zabaltzen ari dena. Eta prekarietateak pobrezia dakar, desberdintasunetan oinarrituriko jendartea, enpleguaren suntsiketa, demokrazia zein erabakitzeko eskubidearen ukazioa, homogeneizazio eta indibidualismoa, natura negozio bilakatzea berau explotatzen jarraitzeko, heteroaraua dakar, jendarte patriarkarra, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan mantentzea, pribatizazioa, lan eta bizi baldintza baldintza prekarioak…
No queremos neoliberalismo, pero tampoco echamos de menos tiempos pasados, puesto que entonces, tampoco se garantizaban nuestros derechos.
Guk kolore anitzeko ortzimuga nahi dugu, aukera eta baldintza berdintasuna nahi dugu.
Para nuestra supervivencia, pero sobre todo, para ser felices, las personas – pueblos – la naturaleza necesitamos que la sostenibilidad de la vida sea el centro del modelo social. Ez dira pribilegioak, dagozkigun eskubideak dira eta eskubideak bermatu egin behar dira!
Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiok, egoera errotik aldatu nahi eta behar dugu, bizi baldintza duinak eta aukera berdintasuna bermatuko badira. Gure eskubideak bermatuko dituen eredu sozial eta ekonomikoa berria behar dugu, hori da gure alternatiba.
Horretarako, gure bizitza eta gorputzen gaineko erabakiak guk geuk hartu nahi ditugu, erabakia gure esku nahi dugu. Euskal Herrian eta euskal herritarron artean eredu sozial eta ekonomikoa erabakitzeko eskubidea dugu. Euskal Herria subjektu, burujabetza ariketa praktikoa da gurea.
Todas las que creemos en otro modelo social, hemos puesto en marcha el tren del cambio social, hemos pasado de la defensiva a la ofensiva. Haremos el camino con toda persona que quiera construir una alternativa al sistema, haremos el camino juntas. Prozesu soziala abiatu dugu eta atzeraezina da!
  • Herritarrak gara protagonista prozesu honetan.  Gure duintasuna dago jokoan eta guk bizitzaren aldeko apustua egin dugu. Herritarrak gara politiken lehentasunak aldatuko ditugunak, herritarrok markatuko dugu aldaketaren norabidea.
  • Euskal instituzioak bide honetan gure konplize izan behar dute, gure eskubideak politika sozial eta zerbitzu publikoen bidez bermatu behar dizkigute. Eta hori izango da gure ahalegina. Gure bizitzak bizigarriak eta iraunkorrak izatea dago jokoan. Jakin badakigu, ordea, interes neoliberalak instituzioetan ere sartuta daudela; horregatik, instituzioak eta alderdiak interpelatzen jarraituko dugu.
  • Baina, egoera errotik aldatzeko, mobilizazioa ezinbestekoa da. Herriz herri, auzoetan, sektoreetan… aldaketaren aldeko gehiengo sozialak eraiki behar ditugu, kalean egon behar dugu.
  • Azkenik, prozesu sozial honen bidez, eredu sozial berria eraikitzera goazela argi eta garbi izan behar dugu. Alternatibak baditugu eta badugu tresna: Euskal Herriko eskubide sozialen Karta.
Hortaz, ALTERNATIBA eraikitzera goaz. Vamos a lograr el cambio económico, político y social en en Euskal Herria. El cambio social está en marcha y los ejes son la movilización y la construcción de otro modelo.
Gauzak beste era batera egin daitezke, egin behar dira eta egingo ditugu! Aurrera eta jotake, irabazi arte!
Mikel Noval
Arratsalde on,
Zorionak! Gaur milaka eta milaka lagun bildu gara Bilbo eta Iruñeako kaleetan aldaketa soziala aldarrikatzeko, eta gure alternatiben alde egiteko. Badakigu arrazoia daukagula, badakigu aplikatu behar diren neurriak zeintzuk diren.
Baina gure helburuak lortzeko indartu behar gara. Eta indartzeko kalera ateratzea beharrezkoa da. Elkarrekin gaudenean jendearen batuketa biderketa bihurtzen da.
Eta zer egiten dugu elkarrekin?. Gaur bezala, borrokatu. Gure ardura nagusia borrokatzea da. Mobilizazioa ezinbestekoa da aldaketa soziala lortzeko.
Sin movilización social, sin presión de la calle, es imposible el cambio social. Esto pasa en todas partes. Pasa en Euskal Herria y pasa también en Grecia. Un militante griego citado ayer en la prensa decía que había que presionar al gobierno de Grecia para que aplicase las medidas de su programa electoral. Sin presión, sin movilización social, sin interpelación política, no hay cambio social posible. Ni en Grecia, ni en Euskal Herria, ni en ninguna parte.
Hoy estamos aquí gentes distintas. De organizaciones sindicales y sociales distintas. Pero nos hemos puesto de acuerdo en varias cosas:
  • en denunciar que vivimos en una Euskal Herria que no nos gusta,
  • en denunciar que las políticas públicas, presupuestarias y fiscales que se están aplicando no son las que queremos,
  • y en plantear a todas las instituciones que apliquen diversas medidas, las que se recogen en nuestro Programa Social.
Ez da gutxi adostasun maila hori. Zer nahi dugu? Egoera errotik aldatzea, bizitzaren jasangarritasuna eredu berri honen helburua izatea, eta horretarako hartu beharreko neurriak hartzea.
Hay otros que sí están contentos, y mucho.
  • En 2014, el presidente de Iberdrola cobró 9,4 millones de euros, un 23% más que el ejercicio anterior. Él dice que se lo merece. No es verdad. Nadie se merece ganar 9,4 millones de euros en un año. Es una indecencia que ocurre a la vez que Iberdrola despide a los trabajadores y trabajadoras que leen los contadores para contratar a otros aún más precarios.
  • El nuevo presidente de Kutxabank ha firmado un contrato por 800.000 euros anuales, lo que supone un aumento del 72%. Él dice que lo vale, y que no renuncia a subírselo más, si puede. Y también dice que es necesario recortar costes laborales.
Mientras han crecido el paro, la precariedad y la pobreza, en nuestro país se han recortado las prestaciones sociales. Se ha reducido la cuantía de la RGI, de las AES, dejando sin cobertura a mucha gente que la necesita.
Nor ari da gezurretan? Gu edo Maroto? Maroto oso kezkatuta omen dago prestazio sozialetan dagoen iruzurrarekin. Bere ILPa bultzatzeko sortu zuen plataformako buruak dimisioa aurkeztu behar izan zuen, Gizarte Segurantzari iruzurra egin izan ziolako.

