21 oct 2013

Estrasburgok 197/2006 doktrina arbuiatzen du eta Inés del Rio euskal presoa aske uzteko agindu du



Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Gobernu espainiarrak jarritako helegitea gutxietsi du eta Inés del Rio euskal presoari ezarritako 197/2006 sententziak Giza Eskubideen Hitzarmen Europarra urratzen duela ebatzi du. Albistea eragile sozial eta sindikalek Parot Doktrinaren etetea eskatzeko deitutako elkarretaratzeak egiten ari zela etorri da eta bertara gerturatutako denek poztasunez jaso dute albistea. Bilkurak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izan dira. Arratsalderako salbuespen politikak salatzeko elkarretaratzeak deitu dira herri ezberdinetan.