HERRIALDEKO HITZAMENAren DEFENTSA

Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun.

EUSKAL PRESOAK KALERA!

Euskal presoak lantokietara!.

PENTSIO PUBLIKO DUINAK

Euskal pentsio sistema publikoa orain. 1080 euro gutxieneko pentsioa.

LAN DUINA BIZI DUINA

Lan eta bizitza duinabermatuko digun hiri duin batean biziteko eskubideadugu.Langileok eskubide guztien jabe!.

LANGILEOK EUSKAL ERREPUBLIKA

Herriak du hitza eta erabakia.

18 mar 2013

197/2006 doktrinaren aurkako mobilizazioa

Kaixo,
Asteazken hontan Parot doktrinaren auzia aztertuko du Europako Giza Eskubideen Epaitegiak. Egun hortan Euskal Herri osoan mobilizazio ezberdinak burutuko dira. Guk Indarren elkarretaratzea egingo dugu gosari orduan.
Martxoak 20 asteazkena
Gosari orduan (9:45tik-10:00tara)
Indarreko sarreran.
Agur bat!

14 mar 2013

Foro Sozialean parte hartuko du LABek, bake prozesua indartzeko bere inplikazioa eta konpromisoa berretsiz

Bake Prozesua indartzeko Foro Soziala.Bake Prozesua indartzeko Foro Soziala.

Martxoaren 14 eta 15ean Iruñean eta Bilbon egingo den Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialean parte hartuko du LAB sindikatuak.




• Eragile sozialen inplikazioak eta konpromisoak berebiziko garrantzia daukate benetako bake prozesu bat, bake egonkor bat erdietsi nahi badugu. Horrelaxe ulertu du LABek beti eta, beste foro batzuetan egin bezala, Foro Sozialarekin ere bat egingo du, une honetan bake prozesuan aurrera urratsak egitearen beharra eta garrantzia aintzat hartuta.

• Halaber, nazioarteko adituen laguntza garrantzitsua da, beste prozesu batzuetako eskarmentua daukaten pertsonen ekarpenak beti dira argigarri eta lagungarriak. Euskal Herriko gatazka politikoa behingoz konpontzeko egiten diren ahaleginak eta prozesu honek nazioartean pizten duen interesa guztiz kontrajarria da, bestalde, Estatu biek erakusten duten itxikeria eta blokeo ahaleginarekin. Presoak eta iheslariak herriratzea, desmilitarizazioa, giza eskubideak pertsona guztiei bermatzea eta iraganaren irakurketa alde guztiek eztabaidatu beharreko eta alde guztiek urratsak egin beharreko gaiak dira, prozesua integraltasunez burutu behar da benetako bake irakunkorra eraiki nahi badugu.

• Euskal Herriak etorkizun berri bat behar eta merezi du. Eragile sozialen konpromisoa, eragile politikoen arteko elkarrizketa eta euskal herriko jendarte osoaren inplikazioa beharrezkoa da normalizazio politikoa lortzeko. Beraz, LAB ere bat dator, bake prozesuan gizartearen inplikazioa indartu eta ondorioz, aurrera pausoak egiteak duen garrantzia azpimarratzerakoan. Hortxe datza Foro Sozialaren balio handienetariko bat. Eta euskal jendarteak lehenago ere agerian utzi du bake prozesuaren aldeko bere inplikazioa,
nola herriz herri egindako diren mobilizazioetan, hala oraindik gogoan daukagun urtarrileko manifestazio erraldoiaren bitartez. Orduan giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatu ziren eta aldarri horrexeri, hain zuzen, erantzun behar diote eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinek, blokeoarekin behingoz amaitu dezagun eta gure herriarentzako bakea eraiki dezagun.

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 12an

4 mar 2013

Martoxak 9 Enplegua defenda dezagun


Arratsaldeon,

Martxoak 9an Bilbon egingo den manifarako deia luzatzen dizugu. ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN izango da lema. Manifa hau kaleratzeak, ERE-ak, itxierak etb. pairatu dituzten enpresa komiteek deitzen dute. Indarren LABek eta CCOOek bat egin dugu deialdiarekin.
Bertara joateko autobusak antolatu dira. Joateko asmoa duenak Beasaingo LABeko egoitzan du izena emateko zerrenda.

Martxoak 9
Jesusen Bihotzetik 17:30tan

Animatu!

Agur bat.