Orain Espainiako Kontuen Epaitegiak 500.000 euroko fiantza jarri dio Marotori (eta Alfonso Alonsori). Beraiek erabaki zuten Gasteizko Udaletxeak enpresario ospetsu bateri 6 milioi eurotan lokal bat alokatzea. Urtebete lehenago enpresario horrek 2,7 milioi eurotan erosi izan zuen lokal hori.
Hau bai dela iruzurra, hau bai dela korrupzioa. Baina ez dago dimisiorik, ez dago inolako ondorio politikorik.
Tampoco dimite nadie ni se asumen responsabilidades políticas en casos como las vacaciones fiscales, Hiriko, Bidegi, la incineradora de Gipuzkoa o De Miguel.
¿Se reparte la riqueza? Sí, Pero en realidad estamos asistiendo a un reparto de la riqueza al estilo capitalista. De los de abajo hacia los de arriba. La minoría se enriquece a costa de la mayoría.
Egoera ikusita, pozik egoteko arrazoi gutxi dago. Bat emango dut. Gure esku dago gauzak aldatzea. Gure agintariei presioa sartu behar diegu gure Programa Sozialean jasotzen diren neurriak aplikatzeko. Politikak aldatzeko ateratzen gara kalera.
Somos optimistas. Es tiempo de cambiar de raíz la actual orientación de las políticas públicas, presupuestarias y fiscales. El éxito de las movilizaciones de hoy nos da fuerzas para seguir en la pelea. Vamos a seguir, y vamos a seguir movilizándonos para ello.
Aldaketa soziala orain. ¡Tenemos alternativas!
Eskerrik asko!

