Hego Euskal Herriko mugimendu sindikal eta sozialek osatzen duten Gune Plataformaren deialdiari jarraituz, milaka Euskal Herritar Bilboko kaleetara irten ziren atzo, martxoak 3, langabezira, prekarietatera eta pobreziara garamatzaten eta Troikak gidatzen dituen politika latzak salatzera. Deitzaileek goizeko mobilizazioen arrakasta nabarmendu zuten, non "hamarna milaka pertsona" bildu zituen.
Goizeko
manifestazion izandako istiluen harira, Ertzantzak hartutako erabakia
salatu zuen eragile sozial eta sindikalak batzen dituen plataformak,
"manifestazioren jarraipena galerazi" egin baitzuten "250 metro eskas"
falta zirenean. Arratsaldeko manifestazioaren ibildidea aldatzeko eta
Segurtasun Sailak ezarritako "bete ezineko" ziren baldintzen aurrean
"(izan zitezkeen balizko gertakarien ardura guri egotzi)" Gunea aserre
azaldu zen eta mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen.
Manifestazioa bertan behera gelditu bazen ere, deialdi berri batek arratsaldeko 19:00etarako Moyua plazan burutu zen konzentrazio batera deitu zuen, bertan ere jendetza bildu zelarik Troikaren politikak salatu eta Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatzeko.
Egunean izandako istiluen aurrean Gunea Plataformak "haiekiko bat ere loturarik ez" duela adierazi zuen, "Guk deitutako legezko manifestazioaz baliatu egin dira beste pertsona batzuk, deialdiaren xedea ez ziren beste helburu batzurekin" gaineratu zutelarik.
Arratsaldeko 16:00etan EHUko paraninfoan deituta zegoen hitzaldia normaltasunez burutu zen eta bertan Mertxe Larrañaga (EHUko irakaslea), Yayo Herrero (Madrilgo antropologo sozial eta kulturala, ekolgista aktibista) eta Iñaki Morenok (Karta Sozialaren talde sustatzaileko kidea) hartu zuten parte.