Martxoaren 8an eta 9an LAB emakumeen kalitateko enpleguaren alde mobilizatuko da eta emakumeen lan eskubideak aldarrikatuko ditu

Iduzki Soubelet, Ipar Euskal Herriko emakume idazkaria, Izaskun García, Zeharlerroetako idazkaria eta Zaloa Ibeas, Emakume idazkariaIduzki Soubelet, Ipar Euskal Herriko emakume idazkaria, Izaskun García, Zeharlerroetako idazkaria eta Zaloa Ibeas, Emakume idazkaria
Martxoaren 8an Gasteizko Legebiltzarrean mobilizatuko da LAB. Martxoaren 9an Bilbon eta Iruñean hainbat enpresa komitek deitutako manifestazioetan parte hartuko dugu. Martxoaren 9an, era berean, Kanbon LABen konpromisoen berriak plazaratuko ditugu.



Aurtengo martxoaren 8a testuinguru oso latzean dator. Enplegu suntsiketak eta langabezia maila izugarriak emerjentzia egoeran murgildu dute geure herria. Euskal Herriko milaka eta milaka langileen egoera jasanezina da, baina emakumeok gara, beti bezala, enplegu galera honetan kaltetuenak. Kaltetuenak arrazoi ezberdinengatik:

• Isilean kaleratzen gaituzte. Gure kalerapenek ez dute oihartzun mediatiko handirik izaten: banan-banan gertatzen dira. Kaleratze indibidualen bidez edota lan kontratuak berritu gabe kaleratzen gaituzte lan merkatutik.
• Langabeziaren igoeraren %80a zerbitzu sektorean gertatu da, nagusiki emakumeok betetzen dugun sektorean.
• Babes sozialeko murrizketek eta zerbiztu publikoen pribatizazioak emakume asko lan merkatua utzi eta zaintza lanak beren gain hartzera behartu dituzte. 2012an 57.500 lagun egon ziren egoera horretan.
• Lan erreformaz geroztik jadanik prekarioa zen emakumezkoon enplegua are prekarioago bihurtu da. Besteak beste, kontratazio partziala bultzatu eta emakumeoi zuzendu digute.
• Orain arte emakumeok kalitateko enplegua izateko aukerarik izan badugu, sektore publikoan izan da eta hau ere erasotua izaten ari da, baita espedienteak aurkezteko aukera emanda ere.

Martxoaren 8an Gasteizko Legebiltzarrean enpleguaren inguruko monografikoa egingo dela eta, han mobilizatuko da LAB.

Martxoaren 9an, Bilbon eta Iruñean hainbat enpresa komitek deitutako manifestazioetan parte hartuko dugu emakumeok kalitateko enplegua izateko eskubidea daukagula aldarrikatzeko.

Martxoaren 9an, halaber, urrats berri bat emango da Ipar Euskal Herrian, ekintza sindikalari begira nahiz sindikatuaren barrura begira.

Ezinbestekoa da Madrilen diseinatzen diren politiken aurrean planto egitea. Politika horiexek dira egoera honetara ekarri gaituztenak. Euskal Herrian enplegu politika propioa, gure herriaren beharren araberakoa, behar dugu. Eta emakumeon beharrak kontuan hartuko dituena:

- lanaren ikuspegi integrala kontuan izango duena eta lan munduan izaten den sexuen araberako bereizketarekin amaituko duena
- enplegu suntsiketari eta, hortaz, langabeziari aurre egingo dion enplegu politika
- kalitateko enplegua defendatu eta sustatuko duen enplegu politika
- emakumeon beharrak kontuan hartu eta gure lan eta bizi baldintzak modu efektiboan hobetuko dituen enplegu politika

Martxoaren 8ko deialdia

Goizeko 12:30etan gasteizko Legebiltzarrean, “lana soberan, enplegu duina faltan” lelopean. Mobilizazio hau emakume mundu martxak antolatua izan da.

Erasoen aurrean, inoiz baino premiazkoagoa ikusten dugu mugimendu feministarekin batera erantzun ahalik eta bateratuenak sustatzea, aldaketak, emakumeon eskubideak oinarririk jasotzen ezean, ez direlako nahikoa izango.

Hori dela eta, eraldaketa integral hau aurrera eraman nahi badugu, Euskal Herrian subjektu politiko feministaren aitortza eta parte hartzea ezinbestekoa da. LABek jarraituko du mugimendu femnistarekin batera elkarlanean, aliantzetan sakontzen eta mugimendua bera indartzen, aldarrikapenetatik alternatibak egituratzera jauzi egin dezagun.