Milaka lagun eskubide sozialen alde eta alternatiba aldarrikatzen Iruñea eta Bilboko kaleetan


b_275_137_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_EskubideSozialenKarta_15_03_16M14_bilbo_aldaketaSoziala.png b_217_137_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_EskubideSozialenKarta_15_03_16M14_irunea_nagusia_2.png
Larunbatean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiari jarraituz, milaka lagun Bilbo eta Iruñeko kaleak bete zituzten egungo politika ekonomiko eta sozialen aurrean alterbatiba badela aldarrikatzera. 3.000 pertsona Iruñean eta 10.000 Bilbon, denak Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiek aukera berdintasunasunean oinarritutako bizi baldintza duinak bermatuko dituen alternatiba eskatzen.


Bi mobilizazioetan eremu instituzionaletik abian jarri beharreko neurriak jasotzen dituen Programa Sozialaren defentsa egin zuten. Eredu sozial berriaren ardatzak jaso asmoz koloretako blokeetan banatu ziren bai Iruñeako zein Bilboko manifestazioak.

Ekimenaren amaieran eremu ezberdinetako kideek Euskal Herriko Eskubideen Kartak defendatzen dituen aldarrikapen zehatzak luzatu zituzten.

Aldaketa sozialaren aldeko aldarria
EHko Eskubide Sozialen Karta
b_345_72_16777215_0_http___www.eskubidesozialenkarta.com_wp-content_uploads_2014_03_GOIBURUA.png

Milaka lagunek (10.000 inguruk) bat egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta herri-ekimenak gaurko Bilbon eta Iruñean antolatutako manifestazioekin. Bildutako jendetza bat etorri da aldaketa soziala exijitzeko eta alternatibak ditugula aldarrikatzeko orduan.

Manifestazioak jendetsuak, alaiak eta parte-hartzaileak izan dira, ekimen hau sostengatzen duten erakunde eta sektore guztien aldarrikapenak jaso dituztelarik. Gauzak honela, ‘Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!’ jartzen zuen pankarta nagusiaren atzetik zortzi bloke bereizi izan dira, bakoitza bere eskaera eta lelo propioekin.

Pankarta lila. Leloa: “Euskal Herria feminismotik eraikitzen! Aldaketa feminista izango da edo ez da izango!”. Mugimendu feministak Euskal Herria feminismotik eraikitzen ari garela nabarmendu du, aldaketa feminista izango dela edo ez dela izango aldarrikatuz.

Pankarta urdina. Leloa: “Hezkuntza sistema propioa eta euskararen normalizazioa orain”. Hezkuntza, hizkuntza eskubideen eta kulturaren alorrean lanean ari diren ordezkariek gure hezkuntza sistemak jasaten dituen erasoak salatu dituzte, Euskal Herrian erabakitako sistema propioa exijituz.

Pankarta urdin argia. Leloa: “Que no nos neoliberalicen, aukera berdintasuna guztiontzat!”. Pentsiodunekin, osasunarekin eta aniztasun funtzionalarekin lotutako alorrak elkartu dira bertan. Neoliberalismoaren ondorio kaltegarriez ohartarazi nahi izan dute, horren aurka egiteko aukera berdintasuna eskatuz.

Pankarta berdea. Leloa: “Natura eskubideen jabe”. Lurraren defentsarako lanean diharduten plataforma eta kolektiboek natura bizitzaren erdigunean jartzearen garrantziaz ohartarazi dute, horretarako natura eskubideak errespetatuko dituen eredu jasangarri baten aldeko neurriak proposatuz.

Pankarta horia. Leloa: “Contra el paro, enpleguaren banaketa! Pobreziaren aurka, reparto de la riqueza!”. Bazterketa sozialaren kontra borrokan ari diren eragileak elkartu dira bertan. Langabeziaren eta pobreziaren aurka borrokatzeko bi alternatiba plazaratu nahi izan dituzte: enplegua eta aberastasuna banatzea.

