Sindikatuek modu positiboan baloratu dute gaurko greba
Euskal gehiengo sindikalak gaurko deitutako grebak erantzun ona izan duela azpimarratu dute sindikatuetako ordezkariek. Eman dituzten datuen arabera “ia erabatekoa” izan da jarraipena eta parte harte hartzea %90ekoa izan da. Eskualdeko lantegi nagusiek bat egin dute grebarekin, eta baitan hainbat lantegi txikik ere. Piketeek goizean goiz egin dute herrietan zehar itzulia, eta lantegi batzuetan argia ikusi dutenean informazioa banatu diete. Ertzaintzaren presentzia handia izan dela esan dute, baina ez da inolako arazorik izan.
Merkataritzan, hostalaritzan, hezkuntzan eta administrazioan ere erabatekoa izan da jarraipena, eta arratsaldean Beasainen, Legazpin eta Urretxu-Zumarragan egin dituzten manifestazioak ere oso jendetsuak izan dira.
LABetik jakinarazi dutenez aurreko grebetan baino gazte gehiagok egin du bat gaurko deialdiarekin, eta eskualden egin diren hiru manifestazioetan ere nabarmena izan da gazteen presentzia. ELAk eta LABek kalera ateratzeko beharra azpimarratu dute, “murrizteken aurka borroka egitera”. HIRU sindikatuak garraiolarien sektorea “galbidean” doala salatu du, eta horrekin amaitzeko borroka egitea “ezibestekoa” dela adierazi dute sindikatutik. Nekazariek ere bat egin dute gaurko grebarekin, eta Ordizian, adibidez, ez dute azokarik egin. EHNEtik adierazi dutenez sektore txikiek ere “gizartearen inplikazioa” behar dute, eta “gizarte antolaketa” baten beharra azpimarratu dute.