Indarreko hitzarmena lortu nahian bederatzi hilabete pasa ondoren
langileek ez dute dute adostasunerako aukerarik ikusi eta greba eta
lanuzteei ekitea erabaki dute. Urriaren 27 eta 28an 4 orduko lanuzteak
egingo dituzte eta azaroaren 2, 3 eta 4an egun osoko grebak.
Indarreko langileen oharra:
Beasaingo Indar enpresan, langileen batzar orokorrak lanuzte eta grebak
egingo ditu hitzarmen duinaren alde. Urriaren 27 eta 28an 4 orduko
lanuzteak eta azaroaren 2, 3 eta 4an egun osoko grebak egitea erabaki
zuen. Langileen gehiengoa agertu zen mobilizazioen alde (alde 380, aurka
90, 17 bozka txuri eta 10 nulo).
Bederatzi hilabetez negoziatzen jardun ondoren ez da adostasunerako
aukerarik ikusi, ez enplegu politikan (salmentak igo ahala Beasaingo
plantan eman beharreko kontratazioa eman) eta ez atal ekonomikoan
(soldata igoera, erreleboko plusak, gaixotasun bajen konpentsazioak),
eta horregatik hartu da erabakia.