Pankarta laranja. Leloa. “Borroka sozialean, gazteok lehen lerroa! Asko dugulako esateko, entzun gaitzatela!”. Zalantzarik gabe gazteak dira sistema bidegabe honen galtzaile nagusienetakoak. Horregatik, eta esateko asko dutelako, euren aldarrikapenak entzutea eskatu dute gazte mugimenduko kideek.

Pankarta kolore-anitza. Leloa. “Aldaketa sozialaren bidean iraultza sexuala piztera goaz”. Pankarta honek aniztasun sexualaren inguruko eragileak batu ditu, eta argi utzi nahi dute iraultza sozialaren bidean beste iraultza bat piztera goazela: iraultza sexuala.

Pankarta gorria. “Langileok merkatuen gainetik. Empleo digno y de calidad”. Hori izan da sindikatu eta borrokan ari diren langile kolektiboen eskaera. Izan ere, egoera irauli nahi badugu ezinbestekoa da kalitatezko enplegu duina sortzea pertsona guztientzat, sistemaren erdigunean langileak kokatuz, ez merkatuak.

Eta, pankarta hauek guztien atzetik, mobilizazioekin bat egin duten milaka herritarrak.

Bilboko eta Iruñeako kaleak zeharkatu dituzten manifestazioek amaiera ikusgarria izan dute. Lehenik Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Koordinazio Nazionaleko ordezkariek parte-hartze labur bat egin dute, ekimen honen garrantzia azpimarratuz. Ondoren, pankarta bakoitzeko ordezkari bana ibilbideen amaieran –Bilboko Arriagako Zubia eta Iruñeako Gaztelu Plaza– kokatuta zeuden eszenatokira igo eta ‘Aldaketa soziala orain!’ jartzen zuen puzzle ikusgarria osatu dute. Eragile bakoitzak bere esparruan egiten duen lan eta borroka eredugarriaz harantzago, agerian utzi nahi izan da guztion arteko elkarlana ezinbestekoa dela egungo eredu sozial eta ekonomiko bidegabe hau errotik aldatzeko.

 

9 mar 2015

endetza eta interes handia “Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria [bir]pentsatzen” jardunaldiaren lehen saioetan


b_345_173_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_iparHegoa_15_05_06Birpentsatzen_birpentsatzen_2.png

Ipar Hegoa Fundazioak antolatutako "Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria [Bir]pentsatzen" jardunaldien lehen bi saioak burutu ziren pasadan ostegun eta ostiralean. Gaiak interes handia piztu zuen, hori erakusten du osteguneko zein ostiraleko saioetan aretoa bete izana. Datorren hitzordua apirilaren 25an dugu, non besteak beste, "Langile subjektibitate berriak eta sindikalgintza",  "Komunikazioa, ideologia eta hegemoniaren eraikuntza" eta "Ekintza eta eredu sindikala [bir]pentsatzen" gaiak jorratuko diren.

[Bir]pentsatzen
MARTXOAK 5 eta 6ko KRONIKAK
 Areto betea sindikalgintza eredu berria (bir)pentsatzen (MARTXOAK 5 Goizeko saioa)
 Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria birpentsatzen, Ipar Hegoak antolatutako jardunaldien lehen saioaren kronika (MARTXOAK 5 Arratsaldeko saioa)
 Jendetza eta interes handia Ipar Hegoaren “Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria (bir)pentsatzen” jardunaldiaren lehen saioetan (MARTXOAK 6)

4 mar 2015

LAB Hego Euskal Herrian igo den sindikatu bakarra da



b_345_244_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_15_03_04Datuak_emaitzak.png

Azken bi epealdi trinkoen artean LAB da bere ordezkaritza portzentajea igo duen sindikatu bakarra. 2010 eta 2014ko abenduaren 31ko ordezkaritza datuak konparatuta LAB da bere ordezkaritza maila igo duen bakarra, 1,83 puntu hain zuzen. 
 
