26 feb 2014
Home »
Metala
» LABeko Metalgintzako delegatuek patrolanaren jarrera arduragabea eta hipokritaren aurrean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu dute
LABeko Metalgintzako delegatuek patrolanaren jarrera arduragabea eta hipokritaren aurrean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu dute
By LAB INDAR 8:42
LABeko Bizkaiko metalgintzako delegatuek patronalaren jarrera arduragabea eta hipokrita salatu dute. Lan erreformatik mugatu dezaken Bizkaiko metalgintzako hitzarmena sinatzerari ezetza ematen dioten bitartean, enpresa eremuan kontrakoa egiten dute. Adibiderik garbiena, FVEMeko lehendakariordea den José Javier Arteche Zubizarreta da, langilegoari ukatzen diona bere enpresan sinatzen du.
LABen ustez egoera honetan patronalak nahi duen hitzarmen kolektibo bat sinatzeko ez bada ez duela ezertarako balio negoziazio mahaian esertzeak adierazi du eta nola ez, horretarako ez dagoela prest gaineratu du; "ez dugu onartuko langileoi iruzurrik egitea, eragin mugatuko hitzarmen baten sinadurarekin".
Bestalde, LABek irtenbidea ez du (soilik) enpresetan hitzarmenak sinatzean ikusten, bide horrek Bizkaian hain ugariak diren enpresa txiki eta ertainetan lanean diharduten eta negoziatzeko gaitasunik ez duten milaka langile babesik gabe uzten direlako. Honela, LABek Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duin baten alde egiteko deia luzatu die langile guztie. Sindikatuaren ustez enpresarien gehiengoa ordezkatzen ez duen patronalaren itxikeriaren aurrean, langileei geratzen zaien bide bakarra mobilizazioa, salaketa eta konfrontazioa dira.