Egun
PKK-ren oinarri feministei esker emakume kurduen
papera arlo politikoan, eta jendarte kurduan oro
har oso garrantzitsua da, beren herriaren
askatasunaren borrokarekin batera patriarkatuaren
aurka eta emakumeon eskubideen aldeko lana
lehentasunezko borroka dute.
Hau horrela izateko bertan dauden emakume kurdu
feministen lana ezin bestekoa izan da, hauen
artean aipatzekoa da bereziki erahila izan den
Sakineren papera, emakume kurduen eskubideen
aldeko langile amorratua.
Kurdistango estatuaren izaeraren ukapenarekin batera beren oinarrizko giza eskubideak uneoro zapalduak dituzte kurduek, tortura eta atxilotzeak eguneroko errealitateak direla, eta Turkia, Iran, Irak eta Siriako estatu menperatzaileak baztertuak eta gutxituak bizitzera behartzen dituztela.
Egoera honetan emakumeek zapalkuntza hirukoitzari egin behar diote aurre (herri, klase eta jenero zapalkuntza, alegia).
PKK eta Turkiako gobernua elkarrizketekin hasi diren mementu berean, Turkiako Estatuko sektore militarista eta totalitarioenek gerra zikina eta Estatu terrorismoa herri kurduaren kontra berriz erabiltzeari ekin diote, ekintza honek erakusten duen legez.
LABetik gerra zikineko ekintza hau gaitzesten dugu, eta Frantziako Estatuari exijitzen diogu errudunak zigor ditzala, erru politikoak ere argituz.
Era berean, eraildako kideen senide eta burkideei, eta Kurdistango herriari eta emakumeei, gure elkartasuna helarazten diegu.
GORA BORROKA FEMINISTA, GORA HERRI ASKEAK!!!

GORA KURDISTAN ASKATUA!!