Gainontzeko sindikatuek behera egin dute. Nafarroako datu ofizialen arabera 1,12 puntu igo da LAB eta EAEn, nahiz eta datuak oraindik ofizialak ez izan, 2,13 puntu egin dugu gora.
 
 Datorren astean EAEko datuak ofiziak egiten direnean, agerraldia eskainiko du LABek datuak sakonago aztertzeko.

b_345_42_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_14_09_30Atala_hhss.png

 

3 mar 2015

MARTXOAK 3: «Langileon borrokaz aldaketa gauzatu dezagun»



b_345_214_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_martxoak3_15_03_03_m3.png

LABek mobilizazioa eta ekitaldia burutu du gaur, MARTXOAK 3, duela 39 urte politiziak eraildako langileak omentzeko. LABek gogoan ditu langile haiek eta haiek hasitako lana bururaino eramateko borrokan jarraitzen dugu. Arratsaldeko 19:00etan omenaldi eta mobilizazioa izango da Gasteizen euskal sindikatuek deituta.

b_345_159_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_martxoak3_15_03_03_m3_2.png

 
 

Casi 400 comités de empresa apoyan a LAB y ELA en su denuncia contra Confebask

Casi 400 comités de empresa de empresa de Hego Euskal Herria han apoyado a los sindicatos LAB y ELA en su denuncia contra Confebask, ya que entienden que la patronal, con su actitud, «trata de dejar fuera del mundo del trabajo y ello supone un grave ataque a la libertad sindical».
NAIZ|2015/03/03
Etxaide_aranburu 
 
Alrededor de 400 comités de empresa de Hego Euskal Herria han apoyado a LAB y ELA en su denunca contra Confebask «por demandar la ilegalización» de estos dos sindicatos.

Los apoyos recabados por ambas formaciones sindicales entienden que la patronal «trata de dejar fuera del mundo del trabajo y ello supone un grave ataque a la libertad sindical». Asimismo, valoran que las explicaciones ofrecidas «no son suficientes», por lo que desean mostrar «una posición rotunda» contra Confebask.

Igualmente, han anunciado que han presentado una moción que se debatirá y votará este viernes, 6 de marzo, en el Parlamento de Gasteiz, la cual presentarán también a las Juntas Generales de Gipuzkoa, Bizkaia y Araba. «Por desgracia, conocemos la cobertura de Lakua sobre Confebask».

Sin embargo, mediante el escrito, pretenden que el Parlamento de Gasteiz «muestre su compromiso en la defensa del derecho fundamental a la libertad sindical, como una de las partes esenciales que define una sociedad democrática», así como que «repruebe la pretensión de Confebask de introducir en el Real Decreto sobre Depósito de Estatutos de las Organizaciones Sindicales y Empresariales un procedimiento que permita promover la pérdida de la condición de sindicato».

2 mar 2015

EUSKAL BIDEA


BEC / M7 nik ere urratsa egingo dut



24 feb 2015

Troikaren eta TTIParen kontrako elkarretaratzea ostegunean Bilbon

b_345_489_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_TTIPEZ_15_02_24_troikaKanpora.png
Euskal Herrian TTIPari EZ! kanpainak, Jyriki Katainen Troikaren kolaboratzailearen bisitaren aurrean kontzentrazioa deitu du datorren ostegunerako, hilak 26, Bilbon. “TROIKA KANPORA! ¡No al TTIP! ¡No al Plan Juncker! lelopean Euskalduna Jauregiaren burutuko da mobilizazioa goizeko 11:00etatik aurrera.
 

19 feb 2015

[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria

birpentsatzenjaardunaldiak.jpg

Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" lelopean jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 5, 6 eta Apirilaren 25erako Donostian.


Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan antolatu dira jardunaldiak, hausnarketarako espazio bat sortzeko, hain zuzen ere. Horretarako Euskal Herritik zein kanpotik etorritako hizlari andana egongo da.

Informazio gehiago: birpentsatzen.eus

Izena eman eta parte hartu.

