Aurreko ostiralean LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek batzarra
burutu zuten negoziazio mahaiaren nondik norakoak azaldu eta aztertzeko.
Batzarraren ostean kontzentrazio egin zuten ADEGIk Donostian duen
egoitzaren aurrean herrialdeko hitzarmenaren mahaian hartu duen jarrera
alda dezala eskatuz.
LABek
hitzarmenaren aldeko apustua mantentzen du, eta argi utzi du negoziazio
honetan akordioa erdiesteko beharrezko baldintza izango dela hitzarmena
derrigorrezko aplikaziokoa izatea metalgintzako herrialdeko enpresa
guztietan. Hurrengo bilera abenduaren 27an izango da, bertan, LABek
blindajearen inguruko proposamen zehatza aurkezteko konpromisoa hartu
du.