Martxoaren 9ko deialdiak

MINTENGIA KANBON
Gure konpromisoetan aurrera egiten jarraitzen dugu eta, honela, Ipar Euskal Herrian beste aurrera pauso bat egin dugu, bai ekintza sindikalean bai sindikatu barruan:

- Emakumeen lan egoera, egoera sozioekonomikoa eta sexu diskriminazioaren azterketa sakona eginda, jauzi berriak egingo ditugu: delegatu zein afiliatuek lan munduan ekintza sindikal benetan eraginkorra burutu dezaten enpresa barruan.
- LABeko egiturak, delegatuek eta militanteek sexuen arteko parekidetasuna lortzeko prozesuan aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartu du eta sindikatu barruan aukera berdintasun plana Ipar Euskal Herrian ere abian jarriko da

Martxoaren 9an Kanbon burutuko den mintegian, honen berri emango diogu gure militantzia guztiari.

ENPLEGUAREN ALDEKO MANIFESTAZIOAK BILBON ETA IRUÑEAN

Martxoaren 9an, era berean, Bilbon eta Iruñean enpleguaren alde mobilizatuko gara. borrokan dauden zenbait komitek egindako deialdiarekin bat egin, atxikitu eta manifestazioetan gure aldarrikapenak plazaratzeko hartuko dugu parte.
Borrokarako aukerak guztiz murriztuta dauzkagun hainbat eta hainbat emakumeontzat aukera ezin hobea da eta dei egiten diegu emakume guztiei euren aldarrikapenekin hurbildu eta parte hartu dezaten. Gasteiz zein Iruñako gobernuei gaurko politiken norabidea aldatu dezatela, benetan enpleguaren aldeko hautua egin dezatela eta Euskal Herrirako enplegu politika propioa burutu dezatela.

Martxoak 3: Gaurko borroka, biharko enplegua

Pasadan urteko Martxoak 3an 1976ko gertakariak salatu eta 5 langileak omentzeko egindako manifestazioa.Pasadan urteko Martxoak 3an 1976ko gertakariak salatu eta 5 langileak omentzeko egindako manifestazioa.

Duela 37 urte, 1976ko martxoaren 3an, langileriak Euskal Herrian inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langileak eliza batean bildurik zirenean, espainiar polizia armatuak jendea irtenarazteko asmoz erakina gaseztatu eta irteten hasi zirenean tiroka hasi eta bost langile erahil eta ehundik gora zauritu zituzten. Egun latz hori gogora ekarri eta hildako 5 langileen omentzeko datorren Martxoaren 3an, ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta sindikatuek deituta, ekitaldia egingo da Gasteizko Martxoak 3 Plazan (Zaramaga), goizeko 12:00etan.

27 feb 2013

Metalgintzako hitzarmen sektorialaren aldeko sinadura bilketa


 
Metaleko hitzarmenaren negoziazioak bizi duen blokeo egoeraren aurrean, eta datorren uztailaren 7a baino lehen hau desagertzeko dagoen arriskuarekin, behean sinatzen dugunok Metaleko Herrialdeko Hitzarmena ezinbestekotzat jotzen dugu, sektoreko langile guztien lan baldintza duinak bermatuko dituena, inongo enpresetan ezin izango direlarik aplikatu bertan jasotakoak baino baldintza kaskarragoak.

Ante la situación de bloqueo en las negociaciones del convenio provincial del metal y la posibilidad real de que el próximo 7 de julio éste desaparezca, los y las abajo firmantes consideramos necesaria la existencia de un convenio provincial del metal que asegure unas condiciones dignas para todas y todos los trabajadores del sector, sin que en ninguna empresa se puedan aplicar condiciones laborales inferiores a las que en él aparecen.
 

25 feb 2013

MOBILIZAZIOAK

Martxoko mobilizazioak
 
 
 
 
 

LABek hitzarmen sektorialarekiko langileriaren atxikimendu erreala neurtuko duen sinadura bilketa iragarri du



LABek EAEn metaleko negoziazioak pairatzen duen blokeo egoera kezkagarria dela pentsatzen du. Metaleko lan-hitzarmenak desagertzeko 4 hilabete eskas falta direnean, blokeo egoera hori gainditzeko, ekimen berriak beharrezkoak dira. Hau dela eta, LABek prentsaurreko honen bitartez, jendarteari, ekimen berri baten berri eman nahi dio: EAEn metaleko lantegi guztietan bultzatuko den ekimena, sinadura bilketa da, horren bitartez hitzarmen sektorialarekiko metaleko langileriaren atxikimendu erreala neurtu nahi da.


Zer dela eta orain, blokeoa aspaldikoa eta askotan salatua izan bada, eta blokeoaren ardura patronalarena dela sindikatu guztiak ados gaudenean?