12 feb 2015

Protesta de Ernai y LAB por la situación de precariedad laboral juvenil

Lab_ernai 
 
Representantes de ambas organizaciones se han concentrado primero en el Boulevard, frente al comercio Ale Hop, y después en el centro comercial San Martín, ante la Fnac, para denunciar la política laboral que, aseguran, aplican ambas empresas.

La representante de LAB Alaitz Jauregui ha señalado que estos dos comercios son «representativos» por su dimensión, pero que como ellos hay más y ha explicado que a partir de este momento celebrarán concentraciones similares ante otros establecimientos en Bilbo, Gasteiz e Iruñea.

El portavoz de Ernai, Mikel Button, por su parte, ha recordado que esta organización y el sindicato LAB hicieron pública recientemente una guía sobre los derechos laborales de los jóvenes.

El objetivo de estas movilizaciones es tanto reivindicar mejoras laborales como informar a los jóvenes de sus derechos y enfatizar en la necesidad de «organizarse y luchar» contra un «sistema capitalista que sólo busca mano de obra barata».

“Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” manifestazioak martxoaren 14ean Bilbo eta Iruñean

m14.jpg Euskal Herriko eskubide sozialen karta osatzen dugun eragileok mobilizazioak iragarri ditugu datorren martxoaren 14rako Bilbo eta Iruñean "Aldaketa soziala orain! ¡Tenemos alternativas!" lelopean. Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazi behar diegu. Bide horretan ere 16 aldarrikapen biltzen dituen programa soziala aurkeztu dugu gaur.

Prentsaurrekoaren edukiak

«Hemen gaudenok, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariak, zuekin partekatu nahi ditugu egungo egoera sozioekonomikoaren inguruko iritzia eta berau gainditzeko proposatzen ditugun ekimenak.

Bere garaian pertsona ugari eta 100 erakundetik gora elkartu eta egoera sozial bidegabearen aurrean ekiteko izan genituen arrazoiek bere horretan jarraitzen dute. Gaur egun botere politiko eta ekonomikoek eskaintzen digutena ikusita oso argi dago egoera ez dela aldatu. Nahikoa da indarrean dauden botere politiko eta ekonomikoetatik eskaintzen digutena. Eskubide sozialak bertan behera, herritar gehienen pobretzea eta prekarizazioa, pribatizazio etengabeak, zerbitzu publiko eta ondasun komunen aurkako erasoak, gure bizitza eta ingurumenarekiko multinazionalen diru-gosea, desberdintasuna handitzen, demokrazian bizitzeko eta gehiengo sozialaren alde erabakitzeko burujabetza izateko aukerarik gabe. Bai, arrazoiek bere horretan jarraitzen dute eta, horregatik, elkarrekin erantzuteko beharra eta premia. Elkartasunetik, errotik aldatu nahi dugu egoera. Ez dago bestelako alternatibarik, guztiok duintasunez bizitzeko moduko Euskal Herria nahi badugu.

Horregatik, aliantza sozial eta sindikala saretzen hasi ginen bere egunean. Saretu, prozesu soziala jorratzeko, ahalik eta pertsona gehien elkartzeko amoz, eraso neoliberalari aurre egin eta alternatiba izateko ausardiaz. Hasiera baten, adostu genuen Euskal Herrian nahi dugun bermedun eskubide sozialen marko komuna. Aldaketa sakonak behar dituen markoa eta injustizia, zapaldutako eskubide sozial eta laboralak, diskriminazioak eta eguneroko zapalkuntzei erantzuteko benetako erabakitzeko-gaitasuna izan ahal duena. Hori guztia Madrildik, Bruselatik, eta orain TTIParekin, Wall Streetetik erabakitzeko eta alternatiba eraikitzeko aukera ukatzen digutenen aurka.

Errealitate berria eraikitzeko ezinbestekoa deritzogu partekatu eta zabaltzeari, Euskal Herriko herri eta auzoetan herriak ukatzen dituzten ordena neoliberalaren mehatxu eta erasoen aurka borrokatzen ari diren pertsona, sektore eta proiektu guztiek parte har dezaten. Mobilizazioa behar-beharrezkoa baita.

