Lehenik eta behin, gure
sindikatukide zen Miren Peñaren heriotza dela eta, Faurecia Orkoiengo
atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere
senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi
nahi dugu.
Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Peñaren heriotza dela
eta, Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren
dolua adierazi eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta
babes sakonena adierazi nahi dugu.
Bigarrenik, Mirenen heriotzaren atzean egondako faktoreez hitz egin nahi
dugu. Antsoaingo nahiz Nafarroako etxegabetzeen kontrako plataformek
egindako balorazioak geure egiten ditugu: Laboral Kutxak zuzeneko ardura
du Mirenen heriotzan, bazterketa sozialaren arriskuan dagoen pertsona
baten hipoteka birnegoziatzeari muzin egiteagatik. Horri guztiarekin
batera lan arloa aipatu nahi dugu, tragedia honen faktore funtsezkoa
baita. Hona hemen Kapitalismoaren arimetika basatia: kaleratzea gehi
etxegabetze mehatxua berdin heriotza.
2013ko irailean, enpresako lan baldintzen negoziazio garaian, Faurecia
Orkoiengo zuzendaritzak Miren Peña Rastrollo eta beste 10 lagun kaleratu
zituen, era injustifikatu, bidegabe eta diskriminatzailean kaleratu
ere. Langileak zanpatu eta euren gaineko esplotazioa areagotzeko
multinazionalaren estrategika kriminalaren parte ziren kaleratze hauek;
etekin handiak zituen, baina gehiago nahi zuen. Miren eta bere kideak
gizalegezko jendea zen, langile duinak, klase kontzientziadunak.
Berehala langileek greba mugagabera jo zuten. Guztiek? Ez. UGTk,
Metaleko arduradun Lorenzo Riosen atzetik, greba zapuztu, kaleratuak
baztertu, grebalariak jazarri eta enpresak desio zituen murrizketak
sinatu zituen.
Data hauetan hain zuzen ere, Sunsundeguitik kaleratutako 47 langiletako
batek bere buruaz beste egin zuen. Jabi Paniagua zuen izena. Ataka
horretan LABek ohartarazi zuen kaleratze bakoitzaren atzean pertsona bat
dagoela, historia bat eta, askotan, drama bat; eta ez dagoela
bideragarritasun plan, irabazi tasa ez eta dibidendorik horren aurretik
jarri daitekeenik.
Urte eta erdi beranduago, Faurecia UGTko karneta duten ebentualak
kontratatzen ari da eta ehunka aparte ordu sartzen ari dira, bere
garaian kaleratutakoek eta beste 50.000 nafarrek langabezian jarraitzen
duten bitartean. Faurecia Orkoiengo kaleratzeak, baita Faurecia
Burlatako epekako itxiera ere, multinazionalen gizatasun faltaren
adierazle dira: langileak nahierara erabili eta baztertzen dituzte.
Miren erasotua eta diskriminatua izan zen, bere bizibidea lapurtu
zioten, bere konfidantza higatu zuten eta etxegabetzearekin mehatxu egin
zioten; Kapitalismoa deritzan basakeria honen biktima berria da,
honenbestez.
Era berean, milaka familiek bizi duten dramarekiko Nafarroako
Gobernuaren apatia, gaitasun eza eta axolagabekeria salatu nahi dugu.
Horrekin amaitzea ezinbestekoa eta premiazkoa da, honako neurriak
hartuz: enplegu publikoaren sorrera, enplegua babestuko duen politika
industriala, kaleratuak izan diren edo langabezian dauden langileekiko
babes sozialaren indartzea, etxebizitza parke publiko zabalaren sorrera,
gehien behar dutenei lagunduko dien Kutxa edo Banko publikoaren
sorrera...
Azkenik, Laboral Kutxaren eta Faureciaren erantzunkizuna mahai
gaineratzeko ez ezik, eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa sakonekoa
aldarrikatzeko mobilizatzera dei egiten diogu langileriari:
Astelehena 12:00etan Buztintxuriko Laboral Kutxaren parean, PAHk deitutako kontzentrazioa.
Astelehena, egun osoan zehar, dolu eta salaketa seinale
gisa lantokietan krespoi beltza edo bestelako elementuren bat
erakusteko deia egiten dugu.
Asteartea 19:00etan Antsoaingo Udal Plazan, PAHk deitutako kontzentrazioa.
Asteazkena 10:00etan Orkoiengo Udaletxean eta 11:15etan Faurecia Orkoienen parean.
Larunbata: 18:00etan Gurutze Enparantzatik manifestazioa Iruñean.
23 mar 2015
Home »
Kapitalismoa
» Miren Peñaren heriotzari buruz, LABen adierazpena
Miren Peñaren heriotzari buruz, LABen adierazpena
By LAB INDAR 11:32