• Negoziazio kolektiboaren erreforma hasi zenetik —langileriari lan baldintzak negoziatzeko gaitasuna inoiz ez bezela murriztu dituen erreforma—, hasieratik beste sindikatu batzuen ustetan lortzea ezinezkoa zena lortu dugu beste sektoreetan, gure ekimenei esker.

• Egindako erreforma ezberdinek, negoziazio esparru ezberdinak patronalaren tresna bihurtu nahi zituzten, hitzarmen kolektiboa bera helburu bilakatuz, lortutako eskubideak suntsitzeko erabiliz. Testuinguru honetan LABek negoziazio kolektiboaren bidez eskubideak hobetu daitezkeela erakutsi du eta horren adierazle da Gipuzkoako papergintzako hitzarmena.

• Enpresa mailako eremua bultzatzen duen legedi zentralistak, langileen banaketan oinarrituriko negoziazio eredu bat inposatzea du helburu, borrokatzeko gutxieneko eduki amankomuna ukatuz. LABek Madrilen aurrean alternatiba bazegoela aldarrikatu zuen eta baita enpresa mailan gutxieneko edukia izaten jarraitzeko baldintzak ere, sindikatu guztien arteko akordioa egonez gero. Bizkaiko Gasolindegietako hitzarmena horren adibide argia da.

Ibilbide honetan, LAB sektoreko hitzarmenaren aldeko borrokan egon da beti. LABek ez du egiten toki batean sektore hitzarmena ontzat eman eta beste batean ez. Sindikatu honen aldetik ez dira Erreformaren aurrean eremua blindatzeko ekimenak falta izan (lanbideen arteko akordioa, akordio marko sektoriala eta enpresa mailako sektoreko hitzarmenaren azpitik ez sinatzeko konpromezua), ezta elkarlanean mobilizatzeko eskaintzarik. Beste sektoreetan egunerokoak demostratu du gure esku dagoela lan baldintzak hobetzeko desblokeoa lortzea.

Ezin dugu hauteskunde sindikalek ematen dizkiguten hitzarmenarekiko dugun erantzunkizuna baino gehiago onartu, baina bai aldiz, herrialdeko hitzarmenarekiko langileek duten benetako atxikimenduaren neurketa egin. Gipuzkoako papergintzan edota Bizkaiko gasolindegietan balio duenak metaleko langileentzat balio duela sinesten dugu.

- Atxikimendua sendoa baldin bada, eta sendoa dela ziur gaude, sindikatu guztien erantzunkizuna da, LABetik hasita, patronalari erritmoak markatuko dizkien mobilizazio indartsuak proposatzea, blokeoa gaindituz. Patronalari gure eskubideak defenditzeko prest gaudela erakutsi behar diogu.

- Prozesu hau gauzatzeko gure buruari, apirilaren hasiera arteko epea eman diogu. Edonola, uztailaren 7a bitarte, denbora nahikoa utziz. Ondoren LABek, egindako lanaren balorazioa emango du eta hitzarmenarekiko benetako atxikimenduari erantzungo dion mobilizazio planteamendu bat proposatuko du. Beste sektoretan posiblea dena (borrokan dagoen sektore bateko langileei lan baldintza duinak ematea) metalerako ezinbestekoa da. Hitzarmen honen menpe, 100.000 langiletik gorakoen eskubideak daude, honenbestez, bidea ibiliz egin behar da. LABen apustua, metalgintzako langile bat bera ere sektoreko hitzarmen kolektiborik gabe ez geratzearena da, lan baldintzen hobetzea, elkarlana eta borrokaren bidez gauzatuz.

15 feb 2013

LABeko Asanblada Irekia



Noiz: Astelehenak 18
Non: Beasaingo egoitzan

. goizez: 10:00 etan
. arratsaldez 17:45etan

Gaia: Konbenioa

Egin dezagun guztiona eta gurea den hitzarmenaren alde!!


Geurea Guztiontzat!!

Metalgintzako delegatuen elkarretaratzea Tolosan.

3 feb 2013

BATZARRA IREKIA

 
ASTEARTEA OTSAILAREN 5 EAN BEASAINGO EGOITZAN TOPATUKO GARELA AFILIATU BILERAN
GOIZEZ 10:00 ETAN
ARRATSALDEZ 17:45 TAN
GAIA: KONBENIOA
IKUSIKO GARELAKOAN AGUR BAT.

1 feb 2013

KONZENTRAZIOA, EMAKUME BAT ERAHILA!


KONZENTRAZIOA, EMAKUME BAT ERAHILA!