Horregatik dei egiten diogu herritar orori datorren martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean “Aldaketa soziala orain, tenemos alternativas” lelopean izango diren manifestazioetan parte har dezan. Mobilizazio honekin hasiera ematen diogu dinamika publikoari, iraunkorrari, Euskal Herriko instituzioei gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazteko. Horretarako programa soziala aurkezten dizuegu.

Programa sozial hau Kartaren zoru sozial komunean oinarrituta dago eta politikaren lehentasunak aldatzeko bitartekoa da.
Esparru hauetan oinarritzen diren 16 aldarrikapen biltzen ditu:
▪ Aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketa.

▪ Eskubide sozialak guztiontzat.

▪ Zerbitzu publikoen unibertsaltasuna.

▪ Alor publikoaren lidergoa.

▪ Politika ekonomikoaren eraginkortasun sozial eta ingurumenaren aldetikoa.

▪ Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna.

▪ Bazterkeria guztien aurkako etengabeko borroka (jatorria, aukera sexuala, aniztasun funtzionala…)

Programa sozial honekin Hego Euskal Herriko instituzioak interpelatuko ditugu honetan oinarritutako konpromisoak har ditzaten.

Horregatik, deialdi berezia egiten dugu martxoaren 14an Bilbon eta Iruñean borroka oro egon dadin, justizia handiagoaren aldeko gure auzo eta herrietako bihotz-taupadak erakusteko, patriarkatuari aurre egiten diogunoi, osasuna, hezkuntza eta gizarte ongizatea negoziatzeari aurka egiten diogunoi, adineko eta pentsionista errebeldeei, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen dugunoi, esplotazioa eta prekarietatea jasaten diogunoi, giza-laguntza duinak etengabe erreklamatzen ditugunoi, kalitateko enpleguaren banaketa exijitzen dugunoi, etorkizuna lapurtu nahi diguten gazteoi, jatorriarekiko bazterketaren aurka ari garenoi, euskara hizkuntza bizia izan dadin nahi dugunoi…

Martxoaren 14an “Aldaketa soziala orain, ¡tenemos alternativas!” lemapean egingo diren manifestazioak 17:00etan hasiko dira, Bilbon, Jesusen Bihotzetik eta 17:30ean Iruñean, Antoniutti Parketik.

Martxoaren 14a izan dadila gure aldarrikapen, pankarta eta kartelen erakuslekua, mosaikoa. Erakus dezagun horien guztien alde elkarrekin lan egiteko ausardia.

Euskal Herrian bizi garenok egitasmo ekonomiko eta sozial berria eraiki nahi dugu, eredu zuzen eta solidarioa, inolako ezarpen eta interferentziarik gabe. Mobilizazio, eraikuntza, aldarrikapen eta alternatiben garaia da. Aldaketa soziala nahi dugu eta berau lortzeko botere burujabea.»

«Soldatak igotzeko momentua da, sortzen den aberastasuna egokiago banatuz»

Gaur medioen aurrean izan dira Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Garbiñe Aranburu, Negoziazio kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko Idazkaria soldaten kontrako azken erasoaren aurrean LABek egiten den irakurketa plazaratu eta martxan jarriko duen estrategiaren berri emateko.

soldatak.jpg
 


Lehenik eta behin, Patronalaren hitzak gezurtatuz, soldatak “jeitsi” egin direla azpimarratu du Etxaidek, bai sektore publikoan eta baita sektore pribatuan ere. Patronalak esku artean dituen tresna guztiak erabili ditu soldaten kontra egiteko: kaleratzeak, soldatak izoztea, gaurkotu gabe utzi dituzte hitzarmenak, denbora osoko kontratuak kontratu partzialekin ordezkatzea, lanaldiak luzatzea… Guzti honen ondorioz gero eta diru gutxiago dago herritarren esku.
Etxaideren hitzetan egoera honen atzean “erabaki politiko injustoak” daude. Are gehiago erabaki “txarra” dela deritzo, honela ez baitira ari ekonomiak behar dituen konponbideak eraikitzen. Alderantziz “soldatak igotzeko momentua da”, horregatik soldaten eta enpleguaren defentsa lehen mailako borroka izango dira LABentzat. Lantokietan borroka egongo du, baina bide judiziala ere jorratuko du, soldatak murrizteko oinarri judizialik ez dagoelako.
 

20 ene 2015

Euskal langileok konponbidearen alde irten gara gaur kalera

Asteleheneko operazio polizialaren aurrean ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuok deituta euskal langileok Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egin ditugu "Langilok konponbidearen alde" goiburupean.

b_345_457_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_errepresioa_15_01_16_langileokKonponbidea.png


Bilboko elkarretaratzean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak konponbide eta irtenbidearen aldeko mezua luzatu eta estatuak jartzen dituen oztopei aurre egiteko bihar Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du.

Mobilizazioak Donostiako Alderdi Ederren, Gasteizko Virgen Blanca Plazan, Iruñeako Udal plazan eta Bilboko Udaleko atarian izan dira.

Ipar Euskal Herria
Ordu berean LABek elgarretaratzea egin du BAIONAn Herriko Etxearen aurrean.

12 ene 2015

LAB piensa que la Guardia Civil busca el dinero de la movilización del sábado


LAB piensa que la Guardia Civil busca el dinero de la movilización del sábado
La secretaria general de LAB, Ainhoa Etxaide, ha afirmado que el registro que se está llevando a cabo en la sede del sindicato se debe a que la Guardia Civil querría hacerse con el dinero de la movilización que recorrió las calles de Bilbo por los derechos de los presos políticos vascos.
naiz|Bilbo|2015/01/12|Iruzkin 1
Lab
Imagen difundida en las redes sociales del registro en la sede de LAB, donde al parecer requisan el dinero donado por los manifestantes el sábado pasado. 
 
LAB ha advertido que el registro que se está llevando a cabo en su sede en el marco de las detenciones contra 12 abogados y otros cuatro ciudadanos vascos se debe a que la Guardia Civil pretendería hacerse con el dinero de la movilización del sábado donde se reclamaron los derechos humanos de los presos políticos vascos.

La secretaria general del sindicato, Ainhoa Etxaide, ha recordado que se trató de una movilización «totalmente legal», por lo que ha considerado la redada como «un atropello a la libertad de organización». Remarcando que desconocen lo que está sucediendo en el interior, Etxaide se ha mostrado convencida de que esta es la motivación del registro, debido a que aquí se guardaba el dinero hasta hoy por la mañana, cuando abrían los bancos.

Etxaide ha recordado que el dinero fue dado voluntariamente por los participantes «mostrando una forma de solidaridad económica totalmente necesaria para poder hacer frente a los gastos de la dispersión». Por ello, ha rechazado este intento de «criminalizar la solidaridad». Finalmente ha subrayado que «es una forma de criminalizar organizaciones que asumen compromisos».

ELKARTASUNA EZ DA DELITUA!!


Ainhoa Etxaide: «Esta operación responde a la movilización del sábado»

80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao,  y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.

Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.

 Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak  Declaraciones de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB
80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.80.000 pertsonek bat egin zuten larunbatean Sarek euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideen alde Bilbon deitutako mobilizazioarekin.
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha declarado que la operación policial iniciada por el Gobierno Español es un ataque directo a la respuesta dada por la ciudadanía el pasado sábado en Bilbo a favor de los derechos de los presos y presas vascas. En lo que se refiere al registro de la sede de Bilbao,  y tras recordar que desde que se iniciase el proceso es la tercera vez que las fuerzas del estado irrunpen en diferentes sedes del sindicaro, Etxaide ha remarcado que es un ataque directo a las libertades de LAB. Un ataque directo a las libertades de una organización sindical y política legal que no tiene nada que esconder.

Ante estos ataques Etxaide ha llamado a la ciudadania vasca, así como a agentes e instituciones vascas, a que trabajemos juntos para de una vez por todas lleguemos a acuerdos que nos lleven a un escenario democrático.